{"id":14126,"date":"2017-04-06T08:57:09","date_gmt":"2017-04-06T08:57:09","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14126"},"modified":"2017-04-06T08:57:09","modified_gmt":"2017-04-06T08:57:09","slug":"jakin-gabe-ere-dagoeneko-etorkizunean-bizi-gara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/04\/jakin-gabe-ere-dagoeneko-etorkizunean-bizi-gara\/","title":{"rendered":"Jakin gabe ere, dagoeneko etorkizunean bizi gara"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/1491385148\" target=\"_blank\">Sustatu.eus \/ 2017-04-05 \/ 327 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Nabarmena da aldaketa teknologikoak gero eta bizkorrago gauzatzen direla. Azken\u00a050-60 urteotan izugarri azkartu den prozesua da; are gehiago azken 20-30 urte hauetan. <strong>Atzo bertakoak<\/strong> dira ondorengo hiru albisteak:<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div class=\"summary\">\n<ul>\n<li><a href=\"https:\/\/www.recode.net\/2017\/4\/3\/15160462\/tesla-ford-deliveries-record-sales\">Tesla enpresak Ford gainditu du burtsan<\/a>;<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.businessinsider.com\/android-overtakes-windows-1-platform-getting-online-statcounter-2017-4\">Androidek Windows gainditu du Interneten<\/a>;<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/cineonline.blogs.fotogramas.es\/2017\/04\/03\/de-las-salas-de-cine-a-internet-legal-en-solo-45-dias\/\">pelikula berrienak ere Interneten legalki ikusi ahalko dira estreinatu eta hilabetera<\/a>.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gure belaunaldikook ezagutu dugun mundua betirako ari da aldatzen.\u00a0Jaun-andreok, etorkizuna inauguratuta geratu da!<\/p>\n<\/div>\n<p>Hain da\u00a0bizkorra teknologia berrietan gauzatzen ari diren aldaketak, konturatzeko astirik ere ez digula ematen.\u00a01900-1920\u00a0bitartean jaiotako belaunaldiak ez luke ezagutuko gaur egungo mundua. Baina 1960-1980 bitartean jaiotakoak ere, beste mundu batean bizi dira dagoeneko, horren jakitun izan gabe ere.<\/p>\n<p>Atzokoak dira goian aipatutako hiru berriak; dagoeneko\u00a0etorkizunean bizi garela baieztatzen diguten albisteak:<\/p>\n<ol>\n<li>Atzotik, <strong>Teslak<\/strong> (kotxe elektrikoak\u00a0ekoizten dituen enpresa berri-berriak) <a href=\"https:\/\/www.recode.net\/2017\/4\/3\/15160462\/tesla-ford-deliveries-record-sales\">Ford erraldoiak baino gehiago balio du burtsan<\/a>. Horrekin lotuta, Europako herrialde eta hiriburu gehienak dagoeneko hasi dira gasolina-kotxeen aurkako araudiak ezartzen. <strong>Kotxe elektrikoen iraultza hemen dago<\/strong> (baita <a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/1473929986\">kotxe autonomoena ere<\/a>), eta horrek gure hirien itxura eta egitura ere aldatuko ditu, <a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/mikellizarralde\/1459938874\">Sustatun bertan duela hilabete batzuk iragarri genuen bezala<\/a>.<\/li>\n<li>2017ko martxoan, <a href=\"http:\/\/www.businessinsider.com\/android-overtakes-windows-1-platform-getting-online-statcounter-2017-4\">Android izan da mundu mailan gehien erabili den Sistema Eragilea<\/a>, lehenengoz Windows gaindituz. 20 urteko ia erabateko monopolioaren ondoren,\u00a0Windowsek ordenagailuen eta Interneten lidergoa galdu du (duela aste batzuk <a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/1489132691\">iragarri genuen hori ere Sustatun<\/a>).\u00a0<strong>Paradigma aldaketa baten\u00a0erakusgarri<\/strong>: <a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/1488279501\">denok\u00a0dugu smartphonea, denok\u00a0gaude konektatu, uneoro<\/a>. Gure begien aurrean gertatu den beste iraultza ikaragarri bat.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/cineonline.blogs.fotogramas.es\/2017\/04\/03\/de-las-salas-de-cine-a-internet-legal-en-solo-45-dias\/\">Netflix eta Holloywoodeko arduradun nagusiak negoziatzen ari dira<\/a>, pelikula estreinatu berriak hilabete eskasera Netflixen ikusi ahal izateko. <strong>100 urte inguru dituzten beste 2 ekoizpen-modu ere goitik behera aldatu dira<\/strong>, edo aldatzen ari dira: zine eta telebista kontsumoa dagoeneko Interneteko plataformen bidez egiten da. Agur zinema-areto klasikoei; agur telebista-kontsumo ohikoari. Pelikula eta telesailen kontsumoa, epe labur-laburrera, Interneteko plataformen bidez egingo da ia erabat:\u00a0<a href=\"https:\/\/www.netflix.com\/\">Netflix<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.hbo.com\/\">HBO<\/a>, <a href=\"https:\/\/es.wuaki.tv\/\">Rakuten-Waaki<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.primevideo.com\/\">AmazonPremium<\/a>,&#8230; edota <a href=\"https:\/\/www.cnet.com\/how-to\/youtube-red-details\/\">Youtube Red<\/a>.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Etorkizunean gaudela ziurtatzeko beste kontu bat bakarrik falta da: <strong>espazioaren konkista<\/strong>. Eta hor ere, iragarritakoa betetzen bada, <a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/1488268627\">2018an bidaliko da lehenengo turista espaziala ilargira<\/a>, eta Marterako bidaiak ere laster ikusiko omen ditugu.<\/p>\n<p>Jaun-andreok, etorkizuna inauguratuta geratu da!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sustatu.eus \/ 2017-04-05 \/ 327 hitz Nabarmena da aldaketa teknologikoak gero eta bizkorrago gauzatzen direla. Azken\u00a050-60 urteotan izugarri azkartu den prozesua da; are gehiago azken 20-30 urte hauetan. Atzo bertakoak dira ondorengo hiru albisteak:<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5495,5493,6631,5626,28],"tags":[799,5960,4411],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14126"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14126"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14126\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14127,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14126\/revisions\/14127"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14126"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14126"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14126"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}