{"id":1502,"date":"2012-12-21T08:53:09","date_gmt":"2012-12-21T08:53:09","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1502"},"modified":"2012-12-21T08:53:36","modified_gmt":"2012-12-21T08:53:36","slug":"baditu-baina-ez-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/baditu-baina-ez-du\/","title":{"rendered":"Baditu, baina ez du"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2012-12-07\/018\/001\/baditu_baina_ez_du.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2012-12-07 \/ 1.424 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Paris, New York, Dublin eta Buenos Aires, besteak beste, literaturagai bihurtutako hiriak dira. Euskal Herrikoak ere azaldu izan dira narrazioetan, baina euskal literatura modernoa gaztea izaki, oraindik ez da hiri bati buruzko lan erabatekorik egin.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Badira literatura lanen kokagune soil ez ezik literaturagai bihurtu diren hiriak, kapituluz kapitulu edo bertso lerroen artean ibili daitezkeenak. Esaterako, Paris, New York, Dublin eta Buenos Airesen barrena eskutik eramaten dute irakurlea Julio Cortazarrek, Paul Austerrek, James Joycek eta Jorge Luis Borgesek. Kalezuloa paragrafo bilakatzen da, monumentuak xehetasunez betetzen du deskripzioa, eta balkoiak elkarrekin solasean hasten dira elkarrizketa harilkatuz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herrira, euskal literaturara etorrita, Bilbo ilun eta zikina deskribatu dute, edota aldirietako Donostia erakutsi, adibidez. Harkaitz Canok uste du Euskal Herriko hiriek liburu askotan dutela \u00abgarrantzia\u00bb, baina hiri bati buruzko nobela \u00aberabatekorik\u00bb ez dagoela. Iratxe Retolaza literatur kritikariak zera nabarmendu zuen <i>El Pais<\/i> egunkarian, 2005eko uztailaren 31n argitaratutako erreportajean: \u00abBide honetatik, baserri giroari eta tradizioari gartxuki uztarturik loraturiko euskal literaturaren eraberritzeak hiritartzea izan zuen lehentasun eta erronka nagusi. (&#8230;). XX. mendearen azken herenera arte, Euskal Herriko hiriak ez ziren euskal literaturan literaturagai eta gogoetagai izan\u00bb. Beste herrialde batzuetako literaturaren aldean euskal literatura modernoa gaztea delako ez duela hiri bati buruzko lan erabatekorik, alegia. Izan ere, tamainak ez dauka garrantzirik hiria literaturagai bihurtzerakoan. Itxaro Bordaren iritziz, \u00abibai bat, industrialde suntsitu bat, gau etengabea, langile alferrak, gatazka zurrunak&#8230;\u00bb behar ditu hiriak liburuko pertsonaia nagusia izateko. Canorentzat, berriz, \u00abatmosfera\u00bb bat, edo tokia \u00abkontrasteduna\u00bb izatea \u00ablagungarriak\u00bb izan daitezke. Patxi Zubizarretak tamainaren aldagaiari heldu dio: \u00abEdozein megapoli, hiri edo hirixka aski da, kontatzen denak merezi baldin badu\u00bb. Eta Edorta Jimenezek argi dauka: \u00abIdazleak behar dira. Idazleek egin dituzte Paris, New York eta Buenos Aires literaturagai\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Badituzte ibaiak, gatazka zurrunak, eta industrialde suntsituak Euskal Herriko hiriek; kontrastedunak dira, gainera, eta idazleak biltzen dituzte. Beraz, literaturagai izateko osagaiak baditu hemengo hiri bakoitzak, baina bakar batek ere ez du, oraingoz, obra erabatekorik. Aingeru Epaltzak pentsatzen du, gainera, horretarako \u00abnolabaiteko metatze bat\u00bb behar dela. \u00abHainbat idazle eta hainbat idazlan \u2014are tradizio literario oso bat ere\u2014 hiri baten inguruan ardaztuak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Iru\u00f1earen kasuaz mintzatu da Epaltza. Haren ustez, Iru\u00f1ea literaturan agertu denean, hari buruzko \u00abestereotipo\u00bb bat sortu dute: \u00abbesta basatiarena\u00bb. Ernest Hemingwayren <i>The Sun Also Rises<\/i> (1926) liburuaz ari da. Bestela, pentsatzen du euskarazko nobeletan ez dela Nafarroako hiriburuaz hausnartu, \u00abSanferminetan giroturiko edo abiaturiko nobelak falta ez badira ere\u00bb. Hiria nobeletan agertu izan denean, \u00abprobintzianoa, ezjakina eta hantustea\u00bb dela iruditzen zaio. \u00abAberats berri eta bere barren hustasunaz eta bere mendekotasunaz harro dagoena. Nireetan, bederen, hala da\u00bb. Iru\u00f1eari buruz euskaraz egindako idazlan gehiago falta direlakoan dago. Canok Jon Alonsorenak aipatu ditu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Canok, baina, Donostiaz hitz egin du batez ere. Harentzat, Ramon Saizarbitoria da adibide paradigmatikoena. \u00abHaren liburu gehienetan, Donostia oso presente dago. <i>Martutene<\/i>-n (2012) egiten den hiriari buruzko tratamenduarekin bakarrik tesi oso bat idatz daiteke\u00bb. Harkaitz Zubiri eta <i>Zakur kale<\/i> (2007) haren lehen nobela ere ekarri ditu gogora: \u00abHartan, bete-betean asmatu zuen Donostia burgesa, aukeran epela eta itxurakerian oinarritua islatzen\u00bb. Canok berak \u00abzailtasunak\u00bb izan ditu Donostia kokaleku nagusi gisa hautatzeko. \u00abHorrek, baina, zerikusi gehiago du idazlearen talentu faltarekin\u00bb. Izan ere, uste du hiri aproposa dela \u00abitxurakeriaren gaia\u00bb jorratzeko. \u00abEdo uda giroko istorioetarako, edo malenkonia kostunbrista-gastronomikoa lantzeko\u00bb. <i>Twist<\/i>-en (2011) egilearentzat, \u00abaspirazio paristarrak\u00bb dituen hiria da. \u00abItxuraz aurrerakoia, baina apur bat harramazka eginez gero dirudien baino askoz ere kontserbadoreagoa. Kontraesan horiek literatura egiteko gai ezin hobea izan litezke\u00bb. Jimenezentzat ez dago, \u00abagian\u00bb, Donostia baino toki hoberik \u00abkrimen perfektua\u00bb egiteko. \u00abDena da joan-etorria, dena turistak, dena mozorroa, dena dotorea, hondartza handiak ditu gorputzak lurperatzeko&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Bilbo \u00ablabirintikoa\u00bb<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Donostian kokatuko luke krimen perfektua, baina iruditzen zaio Bilbon hasi zela hitz egiten literatura urbanoaren premiaz. \u00abGogoan hartu behar dira Pott Bandaren edo beste askoren gogoetak. Bilbo bera izan da hausnarketa gai, uste zelako Bilbon bertan kokatu beharko zela euskal literaturaren narrazio gunea. Bilbo narratu behar zela esaten zen\u00bb. Eta narratu zuten. \u00abBatetik, Bilbo zikin eta beltza dauzkagu Sonia Gonzalezen <i>Ugerra eta Kedarra<\/i>-n (2003) eta Paddy Rekalderen <i>Ragga-ragga dator gaua<\/i>-n (2006)\u00bb. Hiria asko aldatu da, ordea, azkeneko 20 urteotan. \u00abEgungo ultra-post guzti horren adibide izan daiteke Lutxo Egiaren <i>Zubigilea<\/i> (2007) \u00bb. Bi Bilbo horien artean, berriz, beste Bilbo batzuk narratu dituzte: \u00abGoizalde Landabasoren eta Irati Jimenezen <i>Branskint<\/i> (2011) eta <i>Nora ez dakizun hori<\/i> (2009) lanetan, esaterako, Bilbo magikoa ageri da\u00bb. Bernardo Atxaga ere aipatu du: \u00ab70eko hamarkadako Bilbo. <i>Etiopia<\/i>-ko (1978) poema batzuk gogoangarriak dira&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jimenezek ez dio oso etorkizun handrik ikusten Bilbo post-ari, \u00abBilbo <i>photoshop<\/i>, Bilbo <i>lifting<\/i>, zuri horri\u00bb, eta pentsatzen du zikina izanik \u00abezaugarri garbiagoak\u00bb zituela. \u00abOrain, garbiagoa izanik, zailagoa da ikustea zein ezaugarri dituen\u00bb. Jimenezentzat, dena den, hiriaren \u00abizate labirintikoak\u00bb joko asko eman dezake. \u00abGero betikoa dago: Bilbon dirua mugitzen da. Eta dirua mugitzen den tokian krimena sortzen da; ingelesezko tradizioari jarraikiz, esan nahi dut. Lapur zuriak, abokatuak, zikinkeria, ustelkeria&#8230; Bilbok hori dauka\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bordarentzat, berriz, Baiona \u00abhandiosa\u00bb da euskal literaturan jorratu izan dutenean. \u00abBadauka nahikoa zabor eta argitasun mikatz orrialde asko iluminatzeko. Espazioa ere bai, kultura aniztasuna, iragana, ibai ertzak, lantokiak, urrunean mendiak ikusten dira, nostalgia eta malenkonia parrasta&#8230;\u00bb. Bordak berak hainbat liburutan baliatutako Amaia Ezpeldoi detektibeak, esaterako, ongi ezagutzen ditu hiriko kaleak. Uste du, halere, bere aurretik Jean Etxeparek garatu zituela \u00absoldadu istorio batzuk Baiona Txikiko karriketan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Agian ez da gehiagotan agertu egoera linguistikoarengatik. Gasteizi dagokionez, behintzat, hori iritzi dio Zubizarretak. \u00abEgoera editorialak ere izango zuen zerikusia\u00bb. Gainera, kontu bitxi bat gogorarazi du: \u00abAspalditxo, Arabako Diputazioa diru laguntzak ematen hasi zen, Gasteiz idazleen narrazioetan ager zedin. Kanpoko idazleei ostatua ere eskaintzen zitzaien trukean\u00bb. Halere, aipatu ditu hiriarekin lotura duten lanak: \u00abXabier Montoiaren ipuinak, Iban Zalduarenak, Karmele Jaiorenak, Jon Arretxerenak&#8230;\u00bb. Jimenezentzat, esaterako, Montoiaren <i>Gasteizko hondartzak<\/i> (1997) \u00aberedugarria\u00bb da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Paisaia, pertsonaia<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Istorioa hirian kokatzen denean, edo hiria denean protagonista, kontakizuna markatzen duenean, alegia, Jimenezek uste du \u00abpaisaia pertsonaia\u00bb dela. Bere nobeletan, esaterako, Bilbo pertsonaia bat dela nabarmendu du: \u00abBere bizitzarekin, bere momentuekin, bere gorputz horretan dituen atal ezberdinekin&#8230;\u00bb. Canoren iritziz, \u00abmodu askotan\u00bb markatzen dute hiriek nobela bat. \u00abHiria handia bada, garraio publikoetan edo autoetan galdutako denbora narrazioaren bizkarrezur bilaka liteke. Gogoratu, adibidez, Los Angeles eta haren inguruko ingurabideak eta abarrak, errepideetako literatura egitea ahalmentzen dutenak\u00bb. Epaltzarentzat, berriz, hiririk gabe ez daiteke nobela modernoa uler. \u00abHiria da gaurko nobelagintzaren antzeztoki naturala\u00bb. Borda areagoa joan da: \u00abHain da gutxietsia hiriaren irudia gure artean&#8230; Euskalduna, oinarrian eta ideologian, izan aitzinako kontserbadorea zein gaurko abertzale ezkertiarra, baserritarra da funts-funtsean, eta ez du hiria onartzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beraz, iruditzen zaio euskal literaturan hiriari buruzko lan erabatekorik ez egotea ez dela gaztetasunaren ondorio. Epaltzak kontrako iritzia dauka: \u00abEuskal literatura gaztea da, eta oraindik falta zaizkigu hiri horiek literario bilakatuko dituzten idazle itzal luzekoak. Gure Victor Hugo, John Dos Passos edo Bioy Casares ez dira oraino ari\u00bb. Baditu idazleak euskal literaturak, baina ez du hiriari buruzko nobela erabatekorik, Parisek, New Yorkek, Dublinek eta Buenos Airesek bezala. \u00abTira, haiek ere milioiak eta milioiak dira&#8230; Hori bai, hiria kontatu nahi duenak erronka ederra dauka\u00bb, gaineratu du Jimenezek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;-<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Calvinok esan zuena baieztatuz<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hiriak bisitatu egiten dira haiei buruzko literatura lanek erakarrita. Gero, horri zinemaren eragina gehituta, &#8216;d\u00e9j\u00e0 vu&#8217; sentipena eduki dezake irakurleak.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Canori \u00abpentsaezina\u00bb egiten zaio paseo luze bat ematea Parisko kanposantuetan \u00abCortazarren <i>Rayuela<\/i> (1963) liburuan pentsatu gabe\u00bb. Edo Austerren <i>The New York Trilogy<\/i> (1985-1986) hiritik banatzea. Izan ere, hiriak bisitatu egiten dira haiei buruzko literaturak erakarrita. \u00abEz hiriak bakarrik, baita herrialdeak ere\u00bb, argitu du Canok. \u00abLiteraturaren bidez ezagutu ditut ia beti lehenbizi, eta gero bertara bidaiatu. Alde horretatik, niretzat hiri gehienak daude aurretiaz literaturaz blai, sugestio eta erreferentzia literarioz lepo\u00bb. Azken \u00ablilura\u00bb Mexiko Hiriak sortu dio, Roberto Bola\u00f1ok \u00abeta beste hainbat idazlek\u00bb baldintzatuta. Epaltzarentzat, literatura ez zen \u00abarrazoi bakarra\u00bb izan Pragara joateko: \u00abBaina han nonahi ikusi uste izaten nuen Hrabalen, Haseken edo Jan Nerudaren itzala\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Florentzia aipatu du Bordak: \u00abDanteren komedian herrokatu lekuen bila\u00bb. Viena ere bai, \u00abArthur Schnitzleren ipuinak ahurrean\u00bb. Laster Dublinera joango da, Bloomen bidetik bere \u00abodisea partikularra\u00bb osatzera. Klasiko bat ekarri du gogora Zubizarretak: Lisboa. \u00abPropio joan nintzen Surexpresoan. Gasteizen gauerdian hartu, eta Santa Apoloniako geltokian nintzen goizean. Bidaia bera da literarioa. Eta hain zuzen ere, Xuan Bellori esker ezagutu nuen British Bar kutuna\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Italo Calvinok esaten zuen Parisera joanez gero irakurleak hiria ezagutzen zuen irudipena edukitzen duela literaturaren eraginez. Zubizarretari Austerren liburuekin gertatu zitzaion, baina \u00abzirrararik handiena\u00bb Julio Llamazaresen <i>La lluvia amarilla<\/i>-rekin (1988) sentitu zuen. \u00abNobela kokatu zuen Ainielle herrixka abandonatuan izan zen, Pirinio aragoarrean\u00bb. Calvinok esaten zuenaren \u00abgisako zerbait\u00bb Berlinen sentitu zuen Epaltzak: \u00abDoblinen, John le Carreren edo Solmssenen liburuak gidari nituen zenbait aldetan\u00bb. Canoren iritziz, halakoak ez dira literaturaren eragin soilagatik gertatzen: \u00abNeurri batean, filmei ere asko zor zaie\u00bb. Jimenez ez da inoiz hiri batera joan literaturak erakarrita, baina zinemaren ondorioz \u00ab<i>d\u00e9j\u00e0 vu<\/i>\u00bb sentsazioa eduki zuen Parisen. Liburuetan ez da sentitu \u00abhiriaren barruan\u00bb, baina onartu du baduela Dublinera joateko \u00abtentazioa\u00bb, Joycek erakarrita.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2012-12-07 \/ 1.424 hitz Paris, New York, Dublin eta Buenos Aires, besteak beste, literaturagai bihurtutako hiriak dira. Euskal Herrikoak ere azaldu izan dira narrazioetan, baina euskal literatura modernoa gaztea izaki, oraindik ez da hiri bati buruzko lan &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/12\/baditu-baina-ez-du\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[9,3,112,5082],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1502"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1502"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1502\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1505,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1502\/revisions\/1505"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1502"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1502"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1502"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}