{"id":15729,"date":"2019-04-12T06:42:06","date_gmt":"2019-04-12T06:42:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15729"},"modified":"2019-04-12T06:42:11","modified_gmt":"2019-04-12T06:42:11","slug":"hartzen-udaberri-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/04\/hartzen-udaberri-berria\/","title":{"rendered":"Hartzen udaberri berria"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2019\/04\/12\/hartzen-udaberri-berria\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Edurne Elizondo \/ 2019-04-12 \/ 804 hitz (opens in a new tab)\">Edurne Elizondo \/ 2019-04-12 \/ 804 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Ezohiko udaberria da oraingoa Pirinioetako mendebaldeko hartzentzat: mendiotako basoetan bi eme daude, lehendabiziko aldiz, 2004. urtetik. Urte hartan, ehiztari batek tiroz hil zuen Cannelle, Pirinioetan jaiotako azken hartz arre emea. Hamar hilabeteko kume bat zuen Cannelle-k, hil zutenean: Cannellito. Bakarrik gelditu zen mendebaldeko gunean, bere aita Nere hartzarekin. <\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Bi arrak bakarrik izan dira, 2018ko udazkenera arte.&nbsp;<em>Sorita<\/em>&nbsp;eta&nbsp;<em>Claverina<\/em>&nbsp;askatu zituen iaz Frantziako Gobernuak, Biarnon (Okzitania). Eslovenian jaiotakoak dira bi hartz emeak. Han harrapatu, eta Pirinioetara eraman zituzten, iazko urriaren hasieran, Frantziako Gobernuak mendebaldeko gunea sendotzea erabaki eta gero. Ingurua ezezaguna da haientzat, eta egokitzeko bidean dira, oraindik ere. Gizakien presioak eragin du Pirinioetako hartzen populazioak behera egitea, eta gizakiak erabaki du, orain, bi banako horiek tokiz aldatzea, espezieari mesede egiteko.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Sorita<\/em>&nbsp;Goi Pirinioetan da. \u201cEz da zulotik atera\u201d, azaldu du Biarnoko FIEP taldeko kide Gerard Caussimontek.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrek erran nahi du, segur aski, kume bat edo gehiago dituela. Urtarrilean jaiotzen dira, emeak aterpe hartutako zuloaren barruan.&nbsp;<em>Claverina<\/em>, berriz, Nafarroan da: Erronkarin. Martxoaren 26an kaleratutako prentsa oharrean ezagutarazi zuen gobernuak hartza herrialdean zela. Eta herrialdean jarraitzen du. \u201cGainera, litekeena da bakarrik ez egotea.&nbsp;<em>Nere<\/em>-k badaki emeak hemen direla\u201d, erran du Caussimontek.&nbsp;<em>Sorita<\/em>-k eta&nbsp;<em>Claverina<\/em>-k markatutako tokietan izan da arra, eta zuhaitz berak markatu ditu. Iaz,&nbsp;<em>Cannellito<\/em>-rekin batera, Arango ibarrera ailegatu zen&nbsp;<em>Nere<\/em>, Herrialde Katalanetara, alegia. Baina udazkenean itzuli zen mendebaldera.&nbsp;<em>Cannellito<\/em>-k, berriz, erdialdeko gunean jarraitzen du.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Claverina<\/em>&nbsp;ez da zuloan, eta, mugitzen ari dela ikusita, adituek uste dute kumerik ez duela. Udaberrian hasten da hartzen araldia.&nbsp;<em>Nere<\/em>-k eta&nbsp;<em>Claverina<\/em>-k bat egiten badute, hurrengo urtarrilean gora egin dezake mendebaldeko populazioak.&nbsp;<em>Nere<\/em>&nbsp;inguruan dagoen ar bakarra ez dela zehaztu du Caussimontek, gainera. \u201cBost urteko&nbsp;<em>Rodri<\/em>&nbsp;dago Goi Pirinioen eta Pirinio Atlantikoen arteko mugan. Arango ibarretik etorri da, segur aski&nbsp;<em>Nere<\/em>-k eta&nbsp;<em>Cannellito<\/em>-k harat joateko bidean utzitako arrastoei jarraituz\u201d.&nbsp;<em>Nere<\/em>&nbsp;1997an jaiotako hartza da, eta horrek eremuko hartz nagusi bilakatzen du.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2018Camille\u2019, 1997tik<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Cannelle<\/em>&nbsp;hil baino hamar urte lehenago,&nbsp;<em>Claude<\/em>&nbsp;hartz arre emea akabatu zuten, tiroz, Pirinioetan, 1994. urtean. Nafarroan, aspaldikoak dira plantigradoari buruzko lekukotasunak. XIX. mendearen lehen erdian, Izaban, Erronkarin eta Otsagabian ehizatzen zuten, oraindik ere, Eugeni Casanovak&nbsp;<em>Cr\u00f3nica de un exterminio. El oso en el Pirineo<\/em>&nbsp;bere liburuan aipatu zuenez. Egile horrek Francisco Purroi biologo nafarraren hitzak jaso zituen, bertzeak bertze, lan horretan. Purroiren arabera, 1974. urtean, hartz bakarra gelditzen zen Nafarroan, eta Erronkariko ibarrean zegoen.<\/p>\n\n\n\n<p>1983. urtera arte, hartzak bere arrastoa utzi zuen Erronkariko mendietan. Urte horretatik aurrera, ordea, arrastoak desagertu egin ziren, eta, hamabost urtez, hartzik gabe gelditu ziren Erronkari eta Nafarroa. 1998. urtean&nbsp;<em>Camille<\/em>&nbsp;arra Erronkarin agertu zen arte. Bi urte lehenago hasi zen basozain lanetan Iosu Anton.&nbsp;<em>Camille<\/em>-ren urratsak jarraitu zituen, 2010ean hartza hiltzat eman zuten arte. \u201c1997. urterako jada Erronkarin zen&nbsp;<em>Camille<\/em>\u201c, zehaztu du Antonek.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Camille<\/em>-ri egindako azken argazkiek agerian utzi zuten gaixo zela. \u201cAtzeko hanketako ilea galdu zuen. Hasieran, hazteriak jota zela aipatu zen, baina teleskopioekin animaliari denbora luzez so egiteko aukera izan genuen, eta azkurarik ez zuen\u201d.&nbsp;<em>Camille<\/em>&nbsp;Erronkarin egon zen denboran, hartzaren inguruko informazioa biltzea izan zen Antonen lan nagusietako bat. Gorotzak, ileak eta bertze jasotzea, adibidez, azterketa genetikoak egin ahal izateko. Orain,&nbsp;<em>Claverina<\/em>-ri so egitea egokitu zaio Antoni. Bai eta&nbsp;<em>Nere<\/em>-ri ere, emearen atzetik bada.&nbsp;<em>Claverina<\/em>&nbsp;askatu zutenean, lurreko hiru igorle eta GPS bat zituen, eta gailu horiei esker, hainbat ordutako atzerapenaz bada ere, basozainek jakin dezakete hartza non dagoen eta nondik mugitzen den.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Etapa berri bat<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u201cOraingoa abagune garrantzitsua izan daiteke mendebaldeko hartzen populazioarentzat\u201d, nabarmendu du Antonek.&nbsp;<em>Claverina<\/em>-k eta&nbsp;<em>Sorita<\/em>-k ezar dezakete orain arteko eta hemendik aurrerako egoeraren arteko aldea, hain zuzen ere.&nbsp;<em>Sorita<\/em>-k kumeak dituela baieztatzen bada, hasteko, udaberri-uda hauetan jada egon daitezke hartz kumeak mendebaldean. Orain hamabost urte dituen&nbsp;<em>Cannellito<\/em>&nbsp;da eremu horretan jaiotako azkena. Oraingo araldian&nbsp;<em>Nere<\/em>-k eta&nbsp;<em>Claverina<\/em>-k bat egiten badute, gainera, hurrengo urtarrilean ere jaio daitezke kume gehiago.<\/p>\n\n\n\n<p>Caussimontek 1997ko Pirinioetako erdialdeko egoerarekin parekatu du orain mendebaldean dutena. Erdialdean hartza desagertu egin zen, eta Eslovenian harrapatu eta han askatutako&nbsp;<em>Melba<\/em>,&nbsp;<em>Ziva<\/em>&nbsp;eta&nbsp;<em>Pyros<\/em>&nbsp;hartzei esker, eremu horretakoa da, orain, Pirinioetako nagusia.&nbsp;<em>Melba<\/em>&nbsp;eta&nbsp;<em>Ziva<\/em>&nbsp;1996an ailegatu ziren Pirinioetara;&nbsp;<em>Pyros<\/em>, berriz, 1997an.&nbsp;<em>Melba<\/em>&nbsp;ehiztari batek akabatu zuen.&nbsp;<em>Ziva<\/em>-k hartu zuen haren kumeen ardura, ama galdu zutenean.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Pyros<\/em>&nbsp;orain jo dute hiltzat, azken bi urteotan haren arrastorik ez baitute aurkitu. \u201cHartz zaharra zen; berez hil dela erran daiteke\u201d.&nbsp;<em>Pyros<\/em>&nbsp;da erdialdean sortutako kume gehienen aita, eta 29 urte zituela uste dute adituek. \u201cHori da aske bizi diren hartzen adin muga\u201d, zehaztu du Caussimontek.&nbsp;<em>Papillon<\/em>&nbsp;28rekin hil zela gogoratu du. Mendebaldeko guneko hartz arra zen hori, eta 2004. urtean zendu zen. Hil baino pixka bat lehenago igorle bat jartzeko harrapatu zuten, eta haren gorputzean adinaren ondorioak nabarmenak zirela baieztatu ahal izan zuten. Oraingoa ez da jada&nbsp;<em>Papillon<\/em>-en aroa. baina hartzak jarraitzen du Pirinioetako bere betiko lurraldean. 2018ko erroldaren arabera, berrogei banakok osatzen dute egungo populazioa. Gutxi, gizakiaren presioak eragindako gainbeherari buelta emateko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2019-04-12 \/ 804 hitz Ezohiko udaberria da oraingoa Pirinioetako mendebaldeko hartzentzat: mendiotako basoetan bi eme daude, lehendabiziko aldiz, 2004. urtetik. Urte hartan, ehiztari batek tiroz hil zuen Cannelle, Pirinioetan jaiotako azken hartz arre emea. Hamar hilabeteko kume &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/04\/hartzen-udaberri-berria\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5717,5493,5492,12,5749,8128],"tags":[35,7525,2402],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15729"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15729"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15729\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15730,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15729\/revisions\/15730"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15729"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15729"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15729"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}