{"id":14563,"date":"2017-10-11T08:25:10","date_gmt":"2017-10-11T08:25:10","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14563"},"modified":"2017-10-11T08:25:10","modified_gmt":"2017-10-11T08:25:10","slug":"birjintasunaz-esan-dizuten-guztia-gezurra-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/birjintasunaz-esan-dizuten-guztia-gezurra-da\/","title":{"rendered":"Birjintasunaz esan dizuten guztia gezurra da"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.gaztezulo.eus\/albisteak\/birjintasunaz-esan-dizuten-guztia-gezurra-da\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gaztezulo \/ 2017-10-09 \/ 266 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Emakumeoi birjintasunaz esan digutena kulturala da, ez fisiologikoa; hau da benetan gertatzen zaiona gure gorputzari lehen aldiz sexua dugunean.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Zer da\u00a0birjintasunaz\u00a0benetan dakiguna? Askori esan zigutena honakoa da; gure barnean\u00a0himenizeneko telatxo moduko bat dugula, lehen sarketarekin\u00a0apurtzen dena. Horrekin batera, esan ziguten apurketa hori dela lehen aldietan\u00a0odolez\u00a0amaitzearen arrazoia. Odolik botatzen ez duten neskei aldiz, esan ohi zaie ziurrenik kolperen batekin apurtu zuela noizbait himen hori. Bada guzti hau\u00a0gezurra\u00a0da!<\/p>\n<p>Errealitatean,\u00a0ezinezkoa da jakitea\u00a0sarketa egon den edo ez soilik himena begiratuz.\u00a0Himena ez da apurtzen\u00a0lehen sexu harremanean; gainera, himen bakoitza oso ezberdina da. Gure gorputzeko gainontzeko atal guztien antzera, himenak ere forma eta tamaina ezberdinak ditu. Hala, badira himenik gabe jaiotzen diren emakumeak. Baina, zer gertatzen da orduan himenarekin?<\/p>\n<p>Sarketa bakoitzarekin,\u00a0himena geroz eta malguagoa bihurtzen da. Horregatik, lehen sarketan mina sentitu dezakegu, baina himena ez da horren zergati nagusia izaten. Gainera, himena apurtzen bada, ez da besterik gabe han gelditzen;\u00a0sendatu egiten da.<\/p>\n<p>Gazteak garenean himena nabaritzea posible da, hormonengatik; baina\u00a025 urtetatik aurrera, himena uzkurtu egiten da, eta jada ez dugu nabaritzen. Berdin du harremanak izan ditugun edo ez; adin horretatik aurrera, himenak ez digu oztoporik jarriko.<\/p>\n<p>Orduan, zergatik sentitzen dugu mina? Zergatik ateratzen da odola? Gehienetan\u00a0lubrifikazio faltak eragindako urraketek\u00a0eragiten dute min eta odol hori.<\/p>\n<p>Ondorioz; ez dugu ahaztu behar\u00a0birjintasunaren kontzeptua erabat kulturala dela, ez fisiologikoa.\u00a0Gure gorputza ez da &#8220;apurtzen&#8221; edo aldatzen lehen sexu harremanaren ondoren; neska gazteak makurrarazi, beldurtu eta kontrolatzeko erabili den gezur handi bat da besterik gabe; birjintasuna ezin da galdu eta ezin dizute kendu, ez baita existitzen. Beraz, gozatu lasai eta beldurrik gabe!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaztezulo \/ 2017-10-09 \/ 266 hitz Emakumeoi birjintasunaz esan digutena kulturala da, ez fisiologikoa; hau da benetan gertatzen zaiona gure gorputzari lehen aldiz sexua dugunean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,5514,5505,5717,5497,5493,5622,65,5496],"tags":[4302,8201,8202],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14563"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14563"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14563\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14564,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14563\/revisions\/14564"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14563"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14563"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14563"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}