{"id":14601,"date":"2017-10-24T07:46:25","date_gmt":"2017-10-24T07:46:25","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14601"},"modified":"2017-10-24T07:46:25","modified_gmt":"2017-10-24T07:46:25","slug":"every-noise-at-once-aurkikuntza-musikalak-egiteko-tresna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/10\/every-noise-at-once-aurkikuntza-musikalak-egiteko-tresna\/","title":{"rendered":"Every Noise at Once: aurkikuntza musikalak egiteko tresna"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/azkuefundazioa\/1508759212\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Azkue Fundazioa \/ 2017-10-23 \/ 264\u00a0 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Argi dago jende askoren afizioa dela musika, baina beti musika bera entzuteaz gogaitzeko arriskua izaten da. Hori ekidin eta artista berriak ezagutzeko aukera ematen du\u00a0<a href=\"http:\/\/everynoise.com\/engenremap.html\">Every Noise At Oncek<\/a>.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Musika generoen mapa da\u00a0<a href=\"http:\/\/everynoise.com\/engenremap.html\">Every Noise at Once<\/a>. Atzealde zuri baten gainean\u00a01.300 musika genero baino gehiago\u00a0aurkezten dira. Glenn McDonald sortzaileak azaldu zuenez, mapa ordena logiko batean dago ordenatuta, nahiz eta lehen begiratuan ez iruditu. Behealdean genero organikoak ageri dira, goialdean mekanikoak, ezkerraldean sendo eta atmosferikoak, eta eskuinaldean zorrotzak.<\/p>\n<p>Genero bakoitzean klikatuz gero, estilo horretako abesti baten zati bat entzun ahal izango du erabiltzaileak. Entzundakoa gustatu bazaio,\u00a0gehiago ikertu eta ezagutzeko aukera\u00a0izango du, generoarekin izenaren alboan ageri den gezitxoaren bitartez.<\/p>\n<p>Every Noisek bi baliabide erabiltzen ditu ahalik eta eduki interegarri eta erabilgarriena eskaintzeko; alde batetik\u00a0<a href=\"https:\/\/www.spotify.com\/es\/\">Spotify<\/a>, eta bestetik,\u00a0<a href=\"http:\/\/the.echonest.com\/\">The Echo Nest<\/a>.<\/p>\n<p>Spotifyren bitartez, erabiltzaileak\u00a0musika entzuteko aukera\u00a0izango du,\u00a0gauza berriak ezagutu\u00a0eta gozatuz. The Echo Nestek aldiz, arlo informatiboagoa lantzen du, genero eta artisten zerrenda bat egitea ahalbidetuz.<\/p>\n<p>Oso erabilgarria izan daiteke Every Noise at Once.\u00a0Kontsulta tresna\u00a0bat da, erabiltzaileak ezagutzen duen musika aurkitu ahal izango baitu bertan. Baina aukera horretatik haratago doa;\u00a0aurkikuntza musikalak\u00a0egiteko baliabide bat ere bada. Genero eta artista berriak ezagutu ahal izango da,\u00a0modu arin, erraz eta dinamiko batean.<\/p>\n<h2>Euskal musika<\/h2>\n<p>Hainbeste genero eta artista batzen dituen web orrialdea izanik, euskal ekoizpenei ere egin diote lekutxo bat.\u00a0<a href=\"http:\/\/everynoise.com\/engenremap-basquerock.html\">Basque Rock<\/a>\u00a0izeneko atalean daude\u00a0Euskal Herriko ehundaka musikari. Nahiz eta rock izena jarri dioten,\u00a0genero guztietako euskal musika\u00a0aurkitu daiteke azpiatal honetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Interesatuta dagoenak, gainontzeko kategoria eta musika estiloekin erabiltzen den mekanismo berarekin aurkitu eta entzun ahalko ditu euskal artistak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azkue Fundazioa \/ 2017-10-23 \/ 264\u00a0 hitz Argi dago jende askoren afizioa dela musika, baina beti musika bera entzuteaz gogaitzeko arriskua izaten da. Hori ekidin eta artista berriak ezagutzeko aukera ematen du\u00a0Every Noise At Oncek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5514,5505,5717,5493,6631,5168,5684,5626],"tags":[6566,8241,1895,8240],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14601"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14601"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14601\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14602,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14601\/revisions\/14602"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14601"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14601"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14601"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}