{"id":14572,"date":"2017-10-16T10:51:08","date_gmt":"2017-10-16T10:51:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14572"},"modified":"2017-10-16T10:51:08","modified_gmt":"2017-10-16T10:51:08","slug":"euskal-rockaren-inguruko-burutazioak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/euskal-rockaren-inguruko-burutazioak\/","title":{"rendered":"Euskal rockaren inguruko burutazioak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/kultura\/euskal-rockaren-inguruko-burutazioak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Karolina Almagia \/ 2017-10-11 \/ 904 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Rock and rolleko euskal musikarien bizimodua, sexismoa musikan, publikoa lortzeko zailtasunak eta sormen-hizkuntzen aukeraketa izan dira, besteak beste, Izaro rock kantariak eta Gorka Urbizu Berri Txarreko abeslariak mantendu duten aurrez aurreko solasaldien hizpideak. O\u00f1atin, Donostian eta Gasteizen egin dira elkarrizketa hauek hiru egunetan -urriaren 5ean, 6an eta 10ean, hurrenez hurren-,\u00a0Mondragon Linguak antolatzen dituen TOPAKEtalk topaketen barruan.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Areto guztiak \u00a0(Kulturate, Koldo Mitxelena eta Artium museoa) gainezka bete dira (400 pertsona baino gehiago bertaratu dira) eta jendearen partehartzea handia izan da.<\/p>\n<p>Gasteizen egindako solasaldian kantak nola konpontzen duten azaldu dute. Gorka Urbizuk ikasi egin du urteekin \u201clehenengo inspirazio bultzadari kasu egin behar zaiola. Nahiz eta gero horren gainean hamaika bertsio egin, lehendabiziko txinpart hori beti da hoberena\u201d. Izarok \u201cterapia\u201d moduan idazten duenez, saiatzen da \u201csentitzen dudan momentuan sortzen. Sentimenduari erantzuten konpontzen dut\u201d.<\/p>\n<p><strong>Izaro Andr\u00e9s\u00a0<\/strong>Zelaietak (Mallabia, 1993) hiru urte soilik daramatza musikaren munduan, baina lehen diskoarekin,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.izaromusika.com\/es\/js_albums\/om\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><i>Om<\/i><\/a>, arrakasta dezente lortu du, hamaika kontzertu eskainiz. Laster bigarren diskoa kaleratuko du. Izarok euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten ditu abestiak.\u00a0<strong>Gorka Urbizu<\/strong>(Lekunberri, 1977)\u00a0<em><a href=\"http:\/\/www.berritxarrak.net\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Berri Txarrak<\/a><\/em>\u00a0taldeko gitarra-jolea eta abeslaria da. Estudioko zortzi disko eta hainbat bilduma editatu ditu talde horrek. Euskara hutsez abesten, Estatu Batuetan, Japonian eta Europako herrialde askotan ibili dira jotzen.<\/p>\n<p>\u201cNik hiru hizkuntzatan idazten ditut kantak eta sekulakoak entzun behar izan ditut horregatik -kexatu zen Izaro Donostiako emanaldian-. Ez da pose bat, ez da estrategia bat, ez da ezer. Benetan, ez dago arrazoirik. Horrela ateratzen zait, besterik ez. Hizkuntza bat edo bestea aukeratzean irizpide bakarrak musikalak dira; sonoritateak agintzen du, pianoa sartu ala ez aukeratzen dudan bezala\u201d.<\/p>\n<p>\u201cGuk taldea sortu genuenean, 94an, ez genuen hizkuntza erabakitzeko bilera bat egin -azaldu du Berri Txarrak-eko sortzaileak-. Momentu horretan ez geunden pentsatzen Japonian joko genuela, jakina. Lekunberrin bizi ginen, gure eremua euskalduna zen eta gure erreferente musikalek euskaraz kantatzen zuten, beraz, era natural batean hasi ginen euskarazko letrak idazten. Gerora konturatu ginen erabaki horrek motxilan dakarren guztia\u201d.<\/p>\n<p>Berri Txarrak-en azken diskoa Estatu Batuetan grabatu dute, Bill Stevenson ekoizlearekin. \u201cBitxia bada ere, konturatu naiz atzerrian euskaraz kantatzea balore bat izan daitekeela. Estudio horretara joaten diren talde guztiek ingelesez abesten dute, nahiz eta ez izan euren hizkuntza. Horregatik, euskara bezalako hizkuntza batean kantatzea oso gauza positibotzat hartzen dute\u201d. Hemendik hurbil, ordea, egoera bestelakoa da. \u201cAskotan, euskaraz abesteagatik folklore eremuan sartzen zaituzte. Kriston amorrua eman dit beti, disko-denda batera joan eta musikaren sailkapena ikustea: rocka, jazza, klasikoa, pop eta\u2026 euskal musika\u201d. Are gehiago, gurean ere, euskaraz kantatzeak hesi bat suposatzen du biztanlegoaren zati batentzat, Urbizuk azaldu zuenaren arabera. \u201cEz dakizue ze aldea dagoen Navarra eta Nafarroa artean! Lehenengoak ez daki ezer bigarrenaz. Iru\u00f1eko kale jakin batzuk zeharkatzen ditudanean, jendeak agurtzen nau behin eta berriro. Kale batzuk harago, Pamplonan sartzen naizenean, iadanik ezezagun bat naiz\u201d.<\/p>\n<p>Izarok bizitako zenbait esperientzia desatsegin aipatu zituen. Lekuren batean, eskatu egin diote euskaraz baino ez kantatzea. Gainera, euskararekiko \u201cmilitantzia gutxi\u201d erakustea aurpegiratu diote noiz edo noiz. \u201cOso txarto pasatu dut kritika horiekin. Ni euskaraz bizi naiz. Gure taldeko bateria-jotzailea katalana da eta euskaraz ikasten ari da gure laguntzaz. Hori ere militantzia da\u201d.<\/p>\n<p>Gorkarentzat gakoa zintzotasunean datza. \u201cNorberak sortu behar du ateratzen zaion hizkuntzan, ezer bortxatu gabe. Urte batzuetan gertatu da Estatu espainolean indie musika gehiena ingelesez egiten zela, mimetismo hutsagatik. Egia da, eta aitortu behar da, ingelesak daukan elastikotasuna oso aproposa dela musika egiteko.\u00a0<i>All you need is love<\/i>\u00a0esateko bost silaba baino ez dituzu behar. Euskaraz gauza bera esateko 12 silaba behar dituzu\u201d.<\/p>\n<p><b>Kamerinoetan tanpoirik ez<\/b><\/p>\n<p>Musikan ere sexismoa badago eta hiru urte hauetan Izarok behin baino gehiagotan konprobatu du. \u201cMutilek sufritzen ez duten gauza asko emakumezko musikariok jasan behar dugu. \u00a0<i>Itsusia, ze txarto jotzen duzun\u00a0<\/i>eta holakoak jartzen dizkigute sare sozialetan\u2026 Fisikoki ebaluatzen zaituzte eta ez egiten duzun musikagatik. Autoestima oso handia izan behar duzu hori ondo eramateko\u201d, salatu du Mallabiako kantariak. \u201cKamerinoetan zerbezak, fruitu sikuak, ura, denetarik topatu dezakezu\u2026 baina sekulan ez tanpoirik. Populazioaren erdiak \u00a0hilean behin odola botatzen badu, zergatik hori ez da kontuan hartzen?\u201d<\/p>\n<p>Bestalde, talde berriek leku egiteko dituzten zailtasunak aipatu egin dira emanaldi hauetan. \u201cGaur egun Euskal Herrian aretoz jositako oso sare ona daukagu, hemendik kanpo dagoena baino askoz hobea. Arazoa ez da non egin kontzertua. Arazoa orain da nola erakarri jendea. Klik bat emanda, edozein munduko edozein taldearen kontzertu bat ikusi dezakezu. Zertara etorriko dira ezagutzen ez duten kontzertu bat zuzenean entzutera, nahiz eta etxe ondoko tabernan izan?\u201d, esan du Berri Txarreko kantariak. \u201cBeste leku batzuetan, Alemanian adibidez, oraindik dago kultura hori, baina hemen jendea alferra da, ez da mugitzen ezagutzen ez duen talde bat ikusteko\u201d, gaineratu du Izarok. \u201cGure garaian hori ez zen gertatzen, baina gaur egun rockak ez dauka tiraldi hura\u201d, Urbizuren hitzetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>Musika ogibide denean<\/b><\/p>\n<p>Artiumeko ekitaldian, musikatik bizitzeak dakarrenari buruz hitz egin dute. Izarok orain dela gutxi hartu du profesionalizazioaren bidea eta berehala konturatu da \u201cjendea ez dela seriotan hartzen hau ogibide bat dela. Beti saria jaisten saiatzen dira eta batzuetan umilduta sentitzen naiz. Gainera, gauzak ondo egin nahi badituzu, faktura legalaren bidez, giza-asegurantza ordaintzen eta hori guztia askoz garestiagoa ateratzen zaizu\u201d.<\/p>\n<p>Urbizuk kontatu du bostgarren diskoa kaleratu zutenean hartu zutela profesionalizatzeko erabakia. \u201cHorretarako beharrezkoa ikusten genuen Euskal Herritik kanpo irtetea. Hamaika bira Euskal Herriari eman eta gero, akuariotik ateratzeko garaia zen. Oso zaila da Euskal Herrian zure proiektu propio batetik bizitzea. Edo batek esaten duen bezala,\u00a0<i>Vivir de la m\u00fasica es f\u00e1cil, s\u00f3lo hay una condici\u00f3n: no ser el m\u00fasico<\/i>\u201d.<\/p>\n<p>Hitzez gain, musikarako tarte bat ere egon da MondragonLinguak-en emanaldi hauetan. Gitarrak lagunduta, Izarok Berri Txarreko\u00a0<i>Ixiltzen banaiz\u00a0<\/i>kantatu du eta Gorka Urbizuk, bere aldetik, Izaroren<i>koiLarak.<\/i><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Karolina Almagia \/ 2017-10-11 \/ 904 hitz Rock and rolleko euskal musikarien bizimodua, sexismoa musikan, publikoa lortzeko zailtasunak eta sormen-hizkuntzen aukeraketa izan dira, besteak beste, Izaro rock kantariak eta Gorka Urbizu Berri Txarreko abeslariak mantendu duten aurrez aurreko solasaldien hizpideak. &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/euskal-rockaren-inguruko-burutazioak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5493,5168,5684,5625],"tags":[8214,8212,5686,8215,8211,8213,6086],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14572"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14572"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14572\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14573,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14572\/revisions\/14573"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14572"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14572"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14572"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}