{"id":15520,"date":"2018-12-21T07:34:33","date_gmt":"2018-12-21T07:34:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15520"},"modified":"2018-12-21T07:34:33","modified_gmt":"2018-12-21T07:34:33","slug":"min-dut-bihotzean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/12\/min-dut-bihotzean\/","title":{"rendered":"Min dut bihotzean"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1904\/039\/001\/2018-12-21\/min_dut_bihotzean.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ana Galarraga \/ 2018-12-21 \/ 347 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Min dut bihotzean\u00bb, dio batek, sentitzen duen minaren neurria lagunari ulertarazteko, hain da min sakona eta egiazkoa. Beste bati amorruak habia egin dio tripetan; eta hango hark burua lehertzear du, kezkak gain hartuta.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Adibide horiek garbi erakusten dute sentimenduek beren lekua dutela gorputzean, batzuek behintzat. Baina zenbateraino dira metaforikoak? Zergatik lotzen ditugu sentimendu eta emozio batzuk gorputz-atal jakinekin: hala esaten ikasi dugulako, edo benetan adierazten du gure gorputzak, seinale fisikoen bitartez, sentimendu edo emozio baten nolakotasuna? Ez al dira denak garunean gertatzen?<\/p>\n<p>Finlandiako Turku Unibertsitatean urteak daramatzate emozioen eta gorputzaren arteko lotura ikertzen, eta ez dute zalantzarik: sentimenduek beren lekua dute gorputzean. Are gehiago, berriki, sentimenduen mapa aurkeztu dute.<\/p>\n<p>Mapa osatzeko, mila parte-hartzaileren baino gehiagoren informazioa aztertu dute. Batetik, inkesta bidez, haien iritzi subjektiboak jaso dituzte, eta, bestetik, garun-jarduerari buruzko datuen analisia egin dute. Horrekin guztiarekin, sentimendu eta emozioak sailkatu dituzte eta non kokatzen diren ikusi dute.<\/p>\n<p>Hala, sentimenduen jatorriari erreparatuta, bost multzotan banatu dituzte: emozio positiboek sortutakoak, emozio negatiboetatik datozenak, prozesu kognitiboen ondoriozkoak (zerbait entzutean edo gogoratzean sortzen direnak, besteak beste), egoera somatikoak eragindakoak (gaixo gaudenean azaltzen direnak) eta homeostatikoak (gosea edo egarria, adibidez).<\/p>\n<p>Eta zer leku hartzen dute gorputzean? Oro har, zenbat eta gertuagokoak izan bi sentimendu, orduan eta gertuago daude mapan ere. Batzuen tokia erraz ezagutzen da: gosea sabelean, egarria eztarrian eta arrazoia buruan. Beste batzuena, berriz, ez da hain senezkoa: elkartasuna eta aitortza (sentimendu positiboak), eta errua eta etsipena (negatiboak), bihotzean sentitzen dira gehienbat, baina baita buruan eta sabelean ere. Gauza bera gertatzen da guraria eta nekearekin; aurkakoak izan arren, leku berean sentitzen dira: gorputz osoan.<\/p>\n<p>Bestalde, norbere buruaren kontrola buruan eta eskuetan sentitzen da; eta haserreak eta suminak ere badute tokia eskuetan. Hain zuzen, ohikoa da eskuak mugitzea haserrea adieraztean.<\/p>\n<p>Horrenbestez, ikertzaileek ondorioztatu dute sentimenduak gorpuztuta daudela. Haien ustez, litekeena da, eboluzioan, sentimenduak sortu izana norberari eta inguruneari buruzko informazioa transmititzeko gorputzari; gorputzak jakin dezan gaixo dagoela, edo on egiten dion egoera bat dagoela inguruan&#8230; Horrez gain, emozio positiboak ongizatearekin lotuta daudela nabarmendu dute, eta, alderantziz: negatiboak gaixotasunekin erlazionatzen dira. Horrenbestez, erlazio hori ondo ezagutzea lagungarria izan daiteke ongizate fisiko eta psikikoa lortzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ana Galarraga \/ 2018-12-21 \/ 347 hitz Min dut bihotzean\u00bb, dio batek, sentitzen duen minaren neurria lagunari ulertarazteko, hain da min sakona eta egiazkoa. Beste bati amorruak habia egin dio tripetan; eta hango hark burua lehertzear du, kezkak gain hartuta.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5497,5493,5500,70],"tags":[5763,8805,7580,8818],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15520"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15520"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15520\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15521,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15520\/revisions\/15521"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15520"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15520"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15520"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}