{"id":14804,"date":"2018-03-26T07:55:30","date_gmt":"2018-03-26T07:55:30","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14804"},"modified":"2018-03-26T07:57:04","modified_gmt":"2018-03-26T07:57:04","slug":"barrea-mamu-denean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/03\/barrea-mamu-denean\/","title":{"rendered":"Barrea mamu denean"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1827\/046\/001\/2018-03-24\/barrea_mamu_denean.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Maialen Unanue Irureta \/ 2018-03-24 \/ 1150 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>&#8216;Gelotofobia&#8217;deitzen zaio besteek norberaz barre egiteari muturreko beldurra izateari. Hori dutenek bakartzera jo dezakete, eta antsietatea, larritasuna, izua eta abar izan ditzakete. Baina bada kezkagarriagoa den beste zerbait: bestelako gaixotasun mentalen adierazle izaten da.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Txikia izan zein eztanda eragin, barreak badu eragin askatzaile bat. Osasunari on egiten diola diote adituek. Baina bada barrea horrela bizi ez duenik, eta, aldiz, mingarri zaionik. Are gehiago: baldintzagarri. Izan ere, bada barreak entzun eta, hala den jakin gabe ere, norberaz ari direla uste duenik. Automatikoki. Aldiro. Horrela, askatu beharrean, barreak hondoratu egiten ditu; osasunari on egin beharrean, kalte egiten dio, barruan daramaten beldurra elikatuz, beti pixka bat gehiago. Inork ez du gustuko besteek norberaz barre egitea, baina batzuei jasangaitza egiten zaie. Barrea mamu bihurtzen zaie, eta beldur hori muturrera eramateari\u00a0<em>gelotofobia<\/em>\u00a0esaten zaio.<\/p>\n<p>\u00abBarreak badu zentzu positibo bat kultura guztietan, edo gehienetan behintzat, gertutasunarekin, konplizitatearekin, dibertitzearekin lotuta\u00bb, nabarmendu du Jon Arruabarrena psikologoak. \u00abPertsona horiek, aldiz, zailtasuna dute barreen zentzua bereizteko, eta, emozio positiboekin konektatu beharrean, emozio negatiboekin konektatzen dute, eta hor babesten dute euren burua\u00bb. Babestea, besteen barreak saihesteko mekanismo gisa, Karmele Salaberria EHUko irakasleak azaldu duenez: \u00abEgoeretara edo jendearengana ez gerturatzea dakar, edo, gerturatuz gero, izkina batean gelditzea; zenbaitek edan egingo dute, edo bestelako substantziak kontsumitu, horri aurre egin ahal izateko\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, bestelako fobien antzera, antsietatea, izua eta larritasuna sor ditzake gelotofobiak ere, Arruabarrenaren esanetan, eta horrek, gaitza dutenen egunerokoan du eragina: \u00abMuturrera joanda, gelotofobiak etxean giltzapetuta egotera kondena zaitzake, eta ez ausartzera harremanak egiten, harreman intimoak izaten, edo lanera joaten\u00bb. Barreen zentzua ez bereiztea aipatu du kasu arin gisa; kasu guztietan, barreak norberagatik direla uste izatea. Salaberriak kontatu duenez, fisiologikoki ere eragiten die: \u00abHiperaktibazioa sentitzen dute: egoera sozialetan daudenetan, edo egon behar dutela pentsatze hutsarekin, izerditan hasten dira, bihotz taupadak azkartzen, dardarak, gorritzen edo zuritzen, urduritzen&#8230;\u00bb. Ingurukoek ikusi egiten dituzte sintoma horiek, eta horrek herstura handiagoa eragiten die: \u00abOso gaizki pasatzen dute, pentsatzen baitute negatiboki ebaluatuko, epaituko dituztela.<\/p>\n<p>Batera edo bestera, kezkagarriena zera da: adituek buru osasunarekin lotutako beste gaixotasun batzuen adierazletzat dute gelotofobia. Zehazki, gelotofobia antsietate sozialaren nahasmendua edo nortasun saiheskariaren nahasmendua dituen adierazle izan daiteke. \u00abEz dut ezagutzen gelotofobia bakarrik duen kasurik: orokorragoa den fobia sozialtzat duguna bai, eta horren beste adierazle bat da barrearena\u00bb. Barreari beldurra izateaz gain, bestelako zailtasunak izan ditzakete jende askorekin egoteko, begiradak mantentzeko, eta abar: \u00abErreparatzem diegu gertakizun edo jokabide batzuei, eta, nolabait, ezin dute euren burua haiengandik babestu: erasotzat hartzen dituzte\u00bb.<\/p>\n<p><b>Hainbat faktorek sortua<\/b><\/p>\n<p>Hain zuzen, Salaberriak asko ikertu du fobia sozialen inguruan: zer diren, gaitz hori dutenak zein egoeratan dauden deseroso, zer sentitzen duten&#8230; \u00abIntentsitate handiko beldurra da, irrazionala eta soziala, gehiegizko antsietatea sortzen die. Batzuek fobia izango diote jendaurrean edozer egiteari \u2014hitz egiteari, jateari, antzezteari&#8230;\u2014, edo estimulu orokorragoen beldur izan daitezke \u2014taldean hitz egiteari, lagunekin afari bat egiteari, jende berria ezagutzeari&#8230;\u2014\u00bb.<\/p>\n<p>Gainera, Salaberriaren esanetan, trebetasun sozialak galtzea ekar dezake, gehiegizko beldurra edukitzeaz gain: \u00abEgoera horiek gero eta zailagoak zaizkigu, eta geure burua gero eta baldarrago ikusten dugu: ezer egin ezean, gero eta egoera sozial gehiago saihestuko ditu, eta beldur hori areagotuko zaio\u00bb.<\/p>\n<p>Non du jatorria, ordea, gelotofobiak? \u00abIturrira joango nintzateke: jaio eta lehenengo esperientzietara, lehenengo loturetara: horien arabera osatzen dugu gure buruaren ideia edo gure burua maitatzeko ohitura\u00bb, azaldu du Arruabarrenak, ohartaraziz arriskutsua dela orokortzea. Lotura horiek oinarri bat ematen dute , eta berebiziko garrantzia du oinarri horien nolakotasunak: \u00abGarrantzizko figura erreferenteekin osatzen dira, gurasoekin edo gertukoenekin, eta haien bidez ikasten da norbere burua maitatzen, hasieran inkontzienteki; bere burua haiengan nola islatzen den eta haiek nola maitatzen duten konturatuta osatzen du norberak bere buruaren ideia: hor dago koska\u00bb.<\/p>\n<p>Salaberriak azaldu duenez, muturreko egoerara iristeko ez da arrazoi bakar bat behar: \u00abHainbat faktorek eragindakoak izaten dira nahaste mental guztiak, eta badaude arrazoi biologikoak, psikologikoak eta sozialak\u00bb. Batetik, \u00abizaera\u00bb aipatu du, \u00abjaiotzez emozionalki erreakzionatzeko bakoitzak dituen ezaugarriei\u00bb erreferentzia eginez. \u00abBatzuk barnerakoiagoak dira, beste batzuk lotsatiagoak; beste batzuek agian esperientzia txarrak izan dituzte eskolan, edo familian ez dira oso trebeak sozialki harremanak izateko\u00bb. Eta, horri lotuta, izateko modu batzuek eta besteek gizartean duten onarpenaz ohartarazi du: \u00abGaur egun, gure gizartean apala izatea, isila izatea, behatzailea izatea, barnerakoia izatea ez dira gehiegi baloratzen diren ezaugarriak\u00bb. Pertsona bakoitzak bere erritmoa behar du, baina gizarteak bat eta bakarra markatzen du, Salaberriaren ustez: \u00abGure gizartea hain azkarra denez, eta dena egin behar denez azkar \u2014baita harremanak ere\u2014, bada harreman horietan eroso sentitzen ez direnik\u00bb.<\/p>\n<p>Arruabarrenaren ildotik, Zorione Aperribai Arrizabalagak ere ezinbestekotzat jo du norbere burua onartzen eta maitatzen ikastea; Algaraka Barreterapiako arduraduna da. \u00abEz da egun batetik bestera egin daitekeen zerbait: bizitza osoko lanketa da\u00bb. Ohartarazi duenez, gizartean agerikoa da \u00abexijentzia eta elkarrenganako kritika\u00bb, eta \u00abasko\u00bb dira norbere buruarekin segurtasun gabezia handia dutenak. Horri aurre egiteko, norbere buruaz barre egiten ikastea besteen iritziengandik defendatzeko tresna bat izan daiteke: \u00abNorbere hutsegiteez barre egiteko gai dena autoestimu on bat garatzeko gai da, besteen aitorpenik behar ez eta bere burua onartzeko gai den heinean\u00bb.<\/p>\n<p><b>Bizitzako edozein arotan<\/b><\/p>\n<p>Baina autoestimua, autokontzientzia edo besteekiko loturak ez ezik, Arruabarrenaren ustez bestelako arrazoiak egon daitezke gelotofobiaren muinean: \u00abGertakizun traumatikoak egon daitezke haurtzaroan, nerabezaroan edo helduaroan: edozein etapatan, gertakizun bat trauma bat bezala bizi baldin badugu, barrea trauma horrekin lotu dezakegu\u00bb. Horregatik, psikologoak uste du edozein adinetan gara daitekeela.<\/p>\n<p>Gelotofobia izateak ez du esan nahi pertsona horiek umorerik ez dutenik; kontua da ez dakitela gainerakoena interpretatzen, Arruabarrenaren esanetan: \u00abHautsita daukate barreak interpretatzeko termostatoa, eta ez dituzte ondo neurtzen errealitateak ematen dizkien adierazleak: beraien interpretazioaren arabera egiten dituzte harremanak, ez besteek dituzten intentzioen arabera\u00bb.<\/p>\n<p>Aperribaik barreak dituen onurez hitz egin du: \u00abBarre egitean, gure garunak ongizatean laguntzen diguten dopamina edo endorfinak bezalako hormona eta neutrotransmisoreak jariatzen ditu modu naturalean\u00bb. Eta, azaldu duenez, onura psikologikoak ere baditu, onura fisikoez gain: \u00abUmore ona bizitzaren zailtasunei aurre egiteko gaitasunaren aldagai garrantzitsuenetako bat da, eta, gainera, zailtasun horiei distantziatik behatzen laguntzen digu\u00bb. Nabarmendu du balio duela pertsonen arteko kohesioa, komunikazioa, konfiantza eta sormena indartzeko ere.<\/p>\n<p><b>Aurre egin dakioke\u00a0<\/b><\/p>\n<p>Aperribaik berak barruko behar bat asetzeko hasi zuen barreterapia, \u00abasko\u00bb kostatzen zitzaiolako gainerakoen aurrean den bezala azaltzea. Taldeka landu ohi ditu saioak, eta hasieran gehienek lotsa sentitzen dute, haren esanetan. \u00abUne horietan, transmititzen diet norbere ahuleziak detektatu eta erlatibizatzea dela autokonfiantza hobetzen hasteko modu bat: guztiok egiten ditugu akatsak, eta antzeko alderdietan osatugabeak garela esaten diet; hori funtsezkoa da lotsa galtzen hasteko\u00bb. Norbere buruaz barre egitea norbere buruarekin bakeak egiteko modu bat ere badelako, haren ustez: \u00abGure burua hain zorrotz ebaluatu beharrean, gureganako begirada lagunkoiagoa lantzea beharrezkoa da oreka psikologiko bat lortzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Aurre egiteko, gelotofoboak arazohori duela jakin behar du lehenik, Arruabarrenaren esanetan: \u00abEgon daitezke pertsona batzuk, gu barne, zailtasunak zailtasuntzat identifikatzen ez dituztenak: pentsa genezake inguruaren arazoa dela, eta ez gurea\u00bb. Hau da, jasaten ari dena zer den identifikatzen jakin behar duela, Salaberriak ohartarazi duenez. Kontziente izanda, bigarren pausoa konpromisoa hartzea litzateke, eta bideak bilatzea hori arintzeko, teknikaren edo terapiaren baten bidez. Ingurukoek ere lagun diezaiokete, batez ere \u00aboso ulerkorrak\u00bb izanez eta ez gutxietsiz, zailtasuna baloratuz eta zalantzan ez jarriz, Arruabarrenak zehaztu duenez: \u00abLaguntza behar dutenek markatzen gaituzten eran hurbildu behar dugu haiengana\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maialen Unanue Irureta \/ 2018-03-24 \/ 1150 hitz &#8216;Gelotofobia&#8217;deitzen zaio besteek norberaz barre egiteari muturreko beldurra izateari. Hori dutenek bakartzera jo dezakete, eta antsietatea, larritasuna, izua eta abar izan ditzakete. Baina bada kezkagarriagoa den beste zerbait: bestelako gaixotasun mentalen adierazle &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/03\/barrea-mamu-denean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5497,5493,24],"tags":[8442,8440,8437,8439,8438,8441],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14804"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14804"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14804\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14807,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14804\/revisions\/14807"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14804"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14804"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14804"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}