{"id":14517,"date":"2017-09-21T07:36:19","date_gmt":"2017-09-21T07:36:19","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14517"},"modified":"2017-09-21T07:36:19","modified_gmt":"2017-09-21T07:36:19","slug":"pilotaren-aterpe-goxoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/09\/pilotaren-aterpe-goxoa\/","title":{"rendered":"Pilotaren aterpe goxoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1837\/038\/001\/2017-09-21\/pilotaren_aterpe_goxoa.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Iker Tubia \/\u00a02017-09-21 \/ 1050 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Labrit frontoiak 65 urte bete ditu aurten, eta dokumentala aurkeztu dute Iru\u00f1ean, han bizi izandako historiak kontatzeko. Pilotaleku garrantzitsua da, Iru\u00f1earen erdigunean dago. Pilota ez ezik, kultura, dantzaldiak, boxeoa eta ekitaldi politikoak ere hartu ditu urte hauetan.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">I<\/span>ru\u00f1eko historia bizia da Labrit frontoia\u00bb. Hala uste du Miguel Angel Uros\u00a0<em>Txiki<\/em>\u00a0hango kantxazainak. \u00abBenetako katedrala, hau da\u00bb, Josetxo Lizartza kazetariaren ustez. \u00abHutsik dagoenean deskantsatzen ari da. Pilotaleku ona da, atsegina entrenatzeko. Jendez betea dagoenean ere\u00bb, azaldu du Mikel Idoate pilotari ohiak.\u00a0<em>Labrit 65<\/em>\u00a0dokumentalean bildutako testigantzak dira denak. Kantxa Pelotazale fundazioak eta Pandas ekoiztetxeak elkarlanean egindako filma da. Frontoiak 65 urte bete ditu, eta 65 urte dira Jose Esparzak han lehenbiziko partida jokatu zuenetik. \u00abHainbeste jenderekin, horrek atsegina sortzen zuen\u00bb, dio dokumentalean.<\/p>\n<p>Bi ezaugarri berezi ditu Labritek. Batetik, hirigune baten zentroan dagoen eliteko kirol gune bakarrenetakoa da. Izan ere, horrelako kirol eremuak hirietako inguruetan eraikitzen dira. Bestetik, Iru\u00f1ean dagoen eliteko kirol gunerik zaharrena da. Bi ezaugarriok berezi egiten dute Labrit. Ezbairik gabe, Iru\u00f1earen historian garrantzi handia izan duen tokia da.<\/p>\n<p>\u00abBetetako ametsa da, hiriko harresiek Iru\u00f1e zaharra eta berria lotzen dituzten tokian frontoi bat sortu da\u00bb. Hitz horiekin aurkeztu zuten Labrit 1952ko ekainaren 15ean. Madrilgo Recoletos frontoia izan zuten inspirazio iturri Rufino Marticorena eraikitzaileak eta Francisco Garraus arkitektoak. 1.483 ikusle biltzeko ahalmena duen pilotalekua kirolaren eta gizartearen erdigunean da oraindik ere.<\/p>\n<p>Norberak bere uneak eta bizipenak izan ditu Labriten. Aterpe goxoa izan da pilotari zein pilota zaleentzat. Haiek ez ezik, txapelketa garrantzitsuak ere hartu ditu: lehenbiziko Munduko Kopa 1995ean, eta 1962. eta 2002. urteetako Munduko Txapelketak, kasu. Ez hori bakarrik; Labrit gehiago izan da. Iru\u00f1eko Udalaren eraikina izanik, denetariko ekitaldiak hartu ditu bere baitan: gaueko dantzaldiak, boxeoa, dantza jaialdiak, irristaketa, herri kirolak, bertsolari txapelketak, eta hamaika ekitaldi politiko, joera guztietako alderdi eta sindikatuk antolatuak.<\/p>\n<p>Kiroletik aldendutako jardueren artean, bada nabarmen aipatu beharreko bat: 1972ko arte topaketak. Ekainaren 26an abiatu ziren jardunaldiak, Labriten bertan, eta Iru\u00f1eko hainbat tokitan egin ziren. Europako artearen abangoardian ziren hainbat artista ekarri zituzten hiriburura. Bertakoak ere aritu ziren. Hala ere, dokumentalak kirolean jarri du arreta, batik bat.<\/p>\n<p>Hainbeste jarduera biltzen dituen tokia izanda, 65 urtetan hamaika pasadizo bizi izan ditu Iru\u00f1eko frontoi nagusiak. Dokumentalean batzuk kontatzen dituzte. Behin, 20 urte inguruko gazte bat apustua egiteko gogoz sartu zen Labriten. Artekariarengana gerturatu, eta hala esan zion: \u00abApustu egin nahi dut, 22 eta 13 gorriaren alde\u00bb. Artekariak ezetz, han ez zela emaitza asmatu beharrik, irabazlea baizik ez. Gazteak ez zuen amorerik eman. Hark 22-13 egin nahi zuen apustu, gorrien alde. Azkenean, ez zen apusturik egin. Partida 22-13 bukatu zen. Gorrien alde.<\/p>\n<p>Oberena kirol eta kultur elkarteak kudeatu zuen Labrit frontoia, 1988. urtera arte. Pilotakadak ez ezik, dantzarien kriskitinak ere aditu ohi ziren han. Dantzaldiak ere antolatzen zituzten. Iruindarrak ez ezik, inguruetako herrietako lagunak ere joaten ziren bestarekin gozatzera. \u00abNik asko dantzatu dut Labriten. Bi taldek jo ohi zuten, txandaka, eta giro oso ona izaten zen. Herrietan garai haietan ez zegoen ia deus ere, beraz, hona etortzen ginen\u00bb. Hitzok 71 urteko eugitar batek esan ditu. Ez du izena eman nahi, \u00abprotagonismoa\u00bb ez zaiolako gustatzen. Dena den, artekari ezaguna da.<\/p>\n<p><b>Istorioz osatutako historia<\/b><\/p>\n<p>Hamaika istorio utzi dituen pilotari bat Agustin Asenjo da. Ez zen profesional aritu, baina jende anitz biltzen zuen Labriten. Frontoia palan jokatzeko eskatzen zuen, eta pilotariei erronka bota ohi zien. Mito bat sortu zen, handituz joan zena. Gizon indartsua zen, eta apostu bitxiak egin zituen: bi metroko banku bat bizkarrean zuela jokatuta, ezker eskuarekin arituta, edo burdinazko txirbilez betetako zaku batekin jokatuta. \u00abMaisua zen. Oso tipo handia\u00bb, dio Txikik. Asenjok pilotalekua lepo bete ohi zuen astero. Jorge Utge argentinarrari 55 eta 51 irabazi zion.<\/p>\n<p>Garai horietan Labrit frontoia zuria zen. Hala izan zen 1995. urtera arte. Txikik ongi gogoan du aldaketa hori. Batzuei kosta egin zitzaien, \u00abbeti horrela izan da\u00bb esaldiak pisu handiegia izaten baitu batzuengan. Ordutik, berdea da. Txikik 30 urte eman ditu palan jokatzen, eta 27 Labriten lanean. Dioenez, orain inoiz baino gehiago zaintzen dute, urtero mantentze lanak egiten dituztelako uztailaren 15etik aurrera. \u00abAsko zaintzen da, harribitxi txiki bat delako\u00bb. Dioenez, ezin du imajinatu bere bizitza nolakoa litzatekeen Labrit gabe. Bere zati bat da, bigarren etxea. Ez berarentzat bakarrik. \u00abIru\u00f1eko toki garrantzitsua da, hiriko Alde Zaharrean. Denek dakite non dagoen, eta historia anitz biltzen du bere baitan\u00bb. Onartu du pilotariei errespetua ematen diela lehenbiziko partidetan.<\/p>\n<p>Maite Ruiz de Larramendi pala jokalariak antzeko hitzak izan ditu frontoia deskribatzeko: \u00abIzugarria da hemen jokatzea. Frontoirik politena eta bereziena da, kokapenagatik, historiagatik eta hortik pasatu diren pilotari guziengatik\u00bb. Han finalak jokatzeagatik \u00abzorionekoa\u00bb dela dio, are gehiago emakumea izanda, beti ez dituztelako aintzat hartu. \u00abEmakumeak ez gaituzte alde batera utzi behar, Labrit ere gurea da, eta hor egon behar dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Zortzi urterekin hasi zen Ruiz de Larramendi jokatzen, eskuz. 14 urte bete zituenean egoera okertu zioten. \u00abAitari esaten zioten ea nola jarri nezakeen, eskuak izorratuko nituela, eta beste zerbait bilatu beharra nuela. Baina nik izugarri maite nuen, zergatik utzi behar nuen?\u00bb. Txapelketetan izena emateari utzi zioten gurasoek, eta, beraz, parte hartzeari utzi behar izan zion.<\/p>\n<p>Hala ere, pilotan jarraitu zuen Eulaten (Nafarroa), bere herrian. 18 urte betetzean itzuli zen kantxara, palan. Itzulera ongi gogoan du, emakumeen txapelketako finala Labriten jokatu zuelako. Txapela hori oso berezia dela dio. Baina ez hori bakarrik. Baditu beste oroitzapen bereziak. \u00abTxapelak oso bereziak dira, baina nire iloba Olatzekin eskuz jokatu nuen lehenbiziko aldia oso hunkigarria eta berezia izan zen. Nork esanen zidan eskuz berriz ere gozatuko nuela, non eta Labriten, eta norekin eta Olatzen bikote bezala. Izugarria izan zen\u00bb.<\/p>\n<p>Txikik hamaika une gogoangarri bizi ditu ere han. San Fermin Txikiko txapelketa asko maite du, eta haietako bat irabaziz hartu zuen erretiroa. Frontoia barnetik ere ongi ezagutzen du. \u00abJarduera handia du urte osoan\u00bb. Giroari dagokionez, bere aburuz Labritekoa berezia da. Gainera, jende gazte asko joaten dela-eta, kontent azaldu da. Horrek aldaketak ere ekarri ditu. Artekariak esan duenez, apostuak izugarri jaitsi dira, %80 hain zuzen ere. Ruiz de Larramendiren ustez \u00abgiro jatorra\u00bb dago Iru\u00f1eko frontoi nagusian. \u00abValentziatik [Herrialde Katalanak] edo beste tokietatik etorri diren lagunak eramaten ditudanean, harriturik geratzen dira han harnasten den giroarekin; oso polita baita\u00bb. Hala ere, nahiago du harmailetan ez egon, asko urduritzen delako. Noizik eta behin joaten da.<\/p>\n<p>Txikik espero du 65 urteko historia hori idazten jarraituko dutela pilota zaleek eta jokalariek. \u00abIkusle gehiago bil ditzaketen frontoiak egiten tematzen badira ere, Labrit ikur bat da, eta gorde beharra dago\u00bb. Ireki gabeko Navarra Arena du gogoan. Uste du, finaletan salbu, zaila litzatekeela 3.000 lagun erakartzea pilotara. Bien bitartean, Labrit boladan dagoela dio. \u00abJende gaztea interesatzen zaigu, eta edozein larunbatetan etortzen dira\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/\u00a02017-09-21 \/ 1050 hitz Labrit frontoiak 65 urte bete ditu aurten, eta dokumentala aurkeztu dute Iru\u00f1ean, han bizi izandako historiak kontatzeko. Pilotaleku garrantzitsua da, Iru\u00f1earen erdigunean dago. Pilota ez ezik, kultura, dantzaldiak, boxeoa eta ekitaldi politikoak ere hartu &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/09\/pilotaren-aterpe-goxoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5514,7,5505,5717,5493,5498,90,5737],"tags":[1555,2511,8169],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14517"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14517"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14517\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14518,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14517\/revisions\/14518"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14517"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14517"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14517"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}