{"id":14133,"date":"2017-04-07T07:13:04","date_gmt":"2017-04-07T07:13:04","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14133"},"modified":"2017-04-07T07:13:04","modified_gmt":"2017-04-07T07:13:04","slug":"artea-kirola-komunitatea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/04\/artea-kirola-komunitatea\/","title":{"rendered":"Artea, Kirola, komunitatea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2017\/04\/07\/artea-kirola-komunitatea\/\" target=\"_blank\">Edurne Elizondo \/ 2017-04-07 \/ 1284 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Bat, bi hiru; bat, bi, hiru. Atseden hartzeko denborarik ez da. Asteburuko lehia dute La Unica errugbi taldeko emakumeek buruan. Bertzerik ez. Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatuko dute bertze zazpi talderen aurka, Iru\u00f1ean, bihar eta etzi. Laugarren aldia da; hirugarrena jarraian. \u201cEtxean aritzea pizgarri handia da guretzat; baina urduriago jartzen gaitu egoera horrek, aldi berean; erantzukizunaren zama sentitzen dugu\u201d. Ainhoa Diaz taldeko kapitainarenak dira hitzak; NUPeko zelaian erran ditu, entrenatzen hasi aurretik. Zaleen babesa jasoko dutela badaki. Eta zaleen artean izanen da, zalantzarik gabe, Cristina Nu\u00f1ez Bakedano argazkilaria. 2015eko abenduan egin zuen bat taldearekin. Entrenamendu bati buruzko lana egitera joan zen, eta oraindik ez du utzi. Unicas izenburuko obra egin du, Nafarroako Gobernuak sorkuntza sustatzeko emandako laguntzarekin. Uharteko Arte Garaikideko Zentroan dira zintzilik Nu\u00f1ez Bakedanok eta laguntza jaso duten gainerako artistek egindako lanak, Hamaika izenburuko erakusketan. Maiatzaren 7a bitarte ikusi ahal izanen da. Gero, nork berea eginen du.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Zelaian dena emateko prest den talde bera irudikatu nahi izan du Nu\u00f1ez Bakedanok bere argazkietan. Hori baino anitzez ere gehiago. Jokalariak bilakatu ditu bere irudietako protagonista: jokalariak zelaian, baina, batez ere, jokalariak aldagelan, autobusean, elkarri txantxak egiten, elkarri besarkada bat ematen, elkar babesten; bizitzen, elkarrekin bizitzen, sufritzen eta gozatzen; komunitate bat osatzen. \u201cEz dugu urrun joan behar, nahi ditugun istorioak kontatu ahal izateko; finean, emakumeona bertze anitzen istorioa da\u201d, erran du egileak. \u201cEzberdinak dira, adin, toki eta inguru anitzetakoak, baina, guztiaren gainetik, errugbiarekin duten konpromisoak batzen ditu\u201d, laburbildu du Nu\u00f1ez Bakedanok La Unicako emakumeen sekretua.<\/p>\n<p>Familiak medikuntza ikas zezan nahi zuen, baina argazkigintzaren aldeko apustua egin zuen Nu\u00f1ez Bakedanok, Iru\u00f1eko Arte eta Lanbideen Eskolan. Publizitatearen esparruan aritu zen, lehendabizi. Ez du utzi, baina freelance moduan egiten du lan orain. Ugandan aritu da, argazkigintza eskola sortu zuen irabazi asmorik gabeko erakunde batekin. Venezuelara joateko asmoa zuen handik itzuli zenean, errugbiarekin lotutako istorio baten berri ematera, baina La Unica agertu zitzaion bidean, eta ezin izan zuen bazter utzi. \u201cLagun batek eraman ninduen, behin, Arazurira, gizonen errugbi partida bat ikustera. La Unicako emakumeei buruz hitz egin zidan, eta erabaki nuen entrenamendu batera joatea\u201d.<\/p>\n<p><strong>1998an, NUPen<\/strong><\/p>\n<p>Nu\u00f1ez Bakedanok ezagutu zituenean, 2015eko abenduan, Arazurin entrenatzen ziren, eta hantxe jokatzen zuten La Unicako emakumeek. Lehendabiziko entrenamendu saio hartako hotza ez zaio ahaztu argazkilariari. Jokalariek ez zutela sumatzen ere gogoan du. Orain, NUPen dute entrenatzeko eta jokatzeko zelaia. Izan ere, taldea hantxe sortu zen, 1998. urtean. Ordutik da kide Arantxa Ursua.<\/p>\n<p>\u201cI\u00f1aki Bengoetxea baztandarrak jarri zuen taldea martxan; NUPera etorri zen, kirol zerbitzura, eta errugbian aritzen zenez, emakumeen taldea osatu nahi izan zuen. Lagun batek aipatu zidan, eta bat egin nuen\u201d, azaldu du Ursuak. NUPen sortu zen, beraz, orain La Unica den taldea. Ez zuen han luze iraun, ordea. 2003an utzi zuten jokalariek unibertsitatea: \u201cNUPen euskararen aldeko protesta bat izan zen; Bilbon jokatu genuen, eta protesta horrekin bat egiteko, pankarta atera genuen zelaian. NUPen ez zuten ontzat jo; entrenatzaileari egotzi zioten ardura, eta kanporatzea erabaki zuten. Jokalariok, ondorioz, alde egin genuen\u201d.<\/p>\n<p>Unibertsitatetik kanpo, beren kabuz ari ziren bertze hainbat emakumerekin bat egin zuten, eta La Unica taldean aurkitu zuten behar zuten aterpea. Gaur arte. Jokalariekin bat egitea ez dela erraza izan onartu du Nu\u00f1ez Bakedanok. \u201cHasieran, ikusten ez ninduten sentsazioa nuen; lotsatia naiz ni, baina han nintzela oihukatzeko gogoa sentitzen nuen!\u201d. La Unicako jokalarientzat zelaitik kanpo zegoen kide bat zen argazkilaria, eta horrek ezartzen zuen haien arteko hasierako muga. \u201cZer egin nahi zuen ere ez genuen ongi ulertzen, hasieran. Bazter batean jartzen zen, eta haren kameraren zarata entzun bertzerik ez genuen egiten\u201d, azaldu du Ainhoa Diaz kapitainak.<\/p>\n<p>Argazkilariak berak egindako irudiak ikusi gabe gorde zituen hasieran. Nafarroako Gobernuaren diru laguntza jasotzeko aukera agertu zen arte. Jokalariei erakutsi nahi izan zien, orduan, bere lana. \u201cArgi nuen haiek proiektuarekin bat egin behar zutela aurrera jarraitzeko; bertzela, ez zuen zentzurik izanen\u201d, erran du Nu\u00f1ez Bakedanok. Ikusi, eta La Unicakoei gustatu zitzaien argazkilariak egindakoa. Aurrera egin zuen argazkilariak. Proiektua martxan zen.<\/p>\n<p>Lehen argazki horiek ikusi zituztenean hasi ziren jokalariak argazkilariaren asmoa ulertzen. Zelaitik kanpoko errealitatea bilatzen zuela, batez ere. Talde bilakatzen dituen elementuak islatu nahi zituela, jokaldi zehatz bat edo partida bateko une jakin bat baino gehiago. Izan ere, La Unicako emakumeak ezagutu zituenean, \u201ckomunitate emozional bat\u201d aurkitu zuen Nu\u00f1ez Bakedanok; hamaika lezio eman dion komunitate sendo eta indartsua.<\/p>\n<p>Ikasi eta ikusitako guztiaren artean, hala ere, bi auzi nabarmendu nahi izan ditu argazkilariak: \u201cBatetik, proiektuak ekarri dizkidan bi haustura jarri nahi izan ditut mahai gainean; egungo gizarteak feminitateari buruz duen kontzeptuaren haustura da lehenengoa; ni neu hamaika estereotiporekin hurbildu nintzen La Unicako jokalariengana, eta denak apurtu dira; bigarren hausturak egungo kirolaren maskulinizazioa jarri nahi du agerian; emakumeak ikusezin bilakatzen dira kirolaren esparruan. Bertzetik, zintzo izan nahi dut, eta argi eta garbi erran bi Iru\u00f1ea edo bi Nafarroa ezberdin ikusi ditudala La Unicako jokalarien komunitate berean\u201d.<\/p>\n<p>\u201cBi Iru\u00f1ea badira, bi Nafarroa\u201d, berretsi du. \u201cZatiketa kulturala egon da, euskararekin lotutakoa. Orduak eman ditut jokalariei so, eta euripean ikusi ditut, bata bertzearen alde, bata bertzea babesten; Baztangoa eta Iru\u00f1eko Gaztelugibelekoa elkarrekin. Emakumeok ez zuten elkar ezagutu izanen errugbiak batu izan ez balitu; pentsatzeko hamaika moduk egiten dute bat taldean, baina haien artean ez dago mugarik. Lezio ederra da hori. Ni neu, Gaztelugibeleko Iru\u00f1e horretakoa naiz, euskaraz ez dakit, baina partidetan inor baino ozenago aritu naiz <em>Neskak!<\/em> oihukatzen. Ezberdintasunak guk jarri nahi ditugun tokian baino ez daude\u201d.<\/p>\n<p>La Unicako jokalariek inork baino hobeki dakite hamaika koloretako taldea osatzen dutela. Hamaika tokitakoak dira, hamaika adinetakoak. 16 urte ditu jokalaririk gazteenak; eta 40 zaharrenak. Ikasleak eta langileak aritzen dira elkarrekin. Eta zerk batzen ditu? errugbiak. Edo, hobeki erranda, kirol horrekiko duten konpromisoak.<\/p>\n<p>\u201cKonpromiso hori zure egiten duzunean, zaila da taldea atzean uztea; finean, konpromiso horrekin lotuta dago dena, ez bakarrik zelaian gertatzen dena; taldea une oro osatzen dugu\u201d, erran du Maialen Marturet jokalariak konpromiso horren atzean zer dagoen azaltzeko. Ultzamakoa da, taldeko bertze hainbat kide bezala. Astean bitan egiten dute bat Iru\u00f1ean, entrenatzeko. Urrunagotik etortzen da Clara Liso, Ejea de los Caballeros herritik, hain zuzen ere (Aragoi, Espainia). \u201cOrdu eta erdiko bidea dut; baina errugbiak merezi du\u201d.<\/p>\n<p><strong>Errugbiaren koreografia<\/strong><\/p>\n<p>La Unicako jokalariekin bat egin baino lehen, Jose Lainez eta Concha Martinez dantzariekin lan egiteko aukera izan zuen Cristina Nu\u00f1ez Bakedanok. Errugbi partidak ikusten hasi zenean ere, \u201cnolabaiteko koreografia\u201d sumatu zuen argazkilariak kirol horren atzean. \u201cHagitz estetikoa da\u201d.<\/p>\n<p>Errugbian era guztietako gorputzek toki bat dutela nabarmendu du, halaber, <em>Unicas<\/em> lanaren egileak. \u201cAzkarrak eta mantsoak, indartsuak eta biziak, kirolari bakoitzak badu bere egitekoa\u201d. Argazkilariaren hitzak berretsi dituzte La Unicako jokalariek. \u201cBenetako talde kirola da gurea; ez dago partida irabaz dezakeen izarrik\u201d, erran du Ursuak.<\/p>\n<p>Horrek badu lotura, jokalariaren ustez, errugbian nagusi diren balioekin. \u201cEz dugu bertze hainbat kirolak duten arrakasta, eta, ondorioz, eutsi ahal izan diegu errugbiak betidanik izan dituen errespetuzko balio horiei; errespetuzko jarrerak nagusi dira haurren artean, bai eta helduen artean ere\u201d, azaldu du La Unicakoak. Partida amaitzerakoan, adibidez, ilaran jarri eta bide egiten diote jokalariek aurkariari. Eta hirugarren zatia deiturikoan, bi taldeek egiten dute bat, elkar ezagutzeko, harremana sendotzeko.<\/p>\n<p>Errugbiaz gozatzen dute La Unicako jokalariek, eta agerikoak dira haien ahaleginaren emaitzak. Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatuko dute bihar eta etzi. Halere, gizartearen gehiengoarentzat ikusezina da haiek egiten duten lana. \u201cNiri amorrua ematen dit; emakume gisa amorrua eragiten dit jendea egiten dugunaz ez ohartzea; jendearentzat futbola baino ez da existitzen, eta errugbia erabat baztertuta gelditzen da. Saiatzen ari gara eskoletan gure kirola mugitzen, baina zaila da\u201d, salatu du Ane Zabalzak.<\/p>\n<p>Bat, bi, hiru; bat, bi, hiru. Entrenamendua hasteko ordua da. Beren maila erakutsi nahi dute La Unicako jokalariek asteburuan. Kirolari langileak direla, eta onena emateko prest direla. \u201cGozatzera aterako gara zelaira; igotzea lortzen badugu, ikusiko dugu zer egin\u201d, erran du Ainhoa Diaz kapitainak. Korrika egiten hasi da; ondoan ditu Urzua, Zabalza, Haizea Donamaria, Ana Mari\u00f1elarena, Ixiar eta Maddi Brako ahizpak, Maialen Marturet eta taldea osatzen duten gainerakoak. 35 dira denera. Jokalariak, emakumeak. Komunitate bat, kameraren objektiboaren jomugan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2017-04-07 \/ 1284 hitz Bat, bi hiru; bat, bi, hiru. Atseden hartzeko denborarik ez da. Asteburuko lehia dute La Unica errugbi taldeko emakumeek buruan. Bertzerik ez. Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatuko dute bertze zazpi talderen aurka, Iru\u00f1ean, &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/04\/artea-kirola-komunitatea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5717,5493,65,5498,5737,5749],"tags":[7998,35,4302,5235,7999,7997,283],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14133"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14133"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14133\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14134,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14133\/revisions\/14134"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14133"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14133"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14133"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}