{"id":15664,"date":"2019-03-14T07:42:56","date_gmt":"2019-03-14T07:42:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15664"},"modified":"2019-03-14T07:43:01","modified_gmt":"2019-03-14T07:43:01","slug":"e-makume-batzuk","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/03\/e-makume-batzuk\/","title":{"rendered":"E-makume batzuk"},"content":{"rendered":"\n<p><a rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Edurne Larraza \/ 2019-03-14 \/ x hitz (opens in a new tab)\" href=\"https:\/\/www.sarean.eus\/e-makume-batzuk\/\" target=\"_blank\">Edurne Larraza \/ 2019-03-14 \/ 684 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p> Martxoaren 8a, emakumearen eguna, pasa berri da eta haren aurretik pasa zen ere otsailaren 11a, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna. Azken egun horren harira,<a href=\"https:\/\/zientzia.info\/eu\/\">UPV\/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak<\/a><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=8p_O_qcentQ\">\u201c<em>Nire alabak ingeniaria izan nahi du\u201d<\/em><\/a>\u00a0bideoa kaleratu zuen.\u00a0 <\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Aspalditik, neskak Informatikara gerturatzeko zailtasunak aztertzen eta ekiditen saiatzen gabiltza UPV\/EHUko e-makumeak taldean (<a href=\"http:\/\/www.ehu.eus\/e-makumeak\/\">web-orria<\/a>&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.ehu.eus\/ehusfera\/e-makumeak\/\">bloga<\/a>) eta esana genuen, agian bidea izan zitekeela adieraztea ezetz, hau ez dela neskentzako tokia, agian horrela piztuko genukeen jakin-mina?<\/p>\n\n\n\n<p>Ba ez dakit horrela izango den, baina&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=8p_O_qcentQ\">\u201c<em>Nire alabak ingeniaria izan nahi du\u201d<\/em><\/a>&nbsp;bideoan azaltzen diren komentarioak kontuan hartzekoak dira. Gaztelerako bertsioaren komentarioetako batek dio, adibidez, bideoak arazoa sortzen duela arazorik ez dagoen tokian eta beste batek argudiatzen du magisteritzan gizonezkoak falta direla eta horrelako iragarkirik ez dagoela.<\/p>\n\n\n\n<p>Tira bada, arazoa existitu existitzen da, bai ingeniaritzatan eta baita irakasle-ikasketetan ere. Bigarren kasuari dagokionez, <a href=\"http:\/\/www.ehu.eus\/ikastorratza\/1_alea\/hezkidetza.pdf\">txosten honetan<\/a> azaltzen dira hainbat arrazoi irakasle-ikasketetan gizonezko gehiagoren beharra justifikatzeko, adibidez, gizonezkoak ere izan behar dutela gure txikienen erreferentzia eta horrela, parekidetasunean hezita errazagoa egingo baitzaie haiei ere hezkidetza eredua barneratzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Ni ez naiz ordea ez maisua, ez pedagogoa. Informatikaria naiz, eta nesken falta da egunero gure ikasgeletan ikusten dudana. Bideoaren komentarioetan ere esaten da neskek ingeniaritzak ikasten ez badituzte gustuko ez dituztelako dela eta utz ditzagula bakean. Zoritxarrez ekuazioa askoz konplikatuagoa da. Batzuek ez dituzte atsegingo, beste batzuek aukeraketa egiterakoan ez dute ulertuko bertan zer egiten den eta horregatik baztertuko dituzte ikasketa horiek, beste batzuek ez dituzte estereotipo batzuk atsegingo, beste batzuk adore falta izango dute ingurukoen artean ez dagoelako ongi ikusita. Hori agertzen da bideoan bi aiten arteko elkarrizketan, baina amak, edo lagunak izan zitezkeen berdin berdin. Horiek edo beste batzuk izan daitezke arrazoiak, batzuk erabat zilegiak, baina beste batzuk erradikatzen saiatu beharko ginatekeenak.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da erraza aurrean daukagun erronka, eta gizartean dagoen gai bat den neurrian edozer gauza egiten dugula beti izango da kritikagarria, baina ez dugu saiakeran etsiko. Izan ere, magisteritzan hezkidetza bultzatzeko gizonezkoen presentzia garrantzitsua bada, ingeniaritzatan garatzen diren tresnak parekideagoak izan daitezen ere beharrezkoak dira emakumeak. Irakurri bestela&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.mineco.gob.es\/portal\/site\/mineco\/\">MINECOk (Ministerio de econom\u00eda y empresa)<\/a>&nbsp;argiratutako&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.mineco.gob.es\/stfls\/mineco\/ministerio\/ficheros\/libreria\/LibroBlancoMujeres_pdf.pdf\"><em>\u201cLibro Blanco de las mujeres en el \u00e1mbito tenol\u00f3gico\u201d<\/em><\/a><em>.<\/em>Bertan hainbat ikerketaren berri ematen da zeinetan ikusten den gaur egun erabakiak hartzeko erabili diren hainbat algoritmok ez dituztela emakumeen egoerak kontuan hartu edo kaltegarriak izan direla hauentzako. Hori ekiditeko modu bakarra, algoritmo horiek diseinatzen, emaitzak aztertzen, eta abar emakume gehiago egotea da.<\/p>\n\n\n\n<p>Bide malkartsu horretan urratsak ematen lagungarri frogatu den estrategia bat informatzearena eta atseginak izan daitezkeen ereduak erakustearena izan da. Horregatik gaurkoan ekarri nahi ditut hona Informatikan aritzen diren emakume batzuk.&nbsp;<a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/\">Zientzia Kaieran<\/a>&nbsp;aurkitu ditudan adibide batzuk baino ez dira. Interesa baduzu segi horra edota&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.unibertsitatea.net\/aktualitatea\/62-emakume-62-ikertzaile-62-lan-interesgarri-emakume-zientzialarien-nazioarteko-eguna\">Unibertsitatea.net<\/a>-era eta bertan gehiago aurkituko dituzu.<\/p>\n\n\n\n<p>Hona bada zerrendatxoa:<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2019\/03\/01\/itziar-gonzalez-dios-hizkuntzalari-konputazionala-ez-nekien-non-ari-nintzen-sartzen-hortaz-ez-nion-beldurrik\/\">Itziar Gonzalez-Dios<\/a>&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2016\/09\/02\/olatz-perez-vinaspre-gizarteari-onura-ekarriko-diola-pentsatzeak-asko-asetzen-nau\/\">Olatz Perez de Vi\u00f1aspre Garralda<\/a>. Biak hizkuntzalaritza konputazionalean aritzen dira&nbsp;<a href=\"http:\/\/ixa.si.ehu.es\/\">IXA taldean<\/a>, lehenak, berez hizkuntzalaria, konputazioan aurkitu du bidea hizkuntzaren bitartez makinei \u201csen ona\u201d irakasten saiatzeko eta besteak zalantza izan zuen Informatika eta Euskal Filologiaren artean. Informatikaren alde egin zuen eta medikuntzako terminologia euskarara automatikoki itzultzeko proiektu batean ari da. Beraz, zalantza eragiten zioten bi gaiak uztartzeko gai izan da.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2018\/03\/02\/izaro-goienetxea-niretzat-naturala-izan-da-informatikan-sartzea\/\">Izaro Goienetxea Urkizu<\/a>&nbsp;ere bi pasiok mugitzen duten neska da, konputagailuak eta musika. Bi horiek uztartzea lortu du&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.ehu.eus\/cs-ikerbasque\/conklin\/index.html\">UPV\/EHUko Informatika Musikaleko taldea<\/a>n musikaren sorkuntza automatikoan aritzen da lanean.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2019\/01\/18\/inma-hernaez-hitz-egiteko-zailtasunak-dituzten-pertsonentzat-ahots-sintesia-oso-egokia-izan-daiteke-zientzialari-108\/\">Irma Hernaez Rioja<\/a>k&nbsp;<a href=\"https:\/\/aholab.ehu.eus\/aholab\/\">Aholab ikerketa-taldea<\/a>ren zuzendaria da. Talde honetan ahotsaren sintesia lantzen dute, hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzako tresna oso interesgarriak garatzen.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2017\/05\/05\/lorea-argarate-zortea-bilatu-eta-zaindu-duen-neska-naiz\/\">Lorea Argarate Zubia<\/a>&nbsp;Fisikako ikasketak hasi zituen musikaren alderdi fisikoa ezagutu nahian, baina oso teoriko egiten zitzaion. Buelta batzuk eman behar izan zituen Telekomunikazioak berak nahi zuen bidea ireki ziezaiokeela konturatu arte eta orain hortik dabil, ekinean, geldi egon ezin duen pertsona baita,&nbsp;<a href=\"https:\/\/tzbz.coop\/eu\/kaixo\/\">TAZEBAEZ<\/a>&nbsp;kooperatiban.<\/p>\n\n\n\n<p>Beti talde-lanean, izan ere Informatikariaren estereotipo okerrenetako bat da bakarrik eta zulo batean lanean aritu behar duela. Eta ikusten duzuen bezala nork bere afizio edo intereseko arloetara eramana, batzuk Informatika ikasita eta beste batzuk beste ikasketa batzuetatik iritsita. Horregatik deritzot garrantzitsua Informatika, zientzia gisa derrigorreko hezkuntzan azaltzea. Horrela aukeratzean Informatika ez da aldagai ezezaguna izango eta Informatika ikasten ez dutenek ere jakingo dute tresna aliatua izan daitekeela.<\/p>\n\n\n\n<p>Eskerrik asko&nbsp;<a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/\">Zientzia Kaiera<\/a>&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.unibertsitatea.net\/\">Unibertsitatea.net&nbsp;<\/a>emakume zientzialari euskaldunak ezagutzera emateagatik!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Larraza \/ 2019-03-14 \/ 684 hitz Martxoaren 8a, emakumearen eguna, pasa berri da eta haren aurretik pasa zen ere otsailaren 11a, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna. Azken egun horren harira,UPV\/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak\u201cNire alabak ingeniaria izan nahi &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/03\/e-makume-batzuk\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5717,5497,5493,65,8528,5512,8,7233,5496],"tags":[7234,1752,4302,8191],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15664"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15664"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15664\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15665,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15664\/revisions\/15665"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15664"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15664"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15664"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}