{"id":14487,"date":"2017-09-13T09:31:06","date_gmt":"2017-09-13T09:31:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14487"},"modified":"2017-09-13T09:31:06","modified_gmt":"2017-09-13T09:31:06","slug":"nor-zen-aurelio-arteta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/09\/nor-zen-aurelio-arteta\/","title":{"rendered":"[Nor zen?] Aurelio Arteta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/kultura\/zen-aurelio-arteta\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Pakito Ganbelai \/ 2017-09-12 \/ 312 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Aurelio Arteta Errasti\u00a0(Bilbo, Bizkaia, 1879ko abenduaren 2a)\u00a0margolaria izan zen, Euskal Herriak eman duen onenetarikoa.\u00a0Felix Arteta\u00a0margolari, marrazkilari eta karikaturistaren anai zaharra izan zen. Artetaren pinturak bere garaiko hainbat estilo eta joera sintetizatu zituen, eta arte hein batez idealizatua eta malenkoniatsua sortu. Gaien aldetik\u00a0Euskal Herriko\u00a0pertsona eta paisaiak nabarmendu zituen: baserritarrak, arrantzaleak zein Bilboko itsasadarraren inguruko giro industrialak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>14 urte zituela Bilboko Arte eta Ofizioen Eskolan sartu zen. Urtebetez marrazketa eta beste ikasgai batzuk jorratu zituen.\u00a0Txirotasunak behartuta bere familia Valladolidera mugitu zen.\u00a01897an Madrilera jo zuen. Han San Fernandoko Arte Ederretako goi-eskolan ikasketak burutzen zituen bitartean\u00a0hainbat lanbide izan zituen, besteak beste, marrazkigile, brotxa lodiko pintore, Errege Antzokiko konpartsako kide, ukitu-emaile, brodatuen diseinatzaile, litografoa, moda-aldizkarien diseinatzaile, emanalditan banatutako eleberrien ilustratzaile\u2026\u00a0Diru-sarrera eskasak zituenez, Madrileko auzo ilunenak ezagutu zituen.<\/p>\n<p>Bost urte egoera txarrean bizi ostean, zorionak Parisen ikasteko aukera eman zion: 1902an Bizkaiko Foru Aldundiak ikasketa-pentsioa onartu zion. Gaia \u201cLan-isripua\u201d izan zen. Urte hartan, 23 urte zituela, Parisera jo zuen. Han\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Quint%C3%ADn_de_Torre\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Quintin de Torre<\/a>\u00a0eskultore izan zuen bizikide Montmartre auzo ospetsuan.\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Pierre_Puvis_de_Chavannes\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Puvis de Chavannes<\/a>en pintura soziala ezagutu zuen. Hala,\u00a0jende apal, arrantzale, langile eta nekazarien gaiarekiko zuen atxikimendua sendotu egin zen. Hiru urte beranduago, 1905ean, irteera artistikoak egin zituen, besteak beste,\u00a0Erroma, Florentzia, Milan eta Italiako beste zentro artistiko batzuetara. Bere kritiko guztiek esaten dutenez,\u00a0bidaia horiek eragin itzela izan zuten pintorearengan.<\/p>\n<p>Beka bukaturik, Bilbora itzuli zen, eta\u00a01911n, beste pintore eta eskultore batzuekin batera,\u00a0Euskal Herriko Artisten Elkartea sortu zuen.\u00a01924an\u00a0Bilboko Arte Modernoko Museoko zuzendari izendatu zuten, baina hiru urteren buruan utzi behar izan zuen kargua.\u00a01936ko gerra\u00a0hastean Madrilgo Pinturako Goi Eskolako irakasle zen. Errepublikaren alde egin zuen, eta gerran zehar\u00a0Valentziara,\u00a0Bartzelonara\u00a0eta\u00a0Biarritzera\u00a0lekualdatu behar izan zuen.\u00a01938an kokatu zen Biarritzen, eta gai bakartzat gerra zuten koadroak margotu zituen.<\/p>\n<p>1940. urtean, azkenik Mexikora erbesteratu zen. Urte hartan bertan, Mexiko Hirian\u00a0hil zen, tranbia istripu batean, abenduaren 10ean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pakito Ganbelai \/ 2017-09-12 \/ 312 hitz Aurelio Arteta Errasti\u00a0(Bilbo, Bizkaia, 1879ko abenduaren 2a)\u00a0margolaria izan zen, Euskal Herriak eman duen onenetarikoa.\u00a0Felix Arteta\u00a0margolari, marrazkilari eta karikaturistaren anai zaharra izan zen. Artetaren pinturak bere garaiko hainbat estilo eta joera sintetizatu zituen, eta &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/09\/nor-zen-aurelio-arteta\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5716,5493,75,5625],"tags":[6012,8156,6090],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14487"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14487"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14487\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14488,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14487\/revisions\/14488"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14487"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14487"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14487"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}