{"id":14099,"date":"2017-03-24T08:46:14","date_gmt":"2017-03-24T08:46:14","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14099"},"modified":"2017-03-24T08:46:14","modified_gmt":"2017-03-24T08:46:14","slug":"izkinatik-mundura-idatzia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/03\/izkinatik-mundura-idatzia\/","title":{"rendered":"\u00abIzkinatik mundura\u00bb idatzia"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1787\/022\/001\/2017-03-24\/izkinatik_mundura_idatzia.htm\" target=\"_blank\">Maialen Unanue \/ 2017-03-24 \/ 691 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Bere hirugarren nobela argitaratu du Juanjo Olasagarrek: &#8216;Poz aldrebesa&#8217;. Elkarrekin hemeretzi urte daramaten bi gizonen harremanetik abiatu du liburua, munduaren analisia \u00abgaytasunetik\u00bb eginez.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>400 orri baino gehiagoko nobela ondu du Juanjo Olasagarrek, <em>Poz aldrebesa<\/em> (Susa), bere hirugarrena, eta \u00abagerikoa\u00bb irudi dezakeena defendatuz hasi du liburuaren aurkezpena: nobela bat egin nahi zuela, alegia. \u00abDefendatzen dut nobela edo fikzioa errealitatea argitzeko, [Honore de] Balzacek eta gero [Rafael] Chirbesek jaso zuten hura: nobela ispilu bat da, eta gertatzen dena jasotzen du\u00bb. Horretan saiatu da Olasagarre, eta oreka bilatzen saiatu da pertsonaien baitako zein kanpoko elementuen artean: \u00abInteresatzen zait barrua nola ageri den kanpoan, eta kanpoa nola ageri den barruan. Eta horrek nola behartzen dituen pertsonaiak\u00bb. Susako editore Gorka Arreserekin eta EAEko ararteko ohi I\u00f1igo Lamarcarekin aurkeztu du nobela \u2014Iru\u00f1ean eta Bilbon ere aurkezpen bana egingo du, apirilaren 8an eta 29an, hurrenez hurren\u2014.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, Bilbo eta Iru\u00f1ea dira nobela gertatzen den kokaleku bi; San Frantzisko ere agertzen da, \u00abbai Bilbokoa, bai AEBetakoa\u00bb. Hogei urte inguruko tartean girotu du liburua, 1992tik 2015 ingurura, gutxi gorabehera. Elkarrekin hemeretzi urte daramate Axi Iminizalduk eta Joseba Aldazek; telebistako kazetaria eta buletin ofizial baten itzultzailea dira, hurrenez hurren. Hari nagusia horien ingurukoa izanik ere, dezente gehiago dira ageri diren pertsonaiak; \u00abpresentzia handia\u00bb dute dozena batek.<\/p>\n<p>Iminizalduren eta Aldazen betaurrekoetatik begiratu dio munduari: \u00abIstorioak interesatzen zaizkit, baina ikuspegi bat edo erreflexio bat adierazi nahi nuen\u00bb. Hainbat gai ukitu ditu nobelan, hainbat hausnarketa egin ditu \u00abgaytasunetik\u00bb, baina horrek ez du esan nahi, haren esanetan, nobela gay bat denik: \u00abBi gauzak defendatzen ditut: nobela gay bat da, baina ez da nobela gay bat. Gay partikulartasunetik unibertsaltasuna kontatzen saiatu naiz: balio izan dit nire munduaren izkina horretatik munduaren irakurketa oso bat egiteko\u00bb.<\/p>\n<p>Alde horretatik, \u00abgay batzuen\u00bb gorabeherak kontatu ditu, \u00abbelaunaldi oso konkretu batekoak\u00bb: \u00abPertsonaia batzuk, gutxienez, gaytasunaren bidez, mundua aldatu edo hobetu nahi zuten belaunaldi edo talde batekoak dira\u00bb. Horrekin lotuta, ariketa hori bera egin zuen Paco Vidarte idazlea (Sevilla, Espainia, 1970 &#8211; Madril, 2008) aipatu du Olasagarrek: \u00ab<em>Etica marica<\/em> saiakeran planteatu zuena izan zen marika batek \u2014hori baita guk ere EHGAMen aldarrikatzen genuen hitza\u2014 nondik ikusten duen mundua, eta nola elkartzen den ingurukoekin, gero\u00bb. Saiakera hura \u00abnolabait, eraldatu\u00bb eta bere egin duela dio.<\/p>\n<p><b>Elipsiak saihestuz<\/b><\/p>\n<p>\u00abHizkuntza garatzera, esaldi luzeak egitera eta barrutik agertzera jo dut, eta behartu egin dut literatura edo nobela errealista deitzen dena\u00bb. Olasagarreren ustez, nobela bat ontzat edo kalitatezkotzat jotzen denean uste izaten da neutroa dela, baina <em>kalitatezko<\/em> izenondo horren azpian ideologia bat ezkutatzen da: \u00abSinplifikatzen ari naiz, baina kalitatezkotzat ditugu burgesiaren konfliktoak agertzen dituztenak, gizon heterosexual zuriei buruzkoak edo andreari adarrak jartzen dizkietenak&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p>Beste estetika bat adierazteko, \u00abmundua gay ikuspegitik adierazteko\u00bb, kalitatearen estetika hori \u00abbehartu\u00bb egin behar da, haren ustez: \u00abZergatik? Gay nobela arruntak eta, nolabait, gaytasuna gainditzen duten nobelak berriki hasi direlako funtzionatzen. Gayen nobela asko irakurri ditut, eta antropologia baino ez ziren\u00bb. Alde horretatik, estetika behartu egin duela nabarmendu du, \u00abneurri batean, hizkuntza bortxatuz edo, eta elipsiari uko eginez\u00bb. Izan ere, uste du elipsiek \u00abideologia dominanteari\u00bb atea irekitzen diotela: \u00abIstorio bat erdi kontatuta uzten baduzu, neurri batean, airean dagoen ideologiaren bidez irakurtzen du irakurleak\u00bb.<\/p>\n<p>Amodioek, sentimentuek eta zaintzak pisu nabarmena dute nobelan. \u00abLiteratura femeninoaren barrukotzat\u00bb hartuak direla ohartarazi du Olasagarrek, baina berak ez du uste hala direnik; nobelan landu ditu, batetik, garrantzitsutzat dituelako eta, bestetik, gaiok gizonentzako ere aldarrikatu nahi dituelako. Hala, pertsonaiak horien inguruan hausnarrean jarri ditu.<\/p>\n<p>Zoriontasunaz gogoetatu du izenburuarekin. Batetik, kontatu du lagun batek Sara Ahmeden <em>The promise of happiness<\/em> liburua aholkatu ziola: \u00abSaltzen diguten zoriontasuna desmuntatzen eta feminismotik aztertzen du\u00bb. Bestetik, \u00abbeti\u00bb izan omen ditu \u00abarazoak\u00bb zoriontasunarekin. Eta, azkenik, lagun bat hartzen ari zen botika batek \u2014prednisona, kortikoide bat\u2014eman zion izenbururako aitzakia: \u00abAlbo efektuen zerrendan jartzen zuen, besteak beste, <em>zoriontasun desegokia<\/em> eduki dezakezula: kabreatuta deitu zidan lagunak, ia nork esan behar zion bere zoriontasuna egokia edo desegokia zen\u00bb.<\/p>\n<p>Nobelak zapore \u00abgarratza, baina alaia\u00bb uzten du amaieran. \u00abBizitza, nondik begiratzen duzun, kaka zaharra izan daiteke, baina saiatu naiz miseria horretan poz distirak sartzen\u00bb. Horrekin lotuta, iraganetik orainera eta alderantziz jauzi etengabeak egin arren, ez du uste nostalgiarik dagoenik liburuan.<\/p>\n<p>Bere lehenengo nobela, <em>Ezinezko maletak<\/em> (Susa, 2004) eta <em>Poz aldrebesa<\/em> elkarren osagarriak dira, haren ustez. \u00abHura baldin bazen identitate nazionalaren inguruko erreflexio bat, hau bestelako identidade batzuei buruzkoa da\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maialen Unanue \/ 2017-03-24 \/ 691 hitz Bere hirugarren nobela argitaratu du Juanjo Olasagarrek: &#8216;Poz aldrebesa&#8217;. Elkarrekin hemeretzi urte daramaten bi gizonen harremanetik abiatu du liburua, munduaren analisia \u00abgaytasunetik\u00bb eginez.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,14,46],"tags":[7977,554,7978],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14099"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14099"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14099\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14100,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14099\/revisions\/14100"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14099"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14099"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14099"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}