{"id":15297,"date":"2018-06-07T07:40:44","date_gmt":"2018-06-07T07:40:44","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15297"},"modified":"2018-06-07T07:40:44","modified_gmt":"2018-06-07T07:40:44","slug":"baleak-eta-euskaldunak-ternuako-eta-kanadako-itsasertzetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/06\/baleak-eta-euskaldunak-ternuako-eta-kanadako-itsasertzetan\/","title":{"rendered":"Baleak eta euskaldunak Ternuako eta Kanadako itsasertzetan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/kultura\/baleak-eta-euskaldunak-ternuako-eta-kanadako-itsasertzetan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Joseba Aurkenerena \/ 2018-06-07 \/ 989 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Nahiz eta egun ezin dugun zehaztu zein urtetan iritsi ziren euskal baleazaleak Ipar Ameriketako Labrador, Ternua eta Kanadako itsasertzetara, badirudi aspaldiko kontua dela. Zenbait idazleren ustetan, Kristobal Colombo iritsi baino askoz lehenago hango itsasoetan barrena zebiltzan balearen ehizari jo eta ke eginez. Beraz, ez dakigu noiztik zebiltzan hango itsaso izoztuetan barrena, baina bai ohitura zaharra zela gure arrantzaleen artean, zahar-zaharra eta urteetan zehar luze iraun zuena.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Lope Martinez Isastik, XVII. mendeko lezoar historialariak bere\u00a0<em>Compendio historial de Guipuzcoa<\/em>izeneko bere liburu mardulean, horren berri ematen digu, eta bertan dioenez, Ternuko biztanleek oso ongi omen zekiten euskaraz, eta euskaldunekin zituzten harremanak guztiz baketsu eta adiskidetsuak izaten ziren. \u201cEuskal arrantzaleak\u00a0<em>Zer moduz?<\/em>\u00a0galdetzen dietenean \u2013jarraitzen du kontari Isastik\u2013\u00a0<em>Apaizak hobeto!<\/em>\u00a0erantzuten diete, nahiz eta gehienek oso ondo ez jakin zer den apaiz bat. Solas egiteko eta tratuak egiteko orduan beti gure hizkuntzaz egiten dute, eta askotan han ezagutzen ez dituzten sagardo eta ogiaren truke, kostaldeko arrain jardueretan lagundu egiten diete gure marinelei\u201d<\/p>\n<p>Dirudienez, euskaldunek oso garai zaharretatik ezagutu zuten Ternua, eta geroxeago baita Kanadako itsasertzak eta San Lorentzo golkokoak ere, bertako kai, badia, lurmutur, golko eta bestelako toki geografikoak euskaraz bataiatu zituztelarik:\u00a0<em>Bale-badia, Barba-zulo, Anton-portu, Igarnatxoa, Etxaide-portu, Burua-Xumea, Burua Aundia, Uli-zulo, Plazentzia, Baratxoa, Opor-portu, Portutxo, Baia-Andia, Niganitz, Mingain, Sagenai, Eskuminak, San Joan,\u2026\u00a0<\/em>Badaude, bestela ere, nahiz eta beste hizkuntzaz egon, oraindik egun, euskaldunen garai bateko presentziaz ohartzen gaituzten toponimo izenak:\u00a0<em>Baye de Bizkaye, Port-aux-Basques, Baye-aux-Basques, Exafaud-aux-Basques, Anse-aux-Basques, Les esc\u00famins, \u00cele-aux-Basques\u2026<\/em><\/p>\n<p>Arrasto gehiago badira, esate baterako, Badia Handia edo Grand Baye deiturikoan azaldutako San Joan izeneko euskal baleontzia,1565. urtean hango uretan urperatu zena. Plazentzia izeneko herrian aurkitutako XVI. mendeko euskal itsasgizonen hilobiak, euskal etxeen arrastoak, zenbait lanabes eta bestelako tresnak.<\/p>\n<p>Bertakoekin zer nolako harremanak izan zituzten ondo ezagutu ez arren, badaukagu honetaz Isastik bere liburuan egindako zenbait argitasun. Martinez Isastik dioenez, hango uretan balea asko omen zeuden, baina izozmendiak zirela eta, itsasertzen ondoan mugitzen ziren. Horrek harrapatze lana izugarri zailtzen zien euskal arrantzaleei. Bertako biztanle basatiek ere, oso traba handia egiten zieten. Isastiri jarraituz gero ikus dezakegu ternuar kostaldeko biztanleak bi eratakoak zirela:<\/p>\n<blockquote>\n<p style=\"text-align: left\"><em>\u201c\u2026Eskimao izenekoak dira okerrenak -dio-, guztiz salbaiak eta ankerrak, uztaia eta gezien erabileran arras trebeak eta beraiek harrapatzen dituzte guretako gizonak gero jateko. Besteak menditar edo kanalak izenekoak -eransten du Isastik- baketsuagoak dira, gure baleazaleekin hitz egiten dute, eta eskimaoen etorreraz ohartzen dituzte\u2026\u201d<\/em><\/p>\n<\/blockquote>\n<p>Oso adierazgarriak dira ere, Patri Urkizuk bere\u00a0<em>Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma\u00a0<\/em>izeneko liburuan agertzen dizkigun, 1798. urtean dataturik dauden zenbait testuren artean azaltzen diren Ternuari buruzko honako bertso hauek:<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Ternua da mortu hotza,<\/em><em><br \/>\neremu triste arrotza,<br \/>\nlaboratzen ez den lurra,<br \/>\nneguan beti elurra.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Han otsoak eta hartzak,<\/em><em><br \/>\nbasoko bestia gaitzak,<br \/>\nalimalien herria,<br \/>\ndesertu izigarria.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Han oihan, sasi handiak,<\/em><em><br \/>\nlarreak eta mendiak,<br \/>\nharri, arroka gogorrak,<br \/>\nlur agor eta idorrak.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Ternuan dire salbaiak,<\/em><em><br \/>\nere eskimau etsaiak,<br \/>\ngiza bestia kruelak,<br \/>\nhilik jaten marinelak.<\/em><\/p>\n<p>Badaude bestalde, euskal arrantzaleak, hango biztanleekin edukitako harremanen ondorioz, izugarri nahasi edo mestizatu zirela esaten dutenak. Eta horiek dira, gehienbat, garai haietan beothuksak eta euskaldunak txol \u00a0nahasturik zeudela diotenak. XVIII. mendean jende askok pentsatzen zuen Labradorreko eskimalak bertakoen eta euskaldunen mestizatzetik sortu zirela. Gaur ez zaie kontu hauei jaramon handirik egiten.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, inork ez du zalantzan jartzen bi herrien arteko harremanak handiak eta estuak izan zirela, eta harreman hauek arrasto ugari utzi dutela kanadarren bizimoduan, arrantza tekniketan, toponimian eta baita bertakoen oroimen kolektiboan ere.<\/p>\n<p>Amaitzeko aipatu beharra dago XVII. mendeko euskal idazleen artean badaudela balea-arrantzari buruz aipamen zenbait. Axular handiak Gero liburuan honako azalpena ematen digu:<\/p>\n<p style=\"text-align: center\">\u201c<em>Gizon batec, bere herritic kanpora Indietara edo<\/em><em><br \/>\nbert\u00e7e lekhu urrun batetara partit\u00e7en denean, eta<br \/>\norai\u00f1o bere herrco agherrian, comarcetan eta ter-<br \/>\nminoetan denean, maiz behat\u00e7en du gibelat bere he-<br \/>\nrrico mendietarat. Bai\u00f1a ait\u00e7ina iraganez gero,<br \/>\nit\u00e7ult\u00e7en da bert\u00e7e alderat, ioan behar duen eta<br \/>\ndohan lekhu hartarat: eta han aldiz, bere begiac,<br \/>\neta gogoa ere ibent\u00e7entu<\/em>\u201d<\/p>\n<p>Joanes Etxeberri Ziburukoak 1627an idatzitako\u00a0<em>\u201cManual Devotionezcoa\u201d<\/em>\u00a0liburuan, Balenzaleen otoitza izeneko izen generikoaren barruan, gure baleazaleen bizimodu gogorra ongi adierazten diguten hiru errezo hauek azaltzen dizkigu:<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>BALEA \u00c7ALEENT\u00c7AT<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>O Iaun Tobias gaztea ungui beguiratua,<\/em><em><br \/>\nguardarit\u00e7at bidalduric Archangulu Saindua,<br \/>\neta costara arra\u00f1a erakharracia,<br \/>\nharen hilt\u00e7eco eguiten ci\u00f1oela gratia.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Guri ere ekhargu\u00e7u hurbillera balea,<\/em><em><br \/>\nsegurquiago armaren landat\u00e7eco colpea.<br \/>\nBiciaren gatic dugu hirriscat\u00e7en bicia,<br \/>\nArren eguigu\u00e7u haren gueldit\u00e7eco gratia.<\/em><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em><br \/>\nBALEA COLPATU ETA<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Iauna gueure arte ba\u00f1o guehiago cureaz,<\/em><em><br \/>\nbalea \u00e7auritu dugu arpo\u00f1aren colpeaz.<br \/>\nArren bada eguigu\u00e7u (Iaun puchanta) gratia<br \/>\nsarri gueldit\u00e7eco arrain Itsassoco handia.<br \/>\nGutaric garabic \u00e7aurchu gabe bere indarraz,<br \/>\nsegadetan dabillala buztan edo bulharraz.<br \/>\nEdo chalupa irauli gabe guillaz ga\u00f1era,<br \/>\nedo bereguin eraman gabe urtan behera.<br \/>\nArren beguira gait\u00e7a\u00e7u gaitz hauc guztietaric,<br \/>\nesquerra die\u00e7a\u00e7ugun it\u00e7ul lehorretaric.<br \/>\nIrabacia da handi, perilla ere handia,<br \/>\nbeguira die\u00e7a\u00e7ugu principalqui bicia.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>BALEA HIL ONDOKO ESQUERRAC<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Iauna, ditut\u00e7ula esquer eta laudorioa,<\/em><em><br \/>\nmillion eta million baino guehiagocoac.<br \/>\nCeren egui\u00f1 darocu\u00e7un liberalqui gratia,<br \/>\nidequit\u00e7eco handian arra\u00f1ari bicia<br \/>\nGure indarrac etciren deus hunenen aldean,<br \/>\n\u00e7ure favorea dugu sentitu combatean.<br \/>\nEcen \u00e7ure bithan tturro\u00f1 batec etsajac,<br \/>\nurrutic ici de\u00e7an nahiz dela hangaja.<br \/>\nHala guri ere eguin darocu\u00e7u doha\u00f1a,<br \/>\nvent\u00e7ut\u00e7eco Itsassoan den sendoen arra\u00f1a.<br \/>\nLehorrera dakhar quegu eguinic sarrasquia,<br \/>\nbici dugu naturaren miraculluz bazterra,<br \/>\nohorat\u00e7en (Iangoicoa) \u00e7uc du\u00e7ula esquerra.<\/em><\/p>\n<p>XVI. mendean Maulen jaiotako eta denborarekin Nafarroako Parlamentuko abokatua izandako Allande Oihenartek, latinez idatzitako\u00a0<em>\u201cNotitia utrisque Vasconiae\u201d<\/em>\u00a0izeneko liburuan esaten digunez, Donibane Lohizuneko biztanle gehienak arrantzaleak zirenez gero, urtero joaten omen ziren Ternura, itsasontziak bakailaoz beterik ekarriz eta dirutza handiak eginez.<\/p>\n<p>Ondoren, gipuzkoar arrantzaleak aipatzen dituelarik, gauza bera errepikatzen du, hauek bakailaoa eta balea-olioa (<em>lumera<\/em>\u00a0\u2013sukaldatzeko erabiltzen zena\u2013 zein\u00a0<em>traila<\/em>\u00a0\u2013eraikin eta kaleetako argiterian zerabiltena) zekartzatela erantsiz. Beste zehazkizun batean esaten digunez, gipuzkoar arrantzaleek balearen olioa pertza handitan urtu egiten zuten eta gero barrika handitan traila izeneko olioa saltzen.<\/p>\n<h3>Agur eta ohore balearen arrantzan ibilitako euskal arrantzale guztiei, beraiek idatzi baitute gure historian izan den itsas epopeiarik ederrena.<\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joseba Aurkenerena \/ 2018-06-07 \/ 989 hitz Nahiz eta egun ezin dugun zehaztu zein urtetan iritsi ziren euskal baleazaleak Ipar Ameriketako Labrador, Ternua eta Kanadako itsasertzetara, badirudi aspaldiko kontua dela. Zenbait idazleren ustetan, Kristobal Colombo iritsi baino askoz lehenago hango &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/06\/baleak-eta-euskaldunak-ternuako-eta-kanadako-itsasertzetan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,5492,90,38,5625],"tags":[8683,3990,8681,8682,3999,8679,2352,8680],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15297"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15297"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15297\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15298,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15297\/revisions\/15298"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15297"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15297"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15297"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}