{"id":14035,"date":"2017-03-08T08:02:45","date_gmt":"2017-03-08T08:02:45","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14035"},"modified":"2017-03-08T08:05:30","modified_gmt":"2017-03-08T08:05:30","slug":"hurrengoa-zu-izan-zintezke","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/03\/hurrengoa-zu-izan-zintezke\/","title":{"rendered":"\u00abHurrengoa zu izan zintezke\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2142\/028\/002\/2017-03-08\/hurrengoa_zu_izan_zintezke.htm\" target=\"_blank\">Urtzi Urkizu \/ 2017-03-08 \/ 488 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">K<\/span>asu bakoitzak bere ezaugarri propioak baditu ere, azkeneko urteetan sortzaile, aktore eta umoregile dezentek jasan dituzte jazarpenak. Sortutako edukiaren gaiarengatik zenbaitetan, pertsonaren ideologia politikoagatik besteetan. Oraingoan, ETB1eko Euskalduna naiz, eta zu? umore saioari eta horko partaideei egokitu zaie.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>2015eko urrian, PSE-EEk, PPk, UPDk eta Covite kolektiboak gogor jo zuten EITBren eta Eusko Jaurlaritzaren aurka, <em>Barrura begiratzeko leihoak<\/em> film dokumentala eman zutelako. Josu Martinez zen zuzendarietako bat. Adierazpen askatasunaren alde azaldu da, \u00abkasu guztietan\u00bb. \u00abOrain bezala, Urkullu lehendakaria orduan atera zen esanez ez zuela zerikusirik gure filmarekin. Kakak haiei zipriztintzeko beldurragatik da. Espainiako zenbait aparatuk mekanismo guztiak martxan jartzen ditu, kritika txoro batetik hedabideetara, eta laster epaitegi batean amai dezakezu. Beldur horrekin jokatzen dute\u00bb.<\/p>\n<p>Gotzon Sanchez aktorea Coca-Colaren iragarki bateko protagonistetako bat izan zen 2014an, eta Dignidad y Justicia elkartea <em>El Mundo<\/em> egunkarian jazarri zitzaion, presoen eskubideen alde azaltzeagatik. \u00abIragarkia kentzeko eskatu, eta Coca-Colak berehala erretiratu zuen. Gero, enpresak joko bikoitza egin zuen: ikusita jazarpen ideologikoarengatik zigorra jaso zezakeela, esan zuen kendu zuela ez zelako funtzionatzen ari\u00bb. Egunotako kasuan ere adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dagoela uste du: \u00abEITBk saioa webgunetik kendu badu Jaurlaritzak eta PSEk eskatu diotelako, gauza bera da. Dignidad y Justiciak Coca-Colari iragarkia kentzeko eskatu ziotenean bezala. Zer gertatuko litzateke saioko ekoizpen etxeak salaketa jarriko balu EITBren aurka?\u00bb. Sanchezek esan du saioaren ustezko mina aitzakia gisa erabili dutela, erasoa sorrarazteko. \u00abEspainiarrei buruzko bakarrizketak badaude; adibidez, Goyo Jimenez umoregilearena [sarean dago]\u00bb.<\/p>\n<p><strong>&#8216;El guardi\u00e1n invisible&#8217; filma<\/strong><\/p>\n<p>Azkeneko egunotan, zenbait komunikabidetan eta sare sozialetan iseka oso gogorrak jaso dituzte <em>Euskalduna naiz, eta zu?<\/em> saioan agertzen ziren pertsonek. Haietako bat Miren Gazta\u00f1aga aktorea da; <em>El guardi\u00e1n invisible<\/em> filmean parte hartu du, eta pelikula horren aurkako boikot eskaera jarri zuten martxan sarean. Pelikularen ekoizpen etxeak, zuzendariak, Dolores Redondo idazleak eta Marta Etura aktoreak ohar bat kaleratu zuten berehala, espainiarren aurkako \u00aberrespetu faltak\u00bb arbuiatzeko, eta adierazteko Gazta\u00f1agaren parte hartzea \u00aboso-oso txikia\u00bb dela filmean. Martinezek eta Sanchezek filmekoen jarrera kritikatu dute. \u00abKorporatibismo falta ikaragarria egon da. Kidetasun falta handia dago, oso itsusia\u00bb, dio Martinezek. \u00abZer maila eskasa\u00bb, esan du Sanchezek. Asaldatuta mintzatu da Facu Diaz umoregilea ere \u20142015ean Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuen Diazek, PPri buruzko esketx batengatik\u2014: \u00abErotu egin nintzen filmekoen oharra irakurrita. <em>Lobby<\/em> txiki baten presioagatik, ekoizpen etxeak bazterrean eta hankaperatua utzi du Gazta\u00f1aga\u00bb. Euskaldunei buruz umorea egin denean ez dela halakorik gertatzen uste du. Egoerarekin kezkatuta dago: \u00abUmorea egiteko orduan pauso txiki bat harago joan direnei jazarri zaizkie, eta sorgin ehizak toleratu egin ditugu sarri\u00bb.<\/p>\n<p><em>Lobby-<\/em>en lana kokatu du Sanchezek: \u00abBadago espainiar nazionalisten sektore oso gogor bat beti egongo dena euskal herritarroi bizitza ezinezkoa egiten, bitarteko guztiekin. Ikusten badute aukera zirikatzeko eta hautsa astintzeko, hala egingo dute. Haiek justu nahi dutena da erantzuten ari garen bezala erantzutea\u00bb. Aktoreak uste du \u00abiskanbilaz\u00bb elikatzen direla. Diazek, berriz, esan du erasoa orain Gazta\u00f1agari egokitu zaion bezala datorren astean \u00abedonori\u00bb suerta dakiokeela. \u00abHurrengoa zu izan zintezke. Diskursoa irabazi nahi dute jendea engainatuz eta sinistaraziz bromak gure iritziak direla\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtzi Urkizu \/ 2017-03-08 \/ 488 hitz Kasu bakoitzak bere ezaugarri propioak baditu ere, azkeneko urteetan sortzaile, aktore eta umoregile dezentek jasan dituzte jazarpenak. Sortutako edukiaren gaiarengatik zenbaitetan, pertsonaren ideologia politikoagatik besteetan. Oraingoan, ETB1eko Euskalduna naiz, eta zu? umore saioari &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/03\/hurrengoa-zu-izan-zintezke\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5497,5493,65,5512,8,6818],"tags":[7927,6117,7928,7929,7926,29],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14035"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14035"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14035\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14037,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14035\/revisions\/14037"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14035"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14035"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14035"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}