{"id":15399,"date":"2018-10-02T10:45:58","date_gmt":"2018-10-02T10:45:58","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15399"},"modified":"2018-10-02T10:45:58","modified_gmt":"2018-10-02T10:45:58","slug":"euskara-batuak-50-urte-lexikoaren-sorrera-eta-hau-nola-esan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/10\/euskara-batuak-50-urte-lexikoaren-sorrera-eta-hau-nola-esan\/","title":{"rendered":"Euskara Batuak 50 urte. Lexikoaren sorrera: \u00abEta hau nola esan?\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1905\/006\/001\/2018-10-02\/eta_hau_nola_esan.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Itziar Ugarte Irizar \/ 2018-10-02 \/ 1230 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Hitz guztiak dira garai batean sortuak, testuinguru baten oinordekoak. Euskararen kasuan, atzo goizekoak dira gaur hain ohiko bilakatu diren asko. Euskara batua 1968an finkatu ondotik sortu ziren, unibertsitatean, irratian, medikuarenean hizkuntzak lekua egingo bazuen.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Bost hamarkada pasa atzera. 1965-1966ko ikasturtea. Jose Ramon Etxebarria fisika ikaslea da, euskalduna. Ikaskide bat hurbildu zaio, euskaraz ez dakiena, eta galdetu: \u00abNola esaten da <i>electr\u00f3n<\/i> euskaraz?\u00bb. Etxebarriaren bat-bateko erantzuna: \u00abEz da esaten\u00bb. Zerbaitek <i>kra<\/i> egin du, ordea, harengan: \u00abEz da esaten, baina esan beharko da\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abHori zen\u00bb, dio gaur, mende erdi geroago. \u00abDena egiteko zegoen, eta guk ilusio izugarria genuen. Argi geneukan gauza bat, eta horrek eman zigun indarra: euskarak balio du bizitzako arlo guztietarako, edo bestela ez du balio\u00bb. Uste horrek eta premia argiak lotu zituen jakintza arlo ezberdinetatik zetozen asko hitzak berreskuratzera, asmatzera, adiera berri bat emateko zereginera; belaunaldi hark ekarri zituen euskarara <i>garatu<\/i>, <i>helburu<\/i>, <i>ziurtagiri<\/i>, <i>oreka<\/i>, <i>marrazain<\/i>, <i>jokoz<\/i> <i>kanpo<\/i> eta gaur hain errotuta dauden beste hamaika hitz.<\/p>\n<p>\u00abGarai hartan, dena zen zalantza\u00bb, laburtu du Jabier Agirrek. \u00abNik medikuntza ikasketak egin nituen, euskalduna nintzen, baina medikuntzaz euskaraz ez nekien ezer\u00bb. Paulo Agirrebalzategik deituta, UZEIra joaten hasi zen orduan, \u00aborduka\u00bb, osasun zentroko lana amaitutakoan. \u00abHutsetik abiatzen ginen. Ez zegoen argi <i>estomago<\/i> <i>urdaila<\/i> zenik, <i>hepatitis<\/i> nola esan behar genuen euskaraz\u2026\u00bb. Euskara batua sortua zen ordurako, euskara kultura eta jakintza bideetan jartzeko, noranahiko eremuetan baliagarria izateko. Horretara jartzean, baina, \u00abberez\u00bb azaleratzen ziren hutsuneak lexikoan, ia-ia jakintza arlo guztietan. Eta bete behar ziren hutsuneak, fisikaz, hizkuntzalaritzaz, biologiaz, zuzenbideaz eta bestez euskaraz jardungo bazen. \u00abHizkuntza guztiek dute hitzak sortzeko ahalmena, baldin eta bizirik badaude\u00bb, azpimarratu du Etxebarriak. Hori \u00abfrogatzea\u00bb zen egitekoa, lexikoa sortzeko bideak landuz.<\/p>\n<p>UZEI eta Elhuyar izan ziren euskara teknikoa garatzeko eta normalizatzeko bideak ezartzen aitzindariak, 1977an eta 1972an sortuak, hurrenez hurren. UZEIk hiztegika egin zuen lan hasieratik, jakintza arlo bakoitzean aditu bati enkargua eginez eta hark talde bat bilduz hiztegia osatzeko. Medikuntzako hiztegiaren ardura hartu zuen Agirrek, eta fisikakoarena Etxebarriak. Denera, 50 bat hiztegikoa izan zen lehen uzta. <i>Jakin<\/i>-ek argitaratutako Natur Zientziak Hiztegia izan zen horien aurrekaria, 1976koa. Iker Etxebestek ekarri du mahai gainera, egun UZEIko terminologia saileko arduradunak: \u00abLehenengo saio bat izan zen lexiko espezializatuan euskara ere sartzeko. Egileek eurek esaten dute terminologia zer zen jakin gabe egin zutela terminologia\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Estreinaldi lexikoak<\/strong><\/p>\n<p>Bi bidetara jo zuten, Agirrek azaldu duenez: \u00abEuskarazko hitz zaharrak berreskuratzera edo zeuk asmatzera; eta hor aukerak zabaltzen dira: maileguak, hitz eratorriak, hitz elkarketak, zabalkunde semantikoa&#8230;\u00bb. Medikuntzan, hala sortu zituzten, esaterako, <i>antigorputz<\/i>, <i>behatz punta<\/i>, <i>ziurtagiri<\/i>, <i>besahezur<\/i>, <i>txerto<\/i>&#8230;<\/p>\n<p>Hustuketa zen lehen urratsa. \u00abUZEIk datu base ikaragarria zuen; hartzen genuen, adibidez, <i>Saioka<\/i> liburua, eta aurkitutako hitzak fitxetara kopiatzen genituen\u00bb. Teknikarien lana hasten zen hor. Mila Larrea izan zen horretan jardun zutenetako bat: \u00abMaterial hori alfabetoz ordenatu behar genuen, zerrendak egiteko; hizkuntza bakoitzetik berrordenatu behar ziren gero, eta fitxa bakoitzarekin buelta eta buelta aritzen ginen. Ordenagailurik ere ez zegoen. Ordu askoko lana izan zen\u00bb.<\/p>\n<p>Administrazioko lana euskaraz egiten aurrendariak izan ziren UZEIn, Larrearen arabera, eta hor ere egitearen egitez osatu zuten lexikoa. \u00abEtengabe sortzen ziren galdera berriak\u00bb, berretsi du Agirrek. \u00ab1980ko hasieran hiesa bolo-bolo zebilen, eta Amati\u00f1ok deitu zigun ETBtik gau horretan bertan ea joango ginen gaiaz hitz egitera. Bagenekien gaztelaniaz <i>SIDA Sindrome de Imunodeficiendia Adquirida<\/i> zela; ingelesez alderantziz, <i>AID Acquired Immune Deficiency Syndrome<\/i>. Eta euskaraz? Goiz osoa ibili ginen UZEIn bueltak ematen. Ez genekien <i>Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea<\/i>, <i>Immuno Eskasia Hartuaren Sindromea<\/i>&#8230; Ez dakit gau hartan zer bota genuen, euskararentzat dena zen berria\u00bb.<\/p>\n<p>Euskararen ondare lexiko zaharrera jotzea lehenetsi arren, ez zituzten maileguak baztertu. Ez UZEIn, baina korronte garbizaleagoak egon zirela aipatu du Agirrek. \u00abBilbo inguruan egon zen maileguen kontrako talde bat. Haiek ere atera zituzten pare bat liburu, baina ez zuten bide askorik egin. <i>Arteritis<\/i> esateko, adibidez, <i>odol gorri hodi antura<\/i> proposatu zuten\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Iribarren 11 milioiak<\/strong><\/p>\n<p><i>Kirolkidea<\/i> izan zen UZEIn argitaratu zen lehen liburua, Jose Angel Iribar futbolari ohiak jarritako diruarekin. \u00ab11 milioi pezeta izan ziren: ikaragarrizko dirutza. Bere omenaldian eman zioten dirua eman zuen komunikabideek kirola euskaraz landu zezaten\u00bb, kontatu du I\u00f1aki Elortza <i>Txapas<\/i> irrati esatariak. Ingeniari teknikoa da ikasketaz; Atotxako zelaian futbol partidak bere kabuz euskaraz grabatzen hasi, eta kiroleko lexikoa sortzen bukatu zuen Elortzak ere. \u00abBildu ginen zenbait futbolari ohi, Iribar bera, Xabier Azkargorta&#8230; eta hitzen zerrenda bat egiten hasi ginen, lan hori UZEIri eman, eta haren esanetara hasi ginen\u00bb. Hustuketa aurrena: \u00ab<i>Zeruko Argia<\/i>, Basarriren kronikak, Ipar Euskal herriko aldizkariak&#8230; Hitzak bakarrik ez, esamoldeak ere hartzen genituen: <i>leporaino<\/i>, <i>sabeleraino<\/i>\u2026 Sekulako aberastasuna ikusten genuen\u00bb. Pilotak balio izan zien oinarri moduan: \u00abFutboleko <i>aurrelaria<\/i> eta <i>atzelaria<\/i> pilotatik hartu genituen; <i>erdilaria<\/i> hala asmatu genuen, eta atean zegoena, ba, <i>atezaina<\/i>. Orain hain arruntak diren hitzak orduan ez zeuden\u00bb. Ordutik aurrera hasi ziren euskaldunak <i>jokoz kanpo<\/i>, <i>saskibaloia<\/i>, <i>epailea<\/i>, <i>marrazaina<\/i>, <i>aldagela<\/i> eta beste aurrenekoz erabiltzen. \u00abImajinatu ezina da aurretik zegoen hutsunea; kiroletan, euskara bakarrik arraunean, herri kiroletan eta, inoiz, pilota partidetan erabiltzen zen\u00bb.<\/p>\n<p>Talde lanean oinarritu zen egitekoa. \u00abInguruko jendea hurbiltzen zen &#8216;hitz bat aurkitu diat!&#8217; esanez\u00bb, dio Elortzak. Batek <i>elizari itzulika<\/i> aurkitu zuen, eta hortik hartu zuen izena Euskal Herriko Itzuliak; <i>anoa ematea<\/i> topatu zuen beste batek, sasoi batean basomutilek mendira eramaten zuten janari poltsa, eta txirrindulariari ematen zaien \u00abpoltsa\u00bb izendatzeko hartu zuten; Ramon Etxezarretak <i>tentemusu gelditu<\/i> eraman zien, kiroletan \u00abestatua bezala gelditzea\u00bb esateko hartu zutena; baserritarrek gurdiari jartzen zioten makila, <i>langeta<\/i>, futboleko ateko <i>langa<\/i> esateko hartu zuten. \u00abHor zeuden hitzak dira, ez laborategian asmatutakoak\u00bb, zehaztu du Elortzak.<\/p>\n<p>Beste hiztegiek izan ez zuten abantaila bat izan zuen kirolarenak: irratian kirola euskaraz ematen lehenetakoa izan zen Elortza, eta hiztegiekin egiten zuten lana egunero jendeari konta ziezaiokeen. \u00abJendearen belarrira egiten zen lana\u00bb. Eta harrera \u00abikaragarri ona\u00bb izan zen, esatariarentzat: \u00abKezka eta borrokarako gogo handiagoa zegoen hizkuntzarekin, eta jendeak emozioz bizi zuen\u00bb.<\/p>\n<p>Aparteko kasua da <i>garapen<\/i> hitzarena. \u00abGarai hartako umea da\u00bb, dio Etxebarriak, hitzaren aurkikuntza egozten zaionak. <i>Anaitasuna<\/i> aldizkariaren zenbaki bakoitzean zientziari buruzko artikulu bat idazten zuen fisikariak, eta garai hartan sarri agertzen hasi zen kontzeptuetako bat zen, gaztelaniaz, <i>plan de desarrollo<\/i>. \u00abEz genekien hori nola esan. Mailegurako aukerak oso itsusiak ziren: <i>desarroilo<\/i> eta <i>debelopamendu<\/i>\u00bb. Bittor Kapanagaren <i>Euskara erro eta gara<\/i> izeneko liburua aurkitu zuen bitarte horretan, eta jabetu zen senide baserritar batzuei ere entzuna ziela, kimu berriak hazten ari direla esateko. \u00ab<i>Arbi-gara<\/i> esaten zioten hazten ari zen landareari\u00bb. Imanol Berriatua aldizkariko arduradunarengana jo zuen: \u00ab<i>Desarrollo<\/i> esateko <i>garatu<\/i> otu zitzaidala esan nion. Goxoa euskaldunen belarrietara, eta, azalduz gero, primeran ulertzen zela. Familia osoa zenuen, gainera: <i>garatu<\/i>, <i>azpigarapen<\/i>, <i>garabide<\/i>\u2026\u00bb. 1979ko martxoaren 3ko <i>Anaitasuna<\/i>-n proposatu zuen. Gaur arte.<\/p>\n<p><i>Oreka<\/i> ere orduan berreskuratu zuten, fisikarako oso baliagarria izan zitzaiena. \u00abAzkuek aspaldi jasoa zuen hitz bat zen. Txalupa batek itsasoan aingura jarri gabe duela egiten zuen mugimenduari esaten zitzaion\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abZehaztasuna\u00bb ezinbestekoa zen lexiko teknikoa lantzeko, Etxebarriak azpimarratu duenez. Horretarako, banaketa semantikorako, euskalkiak baliatu zituzten: \u00ab<i>Eroan<\/i> eta <i>eraman<\/i>, adibidez. Bada, <i>eroale<\/i> hitza <i>conductor<\/i> izango zela erabaki genuen, eta <i>eramaile<\/i>, berriz, <i>portador<\/i>\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Errotu dira, baina<\/strong><\/p>\n<p>Eztabaidak ere izan ziren. Koldo Mitxelenak gurdia idien aurretik jartzea leporatu zien, lexiko orokorra oraindik zehaztu gabe egonik lexiko teknikoa lantzen jartzeagatik. Ez zuen asmatu, Etxebesterentzat: \u00abAitzindari hauek lexiko orokorra finkatzeko zain egon balira, denbora asko galduko zen. Hizkuntza goi hezkuntzara iritsiko bazen, lan hau egin beharra zegoen, eta orduan egin behar zen\u00bb. Antzera ikusten du Larreak ere: \u00abEuskarari eman diogun aurrerabidea une hartako lanagatik izan da; hiztegi horiek gabe, euskararen batasuna ez zen posible izango\u00bb.<\/p>\n<p>Orduan jarritako oinarriaren eguneratze eta osatze lana da gaurkoa. Horretan oztoporik izatekotan erabilera eta zabalkundea direla uste dute. Jendeak bere egin ditzan hitzok, \u00abarlo bakoitzeko profesionalek sozializatu behar dituzte proposamenak\u00bb, Etxebesteren ustetan. \u00abMediku batek baditu euskaraz lan egiteko tresnak, baina kontsultan erabiltzeko dira, ez hiztegian geratzeko\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itziar Ugarte Irizar \/ 2018-10-02 \/ 1230 hitz Hitz guztiak dira garai batean sortuak, testuinguru baten oinordekoak. Euskararen kasuan, atzo goizekoak dira gaur hain ohiko bilakatu diren asko. Euskara batua 1968an finkatu ondotik sortu ziren, unibertsitatean, irratian, medikuarenean hizkuntzak lekua &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/10\/euskara-batuak-50-urte-lexikoaren-sorrera-eta-hau-nola-esan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,38],"tags":[1298,3276,8737,8415,8738,8736,3338],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15399"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15399"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15399\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15400,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15399\/revisions\/15400"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15399"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15399"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15399"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}