{"id":15483,"date":"2018-11-16T08:45:35","date_gmt":"2018-11-16T08:45:35","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15483"},"modified":"2018-11-16T08:45:35","modified_gmt":"2018-11-16T08:45:35","slug":"errumaniara-bidaia-bitxia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/11\/errumaniara-bidaia-bitxia\/","title":{"rendered":"Errumaniara bidaia bitxia"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/gaztea\/errumaniara-bidaia-bitxia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nerea Fernandez \/ 2018-11-16 \/ 690 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Aste santu honetan, Errumanian egon nintzen, Transilvanian. Bidaia hau ez da\u00a0ohikoa, izan ere, jendea normalean arraro ikusten du norbaitek Errumaniara joateko gogoa izatea, edo galdetzen dizu \u201czer galdu zaizu han?\u201d.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Lehenik eta behin bidaia prestatzeko arrazoia\u00a0<em>\u201cDracula\u201d<\/em>\u00a0izan dela aitortu beharra dut. Dracularen pertsonaia Errumanian jaio zen.<\/p>\n<p>Bram Stocker idazleak\u00a0bizitza eman zion, eta Vlad Draculea, Valaquiako printzea izan\u00a0zen idazlearen inspirazioa.<\/p>\n<p>Vlad\u00a0Draculea, Vlad Tepes\u00a0(\u201c<em>enpaladorea\u201d\u00a0<\/em>edo<em>\u00a0\u201czutoinetan pertsonak sartzen zituena<\/em>\u201d) izenagatik ezagunagoa, Siguisoara-n jaio zen 1431. urtean eta Bucarest-en hil zen 1476. urtean.<\/p>\n<p>Vlad-en haurtzaro traumatikoa mugarri izan zen printze izan zen garaian. Hamahiru urterekin Vlad eta bere anaia Radu, turkiarrei eman\u00a0zien\u00a0haien aitak keinu bezala, horrela men egiten zion Sultanari eta bakea ziurtatzen zen haien artean (gerra sortuz gero, semeak sakrifikatuak izan behar ziren).<\/p>\n<p>Printzea etxera itzuli zenean, bere aita Vlad Dracul, makiladaz hil zuten eta bere anaia Mircearen begiak erre\u00a0zituzten\u00a0burdin gori batekin. Juan Hundayi (familiaren aliatua) izan zen hilketa hauen erantzulea, gainera Boyardoen (tokiko aristokrazia) laguntzarekin. Momentu horretan Vladi itzelezko gorrotoa sentiarazi\u00a0zioten.<\/p>\n<p>Urteak pasa ostean, Vlad aliatuen bila joan zen, bataila askoren parte hartzailea izan zen, baina Errumaniako herrietan baztertuta izan ondoren, herriko gizonak, emakumeak eta umeak enpalatu zituen. Batez ere, Brasov-en eta Sibiu-n: 1459.urtean 30.000 pertsona enpalatu zuen. Bai, bai, ondo irakurri duzu\u2026 30.000 pertsona enpalaturik!! Beldurgarria benetan!!!<\/p>\n<p>Baina, Vlad-en mendekua ailegatu zen 1459. urtean, Pazkoa-astean, Boyardoak (aita eta anaiaren hiltzaileak) gonbidatu zituen Pazkoako afari batera, eta bertara bere jantzi berezienekin joan behar ziren. Afaldu ostean, Vladek\u00a0agindu zuen boyardo zaharrenak enpalatzea, gazteak izan ezik. Gazteenak\u00a0oinez\u00a0joan ziren \u00a0Arges ibaia dagoen mendi tontorrera; batzuk ibilbidean hil ziren, besteak behartuta egon ziren Drakularen gaztelua eraikitzera. Hilabete batzuk pasa ondoren, Boyardo batzuk hil ziren lan gogorragatik eta haien jantzi bereziak zahartueta zikindu ziren.<\/p>\n<p>Musulmanak eta kristauak Vlad-i gorrotatzen zuten, behartuta zeudelako turkiar-musulmanak eta katoliko ortodoxoak hiltzera. Haientzat \u00a0Vlad madarikatua zegoen. Lehen aipatu bezala,1459. urtean, San Bartolome egunean, Brasov-eko sajoi gehienak enpalatu zituen, errregearen kontra zihoaztelako (Brasov, Errumaniako hiririk garrantzitsuenekoa da) 30.000 pertsona zutoinetan sartu zituen, enpalatuen\u00a0oihana bihurtu zuelarik., Hori gutxi ez balitz enpalatuen basoaren erdian, Vladek\u00a0orritsa (merienda)\u00a0antolatu zuen. Vladek jateri ekin zion ezer gertatuko ez balitz bezala, inguruko gizon, emakume eta haurren min garrasiei muzin eginez. Gaua heldu ostean, Brasov hiriari su eman zioten, hil zorian zeudenen aurrean.<\/p>\n<p>A ze ankerra, krudela eta odolzale! Zaila da imaginatzea zenbat sufrimendu pairatu zuten hainbatek eta hainbatek!<\/p>\n<p>Erregea izan ondoren, Vlad Tepes-ek Transilvaniako probeziarekin amaitu zuen. Gau batean, gaztelu baten aretoan afari bat prestatu zuen herriko txiroentzat, alabaina, afaria amaitu ostean, \u00a0Vladek\u00a0bertako ate guztiak ixtea\u00a0agindu zuen. Ondoren,\u00a0gela\u00a0sutu zuen, barruan zegoen jende guztia hil zuelarik. Horrela probezia abolitu zuen.<\/p>\n<p><strong>Beste istorio bitxi batzuk<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Herriko plazan iturri bat zegoen, hori dela eta Vlad-ek iturrian urrezko eta \u00a0diamantezko kopa bat utzi zuen. Herriko herritarrak hain beldurtuta zeudenez, inoiz ez ziren ausartu kopa hori lapurtzera; egun batean, Vlad bere landa batean zaldiarekin zihoan, eta bat-batean baserritar batekin topo egin zuen. Baserritarraren itxura zikina eta zatarra zen, horregatik, Vlad baserritarrarengana joan zen ezkonduta zegoen galdetzera, honek baietz erantzun zuen. Egun batzuk pasa ostean, Vlad baserritar zatarra ikustera\u00a0bueltatu zen, erregeak erabaki zuen honen emaztea hiltzea bere zereginak ez zituelako egiten (alegia, bere senarra zaindu), hori dela eta Vlad-ek baserritarrentzako emazte berria aurkitu zuen, baserritarra ondo zaintzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Erregeak amoranteak zeuzkan. Egun batean amorante batek Vlad-i esan zion, haurdun zegoela. Erregeak neskak esaten zuena baieztapena egiaztatzeko, agindu zuen mediku batek neska aztertzea. Neska aztertu ondoren, medikuak esan zion bere sabel barruan ez zegoela umerik; hori jakinda, Vlad amorratuta, agindu zuen neska beregana joatea. Neskak beregana joan zen eta Vlad-ek agindu zion ohean etzanda egotea. Vlad-ek bere eskuan aiztoa edukita, neskaren sabela ireki zion hurrengoa esanez:<em>\u00a0\u201cgogoa dut nire semearen itxura ikusteko\u201d.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li>Vlad-en heriotzari buruzko teoria asko daude, baina famatuena hauxe da; \u00a0turkiarren kontrako batailan, erregea borrokan zegoen, eta borrokatzen zuen bitartean, erabaki zuen hilda zegoen turkiar baten jantzia ipintzea. Turkiar baten itxurarekin eraso egin zuen, baina\u00a0bat-batean errumaniarrak agertu ziren eta gerlrariek \u00a0buruzagiak ez zuten ezagutu. Momentu horretan erregea heriotzak harrapatu zuen.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Hau guztia esanda, gomendatzen dut bidaia egitea, esperientzia ezin hobea delako. Gainera,\u00a0<a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/saila\/gaztea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">han<\/a>\u00a0\u201c<em>lei<\/em>\u201d izeneko txanpona daukate eta euroa baino merkeago da, beraz, merezi du han bizitza merkeagoa delako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nerea Fernandez \/ 2018-11-16 \/ 690 hitz Aste santu honetan, Errumanian egon nintzen, Transilvanian. Bidaia hau ez da\u00a0ohikoa, izan ere, jendea normalean arraro ikusten du norbaitek Errumaniara joateko gogoa izatea, edo galdetzen dizu \u201czer galdu zaizu han?\u201d.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5717,5493,5492,90,17,8128,5625],"tags":[8798,8799,8800],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15483"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15483"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15483\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15484,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15483\/revisions\/15484"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15483"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15483"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15483"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}