{"id":16187,"date":"2020-03-31T08:00:56","date_gmt":"2020-03-31T08:00:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16187"},"modified":"2020-03-31T08:00:57","modified_gmt":"2020-03-31T08:00:57","slug":"june-sanz-udan-dubaiko-beroa-jasangaitza-da-ezin-da-itzaletan-ere-egon","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/03\/june-sanz-udan-dubaiko-beroa-jasangaitza-da-ezin-da-itzaletan-ere-egon\/","title":{"rendered":"June Sanz: \u00abUdan Dubaiko beroa jasangaitza da: ezin da itzaletan ere egon\u00bb"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1886\/040\/001\/2020-03-31\/udan-dubaiko-beroa-jasangaitza-da-ezin-da-itzaletan-ere-egon.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Ainhoa Larretxea Agirre \/ 2020-03-31 \/ 643 hitz (opens in a new tab)\">Ainhoa Larretxea Agirre \/ 2020-03-31 \/ 643 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Urtebeterako joan zen Sanz Dubaira, baina pozik da, eta, okerrik ezean, bertze hiru urte emanen ditu han. Atzerrian bizitzen emandako denboran munduak hesirik ez duela ikasi du.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Emirates Airline konpainiako hegazkin laguntzailea da June Sanz (Zizur \nNagusia, Nafarroa, 1996), eta munduko leku batetik bertzera darama azken\n urtea. Iaz joan zen Dubaira lanera (Arabiar Emirerri Batuak), eta \ngeroztik bertan bizi da, bikotekidearekin batera. Dubaira joan \naitzinetik, Suedian eta Txinan ere bizi izan da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nolatan joan zinen Dubaira?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ikasketak\n amaitu eta praktikak  egin nituen Iru\u00f1ean. Gustuko dut  ikasitakoa \n[Ekonomiako gradua], baina ez nuen neure burua horrelako lan batean \nirudikatzen 23 urterekin. Bertze zerbait probatu nahi nuen. Bizitzaz \ngozatzen eta bidaiatzen utziko zidan lan bat bilatu nahi nuen.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Zergatik aukeratu zenuen Dubai? <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Nire  bikotekidea han bizi da, eta oporretan izan nintzen han. Orduan ezagutu nituen hango lan aukerak. Dena nahiko ausaz izan da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nolakoa da zure bizitza han? <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ez\n dut errutinarik. Hilabete hasieran erraten digute zein izango diren \ngure hegaldiak. Egun batean gauez izan dezakezu, hurrengoan goizez. \nJaiegunak ere ez ditugu beti berdinak izaten. Dubain nagoenean, ohiko \nbizitza egiten dut: gimnasiora joan, deskantsatu&#8230; Lanetik hagitz \nnekatua etortzen naiz, eta deskantsatzeko aprobetxatzen dut.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nola daramazu etengabe ordu aldaketekin bizi beharra?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Pixka\n bat eromena da. Erabat debekatua dugu lo egiteko pilulak hartzea, \nhorrek lanean eragin dezakeelako. Edozein unetan egin diezagukete \nalkohol eta droga testa, eta lo egiteko eta lasaitzeko pilulak droga \ngisa hartzen dituzte. Neure buruarekin harrituta nago; inoiz lan egin \ngabe nengoen gauez, eta ongi egokitu naiz. Saiatzen naiz logale naizen \naldiro lo ez egiten, eta nagoen herrialdeko ordutegira ohitzen.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Anitz bidaiatzen duzu, baina apenas duzun denborarik tokiak ezagutzeko. Nola daramazu hori? <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hurbil\n dauden lekuetara joaten banaiz, 24 ordu ematen ditut han; urrutiago \ndauden lekuetan 48 ordu. Nahiz eta 24 ordu bakarrik izan, ez duzu \noporretan joaten zarenean duzun behar hori dena ikusteko. Nire kasuan, \nleku batera joan, eta litekeena da berriz ere leku horretara itzultzea. \nOrdu gutxi dira, baina gauza anitz egiteko astia duzu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nolakoa da gizartea Dubain?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Dubai\n ez da Arabiako bertze hiriak bezalakoa; hagitzez nazioartekoagoa da, \nmunduari irekitako hiri bat. Biztanleen %80 dira atzerritarrak.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Arau zorrotzak daude?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Egia da bertzelako arau batzuk errespetatu behar dituzula, baina nahiko arau zentzuzkoak dira.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Seguru sentitzen zara han?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hagitz\n leku segurua da; gauez lasai ibil zaitezke edozein lekutan: ez zaizu \nezer gertatzen. Legeak, gainera, Espainian baino zorrotzagoak dira. \nGidatzeko alkohol tasa zero da, ez dute gramorik ere onartzen, eta \nkalean edatea ere debekatua dago: mozkorra egoteagatik atxilotu \nzaitzakete.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Gizartea irekia da?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Guk zortea dugu \nezkonduta ez egonagatik batera bizi ahal garelako, horrekin zorrotzak \nbaitira. Hala ere, zorrotzak dira nahi dutenerako, diruarekin dena \nerosten ahal delako. Arabiar Emirerriak hagitz ezberdinak dira beren \nartean. Saudi Arabia hagitz itxia da, eta Abu Dabhi eta Dubai, aldiz, \nirekiagoak.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta klimarekin zer moduz?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Azarotik \napirilera arte nahiko ongi jasan daiteke. Maiatzetik irailera egiten du \nbero gehien. Euskal Herrian, negua denean eta txarra denean egon behar \nduzu etxean; hemen, alderantziz da. Negua da planak egiteko eta \nhondartzara joateko unea. Udan, beroa jasangaitza da, eta itzaletan ere \nezin da egon.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nolako eragina izan du koronabirusak Dubain? <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Oraindik\n ez dute konfinamendurik ezarri, baina uste dut datorren egunetan \nezarriko dutela. Ortzegunean nuen hurrengo hegaldia, baina enpresak \nhegaldi denak eten ditu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Noiz arte geldituko zara han?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Nire\n asmoa urtebete geratzea zen. Argi dut ikasitako horretan lan egin nahi \ndudala, eta etxera edo, behintzat, etxetik hurbilago itzuli nahi dudala.\n Baina egia da hemen hagitz gustura nagoela, eta urtebete hagitz agudo \npasatzen dela. Kontent nagoenez, gehiago gelditzea erabaki dut: hiru \nurteko lan kontratua dut.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Zer ikasi duzu atzerrian emandako denboran? <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Nire  kabuz bizitzen ikasi dut, egunerokoan etxean egin beharreko gauzak  egiten, bizi naizen lekuko ohituretara ohitzen. Mundua bat dela ikasi  dut, jendea kanpoan ez dela hain ezberdina, egokitu zaitezkeela eta  lagunak egin ditzakezula. Munduak ez duela hesirik ikasi dut, jende  guztia onartzen. Ikasi dut etxera itzultzen bainaiz kanpotik doan jendea  bere etxean bezala sentitu dadin lan egingo dudala. Hemen mundu guztiak  besoak zabalik hartu nau.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\" \/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Larretxea Agirre \/ 2020-03-31 \/ 643 hitz Urtebeterako joan zen Sanz Dubaira, baina pozik da, eta, okerrik ezean, bertze hiru urte emanen ditu han. Atzerrian bizitzen emandako denboran munduak hesirik ez duela ikasi du.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,7,5505,5717,5538,5493,17],"tags":[9065,9064],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16187"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16187"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16187\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16188,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16187\/revisions\/16188"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16187"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16187"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16187"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}