{"id":15848,"date":"2019-09-16T06:25:41","date_gmt":"2019-09-16T06:25:41","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=15848"},"modified":"2019-09-16T06:25:47","modified_gmt":"2019-09-16T06:25:47","slug":"nafarroako-hiru-herritatik-bat-biztanlerik-gabe-geratzeko-arriskuan-dago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2019\/09\/nafarroako-hiru-herritatik-bat-biztanlerik-gabe-geratzeko-arriskuan-dago\/","title":{"rendered":"Nafarroako hiru herritatik bat biztanlerik gabe geratzeko arriskuan dago"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/albisteak\/gizartea\/osoa\/6670969\/nafarroako-hiru-herritatik-biztanlerik-geratzeko-arriskuan-dago\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (opens in a new tab)\">eitb.eus \/ 2019-09-15 \/ 248 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Populazioa galtzeko arriskurik handiena duten zonaldeak Zangoza inguruak, Estellerriak, Pirinioak eta Nafarroako Erdialdea dira.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Espainiako Gobernuak erronka demografikoari aurre egiteko duen Ordezkaritzak zabaldutako datuen arabera,&nbsp;<strong>Nafarroako hiru herritatik batek<\/strong>&nbsp;(%38,6ak)&nbsp;<strong>hutsik geratzeko arriskua<\/strong>&nbsp;du. Populazioa galtzeko arriskurik handiena duten zonaldeak Zangoza inguruak, Estellerria, Pirinioak eta Nafarroako Erdialdea dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Antzeko datuak jaso ditu FNMC Nafarroako Herri eta Kontzejuen Federazioak ere. Nafarroako biztanleek azken hamarkadan izan duten bilakaera ikusita, eta 2017ko data erreferentziatzat hartuta,&nbsp;<strong>sei eskualdek populazioa galdu dute<\/strong>: Pirinioetako inguruak biztanleen %12,92 galdu du, Zangozak %5,17, Montejurrak %2,12, Erdialdeak %1,92, Estellerriak edo Lizarra inguruak %1,31 eta Izarbeibarrek %0,95.<\/p>\n\n\n\n<p>Hain zuzen ere, gai hau aztertu dute gaur Uxuen, hango Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak &#8220;<strong>Lurraldearen Ordenazioa eta Despopulazioa<\/strong>&#8221; izenburupean antolatu dituzten jardunaldietan. Bertan izan da Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolakuntza, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetarako sailburua. Aierdik argi utzi du &#8220;<strong>despopulazioaren mehatxua lurralde politika guztien agendaren erdian<\/strong>&#8221; egon behar dela.<\/p>\n\n\n\n<p>Etxebizitza politikak, eraikinen berritze politikak etab. landa inguruan aplikatu beharreko beste Gobernu-ekintza batzuekin koordinatu behar direla esan du Aierdik, lana sortzearekin, aktibitate ekonomikoa sortuko duten esparruen garapenarekin, lekuko elikadura industriaren promozioarekin, zerbitzu publikoen erabilerreztasuna bermatzearekin eta turismoa bultzatzearekin, besteak beste.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;<strong>Gure esku dago Europako joera orokorrari men egin<\/strong>, herritarren %75 hirietan bilduz,&nbsp;<strong>edota joera hori iraultzea<\/strong>, gure politiketan lurralde eta gizarte kohesioa bilatuz, oreka bat lortuz garapen urbanoaren eta landa garapenaren artean, lurralde bizi bat edukitzeko, eta ez desertuz inguratutako hiriak&#8221;, gaineratu du.<\/p>\n\n\n\n<p>Bere departamentuak&nbsp;<strong>lurralde politika berrikusi eta estrategia transbertsal bat diseinatu<\/strong>&nbsp;beharra daukala iragarri du sailburuak, &#8220;herri txiki eta ertainak desagertzen joan ez daitezen&#8221;.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>eitb.eus \/ 2019-09-15 \/ 248 hitz Populazioa galtzeko arriskurik handiena duten zonaldeak Zangoza inguruak, Estellerriak, Pirinioak eta Nafarroako Erdialdea dira.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[8841,5505,5717,5627,5493,5492,65],"tags":[8949,283],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15848"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15848"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15848\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15849,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15848\/revisions\/15849"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15848"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15848"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15848"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}