{"id":14964,"date":"2018-05-08T07:13:51","date_gmt":"2018-05-08T07:13:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=14964"},"modified":"2018-05-08T07:13:51","modified_gmt":"2018-05-08T07:13:51","slug":"haizeak-ez-du-eraman","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/05\/haizeak-ez-du-eraman\/","title":{"rendered":"Haizeak ez du eraman"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1831\/038\/001\/2018-05-08\/haizeak_ez_du_eraman.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Urtzi Urkizu \/ 2018-05-08 \/ 943 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Liburu batean jaso dute Tolosako Boinas Eloseguiren 160 urteko historia. Munduko hizkuntza askotan, txapelak \u00abeuskal\u00bb laguntzailea du, atzetik edo aurretik, nahiz eta jatorriz Euskal Herrikoa ez izan. Adituek diote sakon aztertu beharko litzatekeela nola egin den identifikazio hori.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Rene Cuzacq idazlearen arabera, Biarnoko (Okzitania) herritarrak izan ziren boneta erabiltzen aurrenekoak, XIII. mendearen amaieran. Lizarraldek berak dio jatorria herrialde askotan egon daitekeela. Baina gauza bat argia da: munduko herrialde askotako hizkuntzetan, txapelak \u00abeuskal\u00bb adjektiboa darama.<\/p>\n<p>Batek baino gehiagok esan izan du euskaldunak ez direla abilak marketinean, baina txapelaren zabalkundeak hankaz gora jartzen du hori. Miren Arzalluz Parisko Palais Galliera modaren museoko zuzendariaren ustez, txapelak \u00absekulako potentzia du kultur elementu gisa\u00bb. Argi ez duena da nork esportatu duen txapelaren izena: \u00abOndo aztertu beharko litzateke nola egin den euskal txapelaren identifikazioa. Frantziarren bitartez egin al dugu nazioartekotasuna? Ala XIX. mendean Euskal Herrira etorri ziren kanpoko idazleek zabaldu zuten? Ziur aski, ez gara gu izan\u00bb.<\/p>\n<p>Lizarralderen aburuz, txapela XIX. mendean hasi zen Euskal Herrian erruz erabiltzen, lehen karlistadaren ostean: \u00abJendeak Tomas Zumalakarregiren irudia txapelarekin ikusi zuenean hasi zen indarrez onartzen txapela\u00bb. Arzalluzek ere nabarmendu du erreferentzia garrantzitsuak daudela karlistadetan. \u00abKarlistek intentzio guztiarekin hartu zuten txapel gorria sinbolo gisa\u00bb.<\/p>\n<p>Arzalluzek azaldu du abertzaletasunak ere txapela sinbolotzat hartu zuela dozenaka urte batzuk geroago: \u00abHor daude Sabino Arana, Jose Antonio Agirre lehendakaria eta beste hainbat. Askok abertzaletasuna erakusteko erabili zuten txapela\u00bb.<\/p>\n<p>Hainbat eremutan erabili izan da txapela Euskal Herrian. Arzalluzek 1880ko argazki batzuk aurkitu zituen, Getariakoak (Gipuzkoa), eta emakume batzuk txapelarekin agertzen ziren haietan. \u00abEsango nuke emakumeak kirolak praktikatzen hasi zirenean hasi zirela txapelak erabiltzen, aristokraziaren eta elite baten inguruan\u00bb. Lizarralderen iritziz, Amerikan Ipar Euskal Herriko kirolariek jarri zuten txapela modan. \u00abJean Borotra tenislariak zur eta lur utzi zuen AEBetako jendea XX. mende hasieran\u00bb.<\/p>\n<p>Idazleak azaldu duenez, txapelaren \u00abpraktikotasunak\u00bb eragina izan du zabalkundean. \u00abGure klimarako hobea da txapela, eta horregatik jaitsi zen kapelaren erabilera\u00bb.<\/p>\n<p><b>Gaur egungo erabiltzaileak<\/b><\/p>\n<p>Zumalakarregiren figura gaur arte iritsi da, eta jeneral karlistaren rola jokatu du hainbat urtez Emilio Ona Elejalde gasteiztarrak Dulantziko (Araba) herri antzerkian. Kirolari ohia da, eta 45 urte daramatza txapela janzten. \u00abBlusen kuadrillarekin beti gustatu izan zait txapela janztea, baina ez bakarrik jaietan. Ekitaldi batzuetan kozinatzen aritzen naiz, eta horietan ere txapela eramaten dut beti\u00bb. Aitortu du betidanik gustatu izan zaiola txapela. \u00abAsko janzten du. Txapel bat jartzen duzu, eta kuriosoa da: ikusten zaituenak jantzi egin nahiko lukeela ematen du\u00bb. Gasteizen bertan, Txabai elkartea sortu zuten 2009an, txapelaren erabilera sustatzeko. Elkarteko presidente ohi Jose Manuel Monterok azaldu du elkartea \u00ab<em>stand by<\/em>\u00bb egoeran dagoela. Erabiltzailea da bera, \u00abbetidanik\u00bb, eta iruditzen zaio gaur egun batik bat adineko jendeak janzten duela: \u00abGasteizen eta beste toki batzuetan, adinekoen jantzi gisa gelditzen ari da. Elkartearekin saiatu ginen gazteak animatzen, baina kontua geldi dago\u00bb.<\/p>\n<p>Baionan ere erabiltzaileak gehienbat adinekoak direla uste du Juhane Dasconek \u2014Idauze-Mendikoa (Zuberoa) da, eta Lapurdiko hiriburuan bizi da\u2014. \u00ab2003an pastorala egin nuenean hasi nintzen boneta erabiltzen, 23 urte nituela. Orduan hasi nintzen kalean ere erabiltzen\u00bb. Tarteka erabiltzen du orain, alde batera beti, eskuin aldera. \u00abBoneta ez dut sinbolotzat hartzen. Aita laboraria beti ikusi nuen erabiltzen, eta segida baten moduan hartzen dut\u00bb. 37 urte ditu, eta nahiko luke erabiltzen jarraitu. \u00abEraikuntza enpresa batean ari naiz lanean, nazioartean, eta han ez dut erabiltzen\u00bb.<\/p>\n<p><b>Etorkizunaz adostasunik ez<\/b><\/p>\n<p>Gorka Laranga fabrika bateko langilea da, Donostiako A\u00f1orga auzoan jaioa, eta 41 urte ditu. Sei urte daramatza txapela erabiltzen. \u00abNeguan erabiltzen dut, batik bat.\u00a0<em>Lagun ikusezineko<\/em>\u00a0opari gisa iritsi zitzaidan Eguberri batzuetan\u00bb. Hotzarentzat \u00aboso gozoa\u00bb iruditzen zaio, baina ez hori bakarrik: \u00abItxuroso ikusten dut nire burua txapelarekin; jantzi egiten zaitu\u00bb. Bi senide beti ikusi zituen txapelarekin: bata Baztangoa (Nafarroa) eta bestea Palentziakoa (Espainia). Haiekin identifikazio \u00abemozionala\u00bb zuen. Txapelaren etorkizunarekin uzkur da, ordea: \u00abZiur aski galdu egingo da\u00bb.<\/p>\n<p>Oterok dio pena emango liokeela desagertzea: \u00abErabilera asko ari da txikiagotzen. Txapelketetan, irabazleari txapela ematen zaio, bai, baina ez da lehengo kontu bera\u00bb. Dasconek uste du \u00abagian\u00bb galduko dela, baina badirela jarraipenerako aukerak ere: \u00abPosibilitate bat litzateke marka batek boneta erabiltzea, eta jendeak moda jarraitzea\u00bb:<\/p>\n<p>Arzalluz askoz baikorragoa da Laranga, Otero eta Dacon erabiltzaileak baino: \u00abEz da sekula desagertuko. Modaren alorrean beti izango du etorkizuna. Hori bai, sinbolo politiko gisa ez du hainbesteko indarrik\u00bb. Azaldu du txapela toki askotan ikusten dela Parisen, esate baterako: \u00abTurista askok\u00a0<em>oroigarri<\/em>\u00a0gisa erosten duten osagai tipikoa da Parisen. Galerietan ere badaude\u00bb.<\/p>\n<p>Urretabizkaia ere baikor mintzo da: \u00abEmakume batzuk hasi dira koloretako txapelak janzten. Tolosan ikusten dira batzuk. Gero eta gazte gehiago ikusten ditut txapelarekin, eta ondo jantzita. Uste dut etorkizun polita duela\u00bb. Nabarmendu du, gainera, Isabel Zapardiez diseinatzaileak eta beste batzuk ari direla desfileetara txapela eramaten. \u00abDonostiakoa da Zapardiez, eta New Yorken txapel handi batzuekin egin zuten haren diseinuen desfile bat. Horrek modernizatu egiten du txapela\u00bb. Uste du eragina izango lukeela pertsona ospetsuak txapelarekin agertzeak. Adituek diote iraganean hala izan dela.<\/p>\n<p>Arzalluzek oroitarazi du XX. mendean aktore ezagunek garrantzi handia izan zutela txapela zabaltzeko orduan: \u00abMarlene Dietrichtek eta Greta Garbok asko jokatzen zuten historikoki gizonezkoak ziren osagaiak baliatzen eta bereganatzen. Horrek ere irakurketa interesgarria du\u00bb. Lizarraldek, halaber, nabarmendu du intelektual askok erabili zutela txapela. Txapela ikuspegi askotatik aztertzeko moduko gaia iruditzen zaio Arzalluzi: \u00abDoktore tesi bat mereziko luke\u00bb.<\/p>\n<p>Euskal Herritik txapelaren idiosinkrasia esportatu da. Baina txapelak ere saldu dira mundu osoan; fabrikatzaile nagusia Tolosan dago. 1858an, Antonio Elosegik (1834-1905) galtzerdiak egiteko fabrika bat sortu zuen herri horretan. \u00abBaina galtzerdiak gaizki ateratzen zitzaizkien, txapel baten modukoak. Orduan, Elosegik txapelak egitea erabaki zuen\u00bb. Garai hartan, emakume langile bakoitzak egunean txapel bat egiten zuen. \u00abEuropatik makinak automatizatzeko sistema ekarri zuen Elosegik, eta egunean 3.000 txapel egiten zituzten handik hamarkada batzuetara\u00bb. Gaur egun, enpresak 160.000 txapel egiten ditu \u2014erdiak militarrentzat eta beste erdiak zibilentzat\u2014. Munduko herrialde askotan saltzen dute. \u00abChe Guevarak ere bertan fabrikatutako txapela jantzi zuen. Frogatuta dago\u00bb. Lizarralderen iritziz, txapelak badu etorkizuna, \u00abbaldin eta berrikuntza txiki batzuk gaineratzen bazaizkio\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtzi Urkizu \/ 2018-05-08 \/ 943 hitz Liburu batean jaso dute Tolosako Boinas Eloseguiren 160 urteko historia. Munduko hizkuntza askotan, txapelak \u00abeuskal\u00bb laguntzailea du, atzetik edo aurretik, nahiz eta jatorriz Euskal Herrikoa ez izan. Adituek diote sakon aztertu beharko litzatekeela &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/05\/haizeak-ez-du-eraman\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5493,5492,65,90],"tags":[8554,8556,8553,8555,8552,29],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14964"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14964"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14964\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14965,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14964\/revisions\/14965"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14964"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14964"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14964"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}