{"id":15466,"date":"2018-11-13T09:10:36","date_gmt":"2018-11-13T09:10:36","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15466"},"modified":"2018-11-13T09:10:36","modified_gmt":"2018-11-13T09:10:36","slug":"nola-egin-klik-ahalik-eta-erosoen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/11\/nola-egin-klik-ahalik-eta-erosoen\/","title":{"rendered":"Nola egin &#8216;klik&#8217; ahalik eta erosoen"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2355\/006\/001\/2018-11-13\/nola_egin_klik_ahalik_eta_erosoen.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Maite Asensio Lozano \/ 2018-11-13 \/ 522 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Euskaraldiaren helburu nagusia da hizkuntzekin lotutako inertziak moldatzea, eta Emunen ikastaroak ematen dituzte horretarako. Ezinbestekotzat daukate norbere egoeraz gogoetatzea.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><i>A<\/i><i>hobizi<\/i>\u00a0bat, astean bi aldiz saskibaloian entrenatzen dena; oro har, erdaraz mintzatzen da taldean, baina kideetako batzuk euskaldunak dira, eta ez daki besteak euskara ulertzeko gai diren. Eta Euskaraldian\u00a0<i>ahobizi<\/i>\u00a0izango da, hau da, euskara ulertzeko gai diren guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartu du. Zer egin dezake talde horretako inertziak egokitzeko, eta euskara erabiltzen hasteko? Nola jardun behar du taldekideekin? \u00abEz dago formula magikorik\u00bb, aitortu du Ainhoa Lasak. Eta galdera itzuli dio zalantza horrekin dabilenari: \u00abZer lortu nahi duzu? Zerk emango dizu lasaitasuna?\u00bb.<br \/>\nEmun aholkularitzan hizkuntza ohiturak aldatzeko ikastaroak ematen ditu Lasak; erdaraz egiten diren jarduerak nola hasi euskaraz egiten, korapilo hori askatzea dute helburu. Kataluniatik dator ideia, TELP deitutako tailerretatik:\u00a0<i>Taller d&#8217;Espai Ling\u00fc\u00edstic Personal<\/i>\u00a0(hizkuntza espazio pertsonalei buruzko lantegia). \u00abBidaia txiki bat\u00bb egiten dutela esplikatu du Lasak: \u00abGure hizkuntza ohiturak aztertzen ditugu: nondik datozen, zerk bultzatzen gaituen horrela jokatzera, nola sentiarazten gaituen horrek, eta zer indar dugun aldaketak egiteko. Funtsean, gogoeta bat egiten dugu ikastaroetan, aldaketa egin ahal izateko eroso sentitzeko\u00bb. Jabetze eta ahalduntze ariketak ere egiten dituzte: \u00abJakin behar dugu euskaldunak garela, zer den hizkuntza gutxitu bateko hiztuna izatea\u00bb. Hortik aurrera, aldaketak egiteko tresnak lantzen dituzte: \u00abBakoitzari egokituta\u00bb.<\/p>\n<p>Baina non dago hizkuntza ohiturak aldatzeko giltza? Nola egin\u00a0<i>klik<\/i>\u00a0hori? Oro har, aldaketak hiru arlotan egiten direla azaldu du Lasak: \u00abBatetik, emozioak, nola sentitzen garen; bestetik, pentsamendua, zer aurreiritzi eta beldur dugun; eta, azkenik, portaera, gauzak egiteko modua. Pertsona bakoitzak arlo batean edo bestean egingo du\u00a0<i>klik<\/i>: batek portaera aldatuko du baina denbora gehiago beharko du eroso egoteko, eta beste batek eroso sentitzean aldatuko du portaera\u00bb.<\/p>\n<p>Korapilo horiek esplizitatzeko aukera emango du Euskaraldiak, mahai gainean jartzeko, Lasaren iritziz: \u00abHorretarako espazio bat emango digu: nahi duguna egitekoa, eroso sentituz\u00bb. Izan ere, uste du babesa emango duela talde ariketa bat izateak, \u00abbeste batzuk ni bezala ari direla jakiteak\u00bb. Ziur da proiektuak aldaketak ekarriko dituela, eta denboran mantendu ahalko direla: \u00abEpe luzera, iruditeria berri bat sortuko zaigu: ikusiko dugu beste modu batera bizi daitekeela\u00bb. Eta Euskaraldian parte hartuko ez dutenengana ere iritsiko da mezua: \u00abErakutsiko diegu inertziak aldatu nahi ditugula\u00bb.<\/p>\n<p><b>Elkarrizketa elebidunak<\/b><\/p>\n<p>Elkarrizketa elebidunek sortuko dute, neurri batean, iruditeria berri hori; hau da, batek euskaraz egiteak eta besteak erdaraz. Lasak aitortu du ez dagoela horretarako ohiturarik: \u00abEz gara ondo sentitzen, eta aurreiritzi asko dauzkagu: atzo arte errespetu falta bat izan da. Gutako askok aldatu egin dugu diskurtso hori, baina ez dugu emozioetara eraman\u00bb. Horretarako aukera ere emango du Euskaraldiak: \u00abEuskaraz aritzeko zailtasunak dauzkatenentzat \u2014eta denontzat\u2014 logikoena da bi solaskideok menderatzen dugun hizkuntzan aritzea, baina ez du zertan. Elkarrizketa elebidunak arraroak egingo zaizkigu hasieran, baina Euskaraldiak balioko digu entrenatzeko, ohartzeko gatazkarik ez dutela sortzen, eta komunikazioa bermatuta dagoela\u00bb.<\/p>\n<p>Ariketa horretan, baina, ezinbestekotzat jo du ez espero izatea besteak hizkuntza aldatzea: \u00abHasieran hala ibiltzen baikara, bestea gure hizkuntzara ekarri nahian\u00bb. Bere bidaia txikiaren ostean ikasitakoa azaldu du: \u00abKonturatu nintzen euskaraz ulertzen zidaten batzuek gaztelaniaz erantzuten zidatela nik gaztelaniaz hitz egingo banie bezala, eta pentsatu nuen nik berdin egingo nuela, ulertzen didaten bitartean: hitz egingo nien haiek niri euskaraz egingo balidate bezala. Horrek lagundu dit lasai egoten\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maite Asensio Lozano \/ 2018-11-13 \/ 522 hitz Euskaraldiaren helburu nagusia da hizkuntzekin lotutako inertziak moldatzea, eta Emunen ikastaroak ematen dituzte horretarako. Ezinbestekotzat daukate norbere egoeraz gogoetatzea.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,65,38,5496],"tags":[5658,8780,8778,8781],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15466"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15466"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15466\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15467,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15466\/revisions\/15467"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15466"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15466"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15466"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}