{"id":15684,"date":"2019-03-27T08:20:56","date_gmt":"2019-03-27T08:20:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15684"},"modified":"2019-03-27T08:21:02","modified_gmt":"2019-03-27T08:21:02","slug":"iruna-eta-irunea-artean-galduta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/03\/iruna-eta-irunea-artean-galduta\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1a eta Iru\u00f1ea artean galduta"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1913\/006\/001\/2019-03-19\/irua_eta_iruea_artean_galduta.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Ion Orzaiz\/ 2019-03-19 \/ 1150 hitz (opens in a new tab)\">Ion Orzaiz\/ 2019-03-19 \/ 1150 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p> <em>Euskaltzaindiak 1979. urtean ebatzi zuen &#8216;Iru\u00f1ea&#8217; dela Nafarroako hiriburuaren izena. Nafarroako Gobernuak, ordea, &#8216;Iru\u00f1a&#8217; ezarri zuen izen ofizial gisa, 1990ean. Ordutik, bakoitza bere bidetik ibili dira administrazioa eta akademia. Hainbat adituk \u00abeskizofrenikotzat\u00bb jo dute egoera. <\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p><em>I<\/em><em>ru\u00f1ea, Iru\u00f1a, Irunia, Iruinea, Uru\u00f1a, Uri\u00f1a<\/em>&#8230; Menderik mende, forma anitz hartu ditu Nafarroako hiriburuaren euskarazko izenak. Ez da fenomeno bakana: toki izen askotan antzeman daiteke bilakaera bat, euskaraz nahiz beste edozein hizkuntzatan. Normalean, baina, forma estandar bat nagusitu ohi da besteen gainetik, eta izaera ofiziala ematen zaio. Nafarroako hiri buruzagiaren kasuan, berriz, ez dago adostasunik, eta azken hamarkadetan irizpide kontrajarriak agertu dituzte Euskaltzaindiak eta administrazioak: akademiak&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;lehenesten du, eta hori nagusitu da euskara idatzian; Nafarroako Gobernuak, berriz, estatus ofiziala eman zion&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;formari 1990. urtean, Euskaltzaindiaren gomendioei bizkarra emanda. Motiboa?&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;izena hedatuago dagoela euskaldun eta \u2014batez ere\u2014 erdaldun elebakarren artean, eta bide luzea egina duela hiriko hizkuntza paisaian.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskaltzaindiak 1979. urtean argitaratu zuen&nbsp;<em>Euskal Herriko udalen izendegia<\/em>. Bertan jada&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;azaltzen zen, eta ez&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>. Garai hartan, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko buru zen Koldo Mitxelena. Ordurako, artikulu luze bat idatzia zuen&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;formaren alde \u20141958koa\u2014, eta bertan azpimarratzen zuen forma hori zela zaharrena eta jatorrena.<\/p>\n\n\n\n<p>Erabakiak, baina, polemika piztu zuen, baita euskaltzainen artean ere. Aita Polikarpo Iraizozkoak, adibidez,&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;jo zuen egokiagotzat, eta beste artikulu bat idatzi zuen, Mitxelenari erantzunez. Euskaltzain nafarrak argudiatu zuen&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>forma, ezagunagoa izateaz gainera, antzinako testu askotan azaltzen dela. Euskaltzaindiko arduradunek, ordea, ez dute irizpidea aldatzeko motiborik ikusten. \u00abMitxelenak proposatu zuenean bezain egokia da gaur egun ere\u00bb, laburbildu du Roberto Gonzalez de Vi\u00f1aspre Onomastika batzordeko buruak: \u00ab<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;izena oso erabilia da eta iturri dokumental zaharrenetan ageri zaigu, hori ez du inork ukatzen. Mitxelenak frogatu zuen moduan, lekukotasun horiek guztiak gaztelaniaz, erromantzez edota latinez idatzitako iturrietatik datoz.&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>aldaerak izan du, bai, erabilera zabala, baina betiere erdaraz, eta ez euskaraz\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Mikel Belasko hizkuntzalari eta Onomastika elkarteko idazkariarentzat, bietatik egokiena zein den ebaztea \u00abez da auzi erraza\u00bb, denboraren lainoak lausotuta azaltzen baita izenaren jatorria bera: \u00ab<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;edo&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;oso izen zaharra da. Jatorria ulertzeko, duela 2.000 urteko erroetara jo behar duzu, eta horrek zaildu egiten du dena\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Esanahiari dagokionez, ez dago hipotesi bakarra, baina filologo eta hizkuntzalari askok lotura zuzena egin dute&nbsp;<em>hiri<\/em>&nbsp;hitzaren eta&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;leku-izenaren artean. Horiekin bat dator Belasko: \u00abPtolomeo eta Estrabon greziar historialariek aipatu zuten hemen bazegoela Pompailon izeneko toki bat, eta haiek Pompeiopolis izenarekin itzuli zuten grezierara. Pompeioren hiria, alegia.&nbsp;<em>Pompeio<\/em>&nbsp;izena kenduta,&nbsp;<em>ilon<\/em>&nbsp;atzizkia gelditzen da, grezierazko&nbsp;<em>polis<\/em>&nbsp;[hiria] horrekin parekatzen dena. Eta&nbsp;<em>ilon<\/em>&nbsp;hori izanen litzateke, hain zuzen,&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;edo&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>. Grezierazko&nbsp;<em>hiria<\/em>&nbsp;hitzaren gurasoa, nolabait esanda\u00bb. Teoria horren arabera, erro komun bat izanen lukete&nbsp;<em>Pamplona<\/em>&nbsp;eta&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;izenek.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8216;Iru\u00f1a&#8217;, tradiziozko izena<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gaztelaniazko izenak ez bezala, euskarazkoak ez du, duela gutxira arte, forma ofizialik izan. \u00ab1990. urtera arte ez zen ofizialdu; hiriburuaren euskarazko izenak bi mila urte baino gehiago eman ditu ahoz aho eta euskalkiz euskalki, modu nahiko basan. Erabakia hartzeko unea iritsi zen arte: nola idatziko dugu hau agiri ofizialetan eta seinaleetan?\u00bb. Galdera horri erantzuteko, Nafarroako Gobernuak txosten bat eskatu zion Euskaltzaindiari. Akademiak \u2014Mitxelenaren lanak oinarri gisa hartuta\u2014&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;formaren aldeko jarrera agertu zuelarik, baina, Nafarroako Gobernuak ez zion jaramonik egin, eta&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;ezarri zuen, izenaren \u00abtradizioa\u00bb argudiatuta.<\/p>\n\n\n\n<p>\u00ab<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;hedatuago zegoen hemengo kulturan&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;baino\u00bb, azaldu du Mikel Arregi Euskarabidea institutuko zuzendariak. 1990ean, Arregi ez zegoen Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikako departamentuan \u2014PSNko Gabriel Urralburuk zuen aginte makila\u2014, baina ezagun ditu&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;forma lehenesteko erabili ziren argudioetako batzuk: \u00abIrizpide sozialak erabili ziren Euskaltzaindiaren txostena aintzat ez hartzeko. Cafe Iru\u00f1a, Los Iru\u00f1ako, Mercairu\u00f1a eta horien gisakoak ezagutzen zituen jendeak. Bazegoen forma horren aldeko tradizio bat, erdaraz, batez ere\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Iru\u00f1eko Udalak ere bat egin zuen Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarekin, eta gisa horretan idatzi zuen hiriaren izena afixetan, bideko seinaleetan nahiz txostenetan. Izena deklinatzeko garaian, ordea, men egin zioten Euskaltzaindiaren irizpideari. Hala, hiriaren izen ofiziala&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;zela ebatzi arren,&nbsp;<em>Iru\u00f1eko<\/em>,&nbsp;<em>Iru\u00f1etik<\/em>eta&nbsp;<em>Iru\u00f1era<\/em>&nbsp;idatzi zuten agiri ofizial guztietan. Adituen esanetan, horrek \u00abeskizofrenia puntu bat\u00bb erantsi dio auziari.<\/p>\n\n\n\n<p>Berez, Iru\u00f1eko Toponimia Batzordeak 1997. urtean hartu zuen erabaki hori, Euskaltzaindiaren nahiz administrazioaren irizpideak uztartzeko xedez. \u00abKontsentsuzko irtenbide bat izan zen hori, asmo onez egina, baina itzultzaileoi sekulako buruhauste teknikoak ekarri dizkiguna\u00bb, azaldu du Inma Erreak, Iru\u00f1eko Udaleko Euskara zerbitzuko buruak.<\/p>\n\n\n\n<p>Batzorde horretan planteatu zen hiriaren izenaren inguruko auzia. Errearen esanetan, ordea, garai hartako agintariek deklinabidean bakarrik onartu zituzten aldaketak: \u00abPSN, CDN eta EBren arteko hirukoa agintean zen Iru\u00f1eko Udalean, eta PSNko Joaquin Pascal zen toponimia batzordeko presidentea. Euskararekiko jarrera irekiagoa agertu nahi zuten, baina Iru\u00f1earen izena marra gorri bat zen. Hasieratik beretik oso argi utzi zuten izena bera ez zela ukituko\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskara zerbitzuko buruaren ustez, \u00abhizkuntzaren esparrutik kanpo\u00bb sortutako arazoa izan zen hura, eta lotura zuzena du hizkuntzaren estatusarekin: \u00abHalakoak gertatzen dira soilik normalizatu gabeko hizkuntzetan. Gaztelaniaz, adibidez, pentsaezina da halako eztabaida bat: akademiak ezarriko du irizpidea, eta jendeak izanen du bere iritzia, eztabaida batzuk sortuko dira, baina, horien gainetik, araua gailenduko da beti. Batera doaz autoritate akademikoa eta autoritate politikoa. Euskararekin, ordea, ez da hori gertatzen, eta ezbaian jartzen dira akademiaren erabakiak\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Egoera \u00abeskizofreniko eta deseroso\u00bb hori bukatzeko eskatu du Erreak: \u00abErabakitzen dena edozer dela ere, irizpide bakar bat finkatu beharko genuke.&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;baldin bada, horren arabera deklinatu:&nbsp;<em>Iru\u00f1ako, Iru\u00f1atik<\/em>&#8230; Eta bestela,&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;izan dadila kasu guztietan. Izan ere, deklinabideak baditu bere arauak, eta horietatik kanpo mugitzen ari gara uneotan\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Biak ofizialak?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Arazo praktiko horiek saiheste aldera, Mikel Belaskok bestelako proposamen bat egin die Nafarroako Gobernuari eta Iru\u00f1eko Udalari:&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;eta&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>, biak ofizial bihurtzea. \u00abAlde batetik,&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;ofizialdu beharra dago, Euskaltzaindiak bultzatuta, forma hori baita euskara idatzian gehien erabiltzen dena; bestalde,&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;ere zuzena da, eta historia luzea du. Hortaz, nik proposatzen dut&nbsp;<em>Iru\u00f1ea<\/em>-ri lehentasuna ematea, baina&nbsp;<em>Iru\u00f1a<\/em>&nbsp;ere aitortzea, alonimo edo aldaera gisa\u00bb. Legealdia agortzear dela, baina, administrazioek ez dute urratsik egin, eta ez dirudi hauteskundeen aurretik auziari helduko diotenik.<\/p>\n\n\n\n<p>Izena aldatzeko eskuduntza ez dagokio udalari, Nafarroako Gobernuari baizik. Mikel Arregiren ustez, baina, aldaketa oro Iru\u00f1eko Udalaren oniritziarekin egin beharko litzateke: \u00ab<em>Iru\u00f1ea<\/em>&nbsp;formari izaera ofiziala emate aldera, beste edozein izen aldaketaren gisara tramitatu beharko litzateke. Horrek eskatzen du Iru\u00f1eko Udalak proposamena egitea gobernuari, beste kasu batzuetan egin den bezala, eta gero gobernuak bide emanen lioke eskaera horri\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Nafarroako Gobernuak izen aldaketa horiekiko agertu duen jarrera, baina, ez da beti berbera izan. UPNren agintaldian, esaterako, gobernuak atzera botatzen zituen eskaerak udalek euskarazko izena bakarrik ofizialdu nahi zutenean, gaztelaniazkoa baztertuta. Udalerri horiek auzitara jo behar izaten zuten euskarazko izena jarri ahal izateko. Orkoien da izen ofizialaren aldaketa auzitegian lortu zuen udalerrietako bat (2005ean). Izen elebidunen kasuan, ordea, gobernuak ez zuen oztoporik jartzen. Laukoa agintera iritsi zenetik, irizpide orokorra da udalen eskaerak bere horretan onartzea, Euskaltzaindiaren gomendioekin bat egiten badute, betiere.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskarabideko zuzendariak uste du, dena den, Iru\u00f1earen kasuak \u00abezaugarri propioak\u00bb dituela: \u00abGobernuarentzat konplikatua izan liteke erabaki hori praktikara eramatea. Iru\u00f1eak seinalizazioan, agirietan eta bestelakoetan duen eragina oso handia da, eta hori guztia ezin da egun batetik bestera aldatu. Prozesu bat beharko litzateke gizarteak aldaketa normaltasunez ikusi arte\u00bb. Edonola ere, uste du Iru\u00f1eko Udalari dagokiola lehen urratsa egitea: \u00abHortik aurrera, ez genuke oztoporik jarriko\u00bb.\n\n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ion Orzaiz\/ 2019-03-19 \/ 1150 hitz Euskaltzaindiak 1979. urtean ebatzi zuen &#8216;Iru\u00f1ea&#8217; dela Nafarroako hiriburuaren izena. Nafarroako Gobernuak, ordea, &#8216;Iru\u00f1a&#8217; ezarri zuen izen ofizial gisa, 1990ean. Ordutik, bakoitza bere bidetik ibili dira administrazioa eta akademia. Hainbat adituk \u00abeskizofrenikotzat\u00bb jo dute &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/03\/iruna-eta-irunea-artean-galduta\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[8841,5718,7,5505,5493,38],"tags":[337,977],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15684"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15684"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15684\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15685,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15684\/revisions\/15685"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15684"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15684"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15684"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}