{"id":16184,"date":"2020-03-26T08:18:35","date_gmt":"2020-03-26T08:18:35","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16184"},"modified":"2020-03-26T08:18:37","modified_gmt":"2020-03-26T08:18:37","slug":"asterix-umezurtz-gelditu-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/03\/asterix-umezurtz-gelditu-da\/","title":{"rendered":"Asterix umezurtz gelditu da"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1877\/025\/001\/2020-03-25\/asterix-umezurtz-gelditu-da.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Mikel Lizarralde \/ 2020-03-25 \/ 624 hitz (opens in a new tab)\">Mikel Lizarralde \/ 2020-03-25 \/ 624 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Albert Uderzo hil da, mende erdiz komikiko pertsonaia ezagunaren marrazkilaria izan zena. Rene Goscinnyrekin batera sortu zuen Erromatar Inperioari aurre egiten dion galiarraren figura.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Kristo aurreko 50. urtea. Erromatar legioek galiarrak garaitu dituzte, \neta azken horien buruzagiak, Verzingetorixek, armak utzi ditu Julio \nZesarren oinetan. Porrot horren ondoren, Galia osoa okupatu dute \nerromatarrek. Osoa? Ez! Bada oraindik konkistatzaileei aurre egiten dien\n herrixka bat&#8230; Orain dela 60 urte pasa lehen agerpen publikoa egin \nzuenetik, 30 album baino gehiagoren protagonista izan da Asterix, eta \nmilioika aldiz irakurri dituzte mundu osoko haur eta helduek \nerromatarrei edabe magiko baten laguntzarekin kontra egiten dien \nherrixka horren abenturak. 1959an sortu zuten Asterix Rene Goscinnyk eta\n Albert Uderzok. Gidoigilea lehena, marrazkilaria bigarrena. Goscinny \n1977an hil zen, Uderzo umezurtz utzita; eta atzo ilustratzaileak \njarraitu zion. 92 urte zituen, eta azken urteetan pertsonaiak \nilustratzaile eta idazle gazteagoen esku utzita bazituen ere, segitzen \nzuen izaten Asterix eta Obelixen aita.<\/p>\n\n\n\n<p>Albert Uderzo (Fismes, \nFrantzia, 1927) Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan hasi zen bidea \negiten ilustratzaile gisa, eta, berehala, Parisko marrazkilari \nezagunenetakoa bilakatu zen Flamberge, Clopinard eta haren eskuetatik \nateratako beste pertsonaia batzuei esker. 1951n Goscinny ezagutu zuen, \neta, elkarrekin hainbat lan egin ostean, 1959an <em>Pilote<\/em> \naldizkariaren gidaritza hartu zuten. Agerkari haren lehen zenbakian \nazaldu zen lehendabiziko aldiz Asterix. Handik bi urtera, baina, eta \naldizkarian lortu zuen oihartzunari erantzunez, Asterixen lehenengo \nalbuma argitaratu zuten: <em>Asterix galiarra<\/em> (1961). Hor zeuden \naurkeztuak oinarrizko abiapuntua, eta baita pertsonaia nagusiak ere: \nAsterix heroi txiki eta borrokalaria; haren lagun banaezina, Obelix, \ntxikitan edabe magikoaren eltzera erori ostean indar ikaragarria duen \ngizonkote xalo eta maitagarria; Panoramix druida zaharra; Asuranzeturix,\n inor gutxik jasan dezakeen bardoa; Abrarakurzix, zerua egunen batean \nburura erortzea beldur bakartzat duen tribuko buruzagia&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>\u00abGaliarren\n gaia aukeratu genuen frantziarren historia delako\u00bb, azaldu zuen Uderzok\n orain hamar urte, Asterixek mende erdia bete berri zuenean: \u00abAurkitu \ngenuen modu egoki bat galiarrak eta erromatarrak aurrez aurre jartzeko. \nAzken batean, David eta Goliaten arteko borroka da hori, borroka \ndesorekatu bat\u00bb. Biek, Goscinnyk eta Uderzok, garbi zuten ez zutela \nohiko superheroi bat eraiki nahi. \u00abGarai hartan, Supermanen ildoko \nheroiz inguratuta geunden: itxura onekoak, indartsuak, gihartsuak&#8230;\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Komikiak\n berehala lortu zuen arrakasta, eta bikoteak jarraian idatzi, marraztu \neta argitaratu zituen beste hainbat lan, herrixkaren bizimoduan eta \npertsonaien nortasunean sakonduko zutenak: <em>Urrezko igitaia<\/em> (1962), <em>Asterix eta godoak<\/em> (1963), <em>Asterix gladiadorea<\/em> (1964), <em>Asterix Galiako itzulian<\/em> (1965), <em>Asterix eta Kleopatra<\/em>\n (1965)&#8230; Album horietan nahiz aurrerago egingo zituztenetan, Goscinnyk\n eta Uderzok Frantziaren nahiz beste herrialdeen gaineko topikoen \ninguruko umorea izan zuten bidelagun nagusia. \u00abAsterix parodia bat da\u00bb, \naitortu zuen gidoilariak: \u00abEsango nuke, hain zuzen ere, frantziarren \nchauvinismoaren parodia dela [&#8230;], eta herrialde bakoitza \nezaugarritzeko topikoetara jo behar dut; topikoez barre egin behar dut \nherrialde bakoitza ezaugarritzeko\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>1977ra bitartean, 24 album \negin zituzten elkarrekin, baina urte hartan gidoigilea hil egin zen \nezustean. \u00abGoscinny hil ostean, bi urte egin nituen zer egin ez \nnekiela\u00bb, esan zuen gerora marrazkilariak: \u00abIrakurleek gutunak idatzi \nzizkidaten, eta gehienen mezua garbi jaso nuen: &#8216;Ulertzen dugu lur jota \negotea, baina ulertu behar duzu pertsonaia hau dagoeneko ez dela zurea, \nbaizik eta irakurleena. Eta, beraz, segitu behar duzu Asterixen \nabenturak kontatzen&#8217;\u00bb. Hasieran ez zen \u00aberoso\u00bb sentitu idazten. \u00abHori ez\n zen nire esparrua, baizik eta Goscinnyrena. 26 urtez egin genuen lan \nelkarrekin, eta oso ondo nekien nola heltzen zien gai guztiei umorez\u00bb. \nHeldu zion idazketari, baina, eta erritmo patxadatsuago batekin bada \nere, berak idatzi eta marraztutako Asterixen hainbat lan argitaratu \nzituen hurrengo urteetan: <em>Zanga handia<\/em> (1980), <em>Asterixen semea<\/em> (1983), <em>Asterix Indian<\/em> (1987)&#8230; harik eta 2011n pertsonaiaren abentura berriak asmatzeko ardura komikigile gazteagoei utzi zien arte.<\/p>\n\n\n\n<p>Utzia  zuen Asterix, baina Asterixek berekin segitzen zuen, munduko milioika  haur eta heldurekin segitzen duen moduan. Ez baita nolanahikoa Asterixek  lortu duena. 111 hizkuntzatara itzuli dute  \u2014euskaraz ere, bi salbu,  album guztiak daude argitaratuak\u2014, eta 2017an 356 milioi album zeuden  salduta mundu osoan. \u00abBere independentzia ez galtzeko borrokatzen den  pertsonaia txiki hau edozein herrialdetan bihurtzen da gertuko.  Edozeinek irakur dezake Asterix egunen batean Asterix izango den  itxaropenarekin\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">\u00a0Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>\u00a0baten mende dago.  <\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Lizarralde \/ 2020-03-25 \/ 624 hitz Albert Uderzo hil da, mende erdiz komikiko pertsonaia ezagunaren marrazkilaria izan zena. Rene Goscinnyrekin batera sortu zuen Erromatar Inperioari aurre egiten dion galiarraren figura.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,8918,5505,5717,5493,46,17],"tags":[9062,9063,935,743],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16184"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16184"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16184\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16185,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16184\/revisions\/16185"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16184"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16184"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16184"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}