{"id":1458,"date":"2012-12-21T11:56:46","date_gmt":"2012-12-21T11:56:46","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1458"},"modified":"2012-12-21T11:56:46","modified_gmt":"2012-12-21T11:56:46","slug":"emozioak-eta-ikastea-gatazkan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/emozioak-eta-ikastea-gatazkan\/","title":{"rendered":"Emozioak eta ikastea gatazkan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2012-12-20\/024\/001\/Emozioa_eta_ikastea_gatazkan.htm\" target=\"_blank\">Nagore Ares Amaya \/\u00a0 2012-12-20 \/ 1.558 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Umearen ikasteko gaitasunean arazoak sortzen dituzte maiz arazo emozionalek; zenbait adituren arabera, arazo bat dagoela onartzea zaila izaten da familientzat eta berandu jotzen dute laguntza eske.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Umea ez da ondo egiten ari eskolan, mugituegia da, alfer hutsa, hodei batean bizi da, edo ez da munduko umerik azkarrena. Haurrak eta gazteak ikasketetan txarto ari direla justifikatzeko askotan erabiltzen diren aitzakiak izaten dira. Umearen berezko izaerari lotzen zaizkio maiz, baina ikasteko gaitasunean gabeziak sortzen direnean ez dute beti oinarri horrekin zerikusirik izaten. Izan ere, nahasmen emozionalek ere umeen ikasteko gaitasuna baldintzatzen dute. Askotan, errazagoa da esatea gabezia horiek gaixotasunen batek edo estruktura biologikoak eragiten dituela, gabezia emozional bat dagoela onartzea baino. Arazo emozional horien oinarria eta gradua askotarikoa izan daitekeen arren, adituek bat egiten dute: irtenbidea topatzeko lehen urratsa arazoa onartzea da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abIkasten ari den eta adimena garatzen ari den ume batek ezegonkortasun handia badu, edo beldurra badu, ez du ezaguerarik sortzen, ezingo ditu ikasitakoak barneratu, afektuengatik kezkaturik egongo da eta blokeatu egingo da\u00bb, iritzi dio Carmen Maganto psikologo eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Egoera emozional nahasia duen haurrak memoria galtzen du, ez da ikasitakoaren arteko loturak ezartzeko gai eta ezin du ezaguerarik sortu. \u00abAdimena izozturik geratzen da; badira ume batzuk sasi gabezia mentala izan eta pentsamenduaren blokeo bat baino ez dutenak. Horrek ez die uzten adimena garatzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Magantorekin bat egiten du Bego\u00f1a Ere\u00f1o Burmuin institutuko psikologoak. \u00abUmea emozionalki ondo ez dagoenean, agian ezingo da kontzentratu, eta horrek ekar dezake gauza berriak ikastea gustuko ez izatea\u00bb. Haren ustez, \u00abikasteko gabeziak sortzen dituzten faktore emozionalak gutxiegi diagnostikatzen dira\u00bb. Horiek askotarikoak izan daitezkeela dio Ere\u00f1ok, hala nola depresioa, antsietatea, beldurrak, loaren eta elikaduraren nahasmenduak eta harremanak izateko arazoak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gatazka horien guztien oinarria askotarikoa izan daiteke: etxean babes falta izatea, lagun artean edo eskolan bazterturik sentitzea, gurasoen aldetik gehiegizko presioa edo babesa izatea eta umearen berezko estruktura psikologikoa, besteak beste. Adituen arabera, gehienetan arazo bat baino gehiago izaten da tartean, eta horien larritasunaren arabera sor daitekeen arazoaren maila ere diferentea izango da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arazoen iturburua askotarikoa izan daiteke, baina umeengan eraginik handiena duen faktorea da gurasoen jarrera: babesturik eta maitaturik sentitu behar dute, eta gertatuko dena aurreikusteko aukera izan behar dute. \u00abHaurrek egonkortasuna behar dute; ezinbestekotzat dituzte gurasoen jarrera iraunkorrak. Umeengan segurtasun handia sortzen du zer etorriko den aurreikusi ahal izateak, etxera heltzean gurasoak han izango direla jakiteak, elkarbizitzarako arau jakin batzuk direla jakiteak, egunero jokabide eta logika berak darabiltzagula\u00bb, azaldu du Magantok.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eragin mailak askotarikoak izan daitezke haren iritziz: \u00abMaila asko daude, noski, abiapuntuak ere askotarikoak direlako. Badira oso azkarrak diren umeak, arazo horiek izanik ere eskolan ondo egiten dutenak, eta badira beste batzuk ohiko adimen maila edo baxuagoa dutenak eta edozein arazorekin trabatzen direnak\u00bb. Haren arabera, eragin handia dute bai umearen inguruak baita umearen berezko izaera emozionalak eta biologikoak ere. \u00abArazoek oinarri horren gainean eragina izaten dute, eta estrukturaz dakarrenari eragiten diote. Eremu kognitiboari, emozionalari eta gorputz eremuari eragiten die maila batean edo bestean, umea zer-nolakoa den, horren arabera\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eskola porrota gertatzen denetan bitarteko arazo asko izaten direla uste du Lorea Aretxagak, institutuko orientatzaile ohi eta Berritzegune Nagusiko Hezkuntza Premia Bereziak eta Inklusibitatea taldeko kideak. \u00abEgoera emozional txarrak daudenean, eskola porrota egon daiteke edo ez, baina nerabeak ez ditu bere emozioak ondo kudeatzen, eta kausalitatea askotarikoa izaten da, gehienetan gauza bat baino gehiago izaten da horren atzean, ez da izaten bakarrik familia edo eskola arazo bat\u00bb, azaldu du. Egoera hori okertu daitekeela edo unean unekoa izan daitekeela gaineratu du. Kudeaketa emozional txar hori notetan igar daiteke; \u00abpertsonak nota onak, erdikoak edo txarrak izan ditzake, baina hor aldaketa bat gertatzen da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Guztiek bat egiten dute: arazorik ohikoenak ez dira oso larriak izaten, eta gehienetan ume eta nerabeek \u00aberraztasunez\u00bb kudeatzeko gaitasuna dute. Iritzi bera du Luisma Landaluze institutuko orientatzaileak. Batzuetan, ordea, irakasle, orientatzaile, familiako kide edo espezialisten beharra izaten dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Adimenaren adinak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Adimena adin jakin batzuetan garatzen da; jaiotzetik 4 urtera bitartean inteligentzia psikomotorea eta pentsamendu preoperazionala garatzen dira. Adin horretan, egonkortasun falta larriak kalte handiak eragin ditzake umeengan. Hala izanik, gerta liteke gehitzea, biderkatzea, idaztea, oroitzea edo pentsamenduan loturak ezartzeko gaitasunak behar bezala ez garatzea. \u00abHori eraiki bada eta 11 urtera heltzen badira arazo emozional larriekin egonkortasunik gabeko familia batean, umea operazio formaletara heltzea ia ezinezkoa da, eta berez adimen txikia badu, ezingo du hori berreskuratu. Adimen txikikoa izango da, maila kognitiboan arazo larriak izango ditu eta ez da Lehen Hezkuntzatik pasatuko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina familia egoeraz haratago, badira umeen egoera emozionalak baldintzatzen dituzten beste faktore batzuk ere. Eskolaren eremuak gero eta eragin handiagoa du, esaterako. Magantok azaldu legez, \u00aberemu akademikoan gero eta denbora gehiago ematen dute; ikastetxean pasatzen duten ordu piloa dela eta, arazo asko sortzen dira han\u00bb. Ikasketa eremuan baztertuak izateak arazo emozionalak sor ditzake gazteengan. \u00abLagunen bazterketak bortizkeria ekartzen du, bazterketa eta kulpa. Errudun sentitzen dira, edo akziora jo eta bortizkeriaren bidez aurre egiten diote\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gabezia emozional horiek guztiek irtenbiderik izan dezaten, garaiz esku hartzea ezinbestekotzat jotzen du Magantok: \u00abHarritu egiten nau zeinen berandu eskatzen den laguntza; ez, itxaron egiten da, eta arazo larri bat dagoenean kontsultatzen da, eta orduan esan behar duzu: &#8216;Ba orain irtenbide zailagoa du, edo ez du erremedio handirik&#8217;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arazoak garaiz harrapatu behar dira, \u00abalfer-gurpil\u00bb batean ez jausteko, Landaluzeren ustez. \u00abOso garrantzitsua da hori ahalik eta arinen kudeatzen hastea; agian unean uneko gauza bat izan daiteke, baina luzera oso eragin txarra izan dezake gaztearengan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Diagnostikorako oinarrizkoa da gurasoek eta irakasleek umearen jarreran agertzen diren aldaketei arreta jartzea. \u00abIrakasle on bat altxor bat da\u00bb, uste du Ere\u00f1ok: \u00abBadaude oso irakasle onak, oso inplikatuak, ikasleengan dauden aldaketak igarri eta gurasoei umea ondo ikusten ez dutela esaten dietenak, arreta gehiago jartzen diotenak eta ikusten dutenak haurra taldean ondo integraturik dagoen edo bazterturik, tristeago dagoen, aldatu egin den&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arazoa detektatu eta gero, arazoaren neurriaren arabera, irakasleak era batera edo bestera jokatu beharko du, gabeziaren oinarriaren eta mailaren arabera. Kasu guztietan, oso \u00abgarrantzitsua\u00bb da familiekin komunikazio ona izatea. Hala uste du Landaluzek: \u00abFamiliarekin hartu-eman handia eta zuzena egon behar du; ikasle batek arazoak dituenean, osotasunean erreparatu behar zaio. Nik ikuspegi bat izan dezaket, ikastetxean hau eta hau ari da gertatzen, baina, agian, ikastetxera dakarrena asteburuetan ari da gertatzen, edo etxean, edo batek daki non\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gurasoentzat eta irakasleentzat ez da \u00aberraza\u00bb izaten arazo emozionala dagoela onartzea. Maganto: \u00abGutxi toleratzen da; edozein umeren ezohiko jarrera eta nahasmenduak diagnostikatzen zaizkie, nahiz eta batzuetan holakorik ez duten. &#8216;Umeak medikatu beharreko nahasmendua badu, ez dut errurik, ezta ikastetxeak, ezta beste inork ere&#8217;, esaten dute\u00bb. Baina, behin arazoa onartuta, guraso \u00abgehien-gehienek\u00bb seme-alabentzako onena nahi izaten dutenez, arazoari irtenbidea bilatzea errazagoa da, adituen esanetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;-<br \/>\n<strong>\u00a0Krisiari aurre egiteko, egia ezinbestez<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Egungo egoera ekonomikoak sortutako ezegonkortasunak etxeko gazteen kezkak eta beldurrak handitu ditu; horren isla hautematen hasi dira jadanik ikastetxeetan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Estutasun ekonomikoak eta etorkizun argirik ez izateak helduen kezkak eta beldurrak piztu ditu. Egungo egoera ekonomikoa makala da etxe askotan, eta tentsioak eta antsietateak gora egin dute. Helduek ez ezik, etxeko gazteek ere horiek pairatzen dituzte, eta ikasgeletan ere isla izaten ari da krisi ekonomikoak sortutako larritasuna. Umeengan egoera eramangarri egiteko, egia esatea ezinbestekotzat jotzen dute adituek. \u00abTxikitatik ondo azalduz gero, ulertu egiten dute; egoera beste modu batera konpontzeko aukerak badirela azaldu behar zaie\u00bb, hala uste du Lorea Aretxagak, institutuko orientatzaile ohi eta Berritzegune Nagusiko Hezkuntza Premia Bereziak eta Inklusibitatea taldeko kideak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Umeei eta nerabeei egoera \u00aberamangarriagoa\u00bb egiteko, egoeraren berri ematea ezinbestekotzat jotzen du Carmen Maganto psikologo eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak: \u00abGurasoen jarrerek eta emozioek umeengan hain eragin handia dutenez, kontziente izan beharko lukete umeei azalpenak eman behar dizkietela, larritu gabe: &#8216;Apur bat gaizki gaude, ikusten duzue zelako egoera dugun, baina garrantzitsuena da batera gaudela, familian, eta zerbait gertatuz gero ere batera egongo garela&#8217;. &#8216;Batera gaude, eta talde trinkoa gara&#8217; dioen mezu hori oso garrantzitsua da. Izan ere, maiz, haurrak bakarrik sentitzen dira, eta inork ez die ezer esaten, inork ez die ezer azaltzen eta gezur asko esaten dizkiete\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gezur horiek beldurrei bidea zabaltzen diete, Luisma Landaluze institutuko orientatzailearen ustez. Sarri ikusi du egoeraren jakitun diren nerabeek etxeko egoera \u00abaskoz hobeto\u00bb kudeatzen dutela; \u00abhitz egiten ez denean, ordea, pentsatzen hasten dira; gerta daitekeena imajinatzen hasten dira, eta bat-batean ito egiten dira\u00bb. Hedabideetan krisiaren inguruan sortutako irudiak eragin zuzena du larritasun horretan, hala uste du Aretxagak. \u00abHedabideetan etxe kaleratzeen inguruan ari dira egunero; haiek ere pentsatzen hasten dira, ia gauza bera gertatuko zaien\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beldur horiek askotariko erreakzioak sortzen dituzte umeengan; haietako askok gorputzeko arazoen bidez azaleratzen dute ezinegona. Egun gertatzen ari diren nahasmendu gehienek loaren aldaketa eta etetearekin badute zerikusirik, Magantok azaldutakoaren arabera. \u00abUmeak urduri eta izuturik itzartzen dira, amesgaizto asko izaten dituzte, ez dakitelako haien beldurrak azaltzen, eta batzuetan ez dituzte azaleratzen ez dituztelako besteak gehiago urduritu edo kezkatu nahi\u00bb. Loaren aldaketak ez ezik, oinarri fisiologikorik ez duten gorputz minek gora egin dute nabarmen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Adinaren arabera, \u00abtristezia akzioaren bidez kamuflatzen da\u00bb, Magantok azaldu bezala. Ume eta nerabe batzuek \u00abgauza asko egiten dituzte egoeraz ez ohartzeko; hori dela eta, mugituagoak eta bihurriagoak bihurtzen dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beldurrak eta tentsioak areagotzeaz gainera, gizarte egoerak gurasoen lan baldintzak kaskartu eta lanorduak luzatu ditu. \u00abGuraso askok ez dute umeekin egoteko denborarik, itxaroteko, galdetzeko, barre egiteko, ez dute jolasteko kalitaterik. Jende asko gainezka dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horrek guztiak eragin zuzena du gazteen egoera emozionalean eta fisikoan. Nekeak eta estresak gora egin dezakete, eta horrek zuzenean eragiten dio haien ikasteko gaitasunari. Adibidez, gehiago kostatzen zaie kontzentratzea, edo jarrera bortitzak garatzen dituzte. Hala ere, erantzunak umearen araberakoak dira beti. Aretxagak azaldu legez, \u00abhaur guztiak ez dira berdinak, oinarri biologiko eta psikologiko ezberdinak dituzte, eta arazoen inguruan erantzun ezberdina ematen dute\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nagore Ares Amaya \/\u00a0 2012-12-20 \/ 1.558 hitz Umearen ikasteko gaitasunean arazoak sortzen dituzte maiz arazo emozionalek; zenbait adituren arabera, arazo bat dagoela onartzea zaila izaten da familientzat eta berandu jotzen dute laguntza eske.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,34],"tags":[9,727,3,5078,372],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1458"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1458"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1458\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1572,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1458\/revisions\/1572"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1458"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1458"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1458"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}