{"id":1417,"date":"2012-12-19T11:10:28","date_gmt":"2012-12-19T11:10:28","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1417"},"modified":"2013-01-24T13:17:15","modified_gmt":"2013-01-24T13:17:15","slug":"pantailari-etengabe-lotuta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/pantailari-etengabe-lotuta\/","title":{"rendered":"Pantailari etengabe lotuta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-12-02\/037\/001\/pantailari_etengabe_lotuta.htm\" target=\"_blank\">Ilargi Agirre \/ 2012-11-02 \/ 636 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Harremanak egiteko edota aisialdirako moduak aldatu dituzte teknologia berriek, eta menpekotasuna ere sortu dute zenbaiten artean; gazteak dira sektorerik ahulena.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Gero eta ohikoagoa da kalean jendea pantaila bati lotuta ikustea. Sakelakoaren konpainian paseatzen dutenak inoiz baino gehiago dira. Pantailari begira, aurrean datorrenarekin estropezu egiteko arriskuarekin ia. Gizakia pantailari itsatsita bere bakardadean. Teknologia berriek orain dela urte gutxi irudikaezinak ziruditen aldaketak eragin dituzte bai gizartean eta bai pertsonengan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abElektrizitateak gizartean ekarri zuen aldaketarekin parekatuko nuke teknologia berriek eragin dutena\u00bb, dio Santi Urrutiak, EHUko soziologia departamentuko irakasleak. XX. mendean eskuz egin behar ziren gauza ugari makinekin egiteko aukera eman zuen elektrizitateak, eta horrek \u00aberraztasuna eta erosotasuna\u00bb ekarri. Internetek ere aldaketa berdinak bultzatu ditu, edozein motatako informazioa eskuratzea askoz ere errazagoa baita.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Iritzi berekoa da Patxi Doblas ere. Kazetaria da, eta EHUko irakaslea. Sare sozialek gizartean \u00abiraultza\u00bb eragin dutela uste du. Mundua txikitzeaz gain kolektibitate sentimendua sortzen dutela dio. \u00abMundu errealean inoiz egon ez garen lagunak eduki ditzakegu; ezagutza eta sentimenduak partekatu. Gizarte berri baterako oinarriak finkatu dituzte\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Edonola ere, gizarte osoa ez da teknologia berrien olatura igo. Eten digitala aipatu du Urrutiak, gizartean sortu den banaketarekin gogoratuta. \u00abTeknologia horiek erabiltzen dakitenen eta ez dakitenen artean banatzen da gizartea. Azken horiek analfabeto berriak dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hain zuzen, teknologia berriekiko gazteek duten harremana aztertu du bere tesian Lucia Merinok, EHUko soziologiako irakasleak. \u00abHaurtzarotik jolasaren bidez ikasi dute teknologia berri hauek erabiltzen, probatu eta huts egitearen bitartez, eta gaztaroan erraz maneiatzen dituzte\u00bb. Hori dela eta, sozializazioarekin lotuago ikusten dituzte teknologia berriak gazteek, helduek baino. \u00abAisialdian erabiltzen dituzte, lagunekin harremanetan egoteko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Teknologia berrien eraginez, gaitasun batzuk garatuago dituzte gaur egungo gazteek. \u00abIkusmen bidezko inteligentzia edo eskulibururik gabe arazoei aurre egiteko gaitasun handiagoa dute helduekin konparatuta\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Irakasteko prozesua ere irauli egin dute. \u00abBitxia da nola haurrak diren helduen irakasle teknologia berrietan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Wash Up izango da azken aldian gurasoei erakutsitako aplikaziorik zabalduenetako bat. Idatzizko mezu laburren abantailak aipatu ditu Merinok, arrakastaren giltza azaldu nahian. Formalitate handiagoa du elkarrizketak, kaixo esan, eta adierazi beharrekoa esan eta gero agurtu egin behar baita. \u00abEz da beharrezkoa bi pertsona aldi berean komunikatzen egotea, eta horrek aukera asko zabaltzen ditu. Mezuen bidez komunikazioa etengabekoa izan daiteke. Horrek aukerak asko zabaltzen ditu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horri, idaztea hitz egitea baino erosoagoa dela gehitu behar zaio. \u00abTestua askoz ere kontrolatuagoa da, ez dauka unean uneko naturaltasunik, eta hitzik gabeko komunikaziorik ere ez. Tonua, keinuak&#8230; Ikonoen bidez hutsune hori estaltzen saiatzen garen arren\u00bb, jarraitu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Teknologia berriek arriskuak ere badauzkate, ordea; menpekotasuna sortzen dute zenbaiten artean. Gainontzeko menpekotasunetan azaltzen diren ezaugarri batzuk erakusten dituzte teknologia berririk gabe bizi ezin diren pertsonek. \u00abBizitza osoa jarduera horretara mugatzen dute. Gizartetik bakartu egiten dira, eta nahiz eta jakin kalte egiten diela ezin dute euren burua kontrolatu\u00bb, esan du Isabel Germanek. Psikologian doktore da, eta Kriminologiako Euskal Institutuan lan egiten du. Ez dago soslai jakinik, baina gazteak helduak baino errazago erortzen dira mota ezberdinetako pantailen hatzaparretan, adituaren arabera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gizartetik bakartzea<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Harremanak izateko arazoak dituztenak, pertsona uzkurrak edota bereziki lotsatiak aipatu ditu. \u00abSaretik kanpo arazoak dituztenei asko laguntzen die Internetek eskaintzen duen anonimotasunak. Sare sozialetan lagun asko izaten dituzte, eta norberaren soslaia errealitatean dena baino erakargarriagoa sortzeko aukera dute\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Menpekotasunaren lehendabiziko ondorioetako bat gizartetik bakartzea izaten da. \u00abNahiago izaten dute sarean harremanak izan errealitatean baino\u00bb. Gazteek, gainera, gero eta denbora gehiago pasatzen dute bakarrik. Orokorrean, gurasoak lehen baino gutxiago egoten dira etxean, eta gizartea ere gero eta indibidualistagoa da, psikologoaren arabera. \u00abBeste arlo batzuetako gabeziek, berotasun faltak esaterako, sortzen dituzte askotan menpekotasun horiek\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Menpekotasun berriak dira oso. Osasunaren Mundu Erakundearen CIE 10 buruko gaixotasunen sailkapenak ez ditu barnean hartzen. \u00abHori dela eta, literatura handia dago adituen aldetik. Datu zehatzak falta dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Germanek dio prebentzioan jarri behar dela arreta. \u00abTeknologia berriak nola erabili behar diren eta arriskuak zeintzuk diren irakatsi behar da. Haurra nintzela, guretzat zigorrik handiena etxetik ezin genuela atera esatea zen. Orain, bideojokoa kentzea da. Aisialdirako aukerak eman behar zaizkie\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ilargi Agirre \/ 2012-11-02 \/ 636 hitz Harremanak egiteko edota aisialdirako moduak aldatu dituzte teknologia berriek, eta menpekotasuna ere sortu dute zenbaiten artean; gazteak dira sektorerik ahulena.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65],"tags":[9,3,5083,132,712],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1417"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1417"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1417\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2060,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1417\/revisions\/2060"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1417"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1417"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1417"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}