{"id":145,"date":"2012-03-08T09:57:06","date_gmt":"2012-03-08T09:57:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=145"},"modified":"2012-03-08T09:57:06","modified_gmt":"2012-03-08T09:57:06","slug":"egin-eta-deseginez-eginean-beti","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/03\/egin-eta-deseginez-eginean-beti\/","title":{"rendered":"Egin eta deseginez, eginean beti"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-03-08\/035\/001\/egin_eta_deseginez_eginean_beti.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2012-03-08 \/ 449 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Bere zalantza eta beldurren berri eman du Ione Gorostarzuk &#8216;des egiten&#8217; lehen poema liburuan<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Bere lehen poema liburua argitaratu eta gero, hura eskuetan hartuta, \u00abzergatik eta zertarako\u00bb egin duen pentsatzen hasi, eta \u00abzoriontasunaren bila egindako lana\u00bb delakoan dago Ione Gorostarzu (Berastegi, Gipuzkoa, 1984), \u00abbizitza honetan gauza gehienak bezala\u00bb. Baina horrek ez du esan nahi <em>des egiten<\/em> poema liburuan (Elkar) irakurleak zoriontasunik topatuko duenik. \u00abAkaso izpi batzuk bai\u00bb, egileak dioenez, \u00abbaina seguru asko beste sentimendu batzuk agertuko zaizkio indar handiagoz: zalantza, beldurra, baita galera ere\u2026\u00bb. Idazle Eskolak antolatutako Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea izan da Gorostarzu, <em>des egiten<\/em>-i esker.<\/p>\n<p>\u00abZoriontasuna nork bere erara bilatzen du, eta bide bat izan daiteke ez pentsatzea\u00bb, Gorostarzuren iritziz. \u00abBaina nik oraingo honetan aukeratu dudan bidea guztiz kontrakoa izan da: pentsatzea eta gauzak ulertzen saiatzea; ulertzen saiatzea inguratzen nauten mundua eta bizitza bera\u00bb.<\/p>\n<p>Horretarako, galderak planteatu ditu batik bat. \u00abAdibidez, zertarako jaiotzen garen, jaio eta hil bitartean hemen gure denbora pasatzeko? Baliteke, baina ez dut onartu nahi hori, eta etengabe nabil bizitzaren zentzu baten bila. Ez galdetu aurkitu dudan, akaso etengabeko bilaketa hori bera baita zentzua\u00bb.<\/p>\n<p>Bizitzaren zentzuaren gaia ez ezik, heriotzarena ere sakon jorratu du. \u00abHeriotzari ez ikusiarena egiten diogula iruditzen zait, baina, guk ez ikusiarena egin arren, heriotza hor dago. Ezin dut ulertu bizitza heriotza gabe, eta batzuetan iruditzen zait horrek ematen ote dion zentzua\u00bb.<\/p>\n<p>Maitasunarena da beste gai garrantzitsu bat. Gorostarzu saiatu da \u00abbetiko bikote maitasunetik\u00bb irteten. \u00abBadago maitasun bat, gorputzarekin eta sexuarekin oso lotua, jaio eta hiltzen den maitasun bat; eta badago beste maitasun mota bat, pertsonatik kanpo, galerarekin lotutakoa\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abIngurua ulertzen saiatzeko begiradatik aparte, justu kontrakoa egiten ere saiatu naiz: begiak ixten, neure barrura begiratzeko\u00bb, adierazi du Gorostarzuk. \u00abSaiatu naizelako neure izatea edo neure pertsona ulertzen, edo ezbaian jartzen behintzat\u00bb. Ideia horrekin lotuta dago liburuaren izenburua, <em>des egiten<\/em>. \u00abGure izaera etengabe egiten edo eraikitzen ari gara, eta egite horretan beharrezkoa iruditzen zait desegitea. Azpimarratu nahi izan dut gure izaera dinamikoa dela, ez estatikoa. Etengabe egiten ari gara, jaio ginenetik hil arte. Eta prozesu hori landu nahi izan dut\u00bb.<\/p>\n<p><strong>\u00abZoriontasun baten bila\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Poemetan, bere burua ezagutu nahian eta bere buruari galderak eginez, bere zalantzak eta beldurrak utzi ditu agerian. \u00abGauzak argitu ordez, duda gehiago utzi dizkit liburuak. Desegite bat izan da, bai ingurua eta bai neure burua ulertzeko; betiere, geroago konturatu naizenez, zoriontasun baten bila\u00bb.<\/p>\n<p>Ez daki noren eragina izan duen poemak idaztean. \u00abBertsolaritzaren eragina badudala ere esan didate, eta baliteke hala izatea. Auskalo!\u00bb. Dena den, Joseba Sarrionandia eta Karmele Igartua nabarmendu ditu gustuko dituen poeten artean, eta Igartuaren <em>Denbora enaren hegaletan<\/em> poema liburuak \u00abmarkatu\u00bb egin duela uste du.<\/p>\n<p>Poema liburua aurkezteko, jendaurreko irakurraldia egingo du Ione Gorostarzuk, Lierni Ugartemendia biolin jotzailearen laguntzaz, gaur zortzi, martxoaren 15ean, 20:30ean, Tolosako Errota tabernan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2012-03-08 \/ 449 hitz Bere zalantza eta beldurren berri eman du Ione Gorostarzuk &#8216;des egiten&#8217; lehen poema liburuan<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,3,77,58,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/145"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=145"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/145\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":146,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/145\/revisions\/146"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=145"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=145"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=145"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}