{"id":14729,"date":"2018-01-23T09:56:32","date_gmt":"2018-01-23T09:56:32","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14729"},"modified":"2018-01-23T09:56:32","modified_gmt":"2018-01-23T09:56:32","slug":"eraso-matxistak-eta-heziketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/01\/eraso-matxistak-eta-heziketa\/","title":{"rendered":"Eraso matxistak eta heziketa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/gontzal-fontaneda\/2018\/01\/19\/eraso-matxistak-eta-heziketa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gontzal Fontaneda \/ 2018-01-19 \/ 391 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Gizonak eta emakumeak berdintzat jo behar direla gizarteari irakasten lortuz doa feminismoa. Zehazki ere, gizarte-mobilizazioan aurrera handia egin du berdintasuna erraietatik ukatzen duen gaitz honen aurka: indarkeria matxista.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Aurre egiteko, tresna nagusi bezala heziketa eskaintzen da egokiro, ikastetxeetan batez ere itxaro den heziketa. Bada, ikastetxeetan aurrerapen handia gertatu da: oro har mistoak dira eta haurrak eta nerabeak berdintasunean hezitzen dituzte. Hala ere, estatistikek aurrerapen hau itsusten dute, gizon biolento oso gazteen ehuneko izugarria ematen dute eta.<\/p>\n<p>Porrot egiten ote du ikastetxeko heziketak? Ez. Arazoa ez dago ikastetxean. Heziketari dagokionez, ez da lehentasunezko kontuan izaten ikastetxea baino askoz irakasle eraginkorrago bat, haurtzaroan hezitzen duena, nerabezaroan, bizitza osoan, egun osoan, egunero eta norberaren etxe barruan: telebista.<\/p>\n<p>\u2013 Herenegun haurrek eta nerabeek txirrindularitza ikusi zuten telebistan. Gizon heroiko batzuek irabaztearren ahalegin handiak egin eta gero, bat-batean, txirrindularitzarekin zerikusirik gabe, emakume gazte eta eder batzuk agertu ziren eta gizon irabazleei masailean musu bana eman zieten, eta kito.<\/p>\n<p>\u2013 Atzo auto-iragarki bat ikusi zuten. Gizon erosleak kapo gainean eserita emakume gazte eta eder bat ikusi zuen, baina ez zen autoarekin batera saltzen (besterik ez behar!); emakumea, bada, loreontzia besterik ez zen.<\/p>\n<p>\u2013 Gaur film bat ikusi dute. Gizona eta emakumea baso batean zehar ihes egin dute gaiztoengandik, emakumeari takoi bat apurtu zaio eta ezin du korrika egin, gero erro baten aurka behaztopa egin eta lurrera erori da. Beharrik, gizon heroikoak besoetan hartu emakumea, korrika egin eta biak salbatu ditu.<\/p>\n<p>\u2013 Bihar haur-ipuin baten bizidun marrazkiak ikusiko dituzte. Emakume bat etxean gatzgabe bizi da, beste edozein bezala, baina egun batean printze bat agertu da, elkarrez maitemindu dira eta printzeak emakumea printzesa bihurtu du. Harrezkeroztik oso zoriontsu bizi dira\u2026 printzeari esker.<\/p>\n<p>\u2013 Etzi, gutxi balitz bezala,\u00a0<em>reggaeton<\/em>\u00a0delakoaren heroien bideo batzuk ikusiko dituzte, eta \u2018malumeziketaz\u2019 kutsatuko dira, matxismo basatiaz.<\/p>\n<p>Ikusentzunezko irudiak sakonago grabatzen dira garunean entzuten edo irakurtzen dena baino, eta gainera, haurrek ez dute fikzioa eta egiazko bizitza bereizten. Horregatik benetakotzat bereganatzen dituzte ikusentzunezko mezuak. Horrela, irakasleek berdintasuna irakatsiz, pertsona guztiek balio bera dutela esanez eztarria urratu arren, haurrak matxismoan hezita dauzka aurretiaz irakasle handiak, telebistak: gizonak nagusiak direla eta emakumeak beraien zerbitzariak besterik ez direla. Haurren neuronek ezin dezakete ikastetxean hartutako ikasgaia ondo digeritu, pantailan ikusi dutena aldez aurretik grabatuta daukatelako.<\/p>\n<p>Ahaleginak ikastetxean jarraitu ez ezik, hauxe ere egin behar da: telebista-\u201ckateetan\u201d pantailan agertzen den guztia berdintasunaren ikuspegitik gainbegiratzen duten batzorde feministak eratzeko exijitu. Ikastetxean bai, baina telebistan batik bat garaituko du heziketak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gontzal Fontaneda \/ 2018-01-19 \/ 391 hitz Gizonak eta emakumeak berdintzat jo behar direla gizarteari irakasten lortuz doa feminismoa. Zehazki ere, gizarte-mobilizazioan aurrera handia egin du berdintasuna erraietatik ukatzen duen gaitz honen aurka: indarkeria matxista.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5505,5717,5497,5493,65,5512,6818,5496],"tags":[8379,8376,6357],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14729"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14729"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14729\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14730,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14729\/revisions\/14730"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14729"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14729"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14729"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}