{"id":15451,"date":"2018-11-06T10:28:40","date_gmt":"2018-11-06T10:28:40","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15451"},"modified":"2018-11-06T10:28:40","modified_gmt":"2018-11-06T10:28:40","slug":"francisque-michel-euskalari-frantsesa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/11\/francisque-michel-euskalari-frantsesa\/","title":{"rendered":"Francisque-Michel euskalari frantsesa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/kultura\/francisque-michel-euskalari-frantsesa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Joseba Aurkenerena \/ 2018-11-04 \/ 1000 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Fran\u00e7ois-Xavier Michel, Francisque-Michel deitua, Frantziako Lyon hirian sortu zen 1809ko otsailaren 18an. Aita Andr\u00e9 Michel negozio-gizona zuen eta alemaniar jatorriko Marie Gerber ama.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Bere hezkuntza bukatu orduko\u00a0<a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/?s=paris\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Parisera<\/a>\u00a0joan zen bizitzera. Gazte-gaztetik dohain berezia erakutsi zuen olerkigintzarako, garaiko egunkarietan olerkiak plazaratuz. Baina bere egiazko zaletasuna ikerkuntza zen eta laster ikerlanak kaleratzeari ekin zion. Erdi Aroko testuak aztertu eta argitaratu zituen. 1833 eta 1837 bitarteko urteetan hogeita bi lan eman zituen argitara, horien artean\u00a0<em>Chanson de Roland\u00a0<\/em>delakoaren jatorrizko bertsioa, Oxford-eko Unibertsitatean aurkitu zuena. Hori dela eta, 1837ko abenduan\u00a0<em>Comit\u00e9 historique-<\/em>ko kide izendatu zuten eta\u00a0<em>Ohorezko Legioa<\/em>z saritu.<\/p>\n<p>Bere ikerlanetan era guztietako gaiak aztertu zituen: grabatu zaharrak, zaldiak, ostatuak, herri literatura, antzerki ingelesa, zetaren bideak Erdi Aroan, buhameak, eskaleak, merkataritza, pertsonaien biografiak, gurutzadak, itzulpenak, agotak\u2026 Bizitzan zehar plazaratu zituen ikerlanen bidez erudizio eta jakintza handiko gizona izatera iritsi zen.<\/p>\n<p>1846ko maiatzaren 13an bi tesi defendatu zituen eta horien bidez doktoretza atzeman: lehena Virgiliori buruz latinez egindakoa eta bigarrena Frantziako eta Espainiako arraza madarikatuei buruz frantsesez egindakoa.<\/p>\n<p>Ondoren, Bordeleko Letretako Fakultatean arrotz literaturako plaza lortu zuen eta hor aritu zen eskolak ematen 1869ra arte, erretretan onartu zuten urtera arte, hain zuzen ere. Parisen hil zen 1887ko maiatzaren 18an.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>1.- Euskara eta euskaldunekiko zaletasuna.<\/strong><\/p>\n<p>Orreagako gatazka, Bordeleko antzinako historia, Nafarroako Erresuma, Ameriketarako merkatal harremanak edota agotak aztertzerakoan euskararekin eta euskaldunekin egin zuen topo eta baita hortik aurrera zaletu ere.<\/p>\n<p>1847an Arnaud Oihenart zuberotarraren atsotitzak berrargitaratu zituen.<\/p>\n<p>Hamar urte berantago, hau da, 1857an, euskalari frantsesak\u00a0<em>\u201cLe Pays Basque, sa population, sa langue, ses moeurs, sa litt\u00e9rature eta sa musique\u201d\u00a0<\/em>izenburuko ikerlan mardula bezain aberatsa plazaratu zuen. Liburu hau iturri agortezina dugu garai bateko euskara, euskal literatura eta kultura aztertzeko orduan.\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Prosper_M%C3%A9rim%C3%A9e\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Prosper M\u00e9rim\u00e9e<\/a>-k idatzi zuen Francisque-Michel-ek liburu honetan euskaldunei buruz irakurria zuena azaltzen zuela. Piarres Lafitte idazle eta euskaltzain lapurtarra ez zegoen ados baieztapen horrekin, eta irakurritakoaz gain Francisque-Michel-ek euskaldunekin bizitutakoak ere kontatzen zituela defendatu zuen.<\/p>\n<p>Lafitte berak bultzatu zuen 1981. urtean Elkar-ek plazaratu zuen liburu horren berrargitalpena. Berak egin zuen, halaber, edizio berri horretan\u00a0 irakur daitekeen sarrera eder eta mamitsua.<\/p>\n<p>Arestian aipaturiko bi liburu horiez gain, Francisque-Michel-ek euskal gaietan oinarritutako hirugarren liburu bat plazaratu zuen 1859an,\u00a0<em>Le romancero du Pays Basque\u00a0<\/em>izenaz bataiatu zuena.<\/p>\n<p><em>\u201cLe Pays Basque, sa population, sa langue, ses moeurs, sa litt\u00e9rature eta sa musique\u201d<\/em>\u00a0izeneko liburua izan da, zalantzarik gabe, euskaldunen artean ospe gehien eman dion liburua. Harrobi emankorra dugu, arlo ugari zabalkiro jorratzen duen lanabes aberatsa. Ni, bertan plazaratzen dituen hirurogeita hamaika atsotitzak bildu eta gaurko grafiaz idatziz gero, lerro hauetara ekartzen ausartu naiz, horietako ainitzek, egun ere, gaurkotasun handia erakusten digutelakoan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>2.- Francisque-Michel-en euskal atsotizak.<\/strong><\/p>\n<ol>\n<li>Nork bere opilari ikatza.<\/li>\n<li>Arrain handiak jaten ditu xipiak.<\/li>\n<li>Antso limosnari, urde ebatsiaren oinak dematza (1) beharrari.<\/li>\n<li>Asko badok asko behar dok.<\/li>\n<li>Iazko ebaslea aurtengoen urkazalea.<\/li>\n<li>Ohoin handiak urka arazten ditu xipiak.<\/li>\n<li>Ikusi nuen orratz-ohoina azotaturik, urre moltsoarena alkateturik (2).<\/li>\n<li>Paskoz urkagai (3) duenak Garizumaren laburrez ditu penak.<\/li>\n<li>Garizuma eta urkabea asturugaitzentzat (4).<\/li>\n<li>Geroa alderdi, hobe da sahi hutsa ezi ez aho hutsa.<\/li>\n<li>Intxaur duenak jateko aurkit diro harri hausteko.<\/li>\n<li>Neska hartzen ari dena saldu doa, galdatzen ari dena da galdua.<\/li>\n<li>Ogi pulua bekanki da irakas xahua.<\/li>\n<li>Otsoa lagun duanean\u00a0 albaihu hora (5) saihetsean.<\/li>\n<li>Ehun zaldik ehun zalditoki behar.<\/li>\n<li>Erroma ez zen oren batez akabatu.<\/li>\n<li>Giza ustea guztia ustel.<\/li>\n<li>Astoari emanik arbuia zuena gero erosi egin behar izan zuen.<\/li>\n<li>Atzerri otserri.<\/li>\n<li>Arrotzak eskua latz.<\/li>\n<li>Urrun hiritik, urrun osagarritik.<\/li>\n<li>Has nezak egungo haragiaz, atzoko ogiaz eta iazko arnoaz, eta axeterrak (6) bihoaz<\/li>\n<li>Sabeldurak gaitz ditu urak.<\/li>\n<li>Sendo nahi dituka (7) begiak? Lot itzak hire eriak.<\/li>\n<li>Harri erabilik ez du biltzen goroldiorik.<\/li>\n<li>Halako tupati \u00a0halako arnorik.<\/li>\n<li>Itsutu behar duenak begiti (8).<\/li>\n<li>Ogi gogorrari hagin zorrotza.<\/li>\n<li>Beteegiz zorroa, lehertu doa.<\/li>\n<li>Mendiak mendiak behar ez, baina gizonak gizona bai.<\/li>\n<li>Begi batez aski du saldunak, ehun ez ditu sobera erostunak.<\/li>\n<li>Erroango (9) oihala merke dela, gora da.<\/li>\n<li>Gaitza onki hator, batzar bahator.<\/li>\n<li>Ditxa onak hari, nola baita bera itsu, hari darraizkionak (10) itsutzen ditu.<\/li>\n<li>Zalduna, egik semea duke; ez aguke. (11)<\/li>\n<li>Negua beti lantsu.<\/li>\n<li>Ahalkegabeak bitu eper erreak. Zer ahalgorrak? Ogi mokorrak.<\/li>\n<li>Aita biltzaleari, seme barreiari.<\/li>\n<li>Arraina eta arrotza, heren egunak karatzez, kanpora deragotza (12).<\/li>\n<li>Baigorrin baxera lurrez, nik haragai (13) nuenean urrez.<\/li>\n<li>Emaztea hartzen duenak ezkontsari hutsagatik, biharamuna da dolu\u00a0eguna, gaitz darraikonagatik.<\/li>\n<li>On-goseak gizon bat hilik ihes egin eliza barnera, eta ez gero handik atera.<\/li>\n<li>Suhur arditaren (14), ero dukataren (15). \u00a0(dukata = garai bateko sosa)<\/li>\n<li>Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola.<\/li>\n<li>Beti zerbitzari leiala eta prestua, hartzedun da, bat ere pagatua.<\/li>\n<li>Domingo, egik emazte, hazi lo, berak iratzar iro (16).<\/li>\n<li>Ezkon-eguna, aisa izanaren biharamuna.<\/li>\n<li>Oilar bat aski da oilo hamar baten, hamar gizon ez emazte baten.<\/li>\n<li>Eguzkia eta euria martxoko eguraldia.<\/li>\n<li>Urriak buztanaz, zezeilaz bularraz.<\/li>\n<li>Otorde dabila maiatza su eske.<\/li>\n<li>Maiatz eurite, urte egite.<\/li>\n<li>Maiatza hotz, urtea botz.<\/li>\n<li>Goiz gorriak dakarke (17) euri, arrats gorriak eguraldi.<\/li>\n<li>Goizerria denean gorriago ezenez hori, eure euritakoa ez demala (18) nehori.<\/li>\n<li>Goiz ortzadar, arrats iturri.<\/li>\n<li>Holtza darrak zeruan arratsian denbora ona erakusten du; bainan ez dezazula sekulan zinez denbora izaratoari, ez eta brodal zalea gaizki bestituari.<\/li>\n<li>Goiz gorri de Nabarra, remojarte ha la zamarra. (19)<\/li>\n<li>Arrats gorri de Castilla, calentar te ha la costilla. (20)<\/li>\n<li>Jaune Done Laurenti, esku batean euria, bestean ilinti (21).<\/li>\n<li>San Simon eta Juda, negua heldu da.<\/li>\n<li>San Simon eta Judaetan ontziak ankoraetan (22).<\/li>\n<li>Otoitzen ez dakiena Jainkoari, berraio itsasoari.<\/li>\n<li>Itsasoak adarrik ez.<\/li>\n<li>Itsasturiaren (23) emaztea, goizean senardun, arratsean alargun.<\/li>\n<li>Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa.<\/li>\n<li>Hila lurpera, biziak axetara (24).<\/li>\n<li>Zer dio sutondokoak? Zer baitio su aitzinekoak.<\/li>\n<li>Jauskari ona kapa zahar duena.<\/li>\n<li>Sariak zatitu ondoan, ageriko zer den hirerik urpoan.<\/li>\n<li>Edrigu de Villandran, egun hemen eta bihar han.<\/li>\n<\/ol>\n<hr \/>\n<p><strong>Oharrak:<\/strong><\/p>\n<p>(1) Dematza: Ematen ditu, modu trinkoan.<\/p>\n<p>(2) Alkateturik: Alkate bihurturik.<\/p>\n<p>(3) Urkagai: Atsekabea.<\/p>\n<p>(4) Asturugaitz: Miserablea. Zitala.<\/p>\n<p>(5) Hora: Zakurra.<\/p>\n<p>(6) Axeterra: Sendagilea.<\/p>\n<p>(7) Nahi dituka?: Nahi al dituk?<\/p>\n<p>(8) Begiti: Begibakarra.<\/p>\n<p>(9) Erroango: Rouen hirikoa.<\/p>\n<p>(10) Darraizkionak: Jarraitzen dizkionak modu trinkoan.<\/p>\n<p>(11) Ez aguke: Ez hau ezagutuko modu trinkoan.<\/p>\n<p>(12) Deragotza: Eragozten ditu modu trinkoan.<\/p>\n<p>(13) Haragai: Hara joateko gogoa.<\/p>\n<p>(14) Ardita: Neurri zaharra.<\/p>\n<p>(15) Dukata: Garai bateko txanpon edo sosa.<\/p>\n<p>(16) Iro: Irusa, pozik.<\/p>\n<p>(17) Dakarke: Ekarriko du modu trinkoan.<\/p>\n<p>(18) Ez demala: Ez duela ematen modu trinkoan.<\/p>\n<p>(19)\u00a0<em>Nafarroako goiz gorriak zamarra bustiko dizu.<\/em><\/p>\n<p>(20)\u00a0<em>Gaztelako arrats gorriak saihetsa berotuko dizu.<\/em><\/p>\n<p>(21) Ilinti: Sua bizitzeko erabiltzen den egur zati erdi errea.<\/p>\n<p>(22) Ankora: Aingura.<\/p>\n<p>(23) Itsasturia: Itsasgizona.<\/p>\n<p>(24) Axeta: Platera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joseba Aurkenerena \/ 2018-11-04 \/ 1000 hitz Fran\u00e7ois-Xavier Michel, Francisque-Michel deitua, Frantziako Lyon hirian sortu zen 1809ko otsailaren 18an. Aita Andr\u00e9 Michel negozio-gizona zuen eta alemaniar jatorriko Marie Gerber ama.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,38,5625],"tags":[8774,8773,8772,5226,3999,4639],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15451"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15451"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15451\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15452,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15451\/revisions\/15452"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15451"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15451"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15451"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}