{"id":1430,"date":"2012-12-19T11:43:35","date_gmt":"2012-12-19T11:43:35","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1430"},"modified":"2012-12-19T11:43:51","modified_gmt":"2012-12-19T11:43:51","slug":"poesia-errepidean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/poesia-errepidean\/","title":{"rendered":"Poesia, errepidean"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-12-04\/036\/001\/_Paradisua_eta_katua_Atxagaren_poemekin_eta_Muguruzaren_musikarekin.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2012-12-04 \/ 707 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak &#8216;Paradisua eta katuak&#8217; errezitaldia jasotzen duen DVD-liburua argitaratu dute.<\/em><br \/>\n<em>Idazleak poesiaren inguruan gaur egun dituen kezkak islatzen dira testuetan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Nobelagile gisa da ezagunago Euskal Herrian nahiz munduan, baina poesia du, berak dioenez, kezkarik barrukoena eta betikoena Bernardo Atxagak. Poesia egiteko duen moldea ez da, ordea, oso ohikoa. Tantaka plazaratzen ditu poema berriak, eta han-hemenka argitaratzen eta zuzeneko errezitaldietan jendaurrean proban jartzen. Azken aldian, Jabier Muguruza musikarirekin batera ematen ari den <i>Paradisua eta katuak<\/i> errezitaldian. Atxagaren poesia non dagoen eta norantz doan jakiteko aukera ematen duen errezitaldi hori jasotzen duen DVD-liburua kaleratu du orain Pamiela argitaletxeak, litera&amp;musika sailean, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz. Errezitaldiko testuak biltzen dituen liburuarekin batera kaleratu den DVDak joan den irailaren 3an Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan egindako emanaldiaren grabazioa jasotzen du, Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostiako Udalak antolatutako Poesia Orduak ekimenaren baitakoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abKontaera bat\u00bb da <i>Paradisua eta katuak<\/i>, DVD-liburuaren kontrazalak dioenez, tonuari eta formari erreparatuz gero askotarikoak diren testuekin osatua: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak. \u00abKontaera ez da hitzez bakarrik osatzen. Musika ere tartean da. Jabier Muguruzaren kantek zabaldu egiten dute Bernardo Atxagaren testua\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Katuek ere garrantzia duten arren, kontaera horren benetako gai nagusia paradisua da, Atxagak azaldutakoaren arabera. Baina, paradisua oso gai zabala denez, \u00abheriotzarekin lotuta dagoelako batez ere\u00bb, gai horretan \u00abbatetik bestera\u00bb mugitu beharra dago, \u00abezin da guztiaz hitz egin\u00bb, eta katuak egiten du \u00abbide\u00bb hori. \u00abKatuak eskatzen du honetaz hitz egitea eta beste hartaz ez, eta modu honetan edo umore honekin hitz egitea edo ez\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zuzeneko emanaldia prestatzean, Atxagak \u00abeuskal tradizio zaharra\u00bb edo \u00abpastoralen tradizioa\u00bb deitzen duena jarraitzea hobetsi du. \u00abIkusi ditugun rapsoden emanaldi gehienetan hitz errezitatuen atzetik pianoa edo biolina jartzen da. Guk ez dugu hori egin nahi izan. Pastoralen tradizioan ez dira sekula nahasten poesia eta hitza\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jendaurrean zuzenean aritzea, \u00abbizitzeko modu bat\u00bb da, Atxagarentzat; beharrezkoa du. \u00abZuzenean aritzeak behartu egiten zaitu. Aurrean duzun jendea beti desberdina da. Orain dela 25 urteko emanaldietan aurrean izaten genuen jendea eta orain daukaguna desberdina da, eta zuk ere aldatu egin behar duzu jende horrekin. Ez milioika ale eros ditzaten, baizik eta badakizulako bizitza hor dagoela, jendea dagoen tokian. Zuk haiekin sintonian halako berme bat daukazu, ez zarela geldituko zaharkituta, batere esanahirik ez duen hizkuntza batekin, nola gelditu den mundu honetan jende asko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Atxagarekin batera <i>Paradisua eta katuak<\/i> zuzenean emanez izan duen esperientziarekin oso gustura dago Jabier Muguruza, emanaldi horietan \u00abzerbait oso berezia\u00bb sortu dela iruditzen baitzaio. \u00abLeku askotan aurkeztu dugu dagoeneko, eta guztietan zerbait harrigarria gertatu da, sintonia berezi bat sumatu dugu gure artean. Atxagaren testuek jendeari zerbait oso-oso barrukoa ukitzen diote\u00bb. Atxagarekin aurretik egindako errezitaldiek ere \u2014<i>Groenlandiako lezioa<\/i>, <i>Itzultzaile bat Parisen<\/i>\u2026\u2014 \u00aboso ondo funtzionatu zuten\u00bb, baina <i>Paradisua eta katuak<\/i>-ekin \u00abzerbait magikoa\u00bb gertatzen ari delakoan dago. \u00abDVDak hori islatzen badu, uste dut mugituko dela eta barrenak ere mugituko dituela, oihartzun inportante bat izango duela\u00bb .<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Poesiari buruzko kezka<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poema liburu asko ez argitaratu arren, Atxagak uste du bere lanean \u00abgarrantzirik handiena\u00bb poesiak duela. \u00abBeti izan da nire kezka nagusia nola egin poesia esaten diogun hori\u00bb, adierazi zuen atzo, DVD-liburua aurkeztean. \u00abEz dut erabat konpondu auzia, baina bidean gauza batzuk aurkitu ditudala uste dut, eta hemen dago, irakurlearen eskura, nire saio bat, nola egin daitekeen poesia 2012. urtean\u00bb. Atxaga, adibidez, aspaldi jabetu zen poesiara joateko duen modu bakarra prosatik abiatzea dela. \u00abHorregatik, hemen kontaera bat dago hasieran, eta iruditzen zait gero kontaketa horretatik koxka bat igota bezala beste koxka batera pasa ahal dela, ahal dudala. Zuzenean poesia, garai batean egiten zen bezala, nire idoloek egiten zuten bezala, hemezortzi poema bata bestearen atzean, uste dut ezin dela, nire iritzirako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hurrengo poema liburua, aldez edo moldez, egiten edo osatzen ari dela dio Atxagak, baina ez daki noiz amaituko duen, ezta zehazki zer forma hartuko duen ere. \u00abGaiak eta moduak oso poliki etortzen zaizkit, eta orain oso kinka zaila daukat. Oraingoz nire ipuin baten izenburu bera duen poema bat egiten ari naiz orain, <i>Ama Eibarren dago<\/i>, eta egin nahi nuke biografia bat, etxeko biografia bat, askatasun guztiarekin, gogoeta poetiko bat, oso modu librean, ia-ia inori begiratu gabe, ezpada mundu honetan ez daudenei. Ez da daudenei begira idatzia izango, ez daudenei begira idatzia baizik\u00bb. Poema luzea izango da, eta uste du poema hori, amaitutakoan, azken urteotako beste hainbatekin batera liburu bat osatuz argitaratuko duela, baina hori ez da oraingoz erabaki finkoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2012-12-04 \/ 707 hitz Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak &#8216;Paradisua eta katuak&#8217; errezitaldia jasotzen duen DVD-liburua argitaratu dute. Idazleak poesiaren inguruan gaur egun dituen kezkak islatzen dira testuetan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[9,241,3,716,58,404,717],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1430"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1430"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1430\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1433,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1430\/revisions\/1433"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1430"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1430"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1430"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}