{"id":15403,"date":"2018-10-04T09:16:07","date_gmt":"2018-10-04T09:16:07","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15403"},"modified":"2018-10-04T09:17:12","modified_gmt":"2018-10-04T09:17:12","slug":"arantzazurako-aldapak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/10\/arantzazurako-aldapak\/","title":{"rendered":"Arantzazurako aldapak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1928\/002\/001\/2018-10-04\/arantzazurako_aldapak.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Garikoitz Goikoetxea \/ 2018-10-04 \/ 1720 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Euskara batuaren urteurreneko kongresua gaur hasiko da Arantzazun. Kate baten mugarria izan zen 1968ko biltzarra: prozesu bat zen batuaren jaiotza. Talka ideologikoa izan zen, eta belaunaldi artekoa<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Mugarria jarri zuten Arantzazun: euskara batuaren jaiotza ofiziala. Oraintxe dira 50 urte. Gaur hasita, hain justu, mende erdiko bidean egindakoa eta egiteko dagoena aztertuko dute Arantzazun bertan, Euskaltzaindiak antolatutako kongresuan. Zorua ipini zuten 1968ko biltzarrean, batuaren oinarria, baina zimenduak jartzeko lana lehenago hasi zen. \u00abProzesu bat\u00bb izan baita euskara batuaren sorrera, bide horretan parte hartu duten adituen hitzetan. Prozesu bat, euskara noranahiko egiteko helburua zuena, belaunaldi arteko talka erakutsi zuena, oztopoen gainetik aurrera atera zutena. Oraindik amaitu ez den prozesua.<\/p>\n<p>Hiru eguneko kongresua egingo dute gaurtik aurrera Arantzazun, lelo honekin:\u00a0<i>Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)<\/i>. Hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira gaur-biharretan, eta kultura ekitaldiak ere bai. Larunbatean, bi saio nagusi: batetik, Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzaldi bat emango du, euskara batuaren etorkizunari buruzkoa; bestetik,\u00a0<i>Euskara batuaren adierazpena<\/i>aurkeztuko du Joan Mari Torrealdaik, eta erakunde publikoetako eta gizarte eragileetako ordezkariek sinatuko dute. Horrela amaituko dituzte 1968ko biltzarra gogoratzeko jardunaldiak.<\/p>\n<p>Arantzazuko kongresua zuzenean ikusteko aukera izango da BERRIAren webgunearen bitartez.<\/p>\n<p>Hiru egunez bildu ziren 1968an ere Arantzazun: urriaren 3an, 4an eta 5ean. 60 bat lagun elkartu ziren \u2014emakumeak, lau\u2014. Bakoitzak 50 pezeta pagatu behar zituen parte hartzeko. Mila pezeta jarri zituen Anbrosio Zatarainek.<\/p>\n<p><b>Batasunari heldu ezin<\/b><\/p>\n<p>Arantzazun egin zuten biltzar nagusia, baina prozesua lehenagotik zetorren. Izatez, Euskaltzaindiak sorreratik du helburu euskararen batasuna \u2014datorren urtean mendea beteko du Euskaltzaindiak\u2014. Ahalegin asko izan ziren; besteak beste, Arturo Campionek eta Piarres Broussainek txosten bat egin zuten 1920an, eta Resurreccion Maria Azkuek\u00a0<i>gipuzkera osotua<\/i>\u00a0proposatu zuen 1935ean.<\/p>\n<p>Berehala iritsi zen 36ko gerra, eta horrek asko eragin zuen Euskaltzaindiaren beraren jardunean, baita idazleen arteko harremanetan ere: etena. Gerra igarota, 1950eko hamarraldian gazte belaunaldi berri bat sartu zen euskarazko idazkuntzaren alorrean. \u00abEz genuen zuzeneko harremanik gerra aurreko euskaltzale klasikoekin\u00bb, kontatu du Joseba Intxausti\u00a0<i>Jakin<\/i>-eko kide historikoak. Honako hau zen auzia, haren esanetan: \u00abIdazle haien baliabideak aski al ziren guk nahi genuen goi mailako kultura egiteko?\u00bb.<\/p>\n<p>Euskaltzaindiak 1956an egin zuen gerra ondorengo lehen kongresua Arantzazun. Urte hartan sortu zuten\u00a0<i>Jakin<\/i>\u00a0aldizkaria, Arantzazun bertan. \u00abEz zen etxe barrurako aldizkaria. Jende sakabanatua elkarrengana ekarri nahi genuen, guztiei idazteko aukera eman\u00bb, kontatu du Intxaustik. \u00abZer idazkera era behar genuen modernitatea euskaraz emateko? Corpusean eta idazkeran zeuden arazoak ikusi genituen\u00bb. Euskara batuaren premia zegoela, alegia.<\/p>\n<p>Hutsune horri aurre egin ezinik zebilen Euskaltzaindia, Intxaustiren esanetan: \u00abEz zitzaigun burutik pasatu ere egin Euskaltzaindiaren rola hartzea, baina Euskaltzaindiari kostatzen ari zitzaion batasun borondate hori garatzea, sozialki zabaltzea\u00bb.\u00a0<i>Jakin<\/i>-en hasi ziren beren bidea egiten: arauak ezarriz joan ziren pixkanaka. Aldian-aldian bilerak egiten zituzten\u00a0<i>Jakin<\/i>-eko arauak zehazteko.<\/p>\n<p>Baziren mugimendu gehiago. Jose Luis Alvarez Enparantza\u00a0<i>Txillardegi<\/i>\u00a0euskaltzain urgazlea zen, eta dimisio gutuna bidali zion akademiari. Euskara batua bultzatzeko behar adina ahalegin ez egitea leporatu zion Euskatzaindiari. Ez zioten dimisioa onartu. 1963ko abuztua zen.<\/p>\n<p><b>Txillardegiren ekimena<\/b><\/p>\n<p>Berehala, 1963ko azaroan, batua sortzeko bilera sail bat hasi zuten Baionan. \u00abTxillardegik bildu gintuen ia ikasturte batez. Hura zen gidaria\u00bb, azaldu du Jean Louis Davant euskaltzain emerituak. Zortzi lagun elkartu ziren hasierako bilkura haietan: ETAtik, Txillardegi bera eta Eneko Irigarai; EAJtik, Telesforo Monzon eta Jesus Solaun; Elizatik, Roger Idiart, Piarres Andizabal eta Jean Hiriart-Urruti; eta Enbatatik, Davant. \u00abTxillardegik egin zuen hautaketa. Euskal alderdien gain finkatu zuen, eta liturjian aritzen zirenen gain\u00bb.<\/p>\n<p>Davanten esanetan, bilera haietan Txillardegi zen hizkuntzalari aditua. \u00abGainerakoak idazleak ginen\u00bb. Bilerak \u00abhalako euskara hibrido batean\u00bb egiten zituzten. Euskalki desberdinekoak ziren bileretako partaideak, baina, Davantek dioenez, moldatu ziren, ohituta zeuden eta. \u00abAise gurutzatzen ginen\u00bb.<\/p>\n<p>1963ko udazkenean hasitako batzar haiek udan burutu zuten bidea, 1964ko abuztu hondarrean. Batzar zabalago bat egin zuten, Baionan bertan, erabakiak hartzeko batzarra. 30 bat lagun elkartu ziren. Tartean zen Intxausti,\u00a0<i>Jakin<\/i>-en ordezkari gisa. \u00abNi joan nintzen, baina taldean landu genuen gaia\u00bb. Baionarako proposamen bat taxutu zuen\u00a0<i>Jakin<\/i>-ek. \u00abAurkeztu genuen, baina prest geunden Baionan erabakitakoa onartzeko\u00bb. Bi eguneko bilera izan zen Baionako hura. Arau zerrenda labur bat onartu zuten.<\/p>\n<p>Gaur egun erabat onartutako arauak dira:\u00a0<i>x<\/i>\u00a0idaztea, ez\u00a0<i>sh<\/i>\u00a0edo\u00a0<i>ch<\/i>;\u00a0<i>tx<\/i>, ez\u00a0<i>tch<\/i>\u00a0edo\u00a0<i>ch<\/i>&#8230; Gai arantzatsu bati ere heldu zioten Baionan:\u00a0<i>h<\/i>\u00a0hizkiaren auziari. Erabiltzeko araua eman zuten, baina bazekiten horrek arazoak sortuko zituela: \u00abEuskaldun askok\u00a0<i>H<\/i>\u00a0hori nun dagoen ez dakielako, epeka joatea erabakitzen da\u00bb. Lehen faserako, proposatu zuten bokal berdinen artean erabiltzea (<i>nahastu<\/i>, adibidez), eta bi adiera nahasten direnean (<i>hura<\/i>\u00a0eta\u00a0<i>ura<\/i>). Gainerako kasuetan, \u00abepe bat\u00bb uztea erabaki zuten, eta\u00a0<i>h<\/i>-a aukeran utzi zuten:\u00a0<i>hartu<\/i>\u00a0eta\u00a0<i>artu<\/i>, esate baterako.<\/p>\n<p>Arauen hasieran ohar bat sartu zuten: \u00abBatasunari buruz, euskaltzale guziei erabaki hauek betetzen hasteko eskatzen diegu; eta bereziki Euskaltzaindiari egiten diogu dei bat, bere aipamen guziaz erabaki hauek aztertu ondoren onar ditzan\u00bb. Iragarri bezala,\u00a0<i>Jakin<\/i>-ek onartu egin zituen Baionako erabakiak, eta hala jakinarazi zuen: \u00abDatorren alean hasita,\u00a0<i>Jakin<\/i>-en lege hauek obligatu egingo dute\u00bb. Areago, arauak betearazteko konpromisoa hartu zuen: \u00abHemendik aurrera, nahiz idazleak erabaki hauek gorde ez, eta artikuluak lege hoiek alde batera utzita igorri,\u00a0<i>Jakin<\/i>-eko zuzendaritzak zuzendu egingo ditu\u00bb. Euskarazko lehen aldizkaria izan zen gisa horretako hautua egiten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/argazkiak_jarraia\/uploads\/100e67825.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Irudia<\/a><\/p>\n<p><b>Premiak agerian<\/b><\/p>\n<p>Elur bola handituz joan zen pixkanaka. \u00abProzesu natural bat\u00bb izan zen, Intxaustiren esanetan. \u00abIkastolen goraldia iritsi zen, eta ikusi zuten corpusean zer arazo zituzten. Hedabideak ere garatzen ari ziren. Bistan geratu ziren batasun faltaren kalamitateak\u00bb.<\/p>\n<p>Urteurrena zuen Euskaltzaindiak aurki, 1969an. Batasunaren auzia pil-pilean zegoen. Akademiari erronka bota zion Gabriel Arestik: 50. urteurrena baliatuz, hel ziezaiola Euskaltzaindiak sorreran jarritako oinarrizko helburuari, euskararen batasunari. \u00abEuforia giro hartan, egiteko hori aktan jarri zen. Horren ondorioa Arantzazuko bilera izan zen\u00bb, kontatu du Xabier Kintana euskaltzain emerituak. 1968ko urri hasierarako jarri zuten kongresuko data.<\/p>\n<p>Sukaldeko lana hasi zen. \u00abJuan San Martin zen Euskaltzaindiko idazkaria. Euskara batuaren aurkako mugimendu bat antzeman zuen, eta idazleekin bilera bat egitea erabaki zuen\u00bb. Ermuan (Bizkaia) bildu ziren 1968ko ekainean. \u00abGipuzkoa salbuespen egoeran zegoen, eta konplikatua zen han egitea bilera\u00bb, azaldu du Jose Luis Lizundia euskaltzain emerituak. Gipuzkoatik hurbil, Ermuan bildu ziren, Gerediaga elkartearen babesarekin. \u00abArantzazukoa prestatzeko bilera zen\u00bb.<\/p>\n<p>Iritsi zen biltzar nagusia. Eztabaidak izan zirela gogoan du Lizundiak. \u00abEztabaida biziak. Baina eskuetara joan gabe\u00bb. Baziren euskara baturik behar ez zela uste zutenak. Pasadizo bat gogoan dauka Lizundiak: \u00abBatzuek zioten ez zegoela euskara batua egin beharrik: gipuzkera hartu, eta kito. Piarres Lafittek honela erantzun zien: &#8216;Zertaz ari gara, Euskaltzaindiaz edo\u00a0<i>giputzaindiaz<\/i>?&#8217;\u00bb.<\/p>\n<p>Arantzazuko biltzarrean Koldo Mitxelena izan zen ikur nagusia: hark aurkeztu zuen txosten nagusia,\u00a0<i>Ortografia<\/i>\u00a0izenekoa. Hitzaurre esanguratsua du agiriak: \u00abEzin-bestekoa, hil-edo-bizikoa, dela uste dugu euskera batasun bidean jartzea\u00bb; \u00abEz luke gai honetan inor mindu nahi Euskaltzaindiak, baina ezin diteke batasunera jo, inor \u2014gerok lehenik gerala\u2014 mindu gabe\u00bb. Txostenaren edukiari dagokionez, segida bat dago Baionatik Arantzazura. Davant: \u00abJarraipena da osoki. Txillardegi da euskara batuaren aita; Mitxelena, aita pontekoa, lekukoa hartu baitzuen\u00bb. Mitxelenaren itzalaz bat datoz adituak: garrantzi handia izan zuen batuak benetan aurrera egin zezan. Batetik, Salamancako Unibertsitateko katedraduna zen, ezaguna; bestetik, EAJko kidea, kartzelan eta erbestean egona. \u00abHari esker nagusitu zen euskara batua\u00bb, dio Davantek. \u00abItzal handia zuen EAJn. Lortu zuen ez zitezen euskara batuaren aurka joan. Ez zen guti\u00bb.<\/p>\n<p>Arantzazuko biltzarrari buruzko agiri labur bat egin zuen Euskaltzaindiak. Euskara batua behar zela nabarmendu zuen, baina hori ezin zela \u00abbat-batean\u00bb egin.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/argazkiak_jarraia\/uploads\/101872790.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Irudia<\/a><br \/>\n<b><\/b><\/p>\n<p><b>ETA eta &#8216;h&#8217;-a<\/b><\/p>\n<p>Kontrakotasunak izan ziren, ordea, izan zirenez. \u00abErresistentzia ideologikoak ziren batez ere: sabinismoaren erresistentzia, purismoarena\u00bb, adierazi du Lizundiak. Belaunaldi eta ideologia talka bat zen. Argigarria da Arantzazuko biltzarra egin eta hamar urtera zein zen egoera. Lizundiak kontatu du 1978an Bergaran azterketa bat aurkeztu zutela, idazleek nola egiten zuten: batuaren aldeko hautua egina zuten gazteek. \u00abEz zeuden horren ideologizatuta eskuinetik eta klerikalki\u00bb.<\/p>\n<p>Polemika handiak sortu ziren bidean. \u00abBatuaren aurkariek, filologiaz, gramatikaz eta arrazoi pisudunez kontrako arrazoirik ezin emanez, aldarrikatzen zuten batasuna marxista eta espainolisten asmakeria hutsa zela\u00bb, kontatu du Kintanak. Izan ziren salakuntza gehiago ere:\u00a0<i>h<\/i>\u00a0hizkiak sortu zuen ika-mika handiena. Orain begiratuta, absurdoak dirudite argudioek: \u00abEsaten zuten\u00a0<i>h<\/i>\u00a0hizkiak\u00a0<i>eta<\/i>\u00a0esan nahi duela grekoz;\u00a0<i>h<\/i>-a ETArekin lotzen zuten. Ez zen zentzuzko argudioa, baina halaxe izan zen\u00bb, adierazi du Davantek.<\/p>\n<p>Arantzazun \u00aberdi bidea\u00bb hautatu zuten, adierazpenean jaso zutenez:\u00a0<i>h<\/i>-a erabiltzea \u00abbegi onez\u00bb ikusiko lukeela Euskaltzaindiak.<\/p>\n<p>Euskaltzaindi barruan ere baziren gorabeherak: ez zeuden denak batasunaren alde. Arantzazuko biltzarra egin zutenean Manuel Lekuona zen euskaltzainburua, eta uzkur ageri zen batasun prozesuarekin, azkarregi ari ote ziren. Berehala zituzten hauteskundeak Euskaltzaindian, eta isileko mugimenduak hasi zituzten.<\/p>\n<p><b>Villasanteren sotana<\/b><\/p>\n<p>1970eko udaberria zen. Arantzazura joan ziren hiru lagun: Juan San Martin, Koldo Mitxelena eta Jose Luis Lizundia. Hitzordua zuten Luis Villasante euskaltzainarekin \u2014Arantzazuko fraidea zen\u2014. Lekuonaren ordez beste buru bat jarri nahi zuten euskara batuaren aldekoek. \u00abBagenekien batuaren aurkako erasoak nondik zetozen: bereziki inguru klerikal batetik. Zer hobeto fraide bat baino?\u00bb, dio Lizundiak. Villasante konbentzitu nahi zuten. Pasadizo deigarria da segidakoa, Lizundiak kontatu duena. Hor dabiltza Arantzazun paseoan, eta zalantzan dago Villasante, proposamena onartu edo ez: \u00abKomunistatzat ez ote naute joko?\u00bb. Halako batean, heldu dio sotanatik Mitxelenak, eta izter aldetik apur bat goratu dio: \u00abNik ez dut Marx ikusten hor ezkutatuta\u00bb. Baietza eman zuen. \u00abJokaldi ona izan zen\u00bb, esan du Lizundiak.<\/p>\n<p>Bozketa iritsi zen, eta Villasante izendatu zuten euskaltzainburu. \u00abDenak ez ziren batuaren alde, baina euskaltzain asko adinagatik ez ziren bilkuretara joaten, eta beste aldera eraman genuen Euskaltzaindia\u00bb, dio Davantek. Belaunaldi berri batek hartu zuen gidaritza. Aldaketa zen. Kintana: \u00abVillasantek berehalako bultzada eman zion batasunari, deklinabidea eta, batez ere, aditzaren batasuna ekarriz\u00bb.<\/p>\n<p>Erresistentziak baziren artean, edonola ere. Adierazgarria da 1973an Euskaltzaindiak jasotako gutun bat. Jose Estornesek bidali zuen, hamar argitaletxeren izenean, eta, besteak beste, eskatu zuen\u00a0<i>h<\/i>-aren erabilera bertan behera uzteko, \u00abnahaspila\u00bb sortzen ari zela eta. Irmo erantzun zion Villasantek: \u00abIdazki honen egileak ez daki, nunbait, Euskal Herria bai mugaz hemengo aldean eta bai mugaz beste aldean ere badela\u00bb. Iparraldean\u00a0<i>h<\/i>-a erabiltzeko tradizioa zutela gogoratu zion. \u00abNahaspilari\u00bb dagokionez, hara: \u00abBakoitzak bere txokoko aho hizkerari bakarrik kasu eginez idatzi nahi duenean, orduantxe sortzen da nahaspila\u00bb.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/argazkiak_jarraia\/uploads\/1025827d5.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Irudia<\/a><\/p>\n<p>Euskara batuak lekua irabazi du urteen joanean, eta liskar horiek apaldu dira. \u00abAsko bideratu da gaia. Jada inork ez du zalantzan jartzen euskara batua behar dela\u00bb, nabarmendu du Lizundiak. Aurrerapausoa nabaritu du Davantek ere, \u00abzauri gutiago\u00bb dagoela orain. Hau da gakoa, haren esanetan: \u00abNahi dugu euskara luma guziekin baina hila, edo luma batzuk galduta baina bizirik?\u00bb.<\/p>\n<p>Euskara batuari buruz zabaldu diren aurreiritziekin badu kezka Intxaustik: \u00abHotz uzten naute. Hizkuntzaren etorkizunaz pentsatu gabeko usteak dira. Batuaren premia guztizkoa da, guztizkoa\u00bb. Belaunaldi transmisioarekin du ezinegona, aurrera jarraitzeko ildoaz: \u00abBadakigu zenbat kosta diren ikastolak, zer atxikimendu izan duen bertsolaritzak&#8230; Bide onetik ibili gara XX. mendearen bigarren partean. Ahalegin pertsonal eta diru asko joan da. Beldur naiz etorkizuneko plangintza berrien premiaz aski kontzientzia izango ote dugun\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garikoitz Goikoetxea \/ 2018-10-04 \/ 1720 hitz Euskara batuaren urteurreneko kongresua gaur hasiko da Arantzazun. Kate baten mugarria izan zen 1968ko biltzarra: prozesu bat zen batuaren jaiotza. Talka ideologikoa izan zen, eta belaunaldi artekoa<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,90,38,1],"tags":[8742,337,3276,114],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15403"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15403"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15403\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15404,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15403\/revisions\/15404"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15403"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15403"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15403"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}