{"id":14597,"date":"2017-10-24T07:27:37","date_gmt":"2017-10-24T07:27:37","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14597"},"modified":"2017-10-24T07:27:37","modified_gmt":"2017-10-24T07:27:37","slug":"mugikorraren-bateriarekin-arazorik-ez-izateko-gomendioak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/mugikorraren-bateriarekin-arazorik-ez-izateko-gomendioak\/","title":{"rendered":"Mugikorraren bateriarekin arazorik ez izateko gomendioak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/tekno\/mugikorraren-bateriarekin-arazorik-ez-izateko-gomendioak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Azkue Fundazioa \/ 2017-10-19 \/ 488 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Zenbait ohitura txar ditugu mugikorra kargatzerako orduan eta gaizki egiteak eragin zuzena du honen iraupenean. Oso ohikoa izaten da gauean, lo gauden bitartean mugikorra kargatzen izatea, hurrengo egunerako prest eduki ahal izateko. Beste ekintza batzuk egiten dagoenean ere entxufatuta izaten du jendeak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Duela urte batzuk, mugikorren bateriak<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Bater%C3%ADa_de_n%C3%ADquel_cadmio\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u00a0nikel-kadmio<\/a>zkoak ziren. Hauek kargatzeko bateria guztiz agortuta egon behar zen eta zenbait adituk itzalik izatea ere gomendatzen zuten.<\/p>\n<p>Gaur egun aldiz,\u00a0<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Bater%C3%ADa_de_ion_de_litio\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ion-litio<\/a>zkoak dira erabiltzen diren bateriak. Nahiz eta nikel-kadmiozkoen zenbait arazori aurre egin zaien hauek erabiltzean, oraindik ere izaten dira zenbait gora behera.<\/p>\n<p>Hona hemen\u00a0mugikorraren bateria modu egokian kargatu eta ahalik eta arazo gutxien izateko hanbait gomendio:<\/p>\n<p><strong>Ez utzi %0 eta %100era iristen<\/strong><\/p>\n<p>Esan bezala, gaur egun ez dago bateria guztiz agortzeko beharrik kargatzen jartzeko. Hori dela eta,\u00a0gomendagarriena %20-%30 bitartean dagoenean entxufatzea\u00a0izango litzateke.<\/p>\n<p>Baina\u00a0%100era iristea ere ez da ona.\u00a0<a href=\"http:\/\/batteryuniversity.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Battery University<\/a>k dioenez,\u00a0hobeto da %98ra iristean kentzea, bestela arazoak eman baititzake.<\/p>\n<p>Hala ere, komenigarria da noizean behin %0 eta %100era iristea, bateriak bere mugak zeintzuk diren jakin dezan.<\/p>\n<p><strong>Deskonektatu mugikorra\u00a0karga amaitzen denean<\/strong><\/p>\n<p>Behin bateria kargatuta dagoenean, kaltegarria da mugikorra entxufatuta mantentzea. Izan ere, asko berotzeko arriskua dago eta horrek arazoak sor ditzake.<\/p>\n<p>Ion-litiozko bateriek 300-500 karga ziklo izaten dituzte, eta gutxi gorabeherako kalkuluak eginez,\u00a0bi urte inguru iraungo lituzke bateriak. Zikloa kopuru hori bermatzeko, oso garrantzitsua da kargak behar bezala egitea.<\/p>\n<p><strong>Kargatzaile eta bateria ofizialak erabili<\/strong><\/p>\n<p>Oso ohikoa izaten da kargatzailea galdu edo apurtzea. Bateria izorratuz gero, berri bat erosteko ohitura ere badu jendeak. Baina erne ibili behar gara horrelakoak erostean.\u00a0Kargatzaile eta bateria ofizialak erostea da egokiena. Izan ere, beste batzuek ez dituzte fabrikatzaileak eskaintzen dituen segurtasun baldintzak izaten eta hauen erabilera oso kaltegarria izan daiteke mugikorrarentzat.<\/p>\n<p>Beraz, nahiz eta apur bat garestiagoa izan, merezi duen inbertsio bat da; askotan\u00a0gauza merkeak erosteak, gastu handiak eragiten ditu.<\/p>\n<p><strong>Hotza eta beroa kaltegarriak dira<\/strong><\/p>\n<p>Mugikorra beti aldean izaten dugun gailua izanik, berak ere beroa eta hotza jasan behar izaten ditu. Uda partean oso ohikoa da hondartza eta igerilekuetara eramatea, baina ez litzateke 35\u00baC-tik gorako lekuetan egon behar.<\/p>\n<p>Bateriarentzat 18-22\u00baC da tenperatura perfektua.<\/p>\n<p><strong>Sistema eragilea eguneratzeak mesede egingo dio<\/strong><\/p>\n<p>Sarritan aktualizazioek\u00a0energia aurreztu eta bateria denbora luzeagoz mantentzeko baliabideak\u00a0eskaintzen dituzte. Hori dela eta, interesgarria izaten da noizean behin berrikuntza hauek mugikorrean izatea.<\/p>\n<p><strong>Aplikazioak itxi<\/strong><\/p>\n<p>Martxan dauden baina erabiltzen ez zauden aplikazioak ixteak ere bateria aurrezten lagunduko dizu. Izan ere, hauek zabalik uzten badituzu, mugikorra beharrezkoa ez den esfortzu bat egiten ari da.<\/p>\n<p><strong>Denbora luzez gordeta izan behar baduzu, karga erdia duela itzali<\/strong><\/p>\n<p>Mugikorra denboraldi batean erabili behar ez baduzu,\u00a0oso garrantzitsua da behar bezala gordetzea.<\/p>\n<p>Kasu honetan giroko\u00a0tenperatura eta bateriaren portzentaia eragin handia duten faktoreak\u00a0dira. Hori dela eta, zenbait gauza izan behar dira kontuan:<\/p>\n<ul>\n<li>Erdi kargatuta utzi mugikorra; ez guztiz kargatuta, ezta bateriarik gabe ere.<\/li>\n<li>Itzali mugikorra<\/li>\n<li>Leku lehor eta fresko batean gorde<\/li>\n<li>Sei hilabetero erdiraino kargatu (askotan nahiz eta itzalita egon, bateria gastatzen baitzaio)<\/li>\n<\/ul>\n<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/tekno\/babestu-zure-wordpressa\/\">Gomendio<\/a>\u00a0hauek jarraituz gero, ez duzu arazorik izango mugikorraren bateriarekin. Egin proba!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azkue Fundazioa \/ 2017-10-19 \/ 488 hitz Zenbait ohitura txar ditugu mugikorra kargatzerako orduan eta gaizki egiteak eragin zuzena du honen iraupenean. Oso ohikoa izaten da gauean, lo gauden bitartean mugikorra kargatzen izatea, hurrengo egunerako prest eduki ahal izateko. Beste &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/mugikorraren-bateriarekin-arazorik-ez-izateko-gomendioak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5514,5505,5717,5493,6631,5504,28,5625],"tags":[6566,8238],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14597"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14597"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14597\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14598,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14597\/revisions\/14598"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14597"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14597"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14597"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}