{"id":14063,"date":"2017-03-15T08:46:16","date_gmt":"2017-03-15T08:46:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14063"},"modified":"2017-03-15T08:46:16","modified_gmt":"2017-03-15T08:46:16","slug":"belarriak-liburu-irakurle","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/03\/belarriak-liburu-irakurle\/","title":{"rendered":"Belarriak liburu irakurle"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1829\/038\/001\/2017-03-15\/belarriak_liburu_irakurle.htm\" target=\"_blank\">Nora Arbelbide Lete \/\u00a02017-03-15 \/ 1305 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Ikusmen edo dislexia arazoak dituztenei audio-liburuak proposatzen dizkie Miarritzeko soinu liburutegiak; euskarazko liburuen grabatzen hasi da berriki. Irakurle grabatzaileak boluntarioak dira. Irakurle entzuleentzat zerbitzua urririk da, medikuaren agiri bat aurkeztuz geroz.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">O<\/span>rotara, 1.500 bat liburu ditut irakurriak\u00bb. <em>Irakurri<\/em> hitza erabiltzen segitzen du Marcel Forestier miarriztarrak. Nahiz eta praktikan, ez duen irakurtzen. Baldin eta irakurtzea begiekin egiten den hori den. Praktikan liburua irakurtzen ari den pertsonaren ahotsa du entzuten. Baina dena erlatiboa denez, beste gisa batez erranez: \u00abIrakurtzen dut, belarriekin!\u00bb, dio irriz. Badu hogei urte Miarritzeko (Lapurdi) soinu liburutegi (<em>bs.advbs.fr\/bs-biarritz<\/em>) zerbitzuei esker irakurtzen segi dezakeela. Eritasun genetiko batengatik, emeki-emeki, ikusmen zentrala galduz joan da, eta ezin du gehiago liburu arruntik irakurri bestela. \u00abElkarteko boluntarioek ez balute lan hori betetzen, irakurtzeko aukerarik ez izateak tristatuko nindukeen. Haiei esker, literaturarekin harremana atxikitzen segi dezaket. Eta, gainera, elkarteak testu berrien ezagutzeko poza ere ekartzen dit\u00bb.<\/p>\n<p>Miarritzeko soinu liburutegia 1984tik ari da lan horretan. Urteetan, frantsesezko liburuak ditu grabatu, eta, duela zenbait hilabete, euskarari lotzea erabaki du: \u00abGuhaurri bururatu zaigun ideia izan da. Euskaldun anitz delako euskaraz irakurri nahi duena eta ez duena baitezpada aukerarik\u00bb, argudiatu du Dominique Casassus elkarteko arduradunak. Elkarteko kide aktiboen artean orain arte ez baitzegoen euskaldunik. Elkartea boluntarioz osatua da. Eta hori dute nolabaiteko funtsa.<\/p>\n<p>Elkartearen beste zutabeetako bat zerbitzua urririk eskaintzea dute. Audio-liburuak urririk dituzte uzten. Eskatzen duten gauza bakarra da medikuaren agiriaren aurkeztea. Irakurtzeko zailtasunen baieztatzeko. Ikusmen arazoak direla, dislexia dela, orrialdeak itzultzeko zailtasunak direla, edo beste. Zailtasun horiek dituzten publiko horiei zerbitzu bat eskaintzea, hori baita jatorrizko eta oinarrizko xedea. Audio-liburuez gain, Victor Stratus diskoen entzuteko makina bereziak ere eskaintzen ahalegintzen da elkartea, diru aski dutelarik. Miarritzeko Udalak eta tokiko Lions Clubak eman 3.000 euro ditu urtean elkarteak. Hortik, 1.000 euro, udalak prestatzen dien egoitza ordaintzeko erabiltzen dituzte. Horiek horrela, hartzaileez gain, emaileak aberasteko bide bat ere badela argi utzi nahi du Casassusek. Audioak grabatzen dituenak \u00abplazera\u00bb daukala hor. Gehienetan, irakurtzea gustukoa dutenek dute ematen beren denbora liburuak grabatzeko. \u00abLiburuekiko daukagun maitasun hori partekatzea\u00bb, hori ematen diela grabaketak azaldu du Casassusek: \u00abLiburuaren aktore\u00bb bihurtzeko posibilitatea.<\/p>\n<p>Irakurtzea eta istorioak kontatzea gustuko duela baieztatu du Maialen Bidegainek. Euskarazko liburuen irakurtzen hasiberria da elkartearentzat. Orain erretretan da, baina irakasle izana da. Eta irakasle zela haurrei istorioen kontatzen aritzea jadanik biziki gustukoa zuen. \u00abJarraipen bat bezalakoa da. Orduko esperientzia baliagarria zait. Doinuarentzat eta. Antzerki pixka bat egiten dut ene ordenagailuaren aitzinean\u00bb, dio irriz.<\/p>\n<p>Orain denbora duela, \u00abnahi dut denbora hori norbaiten faboretan eman\u00bb, zehaztu du. Are, ikusmen arazoak dituztenak laguntzea garrantzitsua zaio: \u00abGai horrek biziki hunkitzen nau\u00bb. Jakinez, gainera, ez dela \u00abbakarrik adineko jendeentzat\u00bb. Dislexia dutenentzat egokia izateak ere hunkitzen du Bidegain: \u00abAski ezagutu ditut dislexia problemak irakasle nintzela. Badakit zenbat baden. Gazte eta haur horiek laguntzen ahal badira literaturari hurbiltzen horren bidez, hainbat eta hobe\u00bb.<\/p>\n<p>Dislexikoentzat audio-liburuak biziki lagungarri izan daitezkeela baieztatu du Amaia Chevalier Baionako ortofonistak: \u00abAhalmen urritasuna saihesten ahal dute horrela\u00bb. Dislexiarekin \u00abirakurketak denbora gehiegi eskatzen du. Akidura handi bat sentitzen dute irakurleek\u00bb, azaldu du Chevalierrek. Adibide bat emateko, banaz beste, bi minutuz irakur daitekeen orri bateko testu bat, dislexikoen kasuan bederatzi minutara pasa daiteke, edo baita gehiagora ere. \u00abAlta, horrek ez du kentzen, bestalde, gaitasun handiak izatea. Baina irakurtzeko dituzten zailtasunek hozten dituzte. Eta, azkenean, irakurketa gorrotatzen hasten dira\u00bb.<\/p>\n<p>Horren saihesteko, hain zuzen, ikasle dislexikoen kasuan, irakasleekin abian jartzen den protokoloaren barne da audio-liburuetan existitzen diren irakurketak proposatzea. Behin audioaren bidez liburua irakurri dutela, beste ikasleei eskatu ariketa berak egin ditzakete, dela liburuaren laburpena edo beste. Hortaz, euskal audioak izateko posibilitateak poztu du Chevalier. Ikastoletan diren haurrak segitzen baititu, eta behar bat ase dezakeela konbentzitua da. Orain, ondoko urratsetako bat irakasleekin harremanetan jartzea izan daiteke, ikusteko zehazki zein liburu izan daitekeen audio-liburu bihurtzeko egokia.<\/p>\n<p>Baina, alde horretatik, sareak oraindik egitekoak dituzte. Oraingoz, elkarteak ez du hartzaileen artean euskal audiorik galdetu duenik. Liburu grabatu gehiagoren zain zegoen orain arte Casassus, beren zerbitzuen proposatzeko. Orain hastekoa da beren eskaintzaren ezagutarazteko lanetan Casassus, dela zahar etxeetan edo dela ortofonisten bidez.<\/p>\n<p><b>Lafitten &#8216;Ixtorio Mixterio&#8217;<\/b><\/p>\n<p>Pare bat liburu dituzte grabatuak euskaraz mementoko. Horietako bat Bidegainek grabatua du. Piarres Lafitteren <em>Ixtorio mixterio<\/em>. Hark berak du hautatua. Etxean zuen liburua. Lafitte gustukoa izateaz gain, ipuin laburrak zirela eta, hasierako egokia iruditu zaio. Grabaketa teknika menperatzen ikasteko, istorio laburrak grabatzea errazago dela dio. Elkarteak koordinazio lan bat eskaintzen du, baita hasierako prestakuntza bat ere, liburu irakurleek liburuak etxean grabatzen dituzte, Audacity programari esker.<\/p>\n<p><b>Victor makina lagun<\/b><\/p>\n<p>Erabilerraza den programa dela baieztatu du Eric Traonmilinek. Euskarazko liburuak irakurtzen ditu horrek ere. Mailuix Legorbururen <em>Apoa eta beste<\/em> (Maiatz) liburua irakurri berri du. Nahiz eta aitortu uste baino denbora gehiago hartzen dietela grabaketa lanek. Bereziki, soinu garbiketa lanengatik. Baina, azkenean, horri ere jartzen ari da, eta martxa hartua du dagoeneko.<\/p>\n<p>Merezi du, hasteko, Traonmilinen ustez. Bretoia da sortzez, Euskal Herrira jinik, erretretaz baliatu da buru-belarri euskararen ikasten hasteko, eta arrakastaz. Hainbestetaraino, non orain irakurle ere baden, beraz. Eta preseski, euskara ikasteko baliatzen du ariketa: \u00abAriketa interesgarria da euskara lantzeko. Eta, beharbada, egun batean nik ere ez dut gehiago ikusten eta irakurtzen ahalko\u00bb.<\/p>\n<p>Bien bitartean, Marcel Forestierrek segitzen du bere aldetik irakurtzen, frantsesez. Hortxe du bere txokoa. Leihotik hurbil, jarleku erosoa eta mahaitxoa, Victor Stratus makinarekin. Kaskoak soinean eman, eta makinako botoia zanpatu, eta hasi da irakurketa. Victor Stratus izeneko makina hori bereziki antolatua da ikusmen arazoak dituztenentzat. Botoi handiak ditu, eta diskoak, USB gakoak zein kartak, formatu ezberdinei egokitu daitezke. Eta, bereziki, diskoa sartzean, aitzineko irakurketa utzi leku beretik berriz hartzen du diskoak, nahiz eta arte horretan diskoa makinatik atera. Horrek dena aldatzen duela dio Forestierrek. Lehen, kaseteekin irakurketa ez zela hain erosoa esplikatu du.<\/p>\n<p>Audio-liburuei alde onak aurkitu dizkie laster miarriztarrak. Irakurlearen ahotsari esker, batzuetan, \u00abantzerki batean gaudela dirudi\u00bb. Thillerrak, liburu zientifikoak eta maitasun eleberriak irakurtzea gustuko du Forestierrek. Denetarik irakurtzea, hori da berea. Azkenaldian, Bernard Sablonnierrek burmuinaz idatzi liburuaren irakurtzen ari da. Sentimenduen kimikaz ere beste liburu bat irakurria du, idazle berarena. \u00abHori ere biziki interesgarria da\u00bb. Baina hori ere lehenbizikoa bezala, behin baino gehiagotan irakurri behar izan duela dio: \u00abNahiz eta idazlea hitz sinpleenak erabiltzen ahalegindu den denentzat ulergarri izateko gisan, ez bada berriz irakurtzen, ezinezkoa da denaz jabetzea\u00bb.<\/p>\n<p>Behin baino gehiagotan irakurri behar izaten du, eta behar hori emendatu zaio audioekin, bere iduriko: \u00abBegiekin irakurtzen delarik agian errazago da. Kontzentratua gelditzea zailago da grabaketak entzuten ditudalarik. Errazki galtzen ahal da solasa\u00bb, aitortu du. Biziki laster aitzinatzen da irakurketa, haren ustez: \u00abBizpahiru segundoengatik ezin berriz gibelera egin. Liburu batekin, aldiz, errazkiago geldi gaitezke, eta berriz esaldia irakurri edo. Irakurtzeko makinarekin, berriz gibelera egin daiteke, baina ez hainbestetan, eta ez da hain praktikoa\u00bb. Hori luke ezberdintasun handia liburu arruntei konparatuz geroz. \u00abOngi kontzentratu behar izatea, memoriak ongi atxiki dezan istorioa\u00bb. Horren saihesteko, liburu arrunt batekin baino gehiagotan gelditzen da audio-liburua irakurtzetik. Eta horrekin, azkenean, laster moldatzen da. Audio-liburuak ez ditu iturri bakarrak Forestierrek. Irrati zalea ere bada. Telebista ere ez du urrun. Baina \u00abgarrantzitsuago\u00bb zaio liburua: \u00abLiburuetan, aniztasun bat badago, irratian ez dudana aurkituko\u00bb.<\/p>\n<p><b>ONCE ere ari da, kideentzat<\/b><\/p>\n<p>Miarritzeko elkartea ez da elkarte bakarra audio-liburuak osatzen dituenak. Itsuentzako audio-liburuen prestaketa lanean ari da bere aldetik ONCE Espainiako Itsuen Erakundea. Euskarazko 600 liburu baino gehiago Euskadiko fondo bibliografikoetan aurkitu daitezke, guztiak itsuentzat egokituak. Liburu horien artean, Bernat Etxepareren <em>Linguae Vasconum Primitiae<\/em> edota Euskaltzaindiaren <em>Erlea<\/em> aldizkaria aurkitu daitezke, adibidez. ONCEko teknikariek egin dituzte lanak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan zuten horretarako.<\/p>\n<p>Interneten bidez, eskuragarri izan daiteke fondo hori. Baina ONCEko kideentzat bakarrik da eskuragarri. Eta kide izateko, besteak beste, Espainiako nortasun agiria behar dela azaldu dute ONCEkoek. Eskaera bereziei ez dietela erabat atea hesten gehitu dute. Baina, horretarako, beste maila bateko akordio bat izan beharko litzatekeela zehaztuz.<\/p>\n<p>Audio-liburuak existitzen dira ere, bestalde. Interneten bada zer entzun. <a href=\"http:\/\/www.etxegiroan.com\/gazteak_euskara.php\" target=\"_blank\"><em>Etxegiroan.com<\/em><\/a> webgunean, adibidez. Ikusmen urrikoentzat gainera, letrak handitzeko posibilitatea ematen du webguneak. Helduentzako zein haurrentzako ipuinak aurkitu daitezke hor. Haur eta nerabeentzako eskaintza bat ere aurkitu daiteke <a href=\"http:\/\/www.gaumin.com\" target=\"_blank\"><em>www.gaumin.com<\/em><\/a> webgunean. Saltegietan, liburu-diskoak badaude, audio-liburu gisa erabil daitezkeenak. Baina horiek bereziki haurrentzat dira. Helduentzat, poesia da gehienbat zabaldua. Pamiela argitaletxea bada hori proposatzen dutenetako bat.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nora Arbelbide Lete \/\u00a02017-03-15 \/ 1305 hitz Ikusmen edo dislexia arazoak dituztenei audio-liburuak proposatzen dizkie Miarritzeko soinu liburutegiak; euskarazko liburuen grabatzen hasi da berriki. Irakurle grabatzaileak boluntarioak dira. Irakurle entzuleentzat zerbitzua urririk da, medikuaren agiri bat aurkeztuz geroz.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,75,46],"tags":[7942,7945,7946,7944,7943,5148,7947],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14063"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14063"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14063\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14064,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14063\/revisions\/14064"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14063"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14063"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14063"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}