{"id":16175,"date":"2020-03-17T09:23:11","date_gmt":"2020-03-17T09:23:11","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16175"},"modified":"2020-03-17T09:23:12","modified_gmt":"2020-03-17T09:23:12","slug":"egunotan-janaria-etxera-eramateko-eskatzea-ondo-ote-dago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/03\/egunotan-janaria-etxera-eramateko-eskatzea-ondo-ote-dago\/","title":{"rendered":"Egunotan janaria etxera eramateko eskatzea ondo ote dago?"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.gaztezulo.eus\/albisteak\/egunotan-janaria-etxera-eramateko-eskatzea-ondo-ote-dago\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Ane Urrutikoetxea \/ 2020-03-17 \/ 226 hitz (opens in a new tab)\">Ane Urrutikoetxea \/ 2020-03-17 \/ 226 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Pandemia gelditzeko gaude etxean, baina janari banatzaileen osasuna arriskuan jartzen dugu.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Etxean \ngelditu beharko dugu egunotan, baina ez da panoramarik okerrena. Jende \naskok inoiz baino lan karga handiagoa izango du egunotan, prekarietateak\n berdin jarraituko duen arren; janari banatzaileez ari gara, noski.<\/p>\n\n\n\n<p>Pizza zati batek ala sushiak bizitza bat arriskuan ipintzea  justifikatzen ote du? <em>Glovo, Just Eat<\/em> eta beste janari kateetako <em>riders<\/em>  edo banatzaileek inoiz baino lan karga handiagoa dute. Eta ez dira  bakarrak; enpresa asko jendea kaleratzen hasi diren bitartean, Amazon  langileak kontratatzen dabil, inoiz baino eskaera gehiago jasotzen ari  direlako.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Egoera honek eztabaida etiko eta moralak piztu ditu; dendari txikiek  beren ateak itxi behar izan dituzte, eta orain bai, ezinezkoa zaie  Amazon bezalako erraldoi bati aurre egitea. Benetan beharrezkoa ote duzu egunotan kristalezko sei edalontzi, zapata batzuk ala liburu bat  online erostea? Eta garrantzitsuena, kontziente ote zara erosketa horrek duen eragin errealaz?<\/p>\n\n\n\n<p>Bestalde, banatzaile horien osasuna arriskuan ipintzen ari gara, ia \nezinezkoa baita banatzaileen jarduna behar bezala babestea. Kalean \ndabiltza batetik bestera babesik gabe, jendea bisitatzen eta \nproduktuekin kontaktuan. Dirua ukitzen dute, poltsa&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Banatzaile hauen lana ezinbestekoa da kasu batzuetan. Jende helduak  ala ezinduek behar-beharrezkoak dituzte zerbitzu hauek. Baina  banatzaileek egunotan daramaten joan-etorri masiboa ez dago justifikatua. Beraz, takera honetako eskaera bat egin aurretik, kontuan izan; horren beharrezkoa ote da eskatu duzuna norbaiten bizitza arriskuan ipintzeko eta prekarietatea oraindik gehiago zabaltzeko?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ane Urrutikoetxea \/ 2020-03-17 \/ 226 hitz Pandemia gelditzeko gaude etxean, baina janari banatzaileen osasuna arriskuan jartzen dugu.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5505,5716,5497,5493,5622,65,5512,61],"tags":[159,9053,98],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16175"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16175"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16175\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16176,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16175\/revisions\/16176"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16175"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16175"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16175"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}