{"id":14585,"date":"2017-10-19T07:58:52","date_gmt":"2017-10-19T07:58:52","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14585"},"modified":"2017-10-19T07:58:52","modified_gmt":"2017-10-19T07:58:52","slug":"dopina-borrokatzeko-kirolariei-mikrotxipak-ezartzea-proposatu-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/dopina-borrokatzeko-kirolariei-mikrotxipak-ezartzea-proposatu-dute\/","title":{"rendered":"Dopina borrokatzeko kirolariei mikrotxipak ezartzea proposatu dute"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/2017\/10\/16\/dopina-borrokatzeko-kirolariei-mikrotxipak-ezartzea-proposatu-dute\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Jon Torner Zabala \/ 2017-10-16 \/ 200 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Mundu osoko kirolari olinpikoak biltzen dituen\u00a0<a href=\"https:\/\/olympians.org\/\">World Olympians Association<\/a>erakundeko zuzendari Mike Millerrek egin du proposamena: \u201cMaite ditugun txakurrei txipak ezartzen badizkiegu eta kalterik egiten ez badute, zergatik ez ditugu kirolariekin erabiltzen, dopatzen ote diren jakiteko?<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Batzuek diote pribatutasunaren aurka egiten duela, baina kirola klub baten modukoa da: nahi ez baduzu, arauak errespetatzeko gai ez bazara, ez daukazu zertan bertako kide egin. Mahai gainean ideia berria jarri besterik ez dut egin. Erreakzioak aztertzen ari naiz baina, zalantzarik gabe, kirolean garbitasuna babesteko tresna berriak behar dira. Ez naiz Steve Jobs, baina argi dut inbertsioak egin behar ditugula, eta eskura dugun teknologia baliatu\u201d.<\/p>\n<p>Pribatutasunaren auzia\u00a0<a href=\"https:\/\/www.wada-ama.org\/en\/adams\">ADAMS<\/a>\u00a0sistemaren eta\u00a0<a href=\"https:\/\/www.wada-ama.org\/en\/athlete-biological-passport\">pasaporte biologikoaren<\/a>\u00a0kasuan ere maiz aipatu da, eta pentsatzekoa da gorputzean mikrotxipa ezarri behar izateak haserre are handiagoa eragingo lukeela kirolarien artean. Dopinaren aurkako britainiar agentziako zuzendari Nicole Sapstead-ek gogorarazi du pribatutasuna dela kirolariei dagokien eskubidea, betebeharra den bezala tranparik egin gabe lehiatzea. Halaber, txipen fidagarritasunaz zalantza agertu du: kirolariek aurkituko balute txipak faltsutzeko modua \u2013ez ginateke harrituko, bai baitakigu dopina<del>zientziaren<\/del>\u00a0hura detektatzeko mekanismoen aurretik doala maiz\u2013, dopinaren aurkako borrokak fronte berria izango luke zabalik.<\/p>\n<p>&gt; Iturria:\u00a0<a href=\"http:\/\/fosbury.cat\/fosbudiary\/microxips-contra-dopatge\/\">Fosbury<\/a><\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.elmundo.es\/f5\/comparte\/2017\/03\/09\/58c03226e5fdea01398b4595.html\">Mikrotxipak giza-gorputzean (El Mundo)<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Microchip_implant_(human)\">Mikrotxipak giza-gorputzean (Wikipedia)<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=M_EeAxKQXP8\">ADAMS sistemari buzuz, Carlos Verona ziklistaren bideo-blogean<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jon Torner Zabala \/ 2017-10-16 \/ 200 hitz Mundu osoko kirolari olinpikoak biltzen dituen\u00a0World Olympians Associationerakundeko zuzendari Mike Millerrek egin du proposamena: \u201cMaite ditugun txakurrei txipak ezartzen badizkiegu eta kalterik egiten ez badute, zergatik ez ditugu kirolariekin erabiltzen, dopatzen ote &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/dopina-borrokatzeko-kirolariei-mikrotxipak-ezartzea-proposatu-dute\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,81,5514,5505,5717,5498,5737],"tags":[6399,5923,8227,8228],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14585"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14585"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14585\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14586,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14585\/revisions\/14586"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14585"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14585"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14585"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}