{"id":14776,"date":"2018-03-15T10:27:03","date_gmt":"2018-03-15T10:27:03","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14776"},"modified":"2018-03-15T10:27:03","modified_gmt":"2018-03-15T10:27:03","slug":"stephen-hawking-fisikaria-hil-da-bart-76-urterekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/03\/stephen-hawking-fisikaria-hil-da-bart-76-urterekin\/","title":{"rendered":"Stephen #Hawking fisikaria hil da bart 76 urterekin"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/1521013646\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Sustatu \/ 2018-03-13 \/ 534 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Stephen Hawking fisikari eta astronomo entzutetsua hil da. Londresen jaioa 1942an, hainbat zientzia arlotan sari ugari jasotakoa, besteak beste 12\u00a0honoris causa\u00a0doktoretza. Zulo beltzen inguruan eta kosmologiaren hainbat esparrutan egindako ekarpenek zientziaren ikuspegia aldarazi zuten gai horien inguruan.\u00a0Bart hil da, familiak jakinarazi duenez, 76 urte zituela. Sarean bere figuraren inguruko aipamenak izugarri ari dira zabaltzen\u00a0<a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/Hawking?src=hash\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">#Hawking<\/a>\u00a0traolarekin.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Bere seme-alabek bart\u00a0<a href=\"https:\/\/qz.com\/1228658\/physicist-stephen-hawking-has-died\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">emandako mezu honen bidez<\/a>\u00a0ezagutu dugu fisikari handi honen heriotza:<\/p>\n<blockquote><p>Oso tristetuta gaude gure aita maitea hil egin baita gaur. Zientzialari handia zen eta gizon aparta; bere lana eta oinordekotza luzarorako biziko da. Ausart eta temati, umoretsu eta azkarra; ezaugarri horiek inspirazio izan dira hainbat pertsonarentzat mundu osoan. Berak esana da, \u2018unibertsoak ez luke askorik balioko, ez balitz maite duzun jendearen etxea dela\u2019. Betiko sentituko dugu bere falta.\u201d<\/p><\/blockquote>\n<h2><\/h2>\n<h2>Fisikaririk ezagunenetakoa, pop kulturaren ikono, ia-ia<\/h2>\n<p>Zientziari egindako ekarpenaz gain, pop kulturaren ikono modukoa ere izan da, besteak beste\u00a0<em>The Big Bang Theory<\/em>\u00a0eta\u00a0<em>Stark Trek<\/em>\u00a0telesailetan parte hartuz, eta\u00a0<em>The Simpons<\/em>telesailean ere\u00a0azaldu izan da bere marrazkia. Ziurrenik, herritarren artean fisikaririk ezagun eta \u201cmediatikoena\u201d izan da. Horretan eragina izan du, noski, bere gaixotasunak (Lou Gehrig sindromea zeukan). 1963an diagnostikatu zioten eta 2 urteko bizi-itxaropena eman zioten. Beste 55 urtez bizi izan da.<\/p>\n<p>Hawkingen lehen emazteak idatzitako memorietatik,\u00a0<a href=\"http:\/\/azpitituluak.com\/euskaraz\/1498464216\">The Theory of Everything<\/a>\u00a0(<em>guztiaren teoria<\/em>, euskarazko azpidatziak daude) film biografikoa egin zen 2014an. Unibertsitateko karreraren hasiera, bere gaixotasunaren hastapenak eta bere lehen ezkontza ageri dira film horretan.<\/p>\n<h2>Stephen Hawking (Wikipediatik hartua)<\/h2>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Stephen_Hawking\">Wikipediatik hartua<\/a><\/p>\n<p><strong>Stephen William Hawking<\/strong><\/p>\n<p>(<a title=\"Oxford\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Oxford\">Oxford<\/a>,\u00a0<a title=\"Ingalaterra\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Ingalaterra\">Ingalaterra<\/a>,\u00a0<a title=\"1942\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/1942\">1942ko<\/a><a title=\"Urtarrilaren 8\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Urtarrilaren_8\">urtarrilaren 8a<\/a>\u00a0\u2013\u00a0<a title=\"Cambridge\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Cambridge\">Cambridge<\/a>,\u00a0<a title=\"2018\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/2018\">2018ko<\/a>\u00a0<a title=\"Martxoaren 14\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Martxoaren_14\">martxoaren 14a<\/a>) fisikari eta astronomoa izan zen, bere garaiko ospetsuenetakoa. Hainbat\u00a0<a title=\"Zientzia\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Zientzia\">zientzia<\/a>\u00a0arlotan egindako ekarpenei esker, sari ugari jaso zituen; aipagarrienak, jaso zituen hamabi\u00a0<a class=\"new\" title=\"Honoris causa doktore (sortu gabe)\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/w\/index.php?title=Honoris_causa_doktore&amp;action=edit&amp;redlink=1\">honoris causa doktoretzak<\/a>.<\/p>\n<p>Haren gurasoak\u00a0<a title=\"Londres\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Londres\">Londresen<\/a>\u00a0bizi ziren, baina\u00a0<a title=\"Bigarren Mundu Gerra\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Bigarren_Mundu_Gerra\">Bigarren Mundu Gerraren<\/a>\u00a0ondorioz ama\u00a0<a title=\"Oxford\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Oxford\">Oxforda<\/a>\u00a0joan zen, eta han jaio zen Stephen Hawking.<\/p>\n<p><a title=\"1959\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/1959\">1959an<\/a>\u00a0<a title=\"Oxford\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Oxford\">Oxforden<\/a>\u00a0zientzia naturalak ikasteko beka bat lortu zuen eta\u00a0<a title=\"Fisika\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Fisika\">fisikan<\/a>\u00a0lizentziatu zen\u00a0<a title=\"1962\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/1962\">1962an<\/a>. Ondoren Cambridgera joan zen\u00a0<a title=\"Kosmologia\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Kosmologia\">kosmologia<\/a>\u00a0ikertzeko.\u00a0<a title=\"1963\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/1963\">1963an<\/a>\u00a0<a title=\"Alboko esklerosi amiotrofiko\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Alboko_esklerosi_amiotrofiko\">alboko esklerosi amiotrofikoa<\/a>\u00a0diagnostikatu zioten eta soilik pare bat urte biziko zela esan zioten baina bere doktoretzarekin aurrera jarraitzeko grina sortu zitzaion. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu baina pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.<\/p>\n<p>Doktoretza egiten ari zen bitartean ezkondu zen Jane Waylinekin (1965ean) 1966an lortu zuen fisikako doktoretza. 1972an Hawking\u00a0<em>Royal Society<\/em>ko kidea izatera sartu zen; hiru urte eta gero fisikako irakasle izan zen Cambridge-en. Bere bizitza osoan hainbat sari eman dizkiote, baita liburuak argitaratu ere. Hogeita bost urtez ezkonduta egon eta gero, 1990ean ezkontza apurtu zen. Zientifikoa Elaine Mason izeneko bere erizainarekin bizitzera joan zen. Bost urte geroago ezkondu egin ziren.<\/p>\n<p>Handik aurrera ikertzen jarraitu zuen eta irakasle gisa hainbat unibertsitatetan jardun zuen.\u00a0<a title=\"1970\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/1970\">1970etik<\/a>\u00a0aurrera\u00a0<a title=\"Astronomia\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Astronomia\">astronomian<\/a>\u00a0espezializatu zen\u00a0<a title=\"Zulo beltz\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Zulo_beltz\">zulo beltzen<\/a>\u00a0fenomenoa eta\u00a0<em><a title=\"Big Bang\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Big_Bang\">Big Bang<\/a><\/em>\u00a0teoria ikertuz.\u00a0<a title=\"1982\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/1982\">1982an<\/a>\u00a0<em><a title=\"\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Denboraren_historia_laburra\">Denboraren historia laburra<\/a><\/em>\u00a0idatzi zuen unibertsoari buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jaungoiko sortzailea izatea bateragarriak baitziren harentzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan,\u00a0<em><a class=\"new\" title=\"The Grand Design (sortu gabe)\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/w\/index.php?title=The_Grand_Design&amp;action=edit&amp;redlink=1\">The Grand Design<\/a><\/em>\u00a0hain zuzen ere, atzera egin zuen, zientzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez ziolakoan.<\/p>\n<p>Bere bizitzako azken urteetan gurpildun aulki elektriko bat erabili zuen, baita hitz egiteko balio zion\u00a0<a title=\"Ordenagailu\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Ordenagailu\">ordenagailu<\/a>\u00a0bat ere. Baina horrek ez zion galarazi fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburuak idaztea, mundu mailan fisikari garrantzitsuenetako bat izanik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sustatu \/ 2018-03-13 \/ 534 hitz Stephen Hawking fisikari eta astronomo entzutetsua hil da. Londresen jaioa 1942an, hainbat zientzia arlotan sari ugari jasotakoa, besteak beste 12\u00a0honoris causa\u00a0doktoretza. Zulo beltzen inguruan eta kosmologiaren hainbat esparrutan egindako ekarpenek zientziaren ikuspegia aldarazi zuten &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/03\/stephen-hawking-fisikaria-hil-da-bart-76-urterekin\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5493,17,5500,5626,70],"tags":[6012,8417,8416],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14776"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14776"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14776\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14777,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14776\/revisions\/14777"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14776"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14776"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14776"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}