{"id":15376,"date":"2018-09-18T08:00:11","date_gmt":"2018-09-18T08:00:11","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15376"},"modified":"2018-09-18T08:00:11","modified_gmt":"2018-09-18T08:00:11","slug":"mugikorra-eskolan-zertarako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/09\/mugikorra-eskolan-zertarako\/","title":{"rendered":"Mugikorra eskolan, zertarako?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2018\/09\/18\/mugikorra-eskolan-zertarako\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Mikel Garcia Idiakez \/ 2018-09-18 \/ 254 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Ez naiz ni debeku zalea, baina\u00a0<a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/irratia\/euskadi-irratia\/programak\/faktoria\/osoa\/5849274\/sakelakoak-eskoletan-debekatu-behar-ote-dira-euskadi-irratia-faktoria\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">entzun diet<\/a>\u00a0ikastolen elkarteko eta eskola publikoko hainbat ordezkariri mugikorrak eskolan debekatu ordez haurrei sakelakoa egoki erabiltzen erakutsi behar zaiela, pedagogikoki tresna bikaina dela eta ikastetxe bakoitzak erabaki beharreko zerbait dela, eta galdera ugari geratu zaizkit airean.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Nola arraio erakutsiko zaie ikasleei mugikorra ongi erabiltzen, helduok (irakasleek barne) ez dugunean ongi erabiltzen, eta mugikorraren ohartarazpenen menpe (batzuetan obsesiboki) bizi garenean? Ikasgai jakinetan baliatzeko tresna interesgarria bada, ezin al da gauza bera egin ikastetxeko ordenagailuak erabiliz? Ala ikasleak erakarri behar horrek, teknologiaren lilurak, harrapatuta gauzka? Ez al da hein batean mugikorra ere batzuen eta besteen arteko desoreka (ekonomiko sozialak) azpimarratzeko eta arrakalak handitzeko modua? Ikastetxe batzuetan ari diren moduan, gelan ez baina jolasorduan (aisialdian) mugikorra erabiltzen uztea ez al da pixka bat tristea, hain juxtu pantailari begira egon ordez elkarrekin jolasteko eta dibertitzeko tartea denean? Zenbateraino da hezigarria mugikorra? Pedagogikoki baino gehiago, ez al dira praktikan bestelako erabilerak nagusituko? Bestelako erabilera horietan, zer da mugikorra egoki erabiltzea, ez al da sakelakoa mezuak bidali eta partekatzeko, lagunekin eta gainerakoekin solastatzeko\u2026 alegia ikastorduetatik kanpoko jardunerako? Eta ildo berean, egoki erabiltzen ez al lukete \u2013nagusiki\u2013 etxean irakatsi behar? Izan ere, ohiko moduan, eskolatik harago doan gaia da: 8-9 urteko haurrek mugikorra izatea (jaunartzetako opari izarra omen) badu zentzurik?<\/p>\n<p>15 urtetik beherako ikasleek debekatuta dute mugikorra Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan. Hegoaldean, eskola bakoitzaren bizkar geratzen da erabakia eta hala berretsi dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Afera mahaigaineratu den honetan, baina, agian une aproposa izan daiteke irizpide eta norabide bateratuak finkatzeko, beste gai askotan bezalatsu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Garcia Idiakez \/ 2018-09-18 \/ 254 hitz Ez naiz ni debeku zalea, baina\u00a0entzun diet\u00a0ikastolen elkarteko eta eskola publikoko hainbat ordezkariri mugikorrak eskolan debekatu ordez haurrei sakelakoa egoki erabiltzen erakutsi behar zaiela, pedagogikoki tresna bikaina dela eta ikastetxe bakoitzak erabaki &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/09\/mugikorra-eskolan-zertarako\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5505,5717,5497,5493,34,5512,28],"tags":[5642,8049],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15376"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15376"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15376\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15377,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15376\/revisions\/15377"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15376"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15376"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15376"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}