{"id":15522,"date":"2018-12-21T08:00:35","date_gmt":"2018-12-21T08:00:35","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15522"},"modified":"2018-12-21T08:00:35","modified_gmt":"2018-12-21T08:00:35","slug":"abizenak-gure-hizkuntzaren-lekuko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2018\/12\/abizenak-gure-hizkuntzaren-lekuko\/","title":{"rendered":"Abizenak, gure hizkuntzaren lekuko"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/euskara\/abizenak-gure-hizkuntzaren-lekuko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskaragara \/ 2018-12-16 \/ 272<\/a><\/p>\n<p><em>Harritzekoa da zenbat pertsona dagoen, abizen erabat euskaldun izanik, bere esanahia ezagutzen ez duena. Eta are gehiago, ezagututa ere, euskal abizenen\u00a0<strong>patroiak<\/strong>\u00a0eta egiturak ezagutzen ez dituena.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Beno, aitortu behar dut, antzina nik neuk ere ez nuela hain argi. Saiatuko naiz, ordea, patroien kontu hori hemen azaltzen.<\/p>\n<p>Mundu mailan dauden abizenak multzokatu daitezke. Badira lanbideak, pertsonaren ezaugarriak, senidetza\u2026 eta abar adierazten dutenak. Toponimikoak ere badaude. Bada, euskal abizenen artean, toponimian oinarritzea -alegia, tokiaren deskripzioan oinarritzea- patroi nagusienetakoa da.<\/p>\n<p>Bestalde, abizen askotan, ez dago erabat argi euskalduna den edo ez. Hori bai, badaude, inolako zalantzarik gabe, euskaldunak direla dakigunak.<\/p>\n<p>Adibidez: Etxeberria edo Lekuona, ez dute eztabaidarik sortzen.\u00a0\u00a0\u00a0 Baina, Salazar edo Cortazar?<\/p>\n<p>Beno, ba, azken hauek euskaldunak direla baiezta daiteke, analisi semantiko eta etimologikoa eginez. Nolatan?<\/p>\n<p>Demagun\u00a0<em>Salazar<\/em>\u00a0(Espainian eta Hegoamerikan oso hedatutakoa, bitxia bada ere). Badugu,\u00a0<em>Salaberri<\/em>eta\u00a0<em>Salabarri<\/em>. Gainera,\u00a0\u00a0<em>Sala<\/em>\u00a0eta<em>\u00a0Salaburu<\/em>\u00a0abizenak ere badaude.<\/p>\n<p>Hau da,\u00a0<em>Sala<\/em>\u00a0(\u201cetxalde\u201d edo \u201catari\u201d esanahia duena),\u00a0<em>berri<\/em>\u00a0(ekialdean) eta\u00a0<em>barri<\/em>\u00a0(mendebaldean) adjektiboekin konbinatzen da.\u00a0<em>berri<\/em>\u00a0eta\u00a0<em>barri<\/em>\u00a0dikotomia beste hainbatetan agertzen da:\u00a0<em>Iriberri\/Uribarri, Etxeberria\/Etxebarria, Kortaberria\/Kortabarria, Olaberria\/Olabarria<\/em>\u2026<\/p>\n<p><em>zar<\/em>\u00a0bukaerak<em>\u00a0zahar<\/em>\u00a0esan nahi du. Partikula hau zenbait abizenetan\u00a0<a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/saila\/euskal-herria\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">dugu<\/a>: Uri<strong>zar<\/strong>, Iri<strong>zar<\/strong>, Urki<strong>zar<\/strong>, Ortu<strong>zar<\/strong>, Zubi<strong>zar<\/strong>reta, Garai<strong>zar<\/strong>, Etxe<strong>zar<\/strong>eta\u2026<\/p>\n<p>Aldaera horrek badu azalpenik: antzina,\u00a0<em>H<\/em>rik ez zen erabiltzen Hego Euskal Herrian. Horren adibide:\u00a0<em>Arriaga, Ormaetxea, Ormazabal, Iruarrizaga<\/em>\u2026 (harri, horma, hiru\u2026 gaur egun\u00a0<em>H<\/em>rekin idazten dira).<\/p>\n<p>Hortaz, badugu,\u00a0<em>sala zahar<\/em>\u00a0eta\u00a0<em>sala berria<\/em>. Zentzua badu, ezta? Gauza bera\u00a0<em>korta zahar<\/em>\u00a0eta\u00a0<em>korta berri<\/em>konbinaketaz (<em>Korta, Kortabitarte, Kortajarena<\/em>\u2026 ere existitzen dira).<\/p>\n<p>.<\/p>\n<p>Azalpen hauetan sakontzeko, hurrengo bideoa duzu ikusgai:<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" width=\"584\" height=\"329\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/6Tqe8QcCUec?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Abizenen \u201c<em>sarea<\/em>\u201d ere egin daiteke. Elementu batek bestera zaramatza, sarea ehunduz, <a href=\"https:\/\/zuzeu.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/abizenak-zatika-738x593.png\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">irudia ikusi<\/a><\/p>\n<h5>Sakontzeko:\u00a0<strong><a href=\"http:\/\/www.euskaragara.net\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">euskaragara.net<\/a><\/strong><\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskaragara \/ 2018-12-16 \/ 272 Harritzekoa da zenbat pertsona dagoen, abizen erabat euskaldun izanik, bere esanahia ezagutzen ez duena. Eta are gehiago, ezagututa ere, euskal abizenen\u00a0patroiak\u00a0eta egiturak ezagutzen ez dituena.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5514,5505,5493,38,8520,5625],"tags":[8819,8820,312,8821],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15522"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15522"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15522\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15523,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15522\/revisions\/15523"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15522"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15522"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15522"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}