{"id":15542,"date":"2019-01-17T08:12:10","date_gmt":"2019-01-17T08:12:10","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15542"},"modified":"2019-01-17T08:12:10","modified_gmt":"2019-01-17T08:12:10","slug":"ez-ukitu-nire-maskulinitatea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/01\/ez-ukitu-nire-maskulinitatea\/","title":{"rendered":"Ez ukitu nire maskulinitatea!"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2019\/01\/17\/ez-ukitu-nire-maskulinitatea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Mikel Garcia Idiakez \/ 2019-01-17 \/ 255 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera deitu dute eta barkamena eska dezala exijitu. Txikitatik jaso ditugun genero rol eta botere posizioa birpentsatzea baino erosoagoa da \u201cdenak ez gara gaiztoak\u201d leloa errepikatzea.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>\u201cOso zaila da onartzea gu garela zapaltzaileak\u201d<\/strong><\/p>\n<p>Jaiotzen garen unetik hasten den prozesua da genero ikasketa, baina borrokan aritzea edo emakumeak jazartzea ez da \u201cizan zaitezkeen gizonik onena\u201d. Alboratu maskulinitate toxikoa eta egin zaitez matxismoaren kulturan duzun erantzukizunaren jabe. Mezu hori darabil Gillette bixar-xafla markaren iragarkiak, baina pribilegio posizioan dagoenari ez zaio gustatzen pribilegio horiek seinalatu eta kuestionatzea. \u201cOso zaila da onartzea gu garela zapaltzaileak, niri oso zaila egiten zaidan moduan onartzea txuri bezala beti egongo naizela beste azal kolore bat dutenen jomugan, baina hori onartu behar dugu lehenik: garenak non kokatzen gaituen eta zein pribilegio eta aukera ematen dizkigun bakoitzari\u201d,\u00a0<a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2455\/gizonak-eta-feminismoa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">esan zigun<\/a>\u00a0Miren Arangurenek.<\/p>\n<p>Hain juxtu, errazagoa da egiturazkoa ere baden arazoa indibidualizatzea eta \u201cdenak ez gara berdinak\u201d lelopean beste aldera begiratzea, genero indarkeria kasu bakoitza kasu isolatua bailitzan, berau ahalbidetzen, sustatzen eta babesten duen sistema oso bat atzean ez balu bezala.<\/p>\n<p><strong>Gillette, estereotipoen erregea<\/strong><\/p>\n<p>Bai, Gillettek estereotipo atzerakoienak erabili izan ditu bere kanpainetan eta multinazionalak Donald Trumpen alderdia laguntzen du diruz, ez dugu sinesten bat-batean marka feminista bihurtu denik, baina gehiago saltzeko diskurtsoa moldatzera behartuta ikusi badu bere burua, eta matxitoak beldur badira gaizki ulerturiko gizontasuna arriskuan dagoelako, mugimendu feminista lan ona egiten ari den seinale.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Garcia Idiakez \/ 2019-01-17 \/ 255 hitz Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/01\/ez-ukitu-nire-maskulinitatea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,81,5718,5497,5493,5512,8],"tags":[6357,5642,6086],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15542"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15542"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15542\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15543,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15542\/revisions\/15543"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15542"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15542"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15542"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}