{"id":14339,"date":"2017-06-09T07:39:50","date_gmt":"2017-06-09T07:39:50","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14339"},"modified":"2017-06-09T07:40:39","modified_gmt":"2017-06-09T07:40:39","slug":"txantrea-iruneko-auzoaren-izenaren-dekalogoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/06\/txantrea-iruneko-auzoaren-izenaren-dekalogoa\/","title":{"rendered":"Txantrea. Iru\u00f1eko auzoaren izenaren dekalogoa."},"content":{"rendered":"<p><strong><em>01. Gure auzoa beti deitu da horrela?<\/em> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Ez.<\/strong> Gure auzoa eraiki den lurren lehenbiziko izena <strong>Urrutia<\/strong> izan zen (1255. urtea) \u2013euskara zaharrean \u2018ugaldeaz bestaldean dagoena\u2019\u2013 eta <strong>Kaskalleta<\/strong> (1291) \u2013\u2018kaskailu ugariko lurraldea, eremu harritsua.\u2013 Magdalena ahaztu gabe, zubiaren eta ondoko lurren izena. Auzoaren gaurko izena 1774. urtetik aurrera dokumentatzen da toki-izen bezala.<\/p>\n<p><strong><em>02. Zergatik deitzen da Txantrea gure auzoa?<\/em> <\/strong><\/p>\n<p>Urrutiako eta Kaskalletako lurretan katedraleko txantreak ondasun askotxo zituelako, ardantzeak batez ere.<\/p>\n<p><em><strong>03. Orduan, zer esan nahi du Txantrea izenak?<\/strong> <\/em><\/p>\n<p>Txantrearen esanahia \u201cxantrea\u201d edo \u201ctxantrea\u201d da. <em>Txantre<\/em> hitzak jatorri frantsesa du eta hitz hori bai gaztelaniak eta baita euskarak ere mailegu bezala hartu zuten katedraleko koroa zuzentzen zuen pertsona izendatzeko. Garrantzi handiko dignitate bat zen, zeinak gaztelaniaz chantr\u00eda izena hartzen zuen eta euskaraz xantregoa.<\/p>\n<p><strong><em>04. Toki-izen frantsesa da?<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong>Ez<\/strong>. Euskarak eta gaztelaniak mailegutzat hartu zuten hitz hura, baina toki-izena ez da frantsesa, \u201cfutbol zelaia\u201d toki-izen ingelesa ez den bezalaxe.<\/p>\n<p><strong><em>05. Gaztelaniazko toki-izena da?<\/em> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Ez. <\/strong>Espainiako toponimia aztertu dugu eta maiz aurkitu ditugu beste katedraletako txantreekin lotutako toki-izenak. Leku horiek guztiek <em>El Chantre <\/em>\u2013pertsonari dagokionetan- edo <em>La Chantr\u00eda<\/em> \u2013dignitateari edo karguari dagokionetan\u2013\u00a0 izenak hartzen dituzte. Baina inon ere ez dugu \u201cChantrea\u201d aurkitu.<\/p>\n<p><strong><em>06. Euskal toki-izen bat da?<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong>Bai.<\/strong> Euskarazko hitzak dira\u00a0 txantre edo xantre, gaztelaniaz chantre esaten den bezala.\u00a0 Beraz, toki-izena euskal hitz horretaz eta \u2013a artikuluaz osaturik dago: <em>Txantre-a<\/em>.\u00a0 Ezinezkoa da azaltzea <em>Txantrea <\/em>gaztelaniazko <em>chantr\u00eda<\/em>-tik abiatuta. Inolaz ere ez da toki-izen hibrido bat, ez gaztelania-euskarazkoa, ezta frantsesa-euskarazkoa ere; hain zuzen ere txantre hitza euskal hitz bat delako, <em>chantre<\/em> gaztelaniazko hitza den bezalaxe. Bi hizkuntzotan, hori bai, frantsesetik hartu zuten mailegu hura. Halaber, Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat toki-izenek argi erakusten dute Txantrearen jatorri euskalduna: <em>Txantrelarre <\/em>(txantrearen belardia) Uharte Arakilen; <em>Txantresoroak<\/em> (txantrearen soroak edo alorrak), Etxauribarrean; <em>Txandrenea<\/em>, Hernanin eta Arantzan, eta <em>Txantrenea<\/em>, Irunen edo Beran, \u2018txantrearen etxea\u2019\u2026<\/p>\n<p><strong><em>07. Eta Txandrea?<\/em> <\/strong><\/p>\n<p>Gure auzoa sortu zenean, izendapen herrikoi hori ematen zitzaion.\u00a0 Harrigarria da ahoskera hori bakarrik euskaratik azal daitekeelako eta, gainera, Iru\u00f1ean 1732. urtean jada dokumentatzen delako: <em>Txandrega\u00f1a<\/em>. Baita Hernanin eta Arantzan ere: <em>Txandrenea<\/em>.<\/p>\n<p><strong><em>08. Orduan, nola idatzi beharko litzateke toki-izena?<\/em> <\/strong><\/p>\n<p>Nafarroako Gobernuak 100.000 toki-izen nafarren ortografia arautzeko erabili zituen arauei jarraikiz, <strong>Txantrea <\/strong>idatzi beharko litzateke.<\/p>\n<p><strong><em>09. Zein da une honetan auzoaren izendapen ofiziala?<\/em>\u00a0\u00a0 <\/strong><\/p>\n<p><strong>Txantrea.<\/strong><\/p>\n<p>Nafarroako Gobernuak horrela ebatzi zuen 212\/1992 Foru Dekretuan. Han erabaki zen Txantrea zela auzoaren izendapen ofizial bakarra, eta ordutik hona inork ez du Foru Dekretu hura ezeztatu.<\/p>\n<p><em><strong>10. Zer egin behar dute Txantreako kolektiboek Iru\u00f1eko udalak izendapen ofizial bakarra erabil dezan?<\/strong> <\/em><\/p>\n<p>Txantreako kolektiboek honako hau eskatu dute era ofizial batean: \u201c<strong>Berretsi dadila Txantrea dela auzoaren izendapen ofizial bakarra, euskaraz zein gaztelaniaz; Nafarroako Gobernuak 1992. urtean ebatzi zuen bezala<\/strong>\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>01. Gure auzoa beti deitu da horrela? Ez. Gure auzoa eraiki den lurren lehenbiziko izena Urrutia izan zen (1255. urtea) \u2013euskara zaharrean \u2018ugaldeaz bestaldean dagoena\u2019\u2013 eta Kaskalleta (1291) \u2013\u2018kaskailu ugariko lurraldea, eremu harritsua.\u2013 Magdalena ahaztu gabe, zubiaren eta ondoko lurren &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/06\/txantrea-iruneko-auzoaren-izenaren-dekalogoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5505,5717,5538,5493,5492,90,38],"tags":[8093,2511,977,5776,8092],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14339"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14339"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14339\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14340,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14339\/revisions\/14340"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14339"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14339"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14339"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}