{"id":14472,"date":"2017-09-11T07:36:52","date_gmt":"2017-09-11T07:36:52","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14472"},"modified":"2017-09-11T07:37:53","modified_gmt":"2017-09-11T07:37:53","slug":"kate-guztiak-hautsi-eta-aske-izan-nahi-dutelako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/09\/kate-guztiak-hautsi-eta-aske-izan-nahi-dutelako\/","title":{"rendered":"Kate guztiak hautsi eta aske izan nahi dutelako"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2017\/09\/08\/kate-guztiak-hautsi-eta-aske-izan-nahi-dutelako\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Edurne Elizondo \/ 2017-09-08 \/ 1230 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Nik aske izan nahi dut\u201d. Martarenak dira hitzak. Sorterria utzi, eta alaben bila etorri zen Nafarroara. Haurren aitak atera zituen amaren etxetik, bizitza hobe baten aitzakiarekin. \u201cEngainatu ninduen\u201d. Ondoko erkidego batean bizi da Martaren erasotzailea, orain, elkarrekin dituzten bost alabetatik laurekin. Martak urte luzez izan du senar tratu txarrak eman dizkion gizon hori. \u201cBaina ni jada ez naiz emakume bera\u201d. Aski zela erabaki zuen Martak, Iru\u00f1eko Emakumeak Artatzeko Udal Zerbitzuko profesionalen laguntzarekin. \u201cZerbitzu horretan aurkitu dut behar nuen babesa; hor, azkenean, aurkitu nuen errateko nuena nork entzun\u201d.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Babes horri esker urratsak egin ditu Martak indarkeria identifikatzeko, bazter uzteko eta aurre egiteko prozesuan. Ez du harrera bera jaso bertze hainbat erakundetan. \u201cEspainiako Poliziaren etxera joan nintzen lehendabizikoz nire alaben aita salatzera; ez zidaten kasurik egin\u201d. Senarra dagoen hiriko udaltzainen etxean ere erantzun bera jaso zuen. \u201cEz zuten deus egin\u201d.<\/p>\n<p>Nafarroan jarri zuen Martak, azkenean, alaben aitaren aurkako salaketa. Prozesua martxan da. Bost alabetatik gazteena adingabea da, oraindik ere, eta bi gurasoek dute, oraingoz, hura zaintzeko ardura, epailearen aginduz. Haurra aitarengana eramateko uneetan mehatxuak eta indarkeria jasan dituela salatu du Martak. Urtebetez ezin izan zuen alaba ikusi, gainera, aitak ez ziolako utzi. \u201cBertze alabak ere mehatxuen eta indarkeriaren bidez ditu ondoan\u201d.<\/p>\n<p>Epaileak alaba adingabearen zaintza noiz emanen dion zain da Marta; bertze alabek indarkeriari aurre egiteko bidea noiz hasiko duten zain ere bai. Ama dute hori egiteko eredu: \u201cNi ez naiz lehengoa; aurre egin diot nire erasotzaileari; haiek ere egin behar dute, eginen dute. Ari dira gauzak aldatzen\u201d.<\/p>\n<p>Kanpotik etortzeak berez astuna zen zama are astunago bilakatu du Martarentzat; berez zaila zen bidea, are zailago. \u201cPasaportea bertzerik ez nuen etorri nintzenean\u201d. Paperik eta lanik gabe, maldan gora egin behar izan du alaben alde borroka. Horretan ere bada gauzak aldatzeko beharra. Indarkeria matxistari aurre egiteko bideetan eta moduetan, oro har; egungo baliabideek ez baitituzte behar diren erantzun guztiak ematen. Horixe aitortu dute Iru\u00f1eko Emakumeak Artatzeko Udal Zerbitzuko kideek.<\/p>\n<p>Marta bezala, anitz dira erasotzailearengandik urrundu, baina seme-alabak dituztenez, haren kontrolaren eraginpean bizi diren emakumeak. Katea ezin erabat hautsi jarraitzen dute. \u201cXantaiarako tresna bilakatzen dira umeak\u201d, nabarmendu du Sara Vicente abokatuak. Luisa Posada filosofoaren hitzak ekarri ditu gogora, \u201cjustizia patriarkala\u201d dela salatzeko. Granadako (Andaluzia, Espainia) Juana Rivasen auziari buruz idatzi berri du Posadak: tratu txarrengatik zigortutako aita erasotzailearen esku utzi behar izan ditu Rivasek bere haurrak, azkenean, zenbait egunez ezkutatuta egon eta gero. \u201cLegea patriarkala da, eta emakumeen aurka egin ohi du beti; legeak eta legeari eusten dion sistemak ez diote zilegitasunik aitortzen emakumeen hitzari\u201d, idatzi du filosofoak.<\/p>\n<p>Juana Rivasen aldeko elkarretaratzea eginen dute bihar, 19:00etan, Iru\u00f1eko Gazteluko plazan. Auzi hori eta bertze hainbat kontuan hartuta, gogoeta egiteko eta legeak aldatzeko beharra jarri du Vicentek mahai gainean. \u201cAgerian gelditzen ari da egungoek ez dituztela emakumeak eta haurrak behar bezala babesten\u201d.<\/p>\n<p>Marta kezkak eta beldurrak hartuta bizi da alabak aitarekin direnean; kezka eta beldur horiek ongi ezagutzen ditu Elena Malaguillak ere. Zortzi urtez bizi izan zen bere erasotzailearekin, ordu eta erdiko azken jipoiaren ondorioz, bi seme-alabak hartu, eta etxetik alde egitea erabaki zuen arte. Ospitalean Poliziari erran zion nork jo zuen. \u201cBaina ez zuten protokoloa bete; ez ziren erasotzailea atxilotzera joan ere\u201d. Bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten gizonari, azkenean, eta hamazazpi urteko urruntze agindua. Kartzelan sartu ordez, zigorra droga eta alkohol mendekotasunari aurre egiteko zentro batean betetzeko aukera eman zion epaileak erasotzaileari. \u201cEz da ez batean ez bertzean sartu\u201d, argitu du Malaguillak.<\/p>\n<p>Martaren hitzak errepikatu ditu: jada ez dela lehengo emakumea; lan handia egin duela indarkeria matxistaren zulotik ateratzeko, eta jada ez dela bizi aspaldiko muturreko beldurrarekin. Baina hor segitzen du kezkak. Seme-alabengatik. Zaintza bere esku du, baina aitak badu haurrekin egoteko eskubidea: \u201cAsteazkenetan, eta bi asteburutatik behin\u201d. Sanferminetan, Poliziari deitu behar izan zion, alabak aita mozkor eta urduri zela errateko deitu eta gero.<\/p>\n<p><strong>\u201cEz da aita ona\u201d<\/strong><\/p>\n<p>\u201cErasotzailea ez da aita ona\u201d. Hori argi du Malaguillak. Argi du bera iraintzen, mehatxatzen eta kolpatzen zuen gizon bera dela bere seme-alaben aita; eta ez dela guraso ona. \u201cBaina epaitegietara jo dudanean, konturatu naiz nire logikak ez duela balio; bertze logika bat dutela; ematen du sistemarentzat bi pertsona ezberdin direla nire erasotzailea eta nire seme-alaben aita\u201d.<\/p>\n<p>Nafarroako indarkeria matxistaren aurkako legeak jasotzen du erasotzaileak ezin duela haurren zaintza izan; baina horrek ez du erran nahi seme-alabak ikusteko eta haiekin egoteko eskubiderik ez dutenik. \u201cBisiten erregimena bertan behera gera daiteke seme-alabek zuzenean jasaten dutenean aitaren indarkeria\u201d, azaldu du Sara Vicentek. Abokatuak erantsi du aukera horrek ere ez duela erabat babesten haurra, tratu txar psikologikoak frogatzea, adibidez, hagitz zaila izaten ohi delako. Vicentek salatu du, gainera, sistemak ez dituela berdin tratatzen gizonak eta emakumeak aginduak betetzen ez dituztenean.<\/p>\n<p>Horixe berretsi du Malaguillak. Bai eta Teresak ere. \u201cNire seme-alaben aitak berandu ekartzen ditu haurrak anitzetan, baina ez da deus gertatzen\u201d. Tratu txar psikologikoak sufritu zituen Teresak. Bakartu egin zuen erasotzaileak, eta babes sarerik gabe utzi zuen. Bakarrik. Alde egiteko indarra hartu zuen arte. \u201cSeme-alabekin alde egin nuen\u201d. Mehatxuak eta jazarpenak areagotu baino ez ziren egin orduan. Zigor prozedura bat martxan du Teresak, orain, bere haurren aitaren aurka, baina argitu du indarkeria matxistagatik ez zuela salaketarik jarri. Eta ez du uste erabaki txarra izan zenik: \u201cAdituekin hitz egin, eta salaketarik ez jartzea aholkatu zidaten; zaila da tratu txar psikologikoak frogatzea, eta erran zidaten epaileek ulertuko zutela haurren aita zigortu nahi nuela\u201d.<\/p>\n<p>Sistemak erasotzaileak babesten dituela argi du Teresak. Eta horrek are malkartsuago bilakatzen duela indarkeria matxistari aurre egiteko bidea. \u201cEz da erraza erasotzaile baten kontrolari ihes egitea, hamaika tresna erabili dituelako zu mendean hartzeko; eta hori egitea erabaki eta gero, sistemak erasotzaileari ematen dion babes horrek are gogorrago bilakatzen du zure prozesua\u201d.<\/p>\n<p>Teresak haurren zaintza lortu zuen hasieran, baina partekatua dute gurasoek orain. \u201cAitaren manipulazioa erabatekoa izan da\u201d. Erabaki horren aurka ari da Teresa borrokan. Bitartean, erasotzailearen sokara lotuta sentitzen du bere burua, oraindik ere, neurri handi batean. \u201cHaurrak berandu ekartzen dituenean, badaki ni etxean geldituko naizela, haien zain. Ni kontrolatzeko modu bat da. Ekartzen dituen bakoitzean, gainera, klaxona jotzen du karrikan sartzen den une berean. Aztoratu egiten naiz klaxon bat entzuten dudan bakoitzean\u201d.<\/p>\n<p>Teresaren seme zaharrenak erran dio amari ez duela aitarekin egon nahi. \u201cEzin naiz lasai gelditu umeak harekin uzten ditudanean\u201d. Malaguillak bezala, Poliziari deitu behar izan zion, berriki, semearen deia jaso eta gero. \u201cAitarekin ziren, eta gauerdian deitu zidan hagitz urduri zela errateko. Etxeko eta haurren gauzak apurtzen hasten denean, nola geldituko naiz ni lasai?\u201d.<\/p>\n<p>Ongi ulertzen du Malaguillak Teresaren kezka. \u201cHaurrekin inor ez da oroitzen indarkeria matxista gertatzen denean; babesgabe daude. Nire etxean, nire aurkako indarkeria ikusi dute; haurdun nengoenean ere jasan nituen kolpeak; erasotzailearekin daudenean, haren balioak jasotzen dituzte nire seme-alabek, eta hori ere bada indarkeria\u201d, erran du.<\/p>\n<p><strong>Sistemaren biktima<\/strong><\/p>\n<p>Amen analisiarekin bat egin du Iru\u00f1eko Emakumeak Artatzeko Udal Zerbitzuko gizarte langile Merche Esparzak ere. Argi du erasotzaileak ezin duela guraso ona izan. Indarkeria matxista sufritzen duten emakumeentzako baliabideak \u201cmugatuak\u201d direla onartu du, halaber, eta \u201cfuntsezkotzat\u201d jo du emakume horiek babestea eta laguntzea beren prozesuetan. \u201cEzin ditugu epaitu\u201d. Emakumeok, anitzetan, sistemaren biktima ere badirela nabarmendu du. \u201cSalatzea ez da beti berme; ez da gure lehentasuna emakumeei salatzeko eskatzea. Bizi duten egoeraz jabetzea da garrantzitsuena, egoera horri aurre egiteko tresnak eskuratzen has daitezen\u201d.<\/p>\n<p>Bide horretan urrats anitz egin dituzte Martak, Teresak eta Elena Malaguillak. Lana eta etxea baditu Martak orain; eta indarra. Ahaldundu da Malaguilla ere bai. Eta bertze emakumeak ahalduntzeko bidean laguntzen ditu, gainera. Bere burua ezagutzen eta lantzen ari da Teresa. Bidean da, eta ez du gelditu nahi. Kate guztiak hautsi, eta aske izan nahi dute<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2017-09-08 \/ 1230 hitz Nik aske izan nahi dut\u201d. Martarenak dira hitzak. Sorterria utzi, eta alaben bila etorri zen Nafarroara. Haurren aitak atera zituen amaren etxetik, bizitza hobe baten aitzakiarekin. \u201cEngainatu ninduen\u201d. Ondoko erkidego batean bizi da &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/09\/kate-guztiak-hautsi-eta-aske-izan-nahi-dutelako\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,5505,5497,5493,65,5749],"tags":[8139,6624,8137,283,8138],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14472"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14472"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14472\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14474,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14472\/revisions\/14474"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14472"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14472"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14472"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}