{"id":15532,"date":"2019-01-14T08:43:08","date_gmt":"2019-01-14T08:43:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15532"},"modified":"2019-01-14T08:43:08","modified_gmt":"2019-01-14T08:43:08","slug":"bizi-osoa-trikitia-hartuta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/01\/bizi-osoa-trikitia-hartuta\/","title":{"rendered":"Bizi osoa trikitia hartuta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1892\/030\/001\/2019-01-13\/bizi_osoa_trikitia_hartuta.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ainhoa Sarasola \/2019-01-13 \/ 714 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Trikitiaren molde klasikoaren ordezkari agerikoena zen, baina maite zuen gazte belaunaldiek ekarritakoa ere. Bien arteko zubia izan zen, askoren ustez. Ehunka plaza alaitu ostean, 74 urterekin zendu da.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div class=\"small-12 large-10 large-push-2 columns\">\n<div class=\"small-12 large-8 columns tartea tarteaEzk\">\n<div class=\"article-testua\">Sei urte baino ez zituela hartu zuen lehen aldiz soinu txikia eskuen artean, eta jotzeari ez dio azkenera arte utzi. \u00abSoinua uzteagatik diru mordoa emango balidate ere, ezingo nuke utzi. Trikitiak zoriontasuna ematen dit\u00bb, kontatu zion I\u00f1aki Garmendia\u00a0<i>Laja<\/i>-k (Azkoitia, Gipuzkoa, 1944) kazeta honi, 2009an emandako elkarrizketa batean. Poza ematen zion berari trikitiak, eta haren doinuekin poza banatu zuen berak plazaz plaza. Aristerrazukoa (Aia, Gipuzkoa) zuen kutunetako bat. Han zela, ondoezik sentitu zen iragan igandean, eta, astea ospitalean eman ostean, atzo eguerdian hil zen, 74 urterekin. Harekiko \u00aberrespetuz\u00bb eta \u00aboroimenez\u00bb, Aristerrazun gaur egitekoa zen erromeria bertan behera utzi du Andatzako erromeria elkarteak.<\/p>\n<p>Azkoitiko Laja baserrian jaio zen, eta aitaren eskutik hartu zuen lehen aldiz soinu txikia. Hura izan zuen lehen maisu, eta, beste hainbaten artean, Elgetarekin ikasi zuen ondoren. Gazterik hasi zen erromerietan jotzen. Ramon Zubizarreta\u00a0<i>Landakanda<\/i>\u00a0pandero jotzailearekin bikotea osatuta ibili zen plazaz plaza urte askoan, eta, hark jotzeari utzi zionean, Mikel Alustiza lagun hartuta. Baita beste hainbatekin ere han-hemenka. Jendaurrean noizbehinka bazen ere, oraindik ere jotzen jarraitzen zuen. Baita trikitilari belaunaldi berriei zekiena irakasten ere.<\/p>\n<p>Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2016an plazaratu zuen Lajaren biografia.\u00a0<i>Laja, trikitixaren zubia<\/i>\u00a0izenburua jarri zion lanari Joxemari Iriondo egileak, eta titulu horrek oso ongi laburbiltzen du musikariak trikitiari emandakoa, elkarteko idazkari Andoitz Antzizarren ustez: \u00abTrikitiaren jatorrian Elgeta aipatu ohi dugu, bakarra izan ez bazen ere, izen esanguratsuenen artean. Haren ikasle izan zen Laja, eta geroztik berak ere beste hainbati irakatsi die, oso esanguratsuak izan diren hainbati\u00bb. Agurtzane Elustondo, Imuntzo eta beste hainbat aipatu ditu ikasle horien artean Antzizarrek.<\/p>\n<p>Trikitia molde klasikoan jotzeko ereduaren ordezkari agerikoenetako bat izan arren, maite zuen gerora belaunaldi berriek ekarritakoa ere. Bien arteko zubi izaera hori aitortzen diote denek. \u00abElgetarengandik jasotako horren jarraipena izan zen, eta eredu horrekin jarraitzen zuen, baina besterik gutxietsi gabe\u00bb, Antzizarren hitzetan. Horren lekuko dira Lajaren beraren hitzak, aipatu elkarrizketa hartan esandakoak: \u00abLehengo trikiti zaharra dezente mantendu dugu, eta gaur egunera arte ekarri dugu. Beste zenbaitzuek, Kepak [Junkera] eta Tapiak-eta aldakuntzak ekarri zituzten, eta hori ere beharrezkoa da. Beti iguala ezin liteke egin. [&#8230;] Gero jendeak erabakiko du zer gustatzen zaion\u00bb. Atzetik etorritako trikitilari belaunaldientzat hitz onak izaten zituen; Antzizarrek ere ez zion \u00absekula\u00bb kontrakorik entzun. \u00abNahiz eta berean jarraitu, bestea ere maite zuen\u00bb.<\/p>\n<p><b>Erromeriak eta txapelketak<\/b><\/p>\n<p>Ibilbide luze eta oparoa egin zuen Lajak trikitiaren munduan, izen nabarmenetako bat izateraino. Horren aztarna bat eman dezakete plazaratu zituen diskoek, Iturbiderekin 1974an ateratako\u00a0<i>Trikitilariak<\/i>\u00a0lanetik hasita, Eguren eta Ziolar lagun hartuta 2005ean kaleratutako\u00a0<i>Azken Jazzbana<\/i>-raino \u2014Landakandarekin atera zituen gehienak\u2014. 2015ean izan zen disko batean parte hartu zuen azken aldia: hiru pieza osatu zituen Trikitixa Elkarteak ateratako\u00a0<i>Geure kolkotik<\/i>\u00a0bildumarako. Pieza berriak sortzen ez ezik \u00abbere garaian modan zeuden kantak hartu eta trikitira ekartzen ere oso abila\u00bb zela azaldu du Antzizarrek. Baita plazetan jendearekin \u00abkonektatu\u00bb eta leku bakoitzean behar zen huraxe jotzeko ere. \u00abErrepertorio ikaragarria zeukan\u00bb.<\/p>\n<p>Horregatik, uste du Laja \u00aberromerietako erregea\u00bb izan dela. \u00abIruditzen zait Euskal Herriko txokorik txikienean ere ezagutuko dutela\u00bb. Aristerrazu zuen plaza kutunetako bat. \u00abAusartuko nintzateke esatera bera izan dela han gehien jo duena. Uste dut hutsik egin gabe urtero-urtero jo izan duela han, eta urte batzuetan behin baino gehiagotan\u00bb.<\/p>\n<p>Eta erromerietako errege izan bazen, \u00abtxapelketetan zer esanik ez\u00bb. Loiola irratiaren bidez 70eko urteetan hasi eta 1991ra bitarte egindako txapelketa haietatik zazpi irabazi zituen, inork baino gehiago. 80ko hamarkadan Martin Aginalderekin zeukan \u00ablehia izugarria\u00bb ekarri du gogora Antzizarrek. \u00abUrte batean berdinketa izan zen, eta biek jantzi zuten txapela. Erromerietan ere bazen, komatxo artean, lehia bat, batzuk Martinen aldeko sutsuak baitziren, eta beste batzuk Lajaren aldeko sutsuak. Oso pertsona berezia izan zen trikitiarentzat gauza horiengatik guztiengatik\u00bb. Berezia, eta oso maitatua ere bai. \u00abOso gizon umila zen, goxoa, harrokeriarik gabekoa, eta oso hurbilekoa\u00bb.<\/p>\n<p>Azken urteotan, maite zituen bi-hiru plazatan aritu ohi zen Laja urtero \u2014horietako bat izaten zen Aristerrazukoa\u2014. \u00abHoriek egiten zituen, nire ustez, odolean zeraman har hori asetzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Lajaren aldeko hileta elizkizuna bihar iluntzean egingo dute, Azkoitiko parrokian.<\/p><\/div>\n<\/div>\n<div id=\"zutEsk\" class=\"small-12 large-4 columns text-left tarteaEsk item item-1\">\n<div id=\"publi2\">\n<div class=\"text-right sticky-container\">\n<div class=\"sticky is-anchored is-at-bottom\">\n<div id=\"sas_72139\"><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div id=\"irakurrienak\" class=\"expanded column row\">\n<div class=\"row saila\">\n<div class=\"small-12 columns\"><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div id=\"ezkZut1\" class=\"small-12 large-2 large-pull-10 columns item\">\n<div id=\"egileArg\" class=\"row small-12 show-for-large tartea tarteaEsk\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Sarasola \/2019-01-13 \/ 714 hitz Trikitiaren molde klasikoaren ordezkari agerikoena zen, baina maite zuen gazte belaunaldiek ekarritakoa ere. Bien arteko zubia izan zen, askoren ustez. Ehunka plaza alaitu ostean, 74 urterekin zendu da.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5505,5717,5493,75,8128],"tags":[2876,8829,8830],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15532"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15532"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15532\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15533,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15532\/revisions\/15533"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15532"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15532"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15532"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}