{"id":14688,"date":"2017-12-12T09:12:11","date_gmt":"2017-12-12T09:12:11","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14688"},"modified":"2017-12-12T09:12:11","modified_gmt":"2017-12-12T09:12:11","slug":"xila-pihlstrom-eta-mika-marenk-suomitar-elkarteko-kideak-hemen-hizkuntza-ez-indoeuroparrarekiko-interes-handia-dago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2017\/12\/xila-pihlstrom-eta-mika-marenk-suomitar-elkarteko-kideak-hemen-hizkuntza-ez-indoeuroparrarekiko-interes-handia-dago\/","title":{"rendered":"Xila Pihlstrom eta Mika Marenk. Suomitar elkarteko kideak: \u00abHemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1845\/040\/001\/2017-12-12\/hemen_hizkuntza_ez_indoeuroparrarekiko_interes_handia_dago.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Maite Alustiza \/ 2017-12-12 \/ 603 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Sorreratik, Suomitar elkartearen lehentasuna euskara-suomiera hiztegia egitea izan da, 2012an lortu zuten arte. Aise moldatzen dira bietan Pihlstrom eta Marenk finlandiarrak. Ospakizunetan dabiltza.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Xila Pihlstromek (Helsinki, 1962) 24 urte daramatza Euskal Herrian; Mika Marenkek (Tampere, Finlandia, 1972), berriz, hamazazpi. Euskal Herria eta Finlandia batzen dituen Suomitar elkarteko lehendakaria eta idazkaria dira, hurrenez hurren. Buru-belarri dabiltza Finlandiaren independentziaren ehungarren urteurreneko ekitaldiekin.<\/p>\n<p><b>Abenduaren 6an bete ziren ehun urte Finlandiaren independentziatik. Garrantzitsua da zuentzat?\u00a0<\/b><\/p>\n<p><b>MIKA MARENK:\u00a0<\/b>Pentsatzen duzu nazio batentzat ehun urte ez dela hainbeste, baina begiratzen baduzu Europa, ehun urte demokrazian eta errepublikan asko da.\u00a0<em>Elkarrekin<\/em>\u00a0leloarekin, Finlandian enfasia jarri dute immigrazioan eta beste nazionalitateetan. Ez da nazionalismo itxi bat, baizik eta mezu ireki bat.<\/p>\n<p><b>Ospatzen duzue?<\/b><\/p>\n<p><b>XILA PIHLSTROM:\u00a0<\/b>Abenduaren 6an, konkretuki, bazkari bat egin genuen, Tabakaleran. 60 pertsona bildu ginen, finlandiarrak, lagunak eta Finlandiarekin lotura dutenak.<\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Normalean, hemen ez dugu independentzia eguna ospatu, baina ehun urtekoa berezia da.<\/p>\n<p><b>2000tik daukazue martxan Suomitar elkartea. Nola sortu zen Euskal Herria-Finlandia harremana?<\/b><\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Elkar ezagutzen genuen hemen finlandiar batzuek. Arroabean, Zumaiatik [Gipuzkoa] sei kilometrora, bikote bat bizi da: Mia finlandiarra eta Joseba hemengoa. Euren etxean hasi ginen\u00a0<em>pikkujoulu<\/em>\u00a0ospatzen, Gabon txikia. Finlandian egiten da eskoletan, enpresetan eta lagun artean, Gabonak baino lehen. Hortik sortu zen hiztegi bat egiteko grina, eta, horretarako, beharrezko ikusten genuen elkarte bat sortzea.<\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Urte askotako prozesua izan da. 2012an atera genuen hiztegia, eta duela bi urte, bigarren bertsioa.<\/p>\n<p><b>Ez zenuten zubi hizkuntzarik nahi, eta 9.000 sarrerarekin osatu duzue euskara-suomiera hiztegia.\u00a0<\/b><\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Hasieran, oso harrituta geratu ginen, arrakasta handia izan zen. Hemen, Finlandiako hizkuntzarekiko eta beste hizkuntza ez-indoeuroparrekiko interes handia dago.<\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Orain, moteldu egin da salmenta, baina ideia ez da etengabe saltzea, baizik eta existitzea. Existitzen da, eta hori da inportantea.<\/p>\n<p><b>Antzekotasunik badago suomieraren eta euskararen artean?<\/b><\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Gramatikoki, antzekotasun pixka bat badute. Finlandierak, euskarak bezala, ez du preposiziorik, eta hitzak asko luzatzen dira.<\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Ez daukate generorik, hori da beste antzekotasun bat.<\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Hitz batzuk badaude berdin idazten direnak, baina esanahi ezberdinekoak: adibidez,\u00a0<em>katu<\/em>; finlandieraz,\u00a0<em>kale<\/em>\u00a0da.<\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Edo\u00a0<em>talo<\/em>. Finlandian\u00a0<em>etxea<\/em>\u00a0da.<\/p>\n<p><b>Izaeran ere antzekotasunak daudela aipatu izan da. Hala da?<\/b><\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Hemen egon eta pare bat hilabetera, lagun batek galdetu zidan ea zer irudi nuen euskaldunez. Esan nion: \u00abNi finlandiarra naizenez eta nahiko itxiak garenez, iruditzen zaizkit euskaldunak oso beroak, hartu nauzue besoak zabalduta&#8230;\u00bb. Barrez geratu zen, harrituta, esanez: \u00abGuk geure buruaz pentsatzen dugu oso itxiak garela\u00bb.<\/p>\n<p><b>Finlandiar asko bizi da inguruan?<\/b><\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Gero eta gehiago. Adibidez, Mondragon Unibertsitateko Leinn proiektuan, finlandiar asko dago.<\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Batez ere, lanera datoz, eta Erasmusera. Noski, ez dugu kontaktu hona etortzen diren finlandiar guztiekin. Elkartea Gipuzkoan sortu zenez, aktiboagoa da hemen. Bilbon badaude finlandiarrak; Araban eta Iparraldean ere badaude, baina gu, gehiengo bat, hemen gaude.<\/p>\n<p><b>Maiz elkartzen zarete?<\/b><\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Elkartean, hilabetean behin antolatzen dugu\u00a0<em>suomi ilta<\/em>, finlandiar arratsaldea, Kaxilda liburu dendan. Hor elkartzen gara finlandieraz hitz egiteko, mahai jokoak egiteko&#8230;<\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Hemen ere badago jendea finlandiera ikasten; haiei aukera ematen diegu mintzamena egiteko.<\/p>\n<p><b>Erraza egin zitzaizuen euskara?<\/b><\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Nik euskaltegietan eta barnetegietan ikasi dut. Egon nintzen barnetegian, Lesakan [Nafarroa], eta gero Ondarroan [Bizkaia], lau hilabetez. Hura bai izan zen\u00a0<em>traila<\/em>. Oso oroitzapen onak ditut Ondarroatik.<\/p>\n<p><b>M.M.:\u00a0<\/b>Nik gaztelera eta biak ia batera ikasi nituen. Barnetegi batera ere joan nintzen.<\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Batzuetan, zaila izan da. Barnetegi batera joan eta itzultzean, lagunek ohitura dutenez erdaraz egiteko, nik euskaraz egin, eta eurek erdaraz erantzun. Baina, egun, lagun guztiekin euskaraz egiten dut.<\/p>\n<p><b>Ehungarren urteurreneko ekintzak prestatzen zabiltzate. Zer eta nola ezagutu ahalko da Finlandia?<\/b><\/p>\n<p><b>X.P.:\u00a0<\/b>Erakusketa bat antolatu dugu Donostiako Loiolako kultur etxean, urtarrilaren 29ra arte. Ostiralean inauguratuko dugu. Atarian, Finlandiari buruzko panelak jarri ditugu, pantaila bat ere badago, irudiekin; eta aretoan, Finlandiako argazkiekin erakusketa bat, Xabier Belokik eta Pilar Palaciosek eginak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maite Alustiza \/ 2017-12-12 \/ 603 hitz Sorreratik, Suomitar elkartearen lehentasuna euskara-suomiera hiztegia egitea izan da, 2012an lortu zuten arte. Aise moldatzen dira bietan Pihlstrom eta Marenk finlandiarrak. Ospakizunetan dabiltza.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5538,5493,38],"tags":[312,6121,4050,8222,8342,8343,8341],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14688"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14688"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14688\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14689,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14688\/revisions\/14689"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14688"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14688"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14688"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}