{"id":15690,"date":"2019-04-02T06:55:56","date_gmt":"2019-04-02T06:55:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15690"},"modified":"2019-04-02T06:56:01","modified_gmt":"2019-04-02T06:56:01","slug":"sorgin-ehiza-mitoaren-historia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/04\/sorgin-ehiza-mitoaren-historia\/","title":{"rendered":"Sorgin ehiza: mitoaren historia"},"content":{"rendered":"\n<p><a rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Uxue Gutierrez Lorenzo \/ 2019-04-02 \/ x hitz (opens in a new tab)\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1909\/038\/001\/2019-04-02\/sorgin-ehiza-mitoaren-historia.htm\" target=\"_blank\">Uxue Gutierrez Lorenzo \/ 2019-04-02 \/ 836 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p> <em>Sorginkeria delitua egotzita, 100.000 herritar inguru erre edo urkatu zituzten XV. eta XVII. mendeen bitartean munduan. Eraildakoen %80 andreak izanda, genero ikuspegitik ikertu nahi izan dute jazoera Iru\u00f1ean, sorgin ehizari buruzko I. topaketa feministetan. <\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>\n\nDeabrua eta jainkoa. Gaizkia eta ongia. Iluntasuna eta argia. Esan izan da historia, idatzi eta kontatu den eran, dikotomietan oinarrituta dagoela.&nbsp;<em>Biblia<\/em>-k era hala esaten zuen, egin behar dena eta egin behar ez dena banatuta. Hark aipatutako marra gorria igarotzera ausartuz gero, akabo jokoa. Urteetan zehar, hamaika herritar zigortu dituzte estatu zein instituzio erlijiosoek ordena soziala mantendu behar zela argudiatuta. Egindako sarraskietako batzuk, ordea, isilean gorde dira. Zenbait kasutan, hildakoen izen, izan eta istorioak haien gorpuekin batera lurperatu dituzte. Esaterako, XV. eta XVII. mendeen artean, 100.000 emakume inguru akusatu, epaitu eta erail zituzten munduan. Akusazioa berbera zen: sorginkeria.<\/p>\n\n\n\n<p>Hutsune historiko bat sumatu dute munduko zenbait emakumek sorgin erailketa masiboaren inguruan. Biktimen %80 emakumeak zirela eta, andre haien memoria berreskuratzeko&nbsp;<em>Sorgin-ehizaren historiari buruzko I. topaketa feminista<\/em>&nbsp;egin dute Iru\u00f1ean, joan den astean, gertakaria ikuspuntu feministatik aztertu nahian.<\/p>\n\n\n\n<p>Bide horretan, oinarri bat du hausnarketak, Silvia Federici pentsalari eta aktibista feministak garaturiko tesia: \u00abSorgin ehiza feudalismotik kapitalismorako trantsizioan kokatzen da, harreman sozialen aldaketarekin batera. Lan erreproduktiboen ardura duten emakumeak ez dira lan harreman produktiboak oinarri dituen sisteman baliagarriak. Horiei jazartzea da diziplina ezartzeko estatuek eta Elizak duten mekaniskoa\u00bb, dio Federicik&nbsp;<em>Caliban eta Sorgina<\/em>liburuan. Abiapuntua zehaztuta, bestelako analisiak plazaratu dituzte topaketan parte hartu dutenek, norbere eremu eta bizipenetatik.<br><\/p>\n\n\n\n<h1>HERRIALDE KATALANAK<\/h1>\n\n\n\n<p>1424. urtean aurrenekoz agertu zen sorginkeria delituari aurre egiteko lege sorta:&nbsp;<em>Ordinaciones de les Valls d&#8217;\u00c0neu<\/em>. Dokumentuak sorgin gisa sailkaturiko andreen aurkako jazarpenaren abiapuntua markatu zuen. Legedi hori oinarri hartuta, ikerketa bat abiatu zuten Lleidan (Herrialde Katalanak). Pau Castell historialariak gidatu du lana. Nuria Morello historialaria eta antropologoa, berriz, ikerketa lantaldeko kide izan da. \u00abKatalunian 400 kasu zenbatu dituzte historialariek, baina zantzuak daude milaka izan zirela jazarritakoak\u00bb. Morellok uste du auziak ertz ugari dituela, eta faktore zein arrazoietan zaila dela azalpen argia ematea: \u00abBatetik, instituzioek kontrol sozialeko mekanismoak ezarri beharra zuten. Bestetik, gizarteak barne etsaiak eraiki ohi ditu, arriskutsuak direla argudiatuta\u00bb. Gutxiengoaren jazarpena deritzo horri Morellok, historian zehar errepikatu den fenomenoa. \u00abTalde heretikoa dira, deabruaren ahaideak\u00bb.<br><em>L<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Sorgin ehiza fenomeno totala izan bazen ere, tokian-tokian eredu ezberdinak garatu ziren. Pirinioetan erroturiko ereduaz mintzo da Morello: \u00abKuantitatiboki ez zen eremurik odoltsuena izan, bai, ordea, kuantitatiboki. Epaiketa sekularrak ziren, inkisizioak paper anbiguoa izan zuen sarritan Kataluniako epaiketetan. Deszentralizatutako herria izanik, inkisizioak ez zuen esku hartzeko aukerarik izan\u00bb. Sorgin ehizak utzitako ondareaz ikertzen ere jardun da Morello. Lleidako landa eremuetako herritarrekin elkarrizketak egin ditu sorgin ehizak pairatu zituzten familia eta herrietan, bizilagun haien ondorengoekin hitz eginda. \u00abSorgin ehizak bizilagunen arteko liskarretan eragina du. Sorginkeria leporatuta eraildakoen oinordekoak seinalatzen dituzte\u00bb. Bada, argi du Morellok zertan datzan korapiloaren muina: \u00abNiretzat ezinbestekoa da figura horien istorioak berreskuratzea, subjektu historiko gisa\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<h1>AEB<\/h1>\n\n\n\n<p>Marta Carrier. Sorginkeriaz akusatua eta Salemen (Massachussets) urkatua. 1692. urtean, hemeretzi pertsona erail zituzten Salem herrian. Hura izan zen AEBetako sorgin ehizarik famatuena. Beste lau herritar hil zituzten torturapean, eta beste zenbaitek heriotza saihestu zuten delitua aitortuta. Geroago, Alice Markham idazlea gertakaria ikertzen hasi da: \u00abMarta Carrier nire ahaidea zen. Horrek bultzatuta hasi nintzen Estatu Batuetan gertatu diren sorgin ehizen eta egun horien inguruan kontatzen den bertsioaz ikertzen\u00bb. Urkatutako emakume haiek \u00abezarritako parametroetatik irteten\u00bb zirenak ziren: autonomoak zirenak edo garaiko puritanismo erlijiosoaren \u00abaurka\u00bb altxatu zirenak.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Markham kezkatuta agertu da gertakariaz herrialdean hedatu den kontakizunarekin. \u00abEstatubatuarrek badakite Salemen gertatu zena erailketa errealak izan zirela, baina aldi berean uste dute sorginak benetan existitu zirela. Sorgin ehiza justifikatzen dute, emakume horiek benetako sorginak zirela esanez\u00bb. Interpretazio horren kontra, idazleak zenbait arrazoi topatu ditu Salemgo sarraskia argudiatzeko: \u00abHiru faktorek eragin zuten sorgin ehiza: lurren desjabetzea, gizarte misoginoa eta errepresio erlijiosoa\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Salemen benetako sorginak egon ziren. Baieztapen horri helduta garatu dute \u00absorginen herria\u00bb Salemen. \u00abHein batean, herri osoa da sorgin ehizaren erantzule eta konplize. Erruari aurre egiteko hedatu dute sorgin errealen kontakizuna; eta hortik, negozio bihurtu\u00bb. Salemen, egun, eraildako emakume haien izenak erabiltzen dituzte produktuak saltzeko. Eta jakinarazi du sorgin ehizak zenbait herrialdetan indarrean segitzen duela. \u00abSorgin ehizen inguruan eztabaida piztu behar dugu; emakume haien bizitzak eta heriotzak aintzat hartu\u00bb.<br><\/p>\n\n\n\n<h1>EKUADOR<\/h1>\n\n\n\n<p>Ekuadorren sorgin ehizak beste aurpegi bat du: emakume indigenen eta euren lurraldeen aurkako esplotazioa. \u00abEkuadorren Eliza katolikoak kolonizatu egin gintuen, garapenaren izenean. Herrialde indigenetako herritarrak katolizismora bihurtzen ahalegindu da Eliza, fedea erabilita. Hori da euren sorgin ehiza\u00bb. Lisset Coba irakaslea eta ikerlaria da Ekuadorko Flasco unibertsitatean. Amazonian bizi diren emakumeen historia aztertzen dihardu. \u00abOihanean bizi diren emakumeek mundua ulertzeko era bat dute: kosmologia, natura eta gizakia elkarrekin harremanetan daude\u00bb. Idolatria horren eroaleak emakumeak dira, batik bat; eta, maiz, jazarpenik bortitzenaren biktima. Ezarritako ordenaren aurka altxatzen diren emakumeak dira; kasu honetan, ordena kolonialaren aurkako erresistentzia politikoa egiten dutenak.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Kolonizatzaileek, ordea, basatien irudia proiektatzen dutela ondorioztatu du ikerlariak. \u00abHaien izana berreraikiz ulertuko ditugu egungo prozesuak\u00bb. Cobaren ustez, Ekuadorren erailketen ordez, \u00abmenderakuntza\u00bb izan dute kontrolerako tresna estatuek. Eta beste konplize bat izan dute: enpresak. Horiek baliabide naturalak zein giza baliabideak ustiatu dituzte, jatorrizko herriak \u00absuntsituz\u00bb. Ezinbesteko deritzo munduko emakumeen artean saretzeari. \u00abSorgin ehiza emakumeen gorputzaren, jakintzaren eta saretze ahalmenaren aurkako erasoa da\u00bb.\n\n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uxue Gutierrez Lorenzo \/ 2019-04-02 \/ 836 hitz Sorginkeria delitua egotzita, 100.000 herritar inguru erre edo urkatu zituzten XV. eta XVII. mendeen bitartean munduan. Eraildakoen %80 andreak izanda, genero ikuspegitik ikertu nahi izan dute jazoera Iru\u00f1ean, sorgin ehizari buruzko I. &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/04\/sorgin-ehiza-mitoaren-historia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5497,5493,5492,90,17,8128],"tags":[8904,8901,8903,8902],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15690"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15690"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15690\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15691,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15690\/revisions\/15691"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15690"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15690"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15690"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}