{"id":14862,"date":"2018-04-18T09:03:48","date_gmt":"2018-04-18T09:03:48","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14862"},"modified":"2018-04-18T09:03:48","modified_gmt":"2018-04-18T09:03:48","slug":"zenbait-tokitako-nerabeak-nahasiz-euskara-gailendu-da-udalekuetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/04\/zenbait-tokitako-nerabeak-nahasiz-euskara-gailendu-da-udalekuetan\/","title":{"rendered":"Zenbait tokitako nerabeak nahasiz, euskara gailendu da udalekuetan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2470\/009\/001\/2018-04-18\/zenbait_tokitako_nerabeak_nahasiz_euskara_gailendu_da_udalekuetan.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Garikoitz Goikoetxea \/ 2018-04-18 \/ 394 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>&#8216;Mingaina dantzan&#8217; udalekuen lehen balantzea egin dute: %75eko erabilera eduki du euskarak. Moldaketa batzuk egingo dituzte aurten.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Euskara ohiko hizkuntza dutenak eta ez dutenak, euskaraz aiseago egiten dutenak eta zailtasunak dituztenak, eremu soziolinguistiko batekoak eta bestekoak. Eusko Jaurlaritzak\u00a0<em>Mingaina dantzan<\/em>\u00a0udalekuak antolatu zituen iaz, azterketa soziolinguistiko bat egiteko helburuarekin: nola eragin euskararen erabileran hainbat eremutako nerabeak nahasiz. Azterketaren emaitzak dio euskara izan zela udalekuetako hizkuntza nagusia \u2014%75etik gora, neurketaren arabera\u2014, eta eremu soziolinguistiko erdaldunetako nerabeek \u00abinoiz baino euskara gehiago\u00bb erabili zutela egun horietan. Aurten ere egingo dute proba, egokitzapen batzuekin. Aisialdian euskararen erabilera areagotzeko \u00abgakoak\u00bb topatzea dute helburu.<\/p>\n<p>Mundakan (Bizkaia) egin zituzten udalekuak iaz, 12-13 urteko nerabeekin. Bi txanda egin zituzten. Baldintza bat zuten: gehiago izatea eremu euskaldunetako nerabeak. I\u00f1aki Eizmendi Ebete aholkularitzako kideak azaldu duenez, azkenean ez zuten helburua lortu, eta eremu erdaldunagoetako gaztetxoak izan ziren gehiago. Emaitzetan badauka eragina horrek: \u00abProportzioak alderantzizkoak izan balira, euskararen erabilera handiagoa izango zen\u00bb.<\/p>\n<p>Lortutako datuak nabarmendu dituzte, hala ere. Nahiz eta udalerri euskaldunetakoak gutxiengoa izan \u2014heren bat inguru\u2014, euskara izan zen hizkuntza nagusia, egindako neurketen arabera. Eizmendik gogoratu du bestelakoa izaten dela joera: \u00abEremu desberdinetakoak nahastuta, gaztelaniaz egitea izaten da ohikoena\u00bb. Euskararen erabilera bultzatzeko hainbat neurri probatu zituzten; esate baterako, Eusle metodologia bultzatzea \u2014batzuek euskarari eusteko konpromisoa hartzea\u2014, eta sare sozialetan euskarazko edukiak txertatzea. Hezitzaileen rola ere zaindu zuten bereziki \u2014Ttakun taldeak bideratu du hori\u2014. Eta euskararen erabilera bultzatzeko neurri horiek guztiak aisiarekin lotu dituzte. \u00abUdalekuak dira: ondo pasatzera doaz hara\u00bb.<\/p>\n<p><b>Eremua eta etxekoa<\/b><\/p>\n<p>Aurten ere egingo dituzte udalekuak, Berrizen (Bizkaia), eta sakondu egingo dute ikerketa. Eizmendik aitortu du, izan ere, erabileran ez zutela lortu esperotako emaitza, nahiz eta euskara nagusitu. Aurten ere bi txanda izango dira, baina ez dute irizpide bera izango bietan. Lehenengo txandan, iazko irizpidea jarri dute: udalerri euskaldunetakoak izatea hirutik bi. Bigarrenean, etxeko hizkuntza: etxean euskaraz aritzen direnak izatea hirutik bi. Faktore horien eragina ikertuko dute. Izena emateko epea zabalik dago, datorren astearen bukaerara arte \u2014ostirala da azken eguna\u2014,\u00a0<em>Mingainadantzan.eus<\/em>\u00a0webgunean. 30 leku daude txanda bakoitzean, eta, izen emateak gehiago balira, hautaketa egingo dute ikerketarako irizpideak kontuan hartuta.<\/p>\n<p>Udalekuak eurak ez dira helburu, baizik eta \u00abgakoak\u00bb aurkitzea ohiko udalekuetan eragiteko. Hori nabarmendu du Miren Dobaranek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Egitasmo pilotu bat da, ikerketa soziolinguistikoak egiteko erabili nahi dutena; Jaurlaritzarekin batera, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea eta Eudel udal elkartea ari dira lanean. Gainerako udalekuetan eragiteko asmoz, argitalpen bat prestatu dute iazko proiektuaren emaitza nagusiekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garikoitz Goikoetxea \/ 2018-04-18 \/ 394 hitz &#8216;Mingaina dantzan&#8217; udalekuen lehen balantzea egin dute: %75eko erabilera eduki du euskarak. Moldaketa batzuk egingo dituzte aurten.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,38],"tags":[8365,114,8491,3175,8489,8490,2778],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14862"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14862"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14862\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14863,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14862\/revisions\/14863"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14862"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14862"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14862"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}