{"id":15374,"date":"2018-09-18T07:17:09","date_gmt":"2018-09-18T07:17:09","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15374"},"modified":"2018-09-18T07:17:09","modified_gmt":"2018-09-18T07:17:09","slug":"gona-ala-ezer-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/09\/gona-ala-ezer-ez\/","title":{"rendered":"Gona ala ezer ez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1922\/038\/001\/2018-09-18\/gona_ala_ezer_ez.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Iker Tubia \/ 2018-09-18 \/ 818 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Azken boladan, emakume kirolarien janzkera eztabaidagai izan da tenisean. Serena Williamsi ez diote utziko erditze ondoko jantziarekin jokatzen aurrerantzean, eta Alize Corneti kargu hartu zioten kamiseta aldatzeagatik. Adituen aburuz, irizpide teknikoak ez, estetikoak izaten dituzte jantziek.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Ezetz. Hori ez dela pistara ateratzeko modu egokia. Gonarekin, edo ezer ez. Horixe da Roland Garrosen emandako mezua. Enegarrenez, eztabaida piztu da emakumeek kiroletan erabiltzen dituzten jantzien inguruan. Gizonezkoekin arazo izaten ez dena askotan eztabaidagai da emakumeekin. Adituen arabera, kirolaren munduan oraindik urrats asko eman behar dira berdintasunerako bidean, eta horren ondorio izaten da eztabaidagaien arteko aldea. Hala ere, aldaketa antzeman dute: emakumeek egoera horiek salatu eta erantzun egiten dute.<\/p>\n<p>Bi polemika piztu dira azken asteetan teniseko janzkeraren inguruan. Biak ala biak emakumeen tenisean gertatu dira. Roland Garrosen lehenbizikoa: Serena Williams jokalaria ezohiko jantzia soinean atera zen pistara: kamiseta eta galtza luzeduna. Williams ama izan da berriki, eta azaldu duenez, erditze ondoko jantzia zen, odolaren zirkulazioari laguntzeko.<\/p>\n<p>Frantziako Tenis Federazioak, baina, ez zuen begi onez ikusi, eta jantzi hori debekatzea erabaki zuen. Bernard Giudicelli presidenteak azaldu zuen federazioaren jarrera\u00a0<i>Tennis Magazine<\/i>\u00a0aldizkarian: \u00abUste dut batzuetan urrutiegi joan garela. Serenaren jantzia, adibidez, ez dugu gehiago onartuko. Jokoa eta tokia errespetatu behar dira\u00bb. Williamsek erantzun: \u00ab2018an bizi gara; mundua ezberdina da. Garrantzitsua da norbera izatea, aske. Gainera, gogorarazi nahi dizuet jantzi honek sendatzeko funtzioa duela\u00bb. Parisen piztutako polemikaren ondotik, Williams ez zen besoak gurutzaturik gelditu. Estatu Batuetako Irekian zuen hurrengo ekitaldia, eta tutu bat jantzi zuen jokatzeko.<\/p>\n<p>Bigarren polemika Estatu Batuetako Irekian piztu zen. Alize Cornet eta Johanna Larsson buruz buru ari ziren. Atsedenetik bueltan, pistara atera berritan, Cornet ohartu zen kamiseta alderantziz jantzita zuela, eta ongi jantzi zuen. Christian Rask epaileak ohartarazpena egin zion, \u00abexhibizionismoa\u00bb egin zuelakoan. Egun berean, Novak Djokovic tenis jokalaria kamiseta erantzita egon zen pistan atsedenaldiak iraun bitartean. Bigarren kasuan ez zen arazorik izan.<\/p>\n<p>WTA Emakumeen Tenis Federazioak epailearen jarrera salatu zuen, eta tenis jokalariari babesa agertu. Estatuko Batuetako Irekiak \u00abtamalgarritzat\u00bb jo zuen ohartarazpena, eta horrelakorik ez zela berriro gertatuko agindu. Horretarako, arau hori kendu dute txapelketaren arauditik.<\/p>\n<p><b>Estetika eztabaidagai<\/b><\/p>\n<p>Marta Sexmillo tenis jokalari ohiak uste du estetika dagoela eztabaida horien muinean, baina ez kirola bera. \u00abWilliamsena ez da arau bat; jantzi hori erabil daiteke, baina Roland Garrosen zuzendariari ez zitzaion gustatu. Beraz, hori iritzi kontu bat da\u00bb. Gainera, nabarmendu du Williamsen kasua larriagoa dela, erditze ondoko jantzia baitzen. \u00abUste dut emakumeak ez gaituztela behar bezala kontuan hartzen\u00bb. Hala ere, haren aburuz teniseko ezberdintasunak ez dira beste kirol batzuetan bezain nabarmenak.<\/p>\n<p>Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak uste du ez dagoela aurreikusirik kirolari profesional batek haurrak izan ditzakeenik, eta hutsune horiek agerian geratu dira Williamsen kasuan. \u00abKasu honetan, garbi ikusten da emakumeak askotarikoak direla, eta egoera askotatik pasatzen direla. Gabeziak daude emakumeen kirolean\u00bb. Federazioek egiten dituzte jantzien araudiak, eta, federazioetan, gizonak nagusi izaten dira. Horren aurka, Emakundeko zuzendariak azpimarratu du garrantzitsua dela emakumeak erabaki guneetan egotea. \u00abBaina, horrez gain, genero ikuspegia txertatu behar da kirolean\u00bb.<\/p>\n<p>Afera ez dagokio soilik tenisari, beraz; analisia kirol guztira zabaltzea komeni da. Hala egin du Ainhoa Azurmendi psikologo eta kirol aholkulariak. Emakumeen eta kirolaren arteko harremana sakon ikertu du, eta, esan duenez, aipatutakoak ez dira kasu isolatuak. \u00abKirolen alorra gizonek egina da, haien arauekin eta moldearekin. Ikusi behar da egitura aldetik nola sortu den eta hori mantentzeko zer estrategia jartzen diren martxan\u00bb.<\/p>\n<p>Azurmendik uste du emakumeei beti esan zaiela zer eta nola egin. Garai batean, kirol batzuk egiteko debekua izan dute; egun, baldintzak dituzte: \u00abAzken urteetan, emakumeak tradizioz haienak kontsideratu ez diren kiroletan sartzean, erresistentzia moduko bat izan da. Hor oso garrantzitsua da alor estetikoa: gure feminitatea bermatu behar dugu edozer egiten dugula ere\u00bb.<\/p>\n<p>Landaidak dio emakumeak sexualizatu egiten direla kirolean, gizarteko beste alorretan gertatzen den moduan. Horregatik, aldea egoten da kirol bera egiten duten gizonen eta emakumeen janzkeren artean. \u00abGizonen janzkera eroso jokatzeko aukeratzen da, eta, emakumeen kasuan, erosotasuna alde batera uzten da, haien gorputzak erakusteko, eta hori erabaki sexista bat da\u00bb. Euskal pilotaren adibidea jarri du Azurmendik: \u00abGaur egun, zenbatek jokatzen dute gonarekin? Gonarekin jokatzea ona izango balitz, mutilek aspaldi jokatuko zuketen gonekin\u00bb.<\/p>\n<p>2010etik aurrera, psikologoak aldaketa bat sumatu du: \u00abGero eta kontzientzia handiagoa dago ez onartzeko neurri matxistak edo diskriminatzaileak, eta hori oso ona da\u00bb. Adibidez, 2012an boxeoan gonarekin lehiatzera behartu nahi izan zituzten emakumeak, baina aurka agertu ziren. Emakumeek ezetz esan zioten FIBA Nazioarteko Saskibaloi Federazioari 2011n, haien jantziak estutu nahi izan zituenean. 2014an, hondartzako eskubaloiak harrotu zituen hautsak, Euskadiko selekzioak mahuka motzetan eta kulotekin parte hartu nahi izan zuelako Espainiako Federazioak antolatutako txapelketetan.<\/p>\n<p>Hori ikusita, Azurmendik uste du emakumeek elkartu egin behar dutela. \u00abDenon artean kontra egin behar dugu. Emakumeek kontziente izan behar dugu erabaki horiek guk hartu behar ditugula\u00bb. Landaidak azaldu du Emakunderen Begira Batzordea kirol informaziorako gida prestatzen ari dela, eta hor janzkeraren aferak baduela atal bat. \u00abEz diegu erreparatzen gizonen arropei, soilik emaitzei. Emakumeenean, bigarren planoan uzten dira emaitzak, eta lehen lerrora pasatzen da janzkera\u00bb. Horrelako egitasmoekin egoera aldatzen hasi nahi dute. Bidea luzea da, baina asko dira martxan jarri direnak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/ 2018-09-18 \/ 818 hitz Azken boladan, emakume kirolarien janzkera eztabaidagai izan da tenisean. Serena Williamsi ez diote utziko erditze ondoko jantziarekin jokatzen aurrerantzean, eta Alize Corneti kargu hartu zioten kamiseta aldatzeagatik. Adituen aburuz, irizpide teknikoak ez, estetikoak &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/09\/gona-ala-ezer-ez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5717,5497,5493,65,5737],"tags":[1555,7868,8719,8720,8721],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15374"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15374"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15374\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15375,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15374\/revisions\/15375"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15374"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15374"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15374"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}