{"id":15061,"date":"2018-05-21T06:58:21","date_gmt":"2018-05-21T06:58:21","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15061"},"modified":"2018-05-21T06:58:21","modified_gmt":"2018-05-21T06:58:21","slug":"okil-beltzaren-dryocopus-martius-hedatze-ikusgarria-euskal-herrian-eibarrera-heldu-arte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/05\/okil-beltzaren-dryocopus-martius-hedatze-ikusgarria-euskal-herrian-eibarrera-heldu-arte\/","title":{"rendered":"Okil beltzaren (Dryocopus martius) hedatze ikusgarria Euskal Herrian, Eibarrera heldu arte!"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/eibar.org\/blogak\/sarasua\/okil-baltza-dryocopus-martius-heldu-da-eibarrera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Asier Sarasua \/ 2018-05-12 \/ 544 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Azkenaldian hegaztien inguruko albiste gehienak oso kezkagarriak dira, espezie eta populazio gehienek beheranzko joera bizkorra daukatelako azken urteotan (asteotakoak dira, esate baterako, 3 albiste hauek,\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"https:\/\/www.seo.org\/2018\/04\/05\/alarmante-declive-del-alcaudon-dorsirrojo-en-el-pais-vasco\/\" target=\"_self\">antzandobien %95a desagertu dela EAEn<\/a>,\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"https:\/\/www.navarra.es\/home_es\/Actualidad\/Sala+de+prensa\/Noticias\/2018\/04\/22\/sison+extincion+navarra.htm\" target=\"_self\">basoilo txikia ia-ia desagertu dela<\/a>\u00a0Euskal Herritik, edota\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/cadenaser.com\/emisora\/2018\/04\/27\/ser_toledo\/1524820627_372415.html\" target=\"_self\">urtean 600.000 enara gutxiago<\/a>\u00a0daudela Espainian).\u00a0<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p class=\" \">Hala ere badaude egoera kezkagarri horretan euren populazioak eta eremu geografikoak zabaltzen dituzten espezieak. Adibiderik aipagarriena\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/txoriak.eus\/txoriak\/okil-beltza\" target=\"_self\">okil beltzarena<\/a>\u00a0da, gu gazte ginela Pirinioetan bakarrik ikusten genuena, eta orain egun batzuk Eibarren bertan aurkitu duguna!<\/p>\n<p class=\" \"><strong>Okil beltzaren zabaltze harrigarria<\/strong><\/p>\n<p class=\" \">Orain hamarkada gutxi batzuk arte\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/txoriak.eus\/txoriak\/okil-beltza\" target=\"_self\">okil beltza (<em>Dryocopus martius<\/em>)<\/a>\u00a0mendi garaietako espeziea zen gure inguruan, 2 populazio bereizi zituelarik, Pirinioetakoa eta Europako Mendietakoa.\u00a0<strong>Zuberoa<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>Nafarroara<\/strong>\u00a0joan beharra genuen hegazti hau ikusteko.\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"https:\/\/www.amazon.com\/Euskal-Autonomi-Elkarteko-Ornodunak-Vertebrados\/dp\/8475426395\" target=\"_self\">1985eko EAEko atlasean<\/a>\u00a0diote (hemen\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus\/r49-564\/es\/contenidos\/libro\/atlas_vertebrados\/es_doc\/adjuntos\/atlas.pdf\" target=\"_self\">lana PDFan<\/a>) bere presentzia Gipuzkoan anekdotikoa dela (Aralarreko baso batean behin ikusia). Eta ez dago beste zitarik Bizkaian eta Araban.<\/p>\n<p class=\" \">Harrezkero, baina, eremua zabalduz joan da eta azken urteotan\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/macizodelgorbea.blogspot.com.es\/2015\/12\/picamaderos-negro-en-rapida-expansion.html\" target=\"_self\">izugarrizko hedapena<\/a>\u00a0izan du, naturan gutxitan ikusten den horietakoa. Aralarretik barrena\u00a0<strong>Gipuzkoara<\/strong>\u00a0zabaltzen hasi zen lehenengo, mendirik mendi eta basorik baso (<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/www.aranzadi.eus\/catalogo\/munibe\/munibe-ciencias-naturales\/munibe-71\" target=\"_self\">2001eko Gipuzkoako Atlasean<\/a>\u00a04 kuadrikulatan aipatzen da, Leitzaranen eta Aralarren).\u00a0<strong>Arabarantz<\/strong>\u00a0hedatu zen ondoren, eta azken urteotan\u00a0<strong>Bizkaian<\/strong>\u00a0ere gero eta ohikoago bilakatu da. 1985ean EAEn anekdotikoa izatetik,\u00a0<strong>2013an 39 kuadrikulatan<\/strong>\u00a0aurkitu zuten (&#8220;<em>Black woodpecker Dryocopus martius recent range expansion leads to the coalescence of the two former distribution areas in northern Spain<\/em>&#8220;,\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/www.aranzadi.eus\/fileadmin\/docs\/Munibe\/2013103115CN.pdf\" target=\"_self\">PDF<\/a>). 2013ko albiste honek ere ondo azaltzen du hedatze-fase hori (<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/ieoe.blogspot.com.es\/2013\/12\/el-picamaderos-negro-en-gipuzkoa.html\" target=\"_self\">Itsasenara Elkartearen blogean<\/a>).<\/p>\n<p class=\" \"><img class=\"image-inline lazyloaded\" title=\"Okil beltzaren mapa 2013\" src=\"https:\/\/eibar.org\/blogak\/sarasua\/images\/okilbeltza2013gaintzarain.png\/@@images\/bb918582-dcc2-4b1c-be0e-dc7f8a629d28.png\" alt=\"Okil beltzaren mapa 2013\" \/><\/p>\n<p class=\" \"><em><span class=\"discreet\">2013ko mapa, Gainzarain eta Fern\u00e1ndez-Garc\u00eda. Bi populazio historikoen artean (Europako Mendietakoa eta Pirinioetakoa) zubi-lana egiten duten hainbat lurralde hasi da okupatzen okil beltza, gehienbat Gipuzkoa eta Arabako mendilerroetan.<\/span><\/em><\/p>\n<p class=\" \"><strong>2013tik hona izan duen hedatzea are bizkorragoa<\/strong>\u00a0da. Gehienetan pinadi eta pagadi helduei lotuta hedatzen da, baina badirudi bere behar ekologikoak ez direla uste genuena bezain zorrotzak (edo ondo egokitu dela azkenaldian &#8220;utzita&#8221; dauden pinu landaketetara) eta apurka-apurka ia-ia eskualde guztietara ari da zabaltzen.<\/p>\n<p class=\" \">Mendilerro nagusietan ohiko bilakatu da (<strong>Aralar, Aiako Harriak, Aizkorri-Aratz parkea, Arabako mendilerroak, Urkiolako parke naturala&#8230;<\/strong>), eta dagoeneko kostalderantz ere zabaldu du bere eremua. Donostian edo\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"https:\/\/www.facebook.com\/jakeslarre\/posts\/10155219210098288\" target=\"_self\">Baionan<\/a>\u00a0bertan ikusi dute, esate baterako, eta ezaguna da Bilbo ondoko okil bikote honen istorioa, txorizaleek bere ibilerak zuzenean jarraitu ondoren\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/oscarcarazo.blogspot.com.es\/2017\/05\/picamaderos-negro-muerto.html\" target=\"_self\">ehiztari batzuek kumatze-garaian erahila<\/a>. Euskal Herrian ez ezik, inguruko lurraldeetan ere antzekoa izan da zabalkundea, bai Burgosen zein Landetan.<\/p>\n<p class=\" \">Zabalkunde bizkor hori ederto irudikatzen du Ornitho.eus webgunean jasotako datu bildumak: dagoeneko\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/www.ornitho.eus\/index.php?m_id=620&amp;frmSpecies=336&amp;sp_tg=1&amp;maptype=max&amp;y=-1&amp;y_start=2009&amp;y_stop=2018&amp;action=sp&amp;tframe=0\" target=\"_self\">EAEko 70 kuadrikula ingurutan<\/a>\u00a0daude behaketak.<\/p>\n<p class=\" \"><img class=\"image-inline lazyloaded\" title=\"Okil beltzaren presentzia EAEn\" src=\"https:\/\/eibar.org\/blogak\/sarasua\/images\/okilbeltzaEAEn.png\/@@images\/0dba3091-9828-4d9b-8ad5-97d094367f41.png\" alt=\"Okil beltza EAEn\" \/><\/p>\n<p class=\" \"><em><span class=\"discreet\"><a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/www.ornitho.eus\/index.php?m_id=620&amp;frmSpecies=336&amp;sp_tg=1&amp;maptype=max&amp;y=-1&amp;y_start=2009&amp;y_stop=2018&amp;action=sp&amp;tframe=0\" target=\"_self\">Okil beltzaren presentzia EAEn Ornitho.eus webgunearen<\/a>\u00a0arabera (2018ko maiatzean).<\/span><\/em><\/p>\n<p class=\" \">Ez daukat datu zehatzik, baina esango nuke\u00a0<strong>Nafarroa hegoalde idorra, Arabako lautada eta Errioxa, eta Aturri inguruko eremu lauak<\/strong>\u00a0direla okil beltzik gabeko lurralde bakarrak gaur egun Euskal Herrian (ikus\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"https:\/\/ebird.org\/map\/blawoo1?neg=true&amp;env.minX=-9.010101533889838&amp;env.minY=41.365662618358066&amp;env.maxX=5.997222684860162&amp;env.maxY=45.02421788433347&amp;zh=true&amp;gp=true&amp;ev=Z&amp;mr=1-12&amp;bmo=1&amp;emo=12&amp;yr=range&amp;byr=2013&amp;eyr=2018\" target=\"_self\">banaketa orokorra eBird-en datuen arabera<\/a>). Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeko eskualdeetan ere falta zen orain gutxira arte (pagadi gutxi, inguru industrializatu eta humanizatua&#8230;), baina hor ere gero eta arruntagoak dira behaketak. Esate baterako, Eibar moduko ingurune txiro eta industrializatuan!<\/p>\n<p class=\" \"><strong>Okil beltza Eibarren lehenengoz<\/strong><\/p>\n<p class=\" \">Eibartik gertuen Debagoieneko eta Durangaldeko aipamenak genituen orain gutxira arte. Urkiolatik jaitsita,\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/juankarandres.blogspot.com.es\/2017\/05\/picamaderos-negro-en-mallabia-okil-beltz.html\" target=\"_self\">Mallabian ere ikusi izan da azken urtean<\/a>, besteak beste.<\/p>\n<p class=\" \">Eta hara non, duela pare bat aste Eibarren ere agertu den. J.M. Altuna txorizaleak 2 ale aurkitu zituen\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"http:\/\/www.ornitho.eus\/index.php?m_id=54&amp;id=392433\" target=\"_self\">apirilaren 21ean Unbe gaineko basoetan<\/a>, Galdarami\u00f1oko maldetan. Biharamunean igo nintzen ni ere, eta\u00a0<a class=\"external-link\" title=\"\" href=\"https:\/\/ebird.org\/view\/checklist\/S44838633\" target=\"_self\">hantxe zegoen okil bikotea<\/a>, pinudi txiki batean.<\/p>\n<p class=\" \">Hara ba albiste pozgarria! Orain dela 20 urte ezta amestu ere egingo ez genuena: Pirinioetako okil beltz ederra Eibarko mendietan! Ongi etorri laguna!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asier Sarasua \/ 2018-05-12 \/ 544 hitz Azkenaldian hegaztien inguruko albiste gehienak oso kezkagarriak dira, espezie eta populazio gehienek beheranzko joera bizkorra daukatelako azken urteotan (asteotakoak dira, esate baterako, 3 albiste hauek,\u00a0antzandobien %95a desagertu dela EAEn,\u00a0basoilo txikia ia-ia desagertu dela\u00a0Euskal &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/05\/okil-beltzaren-dryocopus-martius-hedatze-ikusgarria-euskal-herrian-eibarrera-heldu-arte\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,8524,8528,12,5500,5626],"tags":[5848,5850,200],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15061"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15061"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15061\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15062,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15061\/revisions\/15062"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15061"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15061"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15061"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}