{"id":14072,"date":"2017-03-16T08:31:57","date_gmt":"2017-03-16T08:31:57","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14072"},"modified":"2017-03-16T08:31:57","modified_gmt":"2017-03-16T08:31:57","slug":"abolizionismoa-suediatik-europara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/03\/abolizionismoa-suediatik-europara\/","title":{"rendered":"Abolizionismoa, Suediatik Europara"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1841\/012\/001\/2017-03-16\/abolizionismoa_suediatik_europara.htm\" target=\"_blank\">Maite Asensio Lozano \/\u00a02017-03-16 \/ 863 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Gero eta herrialde gehiagotan ari dira onartzen prostituzioa abolitzeko legeak, bezeroak zigortzeko neurriak ezarriz. Europako Parlamentuan izan dute auzia eztabaidagai.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">I<\/span>kastetxeko zuzendariaren bulegora sartu da neska gazte bat, aita-amekin; goi mailako ikasketetarako orientazio bilera daukate. Zuzendariak hartu du hitza, eta gurasoei azaltzen hasi zaie zein lanbide hobetsi duten alabarentzat, txostenei erreparatuta: prostituzioa. Ofizioa ikasteko eskola bereziak daudela esplikatzen jarraitu du: \u00abLehen ikasturtean felazioak egiten irakasten dute, eta bigarrenean, sarketa egiteko moduak. Espezializazioak ere badaude: fetitxeak, mozorroak&#8230;\u00bb. Adi-adi daude gurasoak, baina ezinegona nabarmena da neskarengan. Beste aholku bat eman dio zuzendariak: gizon zatarrekin oheratu behar duenean, begiak ixtea eta deskonektatzea izango du onena. \u00abEta nekatuta bazaude, injekzioak erabil ditzakezu, arazorik gabe lanean segitu ahal izateko\u00bb. Gazteak negarrez alde egin du bulegotik.<\/p>\n<p>Prostituzioa legeztatuta eta normalizatuta egotearen ondorioak parodia baten bidez azaleratzea du xede <em>La prostitution, un m\u00e9tier?<\/em> (Prostituzioa, ogibide bat?) film labur frantsesak abolizioaren aldeko gazteek egina. Joan den astean, haren bidez zabaldu zuten prostituzioari buruzko eztabaida Europako Parlamentuan, Bruselan, GUE-NGL ezkerreko koalizioak antolatutako foro feministan. Ez zen edonolako hautua izan: gaia soilik ikuspegi abolizionistatik aztertuko zuen mahaia aurkeztu zuen. Planteamendu horrek adierazten du prostituzioa abolitzearen aldeko jarrera zabaltzen ari dela Europan, besteak beste ezkerreko alderdietan eta beren burua feministatzat dutenetan. \u00abMugaz gaindiko proposamena izan beharko litzateke abolizionismoa\u00bb, adierazi zuen Raphaelle Remy-Leleu Frantziako gazte abolizionisten ordezkariak. Eta ildo hori jorratzen ari da Europako Emakumeen Lobbya ere, <em>Bruselako deia<\/em> leloa duen kanpainaren bidez.<\/p>\n<p>\u00abLehen, Suediako eredua zen; orain, Europako iparraldeko eredua da, Finlandiak, Frantziak eta Irlandak bat egin dutelako azken urteetan\u00bb, berretsi zuen Malin Bjork GUE-NGLko eurodiputatu eta Parlamentuko Genero Berdintasun Batzordeko koordinatzaileak hark gidatu zuen mahaia. Prostituzioan diharduten emakumeak ez, bezeroak zigortzean datza eredu hori, eta, ildo berean, irteera programak abiatzean, andre horiei beste aukera batzuk eskaintzeko. 1999an onartu zuten legea Suedian; Ipar Euskal Herrian indarrean da halako bat iazko apiriletik. \u00abSuedian ez dugu prostituzioa debekatu, baizik eta sexu zerbitzuak erostea, ulertzen dugulako harreman ez-parekide batean oinarritzen dela: gizonek, sarri gizon zuriek, \u00a0pribilegioa dute emakume ez-zurien sexu zerbitzuak erosteko, eta guretzat hori ez da zilegi; abusu bat da\u00bb, azaldu dio Bjorkek BERRIAri.<\/p>\n<p><em>Abusu<\/em> kontzeptua etengabe izan zen adituen ahotan. Izan ere, abolizionismoaren ezaugarrietako bat da prostituzioa indarkeria matxista gisara hartzea, eta ideia hori \u00f1abardurarik gabe defendatu zuten hizlariak gonbidatu zituzten mahaira. Tartean, prostituzioa legeztatuta dagoen herrialde batean jardundako andre bat: Marie Merklinger alemaniarra, SPACE prostituziotik eta abusuetatik bizirik atera direnen erakundeko kidea: \u00abEzin nuen jasan egunero bortxatua izatea diru truke. Legeztatzea ez da bidea; ez du ezer onik ekartzen. Arriskua ez baitago klubetan edo kalean, baizik eta gizonengan: zutaz abusa dezaketela uste dute\u00bb.<\/p>\n<p><b>\u00abAukerarik gabe\u00bb<\/b><\/p>\n<p>Denetarik ikusi zuela erantsi zuen, tartean 15-16 urteko neska ugari: \u00abGizon zaharrekin izaten dituzte lehen sexu esperientziak, eta ez dira atseginak; suntsitzaileak dira. Inork ez die itzuliko lehen muxua, maite duzun norbaiten azala lehen aldiz sentitzearen esperientzia&#8230;\u00bb. Haren ustez, ez dago prostituzioan borondatez ari den andrerik: \u00abBakar batek ere ezin du esan aukeratuta egin duenik prostituziorako jauzia, baizik eta ez zeukala beste aukerarik\u00bb.<\/p>\n<p>Tonu berean mintzatu zen Simon Haggstrom polizia suediarra: \u00abEz dago egunero hamabost gizonekin sexua eduki nahi duen emakumerik. Zentzugabea da prostituzioan jarraitu nahi duten andreez hitz egitea. <em>Sexu langile<\/em> deitutakoak gutxiengo bat dira; emakume gehienak biktimak dira\u00bb. Suedian prostituzioan espezializatutako polizietako bat da Haggstrom. Irmo adierazi zuen: \u00abSexu zerbitzuak erosten dituzten ehunka gizonekin hitz egin ostean, argi diot prostituzioa andreen aurkako indarkeria dela\u00bb.<\/p>\n<p>Isun ekonomikoez gain, sei hilabetera arteko kartzela zigorra ezar dakieke Suedian sexu zerbitzuak erosten dituzten gizonei, delitua behin baino gehiagotan egiten badute. \u00abGizonentzat lotsagarria izaten ari da prostituzioa erostea\u00bb, azaldu zuen poliziak. \u00abAtxilotuen %80k krimena aitortzen dute, epaiketa saihesteko; Suedian publikoak baitira\u00bb.<\/p>\n<p><b>Legea eredu gisa<\/b><\/p>\n<p>Legearen ondorio da gizonen lotsa hori, Bjorkek nabarmendu duenez: \u00abHorrelako legeen helburua da jokabide arauak ezartzea, eta gizartean eragitea. Feminista gisa, ez nioke sekula esango andre bati ezin duela sexurik saldu, baina ez daukat arazorik gizonei esateko sexurik ez erosteko, ez abusatzeko botere horretaz. Orain badago gazte belaunaldi bat, pertsonak erosi ezin direla jakinda hazten ari direnak\u00bb. Horregatik dago prostituzioa legeztatzearen aurka: \u00abAlemaniako ereduak instituzionalizatu egiten du emakumeak erostea eta horrek dakarren bortizkeria\u00bb.<\/p>\n<p>Baina zer gertatzen da prostituzioan jarraitzen dutenekin, bezeroak zigortzen dituzten abagune batean? Irteera programak aipatu ditu eurodiputatuak: \u00abPoliziekin batera, gizarte langile bat joaten zaie, informazioa ematen diete, adierazten diete ez daudela bakarrik, eta horrek indarra ematen die, badakitelako zerbait gertatuz gero poliziak telefono dei batera daudela, eta alde dituztela\u00bb. Egiteko horretan aritzen da Haggstrom: \u00abEmakume batzuek esaten digute prostituzioan segitu nahi dutela, independenteak direla, baina bizirik irauteko estrategia bat da. Guk ikusarazten diegu gizonek egiten dietena ez dela zilegi\u00bb.<\/p>\n<p><b>Sexualitatea, gozatzeko<\/b><\/p>\n<p>Remy-Leleuk ere hizpide izan zituen irteera programak: \u00abBaliabide ekonomikoekin, osasunarekin eta migrazioekin lotuta daude. Indarkeriazko sistema horren dimentsioren bat ahazten badugu, ez dugu asmatuko emakumeak eta neskak babesten\u00bb. Izan ere, prostituzioa oso lotuta dago pobreziarekin, baina emakumeen diru premiak ezin du justifikatu prostituzioa legeztatzea, Bjorken iritziz: \u00abEz dut uste sexua saltzen duten andreek ezer txarrik egin dutenik: bizitzan, batzuetan, egin behar duzuna egiten duzu. Pertsonak egoera desesperatuetan jartzen badituzu, gauza onartezinak onartuko dituzte, baina horrek ez du esan nahi legez baimendu behar denik hori. Batzuek esango dute auzi hau sexuaren ingurukoa dela eta nire argudioak moralistak direla, baina nik uste dut sexualitatea gorputz osoarekin gozatu behar dela; garrantzitsuegia da Mariek deskribatutako moduan suntsitua izateko\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maite Asensio Lozano \/\u00a02017-03-16 \/ 863 hitz Gero eta herrialde gehiagotan ari dira onartzen prostituzioa abolitzeko legeak, bezeroak zigortzeko neurriak ezarriz. Europako Parlamentuan izan dute auzia eztabaidagai.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5497,5493,65,17],"tags":[7955,5146,6624,7956,7832,7957],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14072"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14072"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14072\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14073,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14072\/revisions\/14073"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14072"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14072"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14072"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}