{"id":14117,"date":"2017-04-04T07:24:39","date_gmt":"2017-04-04T07:24:39","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14117"},"modified":"2017-04-04T07:43:01","modified_gmt":"2017-04-04T07:43:01","slug":"zeruko-estalkirik-berrienak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/04\/zeruko-estalkirik-berrienak\/","title":{"rendered":"Zeruko estalkirik berrienak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1828\/046\/001\/2017-04-04\/zeruko_estalkirik_berrienak.htm\" target=\"_blank\">I\u00f1aki Berastegi \/ 2017-04-04 \/ 800 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Nazio Batuek hamabi hodei berri izendatu dituzte: lehendik ezagunak ziren, baina sailkatu gabe zeuden. Genero berririk aurkitu ez badute ere, Munduko Meteorologiaren Erakundeak aukera baliatu du Nazioarteko Hodeien Atlas berria aurkezteko; 1987az geroztik eguneratu gabe zegoen.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">H<\/span>odei guztiak ezberdinak dira. Mota berekoak izan arren, ez daude bi hodei erabat berdin. Fauna eta landarediaren moduan, hodeiak genero, espezie eta subespezietan sailkatzen dira. Sailkapen hori Nazioarteko Hodeien Atlasean biltzen bada ere, 1987az geroztik eguneratu gabe zegoen.<\/p>\n<p>Hala, Munduko Meteorologiaren Erakundeak Atlas berria aurkeztu berri du, Nazio Batuek hamabi hodeiri izena jarri dietela baliatuta. \u00abEguneratzea beharrezkoa zen; urte asko zeramatzaten atlasean aldaketarik egin gabe\u00bb, esan du Jose Antonio Aranda Euskalmeteko Meteorologiaren arduradunak.<\/p>\n<p>Hiru multzo nagusitan banatzen dira hodeiak: maila baxuko hodeiak, 0-2.000 metro bitartekoak; maila ertainekoak, 2.000-6.000 metro bitartekoak; eta maila altuko hodeiak, 6.000 metrotik gora osatzen direnak.<\/p>\n<p>Era berean, hodeiak hamar genero nagusitan banatzen dira. Batetik, <em>Stratus<\/em>, <em>Nimbostratus<\/em>, <em>Cumulonimbus<\/em>, <em>Cumulus<\/em> eta <em>Stratocumulus<\/em> generoak maila baxukoak dira. Bestetik, <em>Altostratus-<\/em>ak eta <em>Altocumulus-<\/em>ak maila ertaineko gisa sailkatzen dira. Azkenik, maila altuko hodei generoen artean daude <em>Cirrostratus-<\/em>ak, <em>Cirrocumulus-<\/em>ak eta <em>Cirrus-<\/em>ak.<\/p>\n<p>Hodeien Nazioarteko Atlasak, baina, ez du genero berririk txertatu 2017ko eguneratzean: \u00abHodeiak sailkatzeko irizpide berriak eta hodei bereziak aurkitu dira, baina ez dute genero berririk izendatu\u00bb, dio Arandak. Haatik, espezie berri bat aurkitu dute: V<em>olutus<\/em> izeneko hodeia, Australian maiz sortzen dena. Hodei \u00abberezia\u00bb dela dio Arandak: \u00abOzeano Bareko hainbat tokitan sortu ohi da, eta arrabol horizontalaren itxura hartzen du. Azkar mugitzen da, eta kilometro askoko luzera izaten du normalean\u00bb.<\/p>\n<p>Horrez gain, hodei espezieak ezberdintzen laguntzen duten bost ezaugarri berri ere aurkitu dituzte: <em>Asperitas<\/em> edo olatuak, <em>Cavum<\/em> edo zuloak, <em>Cauda<\/em> edo kastore buztana, eta <em>Fluctus<\/em> eta <em>Murus<\/em> horma hodeiak. \u00abHodei mota bati informazio gehigarria ematen dioten ezaugarriak dira. Esaterako, <em>Asperitas<\/em> oso berezia da. Urte asko zeramatzaten hodei hau izendatzeko eskatzen. Hodeiaren azpiko aldeak olatuen forma dauka\u00bb, esan du Arandak.<\/p>\n<p>Bestalde, bost hodei berezi aurkitu dituzte: <em>Cataragenitus<\/em>, <em>Flammagenitus<\/em>, <em>Silvagenitus<\/em>, <em>Homogenitus<\/em> eta <em>Homomutatus<\/em>. Genero, espezie eta subespezien sailkapenean sartuta baldin badaude ere, sorrera berezia dutela dio Arandak: \u00abSute handi batek sortutako hodeiak izan daitezke, edo kutsadurak eragindakoak, adibidez\u00bb.<\/p>\n<p>Zehazki, <em>Cataragenitus-<\/em>ak ur jauzietan sortzen diren hodeiak dira, <em>Flammagenitus-<\/em>ak sute handietan sortzen dira, eta S<em>ilvagenitus-<\/em>ak basoetako hezetasun handiaren ondorioa dira. Horrez gain, <em>Homogenitus-<\/em>ak hegazkinen arrastoak sortutakoak dira, eta <em>Homomutatus-<\/em>ak, berriz, hegazkinek eraldatutako hodeiak.<\/p>\n<p>Gainera, eguraldia iragartzeko baliagarriak dira hodeiak. \u00abHodeiei esker jakin dezakegu zergatik dagoen eguraldia egoera horretan. Ez hori bakarrik, hurrengo orduetan zer gerta daitekeen jakiten ere laguntzen dute. Fronte hotz edo bero bat etorriko den jakin daiteke hodeiak aztertuta\u00bb, esan du Arandak.<\/p>\n<p>Arnaitz Fernandez Fisika ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, ondoren, meteorologiarekin lotutako ikasketak egin nahi ditu. Bitartean, hainbat komunikabidetan aritzen da eguraldi iragarpenak egiten. Txikitatik datorkio zaletasuna: \u00abElurra egiten zuenean, leiho ondoan geratzen nintzen, eta neure buruari galdetzen nion ea zergatik egiten zuen elurra\u00bb.<\/p>\n<p>Roberto Okarizi ere txikitatik datorkio zaletasuna. Ekaitzei esker bihurtu zen meteorologia haren zaletasuna: \u00abEkaitzek harritu egiten ninduten. Nire logelako leihotik ikuskatzen nituen. Pixkanaka, irakurtzen hasi nintzen, eta ikasi nuen nola sortzen ziren ekaitzak\u00bb. Meteorologiarekiko zaletasuna txikitatik zuen arren, 2000. urtean argazkiak egiten hasi zen, eta, egun, 6.000 argazkitik gora ditu: \u00abArgazkilaritza digitalen erraztasunei esker hasi nintzen; kamera digitalekin merkeagoa zen tximistak harrapatzea\u00bb.<\/p>\n<p>Euskal Herriko iragarpenak egiten ditu Fernandezek, eta lan handia ematen duela dio: \u00abMapak irakurtzea gustatzen zait. Euskal Herriak duen kokapen eta orografia bereziagatik, iragarpen on bat egitea asko kostatzen da\u00bb.<\/p>\n<p>Okarizek Iru\u00f1ean eta Mendabian (Nafarroa) atera ohi ditu argazki gehienak: \u00abIa asteburuero joaten naiz Mendabiara. Errioxatik datozen ekaitz asko iristen dira ingurura, eta argazki onak ateratzeko aukera izaten dut. Hala ere, lanagatik eta familiagatik, ekaitzak harrapatu baino gehiago, ekaitzak ni harrapatzen nau\u00bb.<\/p>\n<p><b>Hedatutako zaletasuna<\/b><\/p>\n<p>Euskal Herrian pertsona asko erakartzen ditu meteorologiak. \u00abMeteorologiazalea den jende asko ezagutzen dut. Txikitan uste nuen zaletasun hori ez zuela jende askok, baina, Interneten sartu ostean, oker nengoela ikusi nuen\u00bb, esan du Fernandezek.<\/p>\n<p>Euskal Herrian zaletasuna zergatik hedatu den argi du Okarizek: \u00abKomunitate zabal bat gara. Meteorologia gustuko dutenentzat, oso eremu ona da gurea. Denetatik izaten dugu; ez gara aspertzen\u00bb. Fernandez ere iritzi berekoa da: \u00abEgun batetik bestera, eguraldia asko aldatzen da Euskal Herrian, eta horrek jendea erakartzen du. Murtzian, esaterako, zaletasun hau ez dago hain zabaldua\u00bb.<\/p>\n<p>Arandak dio mota guztietako fenomeno meteorologikoak izateaz gain Euskal Herrian mota guztietako hodeiak ikus daitezkeela: \u00abIzendatuta dauden hodei guztiak edo ia guztiak ikus daitezkeela esango nuke. Eguraldia asko aldatzen da hemen, eta horrek ere zerikusia du hodeiekin. Era berean, ez daukagu hemengo berezko hodeirik, edo bakarrik hemen ikus daitekeen hodeirik\u00bb.<\/p>\n<p>Eguraldi iragarpenak egiteko eredu matematikoak erabiltzen dituen arren, noizbehinka hodeiak aztertu izan dituela dio Fernandezek: \u00abEuskal Herriari dagokionez, udan C<em>umulonimbus-<\/em>ak oso ohikoak dira. Neguan, berriz, <em>Stratus<\/em>-ak izaten dira nagusi. Behe mailako hodeiak izaten ditugu hemen batik bat\u00bb.<\/p>\n<p>Ekaitzen atzetik ibiltzen bada ere, urteen joanarekin hodeiei ere begiratzen ikasi duela dio Okarizek: \u00abArgazkiak ateratzeko aukera oso politak ematen dituzte hodeiek\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>I\u00f1aki Berastegi \/ 2017-04-04 \/ 800 hitz Nazio Batuek hamabi hodei berri izendatu dituzte: lehendik ezagunak ziren, baina sailkatu gabe zeuden. Genero berririk aurkitu ez badute ere, Munduko Meteorologiaren Erakundeak aukera baliatu du Nazioarteko Hodeien Atlas berria aurkezteko; 1987az geroztik &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/04\/zeruko-estalkirik-berrienak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,12,5500],"tags":[7985,7467,7986,7987],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14117"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14117"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14117\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14118,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14117\/revisions\/14118"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14117"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14117"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14117"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}