{"id":1435,"date":"2012-12-19T11:54:55","date_gmt":"2012-12-19T11:54:55","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1435"},"modified":"2012-12-19T11:55:24","modified_gmt":"2012-12-19T11:55:24","slug":"ibilian-dabilena-ezin-da-gelditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/ibilian-dabilena-ezin-da-gelditu\/","title":{"rendered":"Ibilian dabilena ezin da gelditu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-12-04\/037\/001\/ibilian_dabilena_ezin_da_gelditu.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2012-12-04 \/ 786 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>\u00abArrazoien talka\u00bb aldarrikatu du I\u00f1aki Segurolak, &#8216;Arrazoia ez dago edukitzerik&#8217; saiakera liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->\u00abUra, haizea edo sua\u00bb bezala, arrazoia dabilen zerbait dela iruditzen zaio I\u00f1aki Segurolari (Azpeitia, 1962). \u00abEta ibilian ibili beharko lukeen hori geldituz, menderatuz edo harrapatuz gero, hor hasten da okerra; hor hasi hondamendia, eromena\u00bb. Uste du Segurolak balio duena sekula ez dela arrazoi bat. \u00abBalio duena, interesa duena da arrazoi batek baino gehiagok talka egitea. Orduan sortzen da arrazoiketa interesgarria\u00bb. Izan ere, \u00abarrazoi bakarrak\u00bb inoiz ez du bete. \u00abInoiz ez naute lasai utzi. Ez fedeak, ez erlijioak&#8230;\u00bb. Hartara, \u00abarrazoi edukiaren eremuak desjabetzeari\u00bb buruzko gogoeta laburren bilduma mardula da <i>Arrazoia ez dago edukitzerik<\/i> (Alberdania) Segurolaren saiakera liburua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hirugarrena du, <i>Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo<\/i> (2005) eta <i>Nere gorringotik<\/i>-en (2008) ondoren, eta hirurak argitaratu dizkio Alberdania etxeak. Inazio Mujika Iraola editorearen ustez liburuak diferenteak dira haien artean. Pentsatzen du, gainera, Segurolak saiakera egiteko modu berri bat asmatu duela azkenekoan. \u00abNoriaren metodoa deituko nioke\u00bb, adierazi zuen Mujika Iraolak, atzo Donostian egindako aurkezpenean. \u00abIzan ere, oso zirkularra da. Batzuetan iruditzen zaizu liburuan saltoka zabiltzala, baina konturatzen zara badagoela hari bat, eta hori zirkularra dela\u00bb. Badu \u00abtxispa\u00bb liburuak editorearen iritziz, baina irakurlea \u00abgainditzera\u00bb hel daiteke. Hortaz, \u00abirakurketa arretatsua\u00bb eskatzen du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ia 300 orriko luzera dauka, eta autorearen ustez, \u00abgeldiarazitako arrazoi horren argigarri\u00bb, adibide \u00abmordoa\u00bb ematen ditu. Iruditzen zaio Segurolari harrapatutako arrazoia \u00abkausetan\u00bb agertzen dela, gertatzen denari \u00abkausa bat\u00bb bilatu behar zaioenean. \u00abEta hortik sortzen dira ideiak, eta ideia gatzatuak, eta ideologiak, eta norberatasunak&#8230;\u00bb. Baina badaki \u00abzaila\u00bb dela arrazoirik eduki gabe bizitzea; \u00abare gutxiago\u00bb zoriontsu izatea. \u00abNik, ordea, bat bakartasun horri sekula ez diot onik ikusi, nahiz eta jakin bizitza errazagoa egiten omen duela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Hizkuntzaren estilizazioa<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gogoeta laburrak baliatu ditu horri buruz jarduteko, baina ez du pentsatzen literatura egiten duenik. Darabilen hizkuntzari \u00ab<i>berbatura<\/i>\u00bb deitzen dio. \u00abBizkaierako berba hitza hartu du, <i>hitztura<\/i> ez litzatekeela ondo geratuko\u00bb. Inoiz ez da eroso sentitu literatura hitzaren azpian, hitza bera letratik abiatzen delako, \u00abeta letra beti delako letra hila\u00bb. Hartara, berbatura \u00abkontrajarri\u00bb dio literaturari. Mujika Iraolak esan zuen egileari buruz Euskal Herriko \u00abprosalari\u00bb bikainenetako bat dela. Segurolarentzat, baina, \u00abhizkuntza bizitik\u00bb datorkion zerbaiten \u00abestilizazioa\u00bb besterik ez du egiten. Literaturako hizkuntza \u00abestandarra\u00bb beti iruditu izan zaio geza eta hila. \u00abLandua, baina era berean porlandua\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gainera, \u00abgizarte zabalean\u00bb hitz egiten den euskara ia-ia sekta baten hizkuntza dela pentsatzen du. \u00abMartetar bat etorriko balitz, hartuko lukeen inpresioa litzateke gurea sekta baten hizkuntza dela\u00bb. Baina badaude salbuespenak Segurolaren irudiko. \u00abPare bat hiri handi, herri koxkor mordoxka bat&#8230; Eta ni hortik nator, euskarazko toki batetik. Orduan, belarri hori formatu zait\u00bb. Beraz, literatura \u00abestandarreko\u00bb hizkuntza \u00abporlanduari\u00bb kontrajarri nahi dio zerbait. \u00abEta ez zait berbatura baino hitz hoberik bururatu\u00bb. Euskaraz hitz egiten den toki batean \u00abjaio, hezi eta hazi\u00bb zen Segurola \u2014eta han bizi da\u2014, eta hori aprobetxatu du \u00abhitz bizitik\u00bb abiatzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Akademiaren arauak segitu ditu, halere, idazterakoan. \u00abHori bai, segitu behar diren bezala; hau da, %80ean. Ibon Sarasolak berak esan ohi du ezin direla arauak %100ean bete, ez dela seinale ona izaten. Hizkuntza bizirik dagoen seinale izaten dela arauak %100ean ez betetzea. Hortaz, horrek erakusten du arauetatik kanpo ere badela bizirik\u00bb. Segurolak uste du \u00abbarruko belarriak\u00bb gaina hartu diela goitik datozen arauei. Hortaz, <i>handi<\/i> beharrean, <i>haundi<\/i> idatzi du; <i>nire<\/i> beharrean <i>nere<\/i>, eta <i>Internet<\/i> beharrean <i>Indernet<\/i>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izen propioak, berriz, apenas erabili dituen. Sausse, Einstein, Oteiza&#8230; \u00abOteizaren kontra hitz egin beharra zegoen, eta niri tokatu zait. Tira, haren kontra, baina modu nahiko goxoan&#8230;\u00bb. Halere, ez dauka izen propioak erabiltzeko joerarik, \u00abarriskutsua\u00bb iruditzen baitzaio. \u00abHalakok esan du jartzen duzu, eta pentsatzen dut pertsona jakin baten iritzi soil moduan geratzeko arriskua dutela. Hori ikusten diet izen propioei. Zenbat eta gutxiago, hobe\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaz beraz hitz egiteko ere hitz gutxi erabiliko lituzke Segurola. Hiru baino ez. \u00abHona hemen liburua\u00bb. Aurkeztea \u00abzaila\u00bb egiten zaio. \u00abEsanaren edo esandakoaren azpitik ez dagoelako ezer, eta gainetik ezer esateko kapaz ez naizelako. Beharbada arrazoiren bat eman beharko nuke, baina liburuak <i>Arrazoia ez dago<\/i> <i>edukitzerik<\/i> esaten baldin badu&#8230;\u00bb. Hori bai, \u00abaholku moral bat\u00bb eman nahi izan zuen: \u00abIkasi behar da arrazoirik eduki gabe bizitzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Balio etikoari kontrajarriz<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jon Benito idazleak ere parte hartu zuen Segurolaren liburuaren aurkezpenean. Haren ustez, modernidadeak \u00abbalio etiko\u00bb bihurtu zuen arrazoia, \u00abbaina Segurola ideia horri kontrajarri zaio\u00bb. Benitorentzat, liburuak ez dauka segida logikorik, baina bai \u00abbarne adar asko\u00bb irakurketa egituratzen dutenak. Eta bertute bat aipatu zuen: \u00ab Pentsamendu kartesiar bat, ezkerretik eskuinerakoa eta goitik beherakoa, diagonalean zeharkatzen du, gai, ikuspegi, trataera eta tonuan\u00bb. Segurolak \u00abdesikastearen defentsa\u00bb egiten duelakoan dago Benito. \u00abZibilizazio, uste komun, kultura, erlijio, fede, etika edo ideologiaren bernizaren azpian dagoen zentzu kritiko pribatu eta indibiduala hartzen du bere manamendutzat, zalantza, kritika, autokritika, depresio, gorabehera, purrustada, galdera eta ziurtasun gutxiren artean\u00bb. Benitok uste du, Segurolak liburuan esan bezala, arrazoia edukitzea \u00abumekeria\u00bb dela, baina \u00aberoak eta umeak\u00bb besterik ez direla arrazoi osoaren jabe. Ibilian dabilen horren jabe.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2012-12-04 \/ 786 hitz \u00abArrazoien talka\u00bb aldarrikatu du I\u00f1aki Segurolak, &#8216;Arrazoia ez dago edukitzerik&#8217; saiakera liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,193,719,3,112,718],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1435"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1435"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1435\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1438,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1435\/revisions\/1438"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1435"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1435"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1435"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}