{"id":15674,"date":"2019-03-18T07:56:54","date_gmt":"2019-03-18T07:56:54","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15674"},"modified":"2019-03-18T07:56:59","modified_gmt":"2019-03-18T07:56:59","slug":"ruandako-genozidioak-25-urte-testigantzakjendeak-ordaindu-egiten-zuen-tiroz-hil-zitzaten-eta-ez-aihotzez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/03\/ruandako-genozidioak-25-urte-testigantzakjendeak-ordaindu-egiten-zuen-tiroz-hil-zitzaten-eta-ez-aihotzez\/","title":{"rendered":"Ruandako genozidioak 25 urte. testigantzak:\u00abJendeak ordaindu egiten zuen tiroz hil zitzaten eta ez aihotzez\u00bb"},"content":{"rendered":"\n
Hemen nengoela jakin nuen hil zutela gure emagina zena. Senarra erizaina zuen, eta zazpi seme-alaba zituen. Familia ederra zen, tutsiak, autoa ere bazuten. Genozidioa hasi zenean, parrokiara joan ziren babes bila; ospitaletik 300-400 metrora zegoen parrokia, muino batean. Senarra hirira joana zen egun hartan. Hutuek Nyarutovuko eliza erretzeko mehatxua egin zuten, eta, azkenean, denak atera ziren. Hantxe hil zituzten, banaka-banaka, aurrena seme-alabak, eta azkena, propio, ama\u00bb.<\/p>\n\n\n\n
Jose Javier Etxeberriak (Goizueta, Nafarroa, 1956) eta Marian Aranazek (Barasoain, Nafarroa, 1962) Goizuetako euren etxeko atari ederrean hartu dute BERRIA. Etxeberriak karpeta potolo bat atera du. \u00abMilaka diapositiba atera nituen, argazki gutxi, baina dena daukat hemen gordeta: garai hartako dokumentuak, egunkariak… Auskalo!\u00bb. \u00abHemeroteka\u00bb, dio andreak. Jada 25 urte luze pasatu badira ere, paperetan bai, baina bereziki bihotzean eta memorian idatzita daukate Ruanda. Genozidioa hasi baino urtebete lehenago itzuli ziren Euskal Herrira. \u00abOso hunkituta itzuli nintzen. Asko markatu gintuen. Oso gogorra izan zen. Ezagunak hil zituzten. Jende oso ona. Oso jatorrak. Asko estimatzen nituenak. Azkeneko momentura arte gurekin egondakoak. Oso gertukoak\u00bb. Etxeberriak esaldi bakar batekin azaldu du genozidioaren ankerra: \u00abJendeak ordaindu egiten zuen tiroz hil zitzaten eta ez aihotzez\u00bb. Matxeteen genozidioa izan zen Ruandakoa.<\/p>\n\n\n\n
Nafarroako Medicus Mundiren Nembako ospitalean aritu ziren lanean senar-emazteak, mediku eta erizain gisa. \u00abNi 1988ko Errege egunean iritsi nintzen, eta 1993ko martxoaren 4ra arte egon nintzen han. Bost urte\u00bb. Etxeberriak irribarre batekin gogoratu ditu hasierako urteak: \u00abBake giroan iritsi ginen Ruandara. Juan Carlos Aretxabaleta medikuarekin eta haren emaztearekin joan ginen; bi bikote. Afrikako Suitza deitzen zioten. Herrialde lasaia zen, oso polita, berdea, sumendiekin, muinoekin, gorilekin… Nafarroa halako bi da, herrialde txikia, eta garai hartan sei-zazpi milioi lagun izango zituen. Ehun bat oheko ospitalea zen gurea, eta lan handia egiten genuen, gau eta egun, baina ondo ginen. Erreferentziazkoa zen gure ospitalea\u00bb.<\/p>\n\n\n\n
Egun batetik bestera dena aldatu zen. \u00ab1990eko urriaren 1ean\u00bb, zehaztu du Etxeberriak. \u00abBake garaian, zesarea mordoxka egiten genituen, baina, gerrarekin, denetarik egin behar izan genuen; metrailarekin zauritutakoak artatu, aihotzez zauritutakoak, minak lehertuta hanka gabe etortzen zirenak…\u00bb.<\/p>\n\n\n\n
\u00abHigatze gerra bat\u00bb<\/strong><\/p>\n\n\n\n
Ospitalea Ruhengeri eskualdean dago. \u00abGerrillariak Ugandatik sartu ziren, eta gu mugatik berrehun bat kilometrora ginen\u00bb. Erbesteratutako gerrillari tutsiek osatu zuten RPF Ruandako Fronte Abertzalea. Iparraldeko muga zeharkatu, eta \u00abhigatze\u00bb gerra bat hasi zutela adierazi du Etxeberriak. \u00abJendea genozidioarekin akordatzen da, baina gerra lau urte lehenago hasi zen, eta, ordurako, jendea oso nekatuta zegoen, gosez, akituta\u00bb. Gerra \u00abmodernoa\u00bb izan zela dio. Hutuek Milles Colines irratiaren bidez esaten zuten nor akabatu behar zuten. \u00abLehenik eta behin beldurra sorrarazten zuten. Taktika zen jendea mugiaraztea. Hilketa selektiboak egiten zituzten; igual alkatea hiltzen zuten, edo maisua, edo diputatu bat… Orduan, jendeak hurrengo haranera egiten zuen ihes\u00bb.<\/p>\n\n\n\n
Aranazek dio halako batean etxeratze agindua ezarri zutela: \u00abErrepideetan, nonahi, soldaduak eta hesiak ikusten ziren; dena militarizatuta zegoen\u00bb. Desplazatuak gero eta gertuago zituztela gaineratu du Etxeberriak: \u00abHalako batean sumatu genuen gerra gerturatzen ari zela\u00bb. Medikua seme zaharrena jaio zen egunarekin akordatzen da: \u00ab1992ko urtarrilaren 10a zen. Desplazatuak gure etxetik 40 bat kilometrora zeuden, eta goiz hartan eremu hura ikustera joana nintzen, laguntza nola eman aztertzera. Ospitaleko zuzendaria nintzen orduan. Bonbak entzuten genituen, eta halako batean moja bat etorri zitzaidan esatera emaztea erditzen ari zela\u00bb.
Egun horretatik aurrera gero eta gertuago entzuten zituzten bonbak. \u00abGiroa gaiztotuz joan zen. Gerrako zaurituak etortzen hasi ziren; 30-40 kilometrora zeuden gerrillariak. Gaixoen patologia aldatuz joan zen: balak bilatzen asmatu genuen, metraila zuloak sendatzen, hankak mozten, hemorragia ikaragarriak eteten… Hogei bat belaun moztu behar izan nituen, sanotik, atzetik, eta halako gauzak ez nituen ikusita\u00bb. Etxeberriarentzat inflexio puntu bat izan zen hura. \u00abEgia esateko, niri asko gustatzen ez zitzaizkidan gauzak egiten hasi nintzen, eta neure buruari esaten nion ni ez nintzela horretara joan. Askotan pentsatzen nuen ‘ni ari naiz zauriak josten eta josten, eta beraiek ari dira elkar akabatzen’. Gau oso bat pasatu nuen pertsona bati puntuak eta puntuak ematen. Ez dakit zenbat aihotz kolpe izango zituen gorputzean\u00bb.
Gerra zibila bete-betean<\/strong>
Ordurako nonahi ikusten ziren matxeteak. Arushako akordioen ondotik tutsiek eta hutuek osatutako trantsizio gobernuak porrot egin zuen, eta gerra zibila bete-betean zen. Etxeberriak gogora ekarri du bizarra egiten ari zela argia moztu zen eguna. \u00abSukaldaria etorri zen esatera hamabost bat kilometrora eraso bat izan zela. Ordurako, gure ingurua desplazatuz betea zegoen. 1993ko otsailaren 8a zen. Bat-batean, jende guztia desagertu zen, baita ospitaletik ere; gaixoak euren etxeetara joanak ziren. Hurrengo egunean ez zegoen inor. Lehengo zarata etengabearen lekuan isiltasun totala. Izugarria izan zen\u00bb. Emakumeak erabat desagertu zirela dio, bortxatuak izateko beldurrez. \u00abHortik aurrera den-denak okerrera egin zuen\u00bb.<\/p>\n\n\n\n
Bikotekidea bigarren semearen esperoan zegoen, eta itzultzeko garaia zela erabaki zuen. Genozidioa atarian zen. \u00abFamilia banatzeko momentua oso gogorra izan zen\u00bb. Haurdun zegoen emaztea eta semea aireportura eramateko bidaia \u00abepikoa\u00bb izan zela dio medikuak. \u00abGoizuetatik Donostiara joatea bezalako distantzia egiteko, egun osoa eman genuen, pistetatik eta\u00bb. Aireportuan, urtebete geroago bota zuten presidentearen hegazkinaren pilotua zuten zain: Jean-Pierre Minaberri. \u00abIparraldekoa zen, euskalduna, gure etxean behin baino gehiagotan bazkaldutakoa, eta egun hartan despeditzera etorri zen\u00bb. Aranazek agenda txiki bat ekarri dio senarrari. Minaberrik berak idatzitako helbidea erakusten du medikuak. 1994. urteko apirilaren 6an bota zuten Cyprien Ntaryamira Burundiko presidente hutua eta Juvenal Habyarimana Ruandako presidente hutua zeramatzan hegazkina. Minaberri zen kopilotua.
Artean ospitalea hustu beharra zegoen. Nyarutovun frontea zegoen dagoeneko. \u00abIrratian esaten zuten\u00a0mzungu<\/em>-ak alde egiteko, ez zutela zuririk hil nahi\u00bb, dio Etxeberriak. Nembako ospitaleko azken gaixoekin hiriburura egindako bidaia da medikuak herrialdean bizitako latzena. \u00abNire azken lana izan zen. Hamar bat gaixo ziren; batzuek hankak hautsiak zituzten. Furgoneta baten atzealdean sartu, zeharka, eta ni, txofer. Kigalira eramatea pentsatu nuen, ospitale zentralera, baina hara iristean galdetu zidaten ea zer egiten nuen han\u00bb.
Negar malkotan hasi da Etxeberria. \u00abEz zidaten atea ireki. Gurutze Gorrira joan behar izan nuen. Elizak zuen ospitale batera eraman, eta han utzi nituen gaixoak. Halaxe bukatu zen\u00bb.
‘Interahamwe’-ak<\/strong>
Euskal Herritik izan zuten genozidioaren berri. \u00abAzken egunetan tutsiak gure etxera lo egitera etortzen ziren, beldurrez. Handik urtebetera ospitaleko hainbat langile hil zituzten\u00bb. Nembako ospitalean gertatu zena \u00aboso dramatikoa\u00bb izan zela azaldu du. \u00abTutsiak gela batean ezkutatu ziren, baina milizia hutuak euren bila joan ziren, eta han hil zituzten, hamabi bat lagun, gurekin lan egiten zutenak: idazkaria, laborategiko mutikoa…\u00bb. Patxi semea zaintzen zuen neskak etxera ihes egitea lortu zuen, baina jaioterrian bortxatu egin zuten, ama eta ahizpa bezala. Haurdun geratu zen.<\/p>\n\n\n\n
Inyenziak (<\/em>labezomorroak)<\/em>\u00a0hiltzeko genozidioa martxan zen. Irratian hala esaten zieten tutsiei, eta\u00a0interahamwe<\/em>-ak, elkarrekin hiltzen zuten milizia hutuak, denerako prest zeuden. Egunero 8.000 eta 10.000 lagun artean hiltzen zituzten, aihotzekin besoak, hankak, buruak eta zintzurrak moztuz. Lau hilabetean milioi bat lagun inguru hil zituzten.
\u00abInork ez daki zehazki zenbat izan ziren hildakoak; ez dago jakiterik\u00bb. Thacisse Ngilimana ari da hizketan (Nyarutovu, Ruanda, 1968). Nembako ospitalean egiten zuen lan,\u00a0samu<\/em>\u00a0gisa, zaintzaile gisa alegia. Etxeberriak eta Aranazek ikasketak ordaindu zizkioten gero. Eta Euskal Herrira ere haiei esker etorri zen, 1993ko uztailean. Ez da inoiz itzuli.
Ngilimana hutua da, baina bi etnien arteko gatazka kolonialismoaren ondarea dela adierazteko etxean entzundako istorioa kontatu du: \u00abAitona errege tutsien postaria zen. Egunak ematen zituen oinez posta eramateko. Garai hartan errespetuzkoak ziren hutuen eta tutsien arteko harremanak. Berdinak ginen, hizkuntza bera hitz egiten genuen, kinyaruanda, eta kultura bera genuen; soilik nortasun agiriaren bidez genekien zein zen hutua eta zein tutsia\u00bb.
Ngilimanak uste du botere borroka dagoela gerra eta genozidioa eragin zituen gatazkaren oinarrian: \u00abOrain tutsiak daude agintean, gizartean gutxiengo badira ere; baina hauteskunde demokratikoetan hutuak nagusitu ziren, gehiengo zirelako; eta tutsiek ez zuten hori onartu. Ugandara eta Burundira joan ziren. Demokrazian banandu ziren. Aurretik herrialde bakarra zen\u00bb.
Genozidioaren zauriak zabalik daudela dio; jendeak bakea nahi duela, baina adiskidetzea urrun dagoela. Genozidioaren erantzuleak zigortzeko demokrazia aurretik zeuden epaitegi tradizioanalak eratu direla adierazi du: \u00abGacacak\u00bb.<\/em>\u00a0Hitz horrek\u00a0belazeko justizia<\/em>\u00a0esan nahi du kinyaruanda hizkuntzan, herritarrak belazean eseritzen baitziren, herrietan eta auzoetan, euren arteko liskarrak konpontzeko.
Ngilimanak gerra hasi zen eguna dauka iltzatuta, hiriburuan ikasten ari baitzen ordurako; baina desplazatuak ikusteaz haratago, ez zen gertatzen ari zenaz guztiz jabetzen: \u00abBoterea galdu zutenak itzuliko ziren zurrumurrua zabaldu zen, baina zehazki inork ez zekien zer ari zen gertatzen. Kigali lasai zegoen, gerra landa eremuan baitzegoen, baina egun batetik bestera herrialdea armaz bete zen\u00bb.<\/p>\n\n\n\n
Ngilimanak sei hilabete eman zituen jakin gabe non ote zegoen bere familia; bizirik ote zeuden ere ez zekien. \u00abAzkenean, etxera itzuli ziren, eta jakin ahal izan nuen ondo zeudela. Gure bizilagunak, aldiz, hil egin zituzten\u00bb. Haren hitzetan, gerra guztietan bezala, zibilek sufritzen dute gehien. \u00abPolitikariek ordurako jakingo zuten koltana bazegoela. Wolframa eta urrea bazegoen. Nik txikitatik entzuten nituen meategietan egiten zituzten leherketak\u00bb.
Historia garaikidea<\/strong>
Juan Cruz Juaristi (Zarautz, Gipuzkoa, 1932) Ruandako historia garaikidearen lekuko zuzena izan da. 1965ean joan zen herrialdera lehen aldiz, eta guztira 37 urte luze egin zituen han, 2001era arte. Genozidioa hasi eta hilabetera itzuli zen jaioterrira, baina, urrirako bueltan zen berriro: \u00abJose Maria Setien gotzainak eskatu zigun alde egiteko. Berez gure esku utzi zuen, baina hala eskatu zigun, eta, han ere presio handiak genituenez, etorri egin ginen\u00bb. Euskal Herriko bost elizgizon zeuden garai hartan han.
Belgikak Ruandari independentzia eman eta hiru urtera iritsi zen Juaristi Muginara. \u00abKabgyiko elizbarrutian parrokia sortu genuen. Tutsi ugari alde eginak ziren ordurako. Hutuek monarkia feudal sekularra aldatzea lortu zuten, eta lehenengo errepublika sortu zuten, hori sortu eta bi urtera joan ginen\u00bb.
Lehenengo eta bigarren errepublikako garaiak ondo gogoan ditu apaizak, elizan 1.000-1.500 tutsi artean errefuxiatuta izan zituzten garaiak, hala nola kolpe militarrak, alderdi politikoak eratu ziren urteak, eta trantsizioko gobernua: \u00abArushan egin zuten akordioa, hutuen eta tutsien arteko partiketa bat. Tutsiak lehenetsi zituzten; gobernuan eta egitura militarretan, %60 hutuei eman zieten eta %40 tutsiei, nahiz eta gizartean %85 hutuak izan eta %15 tutsiak. Tutsiek bazekiten trantsiziozko gobernuaren ondoren, hauteskundeetan, hutuak nagusituko zirela, eta gerrilla sortu zuten\u00bb.
RPF Ugandatik sartu zen, eta gerra frontea hegoaldera gerturatu ahala, apaizaren parrokian babestu ziren tutsiak. Habyarimanaren hegazkina bota zutenean, egoera gaiztotu egin zen. \u00abHiru astez milaka tutsi egon ziren gure parrokiaren inguruetan babestuta; 2.000, 3.000, 4.000… Guk, azkenean, alde egin behar izan genuen, eta guk alde egin eta lau edo bost egunera hutuak sartu eta hil egin zituzten, emakumeak eta haurrak barne\u00bb.
Alkatea bera hil egin zutela dio Juaristik: \u00abHutua zen, baina gizon zuzena zen: lau gazte hutu kartzelatu zituen tutsi ezagun bat hiltzeagatik. Horregatik hil zuten. Ni ospitalera joan nintzen haren gorpua ikustera, eta matxete kolpez josita zegoen. Gu ere arriskuan ginela ohartu ginen orduan\u00bb.
Urrian, Ruandara itzuli zirenean, tutsiak ziren hutuak hiltzen ari zirenak. \u00abGu hutuak laguntzen hasi ginen, eta tutsiek ez zuten hori onartu. Kartzela bat sortu zuten gure elizbarrutian. Mila hutu inguru sartu zituzten han, baina tokirik gabe zeuden, baldintza latzetan, eta gu laguntzen hasi ginen, baina tutsiak\u00a0interahamwe<\/em>\u00a0ginela esaten hasi ziren\u00bb. Genozidioaren osteko urteak ere oso latzak izan zirela zehaztu du: \u00abTentsioa handituz joan zen, eta tutsiak gure errezelo txarra hartzen hasi ziren. Genozidioaren erantzuleen zerrendak atera zituzten, eta gu tartean ginen\u00bb.
Isidro Uzkudun apaiza testuinguru horretan hil zuten. \u00abMendekoste bezpera zen, larunbata. Iganderako sermoia prestatzen ari zen, kinyaruandaz. Hiru gerrillari sartu ziren etxean, iluntzean, eta tiro egin zioten, ondo-ondotik. 2000. urteko ekainaren 10a zen. Ni handik urtebetera itzuli nintzen hona\u00bb. Juaristi Elgetako apaiza da egun, eta han bizitakoak idazten dabil: \u00abGenozidioak izan du kontragenozidioa. Tutsien erreakzioa itzela izan da, eta gobernuak oraindik ez du onartzen egungoa ere genozidioa dela. Errepresioak jarraitzen du\u00bb.
Bigarren genozidioa<\/strong>
Epiphanie Ndekerumukobwak (Mugina, Ruanda,1983) ederki asko daki hori. Juaristiren bidez lortu du asilo politikoa Euskal Herrian. Jean Leonard Rugambage senarra zuena \u00abbigarren genozidioan\u00bb hil zutela zehaztu du: \u00abPaul Kagame presidentearen agintaldia diktadura bat da\u00bb. Kazetaria zuen senarra, eta erbestean zegoen jeneral disidente baten heriotza saiakera ikertzen ari zenean hil zuten, etxe atarian: \u00ab2010eko ekainaren 24a zen, hileta batetik zetorren, eta gaueko bederatziak aldera ziren. Autoa aparkatzen ari zela tirokatu zuten. 2 urteko semearekin atera nintzen kalera, eta han ikusi genuen, odolusten\u00bb.\u00a0Umuvugizi<\/em>egunkarian argitaratzen zituen artikuluak kazetariak. \u00abGizon ausarta zelako hil zuten\u00bb.<\/p>\n\n\n\n
Ndekerumukobwak ez du argazkirik ateratzea nahi, baina ozen mintzo da bera ere. Jaioterritik alde egin behar izan zuen senarrak zuen informazio sekretuaz galdekatzen hasi zutenean. \u00abGaur egun disidenteak hiltzen jarraitzen dute. Ahotsa altxatzen ausartzen den edozein hiltzen dute\u00bb.
Genozidioaz ere akordatzen da Ndekerumukobwa. \u00ab10 urte baino ez nituen, baina sekula ez ditut ahaztuko hilabete horiek\u00bb. Muginako eliza atarian hil zuten horietako bat haren aita zen. \u00abAma hutua dut, eta aita tutsia zen. Tutsiak elizan ezkutatu ziren, pentsatuta hor babestuta egongo zirela, baina\u00a0interahamwe<\/em>-ek leihoak eta ateak apurtu, eta granadak bota zituzten. Gizonek harriak botatzeari ekin zieten, baina hutuek tiroz erantzun zuten. Tutsi asko hil zituzten, aita tartean\u00bb.
10 urteko neskato bat zen, baina ez zen hiltzen ikusi zuen senide bakarra. \u00abAitaren sei anaia hil zituzten; batzuk nire begien aurrean. Matxeteekin hiltzen zituzten, zuhaitzak balira bezala\u00bb. Asko bizirik lurperatu zituztela dio; egunez euren oihuak entzuten zituztela. \u00abNire amona, amaren ama, hala izan zuten azken hatsa eman zuen arte\u00bb. Beste batzuk hainbat egunez letrinen zuloetan egoten ziren ezkutatuta; \u00abhantxe egiten zuten jan eta lo, gorozki eta insektu artean\u00bb.
Aita hil ostean, amaren jaioterrira joan ziren bizirik zeuden senideak, baina han ere\u00a0interahamwe<\/em>-ak zeuden. \u00abEmakume eta neskato asko hil aurretik bortxatu egiten zituzten; nire lagun bat baino gehiago bortxatu zuten\u00bb. Hutuek bortxaketa masiboak egin zituzten. Milioi erdi emakume inguru bortxatu zituztela uste da. Asko eta asko hiesaz kutsatu ziren.
Ndekerumukobwak, baina, argi dauka hutuek ez zituztela soilik tutsiak hil: \u00abHutu moderatuak ere hil zituzten, etxeetan tutsiak babestu zituztenak, edo tutsiak hiltzeko prest ez zeudenak\u00bb. Gerora, dena den, tutsien mendekua hasi zela dio, eta tutsiek hutuak hiltzeari ekin ziotela, \u00abegin zutenagatik eta egin ez zutenagatik ere ordaindu behar izan zuten\u00bb.
Ndekerumukobwa 2011. urteko amaieran etorri zen Euskal Herrira. Gasteizen bizi da egun, eta ongi moldatu da: \u00abSemeak 10 urte ditu jada, eta euskaraz hitz egiten du\u00bb, adierazi du harro. Ruandako emakumeak \u00abindartsuak\u00bb direla uste du, eta bera da horren erakusle, hutsetik eta bakarrik hasi behar izan baitzuen bizimodu berria. Ruandan, gaur egun, hutuez eta tutsiez hitz egitea tabua dela jakinarazi nahi du. 2003ko erreferendumean onartutako konstituzioak etnien bereizketa ezabatu zuen, eta nortasun agiriak jada ez du zehazten zer zaren.\u00abNi pertsona bat naiz. Ez hutua eta ez tutsia. Gizaki bat. Ruandar xume bat\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"